3 minute read

Jasangarritasuna: aitzindariak gara ingurumen etiketa duten produktuetan.

Next Article
Aurrezki-kupoiak

Aurrezki-kupoiak

EROSKI produktuak INGURUMEN ETIKETA DUTEN LEHENBIZIKOAK

Keinu txikiekin gauza asko egin daitekeelako planetaren alde, EROSKIn aitzindariak gara, aurretik goaz eta dendan bertan jakinarazi egingo dugu gure markako produktuek zer-nolako eragina duten ingurumenean.

Zer da ingurumenaren gaineko eragina?

Produktuak ekoizteak, merkaturatzeak eta kontsumitzeak airean, urean, zoruan eta, oro har, ingurumenean duen eraginari esaten zaio. Hori neurtu ahal izateko, bizi zikloaren analisiak egiten dira. Analisi horietan, kontuan hartzen da produktu horrek eragiten duen guztia: lehengaiak ateratzetik hasi eta hondakinen azken kudeaketaraino.

Adibidez, esne brik batek ingurumenean zer-nolako eragina duen jakiteko, ondorio guztiak hasieratik kalkulatzen dira, hau da, behia elikatzen duen pentsua egiteko sortzen diren isuriak eta kontsumitzen diren baliabideak, etxaldean, ontziratze plantan, supermerkatuan eta etxeetan behar izaten direnak, eta, azkenik, ontzia birziklatzeak eskatzen dituenak.

Ekoizpena eta ontziratzea

Berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea

Lehengaiak eskuratzea

Produktuak biltegiratzea eta banatzea

Dendetan saltzea

Nola neurtzen da ingurumen aztarna?

Europako Batzordeak metodologia bat landu du modu estandarizatuan neurtzeko produktu batek bere bizi ziklo osoan ingurumenean duen eragina, hau da, ingurumen aztarna.

Eta orain lanean ari da informazio hori guztia etiketa argi eta erraz batean adierazteko, erraz ulertzeko modukoa izango dena eta erosketa modu kontzienteagoan egiteko aukera emango diguna.

Gaur-gaurkoz, Europan ez dago ingurumen aztarnan oinarritzen den etiketa ofi zialik. EROSKI produktuak,

ingurumenaren gaineko

eragina jakinarazten

lehenak

Egungo etiketak eta horien desberdintasunak

Informazio gehiago:

Aurrera jarraitzeko balio duen etiketa

Ingurumen arloko sailkapena egiteko orduan, sistema bat baino gehiago aztertzen ari dira, eta Planet-Score da horietako bat; etiketa horrek zenbait adierazle darabiltza produktuaren bizi zikloa aztertzeko. Puntuazio global batekin aurkezten du emaitza (A-tik E-rako eskala batean), eta hiru adierazle zerrendatzen ditu (pestiziden erabilera, bioaniztasunean duen eragina eta kliman duena), hirurak ere puntuazio global horretan kontuan hartzen direnak. Gainera, animalien ongizateari buruzko informazioa ere ageri da animalia jatorriko osagaiak dituzten produktuetan. Era horretan, alderatu egin ditzakegu sail bereko produktuak eta kontzientzia handiagoz erosi! PUNTUAZIO GLOBALA

5

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Bien bitartean, EROSKIk aurrera jarraitzen du

Pausoak ematen hasi nahi dugu elikagaien kontsumo eta ekoizpen jasangarriagoak sustatzen laguntzeko. Horregatik, EROSKIn proaktiboak eta aitzindariak gara eta EROSKI markako produktu multzo batek ingurumenean zer-nolako eragina duen adierazteari ekin diogu gure dendetan, eta Planet-Score etiketa erabiliko dugu horretarako.

Etxaldeetako hazte metodoa nolakoa izan den azaltzen du animalien ongizateari buruzko irizpideak kontuan hartuta: kanpora irteteko aukera, argi naturala izatea, animalien dentsitatea, elikadura... Horretarako, koloreetako semaforo bat darabil.

PESTIZIDAK Aztertu egiten du pestizidarik erabili ote duten elikagaia ekoizteko, eta erabili diren horiek ingurumena kutsatzen ote duten. BIOANIZTASUNA Elikagaia ekoizteko garaian natura, paisaiak eta izaki bizidunak zaintzearen alde egin ote duen adierazten du. KLIMA Elikagaia ekoizteko prozesuan berotegi efektuko gasik sortu den azaltzen du (klima aldaketa eragiten dute gas horiek).

Dendetara iritsi diren lehen produktuak

BETIKO OGI BIRIBILA

Europako gari irinarekin egiten da ogi hori. Nekazaritzako jardunbide estandarrak erabiliz ekoizten da, baina gari sailetan optimizatu egin da ongarrien erabilera eta izurrien kudeaketa; era horretan, lurra bi aldiz ongarritzen dute urtean eta pestizidak behin bakarrik erabiltzen dituzte. Horregatik guztiagatik, B letra darama.

TOFUA

EROSKI BIO tofua sojaz egiten da; ez dago genetikoki eraldatua, eta nekazaritza ekologikotik lortzen da, pestizidarik erabili gabe. Ziurtagiri batek bermatzen du ez datorrela deforestazio guneetatik. Jardunbide egoki horiei esker, A mailako puntuazioa ageri du tofuak.

LANDAKO ARRAUTZAK

EROSKI Natur saileko arrautza horiek landakoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitziak, argi naturala eta kanpora irteteko aukera daukaten oilategietan. Tokian bertan egindako pentsuekin elikatzen dituzte, baina pentsu horien lehengaia landatzeko, pestizida eta ongarri bidezko tratamendu estandarrak erabili dituzte. Pentsuak duen sojak ziurtagiri bat dauka, eta bermatua dago ez datorrela deforestazio guneetatik. Oiloei ez zaie antibiotikorik ematen. Ezaugarri horiek guztiak elkartu ondoren, C puntuazioa daukate arrautza horiek.

Eta, jakina, gai horren inguruan zer-nolako iritzia duzuen jakin nahi dugu

This article is from: