EROSKI_NOVIEMBRE_2022_EUSKERA

Page 1

#82

‘22ko azaroa

www.eroski.es

Aurreztu

Ongi jatea preziorik onenean

Edergintza belle gelak eta xaboiak

Aitzindariak gara

INGURUMEN ETIKETAN EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 82 DANONE euskera offset.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/10/22

17:08


aurkibidea

2022ko azaroa

www.eroski.es

12 Ogi jatea

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

36 Jasangarritasuna:

28 Edergintza

preziorik onenean

32 Elkartasuna

06 Gure dendetako azken kontuak.

36 Jasangarritasuna: aitzindariak

10 Sasoiko menuak: aurreztu ezazu

gara ingurumen etiketa duten

eta gozatu udazkenak ematen dituen gauza onenekin.

44 Bidaiak

40 Abantailak

produktuetan. 40 EROSKI club-en abantailak.

12 Ogi jatea preziorik onenean.

44 Bidaiak: Jordania.

28 Edergintza: gelak eta xaboiak.

47 Aurrezki-kupoiak.

32 Elkartasuna.

50 Albisteak.

3

03 Sumario_EUS.indd 3

17/10/22 20:27


editoriala

zenbaki honetan Pilatu aurrezkia EROSKIrekin Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna

P

rodukturik osasungarrienak eta ingurua gehien errespetatzen dutenak aurkitzen laguntzea eta zuei guztiei modu onean eskaintzea da ‘osasunaren eta jasangarritasunaren alde hartu ditugun 10 konpromisoetako’ bat. Lanean jarraitzen dugu zuretzat errazagoa izan dadin ongi jatea prezio onean. Horregatik, EROSKIn beharrezko produktu guztiak eskaintzen dizkizugu

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

modu orekatu eta arduratsuan elikatu zaitezen preziorik onenean. Eta horri erantsi egin dizkiogu urtean eskaintza bidez eros ditzakezun 50.000 produktuak. Gainera, EROSKI club-eko bazkideentzat aurrezteko proposamen pertsonalizatuak ditugu, adibidez sustapenak, erregaitarako aurrezki-kupoiak, 0·12 Familia Plana edo Urrezko Txartelarekin lor daitekeen deskontu gehigarria. Eta beste laguntzatxo bat emateko, gure dendetan aurrezteko aurkituko dituzun aukera horien osagarri, aholkuak eman nahi dizkizugu aldizkariaren zenbaki honetan, preziorik onenean dauden produktuak gomendatu, modu onean egiteko errezetak proposatu eta aurrezki-kupoiak ere bai (47. orrialdean aurkituko dituzu). Azken batean, gure proposamen guztiekin, eguneroko zereginetan lasai ibil zaitezen nahi dugu, egunerokoan aurrezkia pilatu dezazula gero ezohiko gauzak eginez goza dezazun.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ARGITALPENAREN EGILEA

4

04 Editorial_EUS.indd 4

17/10/22 20:25


Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua. Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan.

1

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

4

Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea

7

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

9

Langile garen aldetik geure burua zaintzea

2

Elikadura orekatua sustatzea

5

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

6

3

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

8

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

10

Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea 5

05 compromisos EUS.indd 4

17/10/22 20:25


Azken kontuak Gure produktuek zure egunerokoa erraztea nahi dugu eta, gainera, aurrezten laguntzea. EROSKI markaren berrikuntza batzuk aurkeztuko dizkizugu familian goza dezazun eta zure denbora gauza garrantzitsuetan eman dezazun: zeure kontuetan eta etxekoekin.

ARDI GAZTA BOILURRAREKIN EROSKI SELEQTIA

Zapore desberdina

O

sagai eta errezeta hautatuak darabiltzate EROSKI SELEQTIA saileko produktuek, zure mahaira eraman ditzazun gastronomiak eskaintzen dituen gauzarik onenak. Ardi gazta eta boilurra daramatzan produktu berria, EROSKI SELEQTIA sailekoa, %100 ardi esnez egina dago.

