EROSKI_NOVIEMBRE_2022_EUSKERA

Page 36

hilabete honetan

EROSKI produktuak INGURUMEN ETIKETA DUTEN LEHENBIZIKOAK Keinu txikiekin gauza asko egin daitekeelako planetaren alde, EROSKIn aitzindariak gara, aurretik goaz eta dendan bertan jakinarazi egingo dugu gure markako produktuek zer-nolako eragina duten ingurumenean.

Zer da ingurumenaren gaineko eragina? Produktuak ekoizteak, merkaturatzeak eta kontsumitzeak airean, urean, zoruan eta, oro har, ingurumenean duen eraginari esaten zaio. Hori neurtu ahal izateko, bizi zikloaren analisiak egiten dira. Analisi horietan, kontuan hartzen da produktu horrek eragiten duen guztia: lehengaiak ateratzetik hasi eta hondakinen azken kudeaketaraino. Adibidez, esne brik batek ingurumenean zer-nolako eragina duen jakiteko, ondorio guztiak hasieratik kalkulatzen dira, hau da, behia elikatzen duen pentsua egiteko sortzen diren isuriak eta kontsumitzen diren baliabideak, etxaldean, ontziratze plantan, supermerkatuan eta etxeetan behar izaten direnak, eta, azkenik, ontzia birziklatzeak eskatzen dituenak.

Lehengaiak eskuratzea

Produktuak biltegiratzea eta banatzea

Ekoizpena eta ontziratzea

Dendetan saltzea

Berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea

Etxean erabiltzea

36

36-38 etiqueta ambiental_EUS.indd 16

18/10/22 16:55


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.