4 minute read
Edergintza: gelak eta xaboiak
edergintza
ZAINDU LARRUAZALA Zaindu gehien maite dituzunak
Larruazala osasuntsu egon dadin, ongi garbitzea da lehenengo zeregina eta garrantzitsuena. EROSKIN era askotako gel-ak eta xaboiak eskaintzen dizkizugu belle sailean, gauzarik onenak merezi dituzulako barnetik bezala kanpotik.
Organo guztien artean, larruazalak jasaten du eraso gehien kanpotik. Hesi gisa jokatzen du kanpoaldetik datozen eragileen aurrean, eta horiek, zikindu ez ezik, azkartu egin dezakete zahartze prozesua eta kalte egin diezaioke. Horregatik da garrantzitsua higiene ona izatea.
Horretarako, ezinbestekoa da larruazalaren pH-a errespetatzen duten produktuak hautatzea eta hidrataturik eta garbi mantenduko dutenak erabiltzea, ez dadin gorabeherarik gertatu eta epidermisa ez dadin ahuldu. Halakoak dira belle eta EROSKI sailetako gel eta xaboiak, pH neutroarekin eta larruazala zaintzen duten osagaiekin formulatuak, test dermatologiko bidez frogatuak larruazalarekin bateragarriak direla egiaztatzeko eta 750 ml-ko botila garden berrietan datozenak, plastiko birziklatua dutenak %50 eta birziklagarriak direnak %100. OLOA Berrezarri egiten du larruazalaren elikatze maila, eta garbi eta leun uzten du. Olo naturalaren estraktua eta glizerina ditu, eta larruazalak egunero behar duen hidratazioa, elastikotasuna eta leuntasuna emateko balio dute horiek. Egokia da larruazal helduetarako.
DERMO ELIKAGARRIA Larruazal normaletarako, aktibo hidratatzaileak daramatza, adibidez esnearen proteina eta glizerina, biak ere larruazala babesten eta elikatzen dutenak. Lurrin delikatu batekin, ezin egokiagoa da familia osoaren eguneroko higiene eta zainketa beharretarako.
CLASSIQUE Egiazko ongizate unea sentiarazten du olio esentzialek ematen dioten usain gozoari esker. Sentsazio bainu bat izango duzu egunero zure larruazala leun eta zainduta mantentzen duzun bitartean.
KOKO TAHITI Koko esnea dauka formulan, propietate moldatzaileak dituen osagaia, eta leun, tenkatuta eta zainduta mantenduko du zure larruazala. Lurrin iradokitzailea du, eta paradisu tropikal exotiko batera eramango zaitu une batez.
LARANJA LOREA ETA L ALMENDRAK A Laranja loreen estraktua eta e almendra gozoen a olioa ditu, eta o larruazala elikatu l eta babestu e egiten dute horiek, e zimurgabe eta z zaindua egon dadin. z
ARGANA Oso egokia da larruazal lehorrenetarako. Leun eta zertxobait lurrinduta uzten du larruazala, osagai esklusiboei esker eta Ekialde Urrunera eramango zaituen lurrin exotikoak lagunduta.
belle eta EROSKI saileko gel guztiak test dermatologikoekin frogatuta daude, pH neutroa dute eta horien formularik gehienak egokiak dira pertsona beganoentzat
ESNEA ETA EZTIA Esnearen proteina eta ezti estraktua daramatza, eta leundu eta elikatu egiten dute zure larruazala. Lurrin delikatu batekin, ezin egokiagoa da familia osoaren eguneroko higiene eta zainketa beharretarako.
OCEANIC MEN 2 1EAN Algen estraktua darama, eta gorputzerako eta ilerako balio du. Kirola egin ondoren dutxa hartzeko aproposa da, itsas ukitu lurrin bizia baitu, zeinak ongi zainduta eta leun sentiarazten duen larruazala.
edergintza
Familia guztiarentzat
EROSKI BASIC Larruazal normalekin erabiltzekoa da; larruazalaren hidratazio maila zaintzen duten aktiboak daramatza, eta lurrin atsegin eta leuna uzten du.
ITSASOKO FRESKOTASUNA Larruazal normaletan erabiltzekoa da; hidratatu eta freskatu egiten du, eta leuntasuna ematen.
Larruazal sentiberetarako
ALOE VERA Gel honen formula leunak oso modu delikatuan garbitzen ditu larruazal sentiberak. Alore vera-ren estraktua eta glizerina ditu, eta larruazala lasaitzeko, babesteko eta hidratatzeko balio dute horiek; horri esker, zure larruazala eta etxekoena garbi, zainduta eta hidrataturik edukitzen du egunero.
belle sailak larruazal sentiberetarako dituen gel guztiak test dermatologiko bidez frogatuta daude eta hipoalergenikoak dira, hau da, alergia arriskua gutxitzeko formulatuta daude. LARRUAZAL ATOPIKOA Bereziki egokia da larruazalik sentiberenentzat, estra lehorrentzat eta joera atopikoa dutenentzat. Liho olioz egina dago, eta lagundu egiten du larruazala babesten eta lipido mantua mantentzen.
LARRUAZAL LEHOR ETA SENTIBERA Glizerina eta almendren olioa ditu %10. Nabarmen elikatzen du familia osoaren larruazala, eta elastiko eta hidrataturik uzten du.
BASIC DERMO Eskuak zaindu eta garbitu egiten ditu leun-leun.
HAURRENTZAKO XABOIA Piruleta lurrina dauka formula estraleun eta hipoalergenikoan, zeinak murriztu egiten duen alergia arriskua. Oso egokia da sentiberatasun handieneko larruazalentzat.
ESKUAK ONGI GARBITZEA ERE garrantzitsua da
Eskuak egoki garbitzeak, urarekin eta xaboiarekin, desagerrarazi egiten ditu gaitzak eta infekzioak eragiten dituzten mikrobioak. Hori dela eta, ohiturarik garrantzitsuenetakoa izan behar du gure k egunerokoan. Gelekin gertatzen den bezala, xaboiak hautatzean ere, komeni izaten da larruazala zainduko dutenak aukeratzea.
GLIZERINA ETA ARGANA Glizerina eta argan olioa daramatza, eta elikatu, zaindu eta leundu egiten du larruazala.
belle eta EROSKI saileko xaboi eta gelen formulek pH neutroa dute, egokiak dira pertsona beganoek erabiltzeko eta test dermatologiko bidez frogatuta daude. Botila %100 birziklagarria da
KARITE Elikatu eta zaindu egiten du larruazala, leun-leun uzten duela. LORE UKITUKOA LOREUKITUKOA Tiare lorearen estraktua dauka, eta mimatu eta lurrindu egiten du larruazala. ALOE VERA Aloe vera estraktuarekin, lasaitu, hidratatu eta elikatu egiten du azkura eta larruazal tenkatuaren irudipena.