Gaztagileen tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen produktua da, eta konbinatu egiten ditu boilurraren zaporea eta intentsitatea eta ardi gaztaren ukitu krematsua eta sendotasuna. Harritu itzazu gonbidatuak gazta desberdin batekin, eta eman iezaiezu gourmet ukitu bat zure aperitiboei.

PIKILLOKO PIPERRAK

DASTA ITZAZU MILA ERREZETATAN EROSKIren Pikilloko piperrak etxerako modukoak dira, zalantzarik gabe, eta berdin balio dute zapore ukitu bat emateko zure plater hotz edo beroei, beteta jateko edo kanape bat prestatzeko norbait bisitan datorrenean.

6

06-09 Lo ultimo_4pag_EUS.indd 6

17/10/22 20:24


EROSKIREN KAKAO DISOLBAGARRIAK

Bi motakoak aukeran

E

guna hasteko edo gauez lasaitzeko, ez dago katilukada bat kakao baino hoberik. Eta bakoitzari modu batean hartzea gustatzen zaionez, EROSKIren kakao disolbagarri berriek ugaritu egiten dituzte aukerak. Kakaoa azukre erantsirik gabea edo Intentsua %50 Kakaorekin, zapore benetakoagoa maite dutenentzat. Hauta ezazu zurea.

OSOKO PASTA BERRIA, GARIZ, GARAGAR PERLATUZ ETA ZEKALEZ EGINA Zereal alerik antzinakoenetako hiru konbinatzen ditu EROSKI SELEQTIA gourmet markak, eta zentzumenei esperientzia paregabea eskaintzen die Maccheroni 3 cereali pastaren bidez. Italian egina da, brontzezko moldeen tradizioa erabiliz eta tenperatura txikian

lehortuz; pasta honen testurak besarkatu egiten ditu lagungarri gisa jartzen diren saltsak, zaporea modu intentsuan nabarmenduz. Mix hau osatzen duten zerealen kolorea oso erakargarria gertatzen da, eta plater gustagarriak prestatzeko modua ematen du, kolorez eta zaporez beteak.

7

06-09 Lo ultimo_4pag_EUS.indd 7

17/10/22 20:24


azken kontuak

Pastarik onena, unean bertan

N

orberaren afaria prestatzeko, lagunekin edo familiakoekin elkartzeko edo plater gustagarri bat unean bertan prestatu nahi duzun aldiro, hemen dituzu gure pasta fresko berriak, oilaskoz eta urdaiz beteak, ahuntz gaztaz eta eztiz edo pestoz. Ezin hobeak dira bazkaritan edo afaritan plater bakar gisa hartzeko.

BANDEJA

100 80%%

BIOPLÁSTICO RECICLADA

GUTIZIA GOZO BAT Gure dendetara iritsi dira bi muffin mota berri, banillazkoa eta kakaozkoa txokolate haziekin. Ezin hobeak dira noizbehinka gutizia batekin gozatu nahi dutenentzat; ontziak, gainera, birziklatuak dira %80.

8

06-09 Lo ultimo_4pag_EUS.indd 8

17/10/22 20:24


Colnatur mintzo da

club-erako

K KOLAGENOA

Nola, noiz eta zenbat hartu?

K

olagenoaren propietateak eskuratzeko, ezinbestekoa da elikadura arloko gehigarri hori nola hartu behar den jakitea.

NOLA: dosifikagailuaren edukia disolbatu egin behar da likidotan (150 ml; ura izan daiteke, esnea, kafea, zukua...). Colnatur ® oso azkar disolbatzen da eta zapore bat baino gehiago daude eskura. DOSIA: azterketa zientifikoek gomendatzen dute egunean 10 gramo hartzea. Colnatur ® produktuek kantitate hori badute. ORDUA: edozein izan daiteke, baina beti eguneko une jakin batean hartzea komeni da, dosia ez ahazteko. ZENBAT: ez da beharrezkoa atseden tarteak egitea, eta gutxienez hiru hilabete behar dira emaitzak ikusteko.

