3 minute read
Aurrezki-kupoiak
ESPINAKA KREPEAK INTXAURREKIN
OSAGAIAK
Krepeak egiteko: 2 arrautza · 100 g olo irin · 200 ml intxaur edari begetal · 80 ml ur · Koilarakada 1 oliba olio birjina estra · Gatz pittin bat · Eskutada handi 1 espinaka fresko · 6 hosto handi albaka fresko. Betegarria egiteko: 4 xerra izokin ketu · Kanela, gatza eta piperbeltz eho berria · 250 ml greziar jogurt %0 · Eskutada 1 (30 g) Nueces de California · 2 koilarakada za’atar (sesamo txigortua, ezkai freskoa, oreganoa, gatza eta limoi tanta batzuk) · 2 koilarakadatxo txile, ezkata erakoa, edo txile hautsa (aukerakoa).
Krepeak eginak eta epelduta daudenean, zabaldu jogurta bi erdietako batean. Erantsi eskutada txiki bat espinaka xehatu, Nueces de California intxaur xehatu batzuk, zabaldu gainetik za’atarra eta txile ezkata batzuk (erabili nahi izanez gero). Azkenik, jarri izokin ketuaren xerrak. Bildu krepeak ahalik eta sendoen eta moztu 5 cm-ko biribilkietan edo zerbitzatu erditik tolestuta. Sar zaitez gure nuecesdecalifornia.com webgunean eta ikusi zehatz-mehatz nola egiten diren krepeak.
NOLA PRESTATU
Bila itzazu Nueces de California intxaur onenak produktu hauetan
GLUTENIK GABEAK
SODIORIK GABEAK
Hemen aurkituko dituzu errezeta osasungarri gehiago: www.nuecesdecalifornia.com
BADUGU BIGARREN ‘LEAN & GREEN’ IZARRA
Fabrikatzaileen eta Banatzaileen Elkarteak bigarren Lean & Green izarra eman digu, 2021eko ekitaldian logistika eta garraio prozesuetan CO2 isuriak %30 baino gehiago jaisteko helburua lortzeagatik. Zehazki, isuriak %33 murriztu ditugu 2015. urtearekin alderatuta, eta horrek esan nahi du 36.000
CO2 isurtzeari utzi zaiola eta, gainera, ezarritako epea baino urtebete lehenago egin dugu.
Hori lortzeko, hobekuntza prozesu etengabea egin dugu lau eremu handitan: ibilgailuak gehiago betetzea eta kilometro gutxiago egitea; fl ota berritzea gutxiago kutsatzen duten ibilgailuekin; jasangarriagoak diren plataforma logistiko berriak eraikitzea; eta daudenetan energia eraginkortasuna hobetzea.
Lean & Green ekimena ezin hobeto egokitzen da gure konpromisoarekin; izan ere, 2050erako, berotegi efektuko gasen isurietan enpresa neutroa izateko asmoa dugu.
“Bigarren Lean & Green izan hau mugarri garrantzitsua da gure bideorrian, eta helmuga da karbono aldetik neutroak izatera iristea. Pauso aipagarria, gure sektorean zeresan handia duen eremu batean gainera: logistikan”, azaldu du Enrique Monzonisek, EROSKIren Berrikuntza, IKT eta Logistika arloko zuzendariak.
CO2 isuriak %30 baino gehiago murriztu ditugu, aurreikusi baino urtebete lehenago
AITORTZA JASO DUGU EKONOMIA ZIRKULARRA SUSTATZEAGATIK
Plastikoen Ekonomia Zirkularreko Proiektua lantzen ari gara, eta AENOR ziurtagiria lortu dugu, erakunde horrek ematen duen aurrenekoa, eta horrekin aitortza egin dio plastikozko hondakinei bigarren bizitza emateko prozesuari; zehazki, Galiziako dendetan eta Sigüeiroko Salgai Orokorren Plataforman biltzen ditugun plastikoekin egindako lana goraipatu dute.
Plastikozko hondakinak birziklatu egiten dira eta erosketa poltsa korporatiboak egiten dira horiekin. Gero, poltsa horiek ordainlekuetan jartzen dira bezeroen eskura.
Prozesu horren bidez, bigarren bizitza eman diegu 490.200 kilo plastikori baino gehiagori. Iaz, esaterako, 28.480.000 poltsa ekoitzi ziren plastiko horiekin (poltsa bakoitzean, %80 baino gehiago da plastiko birziklatua), eta aurten 18.200.000 ale egin ditugu dagoeneko.