edergintza
ZAINDU LARRUAZALA
Zaindu gehien maite dituzunak Larruazala osasuntsu egon dadin, ongi garbitzea da lehenengo zeregina eta garrantzitsuena. EROSKIN era askotako gel-ak eta xaboiak eskaintzen dizkizugu belle sailean, gauzarik onenak merezi dituzulako barnetik bezala kanpotik.
O
rgano guztien artean, larruazalak jasaten du eraso gehien kanpotik. Hesi gisa jokatzen du kanpoaldetik datozen eragileen aurrean, eta horiek, zikindu ez ezik, azkartu egin dezakete zahartze prozesua eta kalte egin diezaioke. Horregatik da garrantzitsua higiene ona izatea. Horretarako, ezinbestekoa da larruazalaren pH-a errespetatzen duten produktuak hautatzea eta hidrataturik eta garbi mantenduko dutenak erabiltzea, ez dadin gorabeherarik gertatu eta epidermisa ez dadin ahuldu. Halakoak dira belle eta EROSKI sailetako gel eta xaboiak, pH neutroarekin eta larruazala zaintzen duten osagaiekin formulatuak, test dermatologiko bidez frogatuak larruazalarekin bateragarriak direla egiaztatzeko eta 750 ml-ko botila garden berrietan datozenak, plastiko birziklatua dutenak %50 eta birziklagarriak direnak %100.
OLOA Berrezarri egiten du larruazalaren elikatze maila, eta garbi eta leun uzten du. Olo naturalaren estraktua eta glizerina ditu, eta larruazalak egunero behar duen hidratazioa, elastikotasuna eta leuntasuna emateko balio dute horiek. Egokia da larruazal helduetarako.
DERMO ELIKAGARRIA Larruazal normaletarako, aktibo hidratatzaileak daramatza, adibidez esnearen proteina eta glizerina, biak ere larruazala babesten eta elikatzen dutenak. Lurrin delikatu batekin, ezin egokiagoa da familia osoaren eguneroko higiene eta zainketa beharretarako.
28
28-31 belleza_EUS.indd 30
17/10/22 21:03