Bizkaiko Txakolina mintzo da

club-erako

Bizkaiaren zaporea zure kopan

B

izkaiko Txakolinaren botila bakoitzarekin, Bizkaiaren zatitxo bat daramazu zure etxera. Nortasun berezia duen ardoa da, lurrari estu lotua, huts-hutsik har daitekeena edo otordu on bat lagunduz. Urteko txakolinaren zaporea eta freskotasuna aukeratu dezakezu (etiketa berdea), zeina oso egokia den aperitiborako edo edozein plater laguntzeko, edo beste pauso bat eman eta txakolin Bereziak aukeratu ditzakezu (etiketa marroia). Bost hilabetetik gorako ontze aldia izan dutenak edo upelean hartzitu direnak dira. Txakolin aukera ederra mahaian lagun egiteko, hasi aperitibotik eta postreraino.

9

06-09 Lo ultimo_4pag_EUS.indd 9

17/10/22 20:24


hilabete honetan

Egunak hozten ari diren honetan, zer hobea etxeko epeltasunarekin eta udazkenak eskaintzen digun guztiarekin gozatzea baino.

SASOIKO MENUAK

AURREZTU ETA GOZATU udazkeneko gauza onenekin

Gainera, askorik kosta gabe egin ahalko duzu, gure dendetan sasoiko elikagairik onenak aurkituko dituzulako preziorik onenean.

H

otza iristearekin batean, barazki eta berdura berriekin betetzen dira baratzea eta gure dendak. Hilabete hauek aproposak dira menu osasungarri eta orekatuak diseinatzeko sasoiko produktuei probetxua aterata; horiei esker, gainera, aurreztu egin ahalko duzu, oso ongi egoten baitira kalitatez eta prezioz, eta lagundu egiten dute mahaian bestelako elikagai batzuk egon daitezen.

Gosaritan Goizeko lehen otordutik has gaitezke elikatzeko ohiturak hobetzen. Mandarinak, laranjak, mahatsak, kakiak, udareak eta sagarrak dira frutategiko protagonistak, eta gosari askotarikoa egiteko oinarria eskaintzen digute, zeinari proteina iturri osasungarri bat erants diezaiokegun, adibidez fruitu lehorrak edo arrautzak.

10

10-11 Menus temporada Ahorro_EUS.indd 48

17/10/22 20:34


Bazkari eta afari begetalak Hilabete hauek oso egokiak dira saldak, gisatuak eta pureak prestatzeko. Garai honetako barazki batzuk ezin hobeak dira menu osasungarri, orekatu eta originalak egiteko, adibidez kalabazak, azak, espinakak eta zerbak (oso kaloria gutxi ematen dute guztiek ere). EROSKIn ugari aurkituko dituzu produktu freskoak, ekologikoak eta jateko garairik onenean daudenak; horiekin, era guztietako errezetak prestatu ahalko dituzu gorputzetik hotzak ateratzeko. Eta denbora askorik ez baduzu, beti dituzu aukeran gure begetal izoztuak edo kontserba erakoak, beren propietate guztiei eusten dietela.

Eltzekariak, errazioa 0,15 €-tik hasita Udazkeneko otorduetan, bada besteen gainetik nabarmentzen den elikagai bat. Lekaleak dira: babarrunak, garbantzuak eta dilistak. Ugari ematen dituzte proteinak, karbohidrato konplexuak eta zuntza, eta ezaugarri horiekin, oso gomendagarriak dira dieta orekatu baten barrenean jateko.

Basoko sekretuak B B Basoak itxuraldatu egiten dira udazkenean, eta tenperatura u hotzagoen eta euri sarriagoen h eskutik, gutizia paregabeak e azaltzen dira, perretxikoak a besteren artean. Txanpiñoiak b bezala, perretxikoak ere oso kaloria gutxikoak dira, eta kopuru aipagarrietan ematen dituzte B multzoko bitaminak, potasioa eta

fosforoa. Bi horietako bakoitzak osa dezake plater bat, oliba olio birjinatan erregosita adibidez. Entsaladan ere har daitezke edo errezeta batean sartuta, esaterako arroza perretxikoekin prestatuta. Gauzak errazte aldera, gure supermerkatuetan badituzu perretxiko garbitu eta moztuak, jateko prest datozenak.

11

10-11 Menus temporada Ahorro_EUS.indd 49

17/10/22 20:34


hilabete honetan

Ongi jan

PREZIORIK ONENEAN Pilatu ezazu aurrezkia gure dendetan ‘preziorik onena’ duten 800 produkturekin baino gehiagorekin: barazkiak, frutak, haragiak, arrainak eta zure biltegian oinarrizkoa den guztia, adibidez lekaleak, arroza, pasta, olioa... Produktu aukerarik onena ‘preziorik onenarekin’, aurreztu eta ongi elikatu zaitezen.

O

ngi pentsaturik dagoen menu batek, sarrerakoarekin, plater nagusiarekin eta postrearekin, aukera ematen dizu askotariko zaporeak dastatzeko eta kalitatezko produktuak eskuratzeko, eta, aldi berean, beharbeharrezkoak zaizkizun mantenugaiak sartuko dituzu zure dietan. Sukaldean denbora aurreztu nahi baduzu eta aurrekontuan euro batzuk, plater bakarra prestatzea da aukerarik aproposena, ‘preziorik onena’ duten produktuekin!

Entsaladak Plater osatuei buruz pentsatzen dugunean, burura ez zaizkigu entsaladak etortzen. Udako plater gisa edo guarnizio gisa ikusten ditugu. Baina pare bat ukitu erraz emanda, otordua plater bakarrarekin egiteko moduan egongo gara urte guztian, ia edozein osagai onartzen dute eta. Konbinaziorik ezagunenen artean arrozez eta pastaz eginak daude, hein batean ase egiten dutelako eta baita osagai horiek oso ongi etortzen direlako ere begetal, itsaski, arrain, fruta, oilasko edo indioilar bularkiarekin, eta abarrekin.

BARAZKIAK BAINO ASKOZ GEHIAGO Haragiz edo arrainez beteriko berdurek aukera ematen dute platera kozinaturik eramateko bulegora, eta gratinatuta ere bai nahi izanez gero. Mikrouhinean berotze hutsarekin, errezeta horien zapore eta ahalmen guztia berregitea lortuko dugu. Berenjenak, kuiatxoak eta piperrak dira barazkirik onenak beteta prestatu eta labean egiteko, eta haragiz edo arrainez laguntzeko, adibidez. Barazkiekin plater bakarra prestatzeko beste aukera bat musaka da. Geruzaka konbinatzen ditu berenjena erreak, haragi xehatua eta feta gazta, eta aukera energetiko eta praktikoa izaten da, baita etxetik kanpo jateko ere.

12

12-14 Ahorro_2_EUS.indd 16

17/10/22 20:32


Pasta mila eta bat modutan Pasta elikagai klasikoetako bat izaten da edozein etxetan, eta neska-mutikoek oso atsegin izaten dute, gainera. Gehienean, saltsaren batekin laguntzen dugu eta, irudimen pittin bat erabiliz gero, ohartuko gara oso diru gutxirekin plater osatu eta bakarra egiteko modua izango dugula. Hori lortzeko aukerarik onenak pasta beteak izaten dira, adibidez tortelliniak, ravioliak, lasagna eta kaneloiak, baina baita pasta beste osagai batzuekin hornitzen duten errezetak ere, adibidez arrautza, arrain, begetalekin, eta abarrekin. Aukera osasungarriagoa izan dadin, pasta osokoa izatea da gakoa.

LEKALEEKIN EZ ZARA ASPERTUKO Lekaleak izan dira, batez ere eltzekariak, plater bakar gisa hartzeko aukerarik ohikoena etxeetan, onak, goxoak eta merkeak direlako. Eta kontserbako lekaleak hautatzen badituzu, errezeta osatu bat eduki ahalko duzu sukaldean denborarik pasatu gabe. Eguneroko beharrizan gastronomikoak asetzeko, hortxe dituzu garbantzuak, babarrunak edo dilistak haragiz lagunduta, arrainez, arrozez edo patataz.

13

12-14 Ahorro_2_EUS.indd 17

17/10/22 20:33


hilabete honetan

Haragiz egindako gisatuak: azkarra eta erraza Plater bakar sendo eta trinko moduan, haragiz egindako gisatuak nabarmentzen dira, askotariko guarnizioekin, adibidez berdura menestrarekin, arrozarekin edo patatarekin.

Plater bakar horietako askok, gainera, adibidez entsaladek eta eltzekariek, aukera ematen dute aurreko egunetan soberan gelditu diren janari hondarrei probetxua ateratzeko

ITSASTAR ERAKO PLATERAK Arraina saltsan arrozez edo pastaz egindako guarnizio batekin, hori ere plater bakar egokia izan daiteke oso. Dietan arraina sartzeko modu bat da eta, ‘preziorik onena’ duten gure arrain eta itsaskien artean aukeratzen baduzu, modu onean aterako zaizu.

14

12-14 Ahorro_2_EUS.indd 14

18/10/22 16:47


Garbantzu eta kale eltzekaria • 300 g garbantzu • 250 g zankarroi • Azenario bat • Porru bat • Ereinotz hosto bat • Tipula erdia • Ura • Gatza • Bikarbonato pittin bat Kale eta barazki erregosiak prestatzeko • 200 g kale • Tipula 1 • Bi tomate birrindu • 2 baratxuri atal • Koilarakadatxo erdi piperrauts (mina) • Koilarakada bat oliba olio birjina estra NOLA PRESTATU. Jarri ur epeletan beratzen garbantzuak bikarbonato pittin batekin bezperako gauean. Hurrengo egunean, bota ur hotza eltzean batean eta erantsi berdurak eta haragia. Jarri egosten eta joan aparra kenduz,

zikin hondarrik ez dadin gelditu. Irakiten hastean, erantsi garbantzuak (sare batean ahal bada) eta utzi egiten. Presioko eltzean 30 minutu inguruan egingo dira, eta betiko eltzean bi ordu inguru beharko dute. Iragazi salda eta gorde geroko. Bereizi haragia eta berdurak. Birrindu garbantzu batzuk salda pittin batekin, azenarioarekin eta tipularekin, eta erantsi saldari gainerako garbantzuekin. Zartagin batean, jarri frijitzen tipula eta baratxuria, erantsi piperrautsa erre gabe, bota tomate birrindua eta utzi ura lurruntzen. Erantsi kalea, eta frijitu su bizian.

gainera, karbohidratoak eta zuntza ere ematen ditu, eta bitamina, mineral eta fitokimiko dezente ere bai. Kaleak (betiko aza kizkurra da) ura izaten du %90, eta iturri ona da zuntza, A eta C bitaminak, azido folikoa eta potasioa hartzeko. Trikimailua. Erabil ezazu zankarroia kroketak egiteko, kaneloiak, lasagna edo enpanadillak; era horretan, ez da janaririk alferrik galduko. Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

1h 20’ bezperatik jarri beratzen

Bota berdura erregosiak saldari eta zerbitzatu. NUTRI-SCORE

OHAR DIETETIKOA Lekalez eta berduraz egindako eltzekari paregabea da, osasungarria eta osatua. Plater bakar gisa ere hartu daiteke arrautza egosia erantsita, arraina edo itsaskia, edo zankarroia papurtuta... Nutrizio arloko ezaugarriak. Garbantzuen proteina kalitate on samarrekoa da, eta,

A BC D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

337 %17

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

7,80g 1,08g 10,61g 0,36g %11

%5

%12

%6

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

0,60€ ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

15

15 Receta POTAJE_EUS.indd 18

17/10/22 20:44


masterclass hilabete honetan

Haragi erregosia perretxiko eta tipulatxoekin • Litro 1 berdura salda

minutu inguru irina txigortu arte. Atera eta

• 500 ml haragi salda

jaitsi tenperatura 165 ºC-ra.

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

3h

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra • 500 g abelgorri, erregostekoa

Estali haragia saldarekin. Erantsi tomatea,

• Azenario bat, tipula gorri bat eta 75 g apio baratxuri zapalduak eta belarrak. Utzi • 350 g perretxiko (askotarikoak)

sutan irakiten hasi arte, estali kazola eta

• 500 g frantziar tipulatxo

jarri labearen beheko aldean bi ordu eta

• Gatza eta piperbeltz eho berria

erdi edo hiru orduz. Egina egongo da

• 15 g irin

sardexka batekin zizt egin eta sartzeko

• 15 g tomate kontzentratu

bezain guria dagoenean.

• 2 baratxuri atal eta ezkai lehorra • Ereinotz hosto bat eta 30 g perrexil fresko • 240 g tagliatelle

Haragia ia egina dagoenean, frijitu su bizian frantziar tipulinak kazola batean oliba olioarekin. Atera eta gorde geroko. Erregosi perretxikoak (Portobello

NOLA PRESTATU: Jarri labea berotzen

txanpiñoiak ere erabil daitezke), eta

230 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen

gorritzen direnean, atera sutatik.

diola. Jarri olio koilarakada bat labean sartzeko moduko kazola batean eta berotu

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

629 14,60g 4,17g 22,71g 4,07g %31

%21

%21

%25

%68

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

.OHAR DIETETIKOA Erantsi tipulinak eta perretxikoak

Nutrizio arloko ezaugarriak. Plater

su ertainean. Gorritu haragia alde guztietatik. haragiari eta jarraitu kozinatzen haragia

bakarra izan daiteke errezeta hau, baina

Atera eta gorde gerorako berotan.

entsalada batekin ere lagundu dezakegu.

samurra gelditzen den arte.

Pastaren ordez, ilar errazio bat ere jar Zuritu azenarioa eta moztu xerratan, xehatu apioa eta moztu tipula brunoise eran. Gorritu

Egosi pasta paketean ageri diren jarraibideak kontuan hartuz.

gainean eta eman gatza eta piperbeltza.

hartzeko platera da. Trikimailua. Platerak gatz gutxiago eduki

berdura haragiaren koipetan. Kendu gantza berdura frijituei. Jarri haragia berduren

daiteke. Haragi gorria denez, neurrian

Zerbitzatu haragi eta perretxiko erregosia pastaz lagunduta.

dezan, erabil itzazu gatz gutxiko saldak. Ba al zenekien? Frantziar tipulinek edo xarlotek zapore gozoagoa izaten dute eta

Zabaldu irina haragiaren gainetik eta jarri labearen erdialdean (taparik gabe). Utzi lau

Plater hau presioko eltzean egin daiteke edo egosaldi mantsoko eltzean.

zertxobait mina. Oso lurrintsuak dira, eta ukitu berezia ematen diete gisatuei.

3,20€ ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

18 16

16 Receta ESTOFADO_EUS.indd 18

17/10/22 20:42


0,58€ ERRAZIOAK

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

40’ Hutsik egiten ez duten errezetak

Dilisten eta labean egindako berduren entsalada

NUTRI-SCORE

A B C D E A ERRAZIO BATEK DAUKA: Atera dilistak, pasatu ur hotzetan eta xukatu. Gorde geroko.

KCAL

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

522 28,59g 4,19g 18,64g 0,56g %26

Jarri labea berotzen 200 ºC-an.

GANTZA

%41

%21

%21

%9

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

• 300 g kalabaza • 300 g erremolatxa

Zuritu eta moztu kalabaza eta

OHAR DIETETIKOA

• 4 koilarakada oliba olio

erremolatxa 2 cm-ko zatietan. Jarri

Errezeta hau fruta edo esneki batekin

• 240 g dilista (pardina erakoak)

ontzi handi batean, eman gatza eta

laguntzen badugu, bazkari osatua izango

• Tipula ertain bat

piperbeltza, erantsi olioa, nahasi eta

dugu. Plater aski osasungarria lortuko

• Errukula

pasatu labeko erretilu batera. Egin

genuke, halaber, arrautza egosia, fruitu

Eztiz egindako ozpin saltsa:

20 minutuz edo berdurak gurituta eta

lehorrak edo arraina erantsiko bagenizkio.

• 3 koilarakada ezti marmelada

zertxobait gorrituta dauden arte.

• 3 koilarakada ozpin • 8 koilarakada oliba olio birjina • Koilarakada 1 ziape (Dijon erakoa)

Nutrizio arloko ezaugarriak. Barazkiak, Moztu tipulak zatietan eta gorde geroko.

• Gatza • Piperbeltz beltza, eho berria

NOLA PRESTATU. Jarri eltze batean su

direnean, osagai onuragarriak lortzen dira nutrizioaren ikuspegitik: landare jatorriko

Irabiatu ontzi batean ozpina, gatza

proteinak, gantz kardio-osasungarriak,

eta piperbeltza. Erantsi eztia, ziapea eta

hidratoak eta bitamina eta mineral asko

olioa, eta irabiatu bitsadera batekin,

eta askotarikoak, adibidez azido folikoa,

dena bateratzen den arte.

burdina, potasioa, magnesioa, fosforoa,

ertain-bizian dilistak ur ugarirekin eta gatzarekin. Irakiten hasten denean, jaitsi

lekaleak eta oliba olio birjina konbinatzen

selenioa eta zinka. Jarri dilistak erretilu batean, erantsi

sua eta kozinatu 20 minutuz edo guritzen

berdura erreak, tipula eta errukula, eta

Egokia da begetarianoentzat. Eztia

diren arte.

nahasi. Ondu ozpin saltsarekin.

kenduta, errezeta beganoa lortuko dugu.

17

17 Receta LENTEJAS_EUS.indd 18

17/10/22 20:45


hilabete honetan

Berduren zopa

piper berdea zatitxoetan moztuta. Eduki

Nutrizio arloko ezaugarriak. Zopa

sutan beste bost minutu.

honek ez du behar ez iragazkirik

• 4 baratxuri eta 2 tipula txiki

eta ez pure egitekorik eta, ondorioz,

• 30 g perrexil (xehatuta)

Bota aza juliana eran moztua eta

ez da zuntzik galtzen batere. Zortzi

• 2 tomate (zurituak eta xehatuak)

orburuak ongi garbituta eta zati txikietan

gramo inguru ditu errazio bakoitzeko,

• Piper berde 1

moztuta. Utzi sutan beste minutu

egunean hartu behar litzatekeenaren

• Aza txiki baten erdia

batzuetan.

herena. Bitamina eta mineral asko eta

• 4 orburu

askotarikoak ematen ditu, barazkietatik

• 150 g azalore

Bota ura osagai guztiak estali arte.

datozenak, eta fitokimikoak ere bai, oso

• Zerba sorta erdia

Ondoren, erantsi azalorea sortatxotan,

onuragarriak (frutei eta berdurei horiek

• 100 g ilar

zerbak zatituta eta ilarrak. Eman gatza

ematen diete kolorea).

• 60 g ogi (baserrikoa)

eta piperbeltza eta utzi irakiten 10 minutu

Trikimailua. Behar duen ura bakarrik

• Oliba olio birjina estra

inguru, azalorea egosten den arte.

erantsi, bertan disolbatuta gelditzen baita

• Ura edo berdura salda

mineralen zati bat. Atera sutatik, erantsi xerra bat ogi eta utzi

Egokia da: beganoentzat.

egonean minutu batzuk zerbitzatu aurretik. NOLA PRESTATU: Jarri buztinezko kazola bat sutan lau koilarakada oliba oliorekin.

OHAR DIETETIKOA

Zuritu baratxuriak eta tipulak, eta moztu

Plater egokia da hotza kentzeko eta

xehe-xehe. Frijitu biak perrexilarekin su

azei, azaloreari, orburuei eta zerbei

ezti-eztian 10 minutuz. Erantsi tomatea eta

probetxua ateratzeko.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

30’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

219 %11

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

9,83g 1,41g 11,01g 0,39g %14

%7

%12

%10

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

0,87 € ERRAZIOAK

18

18 Receta_coliflor EUS.indd 32

18/10/22 16:48


EROSKI CONSUMER SC.indd 1

19/10/22 19:03


Nestlé mintzo da

club-erako

PLANIFIKAZIOA

Hobeto jateko giltza Asko hitz egiten da modu osasungarri eta orekatuan jateari buruz, baina zer esan nahi du zehazki eta zer hartu behar genuke kontuan hori lortzeko? Zuk modu osasungarrian jaten al duzu?

F

amilien Elikatzeko Ohiturak eta Bizi Estiloak izeneko II. Behaketa-lana egin du Nestlé etxeak, eta hor ageri denez, hamar herritarretatik zazpiri iruditzen zaie egoki elikatzen direla. Baina xehetasun gehiagoren bila hasi eta egunean zenbat otordu egiten dituzten galdetuta, datuek azaldu dute ez direla iristen gomendaturik dauden bost otorduetara eta %90ek ez dutela egiten gosari osatu bat edo ez dutela gosaltzen. “Ez dut ohiturarik”, “ahaztu egiten zait”, “nahiago dut beste zerbait jan” edo “nagia sartzen zait” izan dira erantzunik ohikoenak astean gomendaturiko errazioak ez dituztela hartzen argudiatzeko. Zifra horiek irauli ahal izateko, planifikazioa da biderik onena, aukera ematen digulako behar ditugun elikagaiak beti etxean edukitzeko, inprobisatzen ibili beharrik izan ez dezagun eta asperdurak jo ez gaitzan otorduak prestatzean. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), dieta osasungarria, orekatua eta gure beharrizanetara egokitua egiteak babestu egiten gaitu malnutriziotik eta elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunetatik, eta behar ditugun mantenugai guztiak ematen dizkigu, adibidez proteinak, gantzak, bitaminak eta zuntza. Menuen monotonia izaten da arazo nagusia modu osasungarrian jateko eta asmo horretan irmo jarraitzeko. Horregatik, ez dugu albo batera utzi behar gure plateren zaporea eta horrek ematen digun plazera, urdaila asetzeko ez ezik, zentzumenak asetzeko ere jaten dugu eta. Errezeta bat baino gehiago prestatuz eta eskura ditugun osagaiekin jokatuz, lortzeko moduan izango gara.

20-21 Branded Nestle_EUS.indd 42

5 GOMENDIO, EGOKI PLANIFIKATZEKO BERRIKUSI biltegia, hozkailua eta izozkailua, eta saiatu garbi eta ordenatuta egin daitezela. ERABAKI zer-nolako platerek osatuko duten asteko menua, eta eduki itzazu beti eskura. EROSI sasoiko elikagaiak, betiere kontuan hartuta nolako beharrak izango dituzun aste horretan, eta doitu itzazu kantitateak. INPLIKATU itzazu familiako gainerako kideak. IZOZTU ezazu komeni izanez gero.

Menu osatu bat klik bakarrean Ongi planifikatu eta modu osasungarrian elikatzeko beste tresna erabilgarri bat Menu Planner da. www.nestlemenuplanner.es webgunean azaltzen dugu nola prestatu zure asteroko menua Nestlé Cocina guneko errezetarik gogokoenak erabiliz, eta denbora gutxirekin bazabiltza, hilabete osorako menua ere aurkituko duzu nutrizioaren eta sukaldaritzaren arloko adituek prestatuta, neguko eta udako hilabeteetara egokiturik. Aukera begetarianoa eta beganoa ere badituzu nahi izanez gero. Ideia falta dagoeneko ez da aitzakia bat! Ba al zenekien? atalean informazio asko aurkituko duzu ezerk ez dezan geldiarazi hobeto jateko gogoa. Batch cooking delakoa zer den ikasi ahalko duzu (egun bakarrean kozinatzea aste osokoa) edo ideiak eskuratu ahalko dituzu lantokira eramango dituzun tuperrak planifikatzeko

17/10/22 20:55


ERREZETA OSASUNGARRI ARRI BATERAKO ELIKAGAIAK K

%25 %25

%50 ‘PLATERAREN METODOA’

Elikadura orekatu batean, energiaren %50 karbohidratoetatik dator, %30 gantzetatik eta %15 proteinetatik, gutxi gorabehera. Era berean, egunean 25 gramo zuntz hartu behar genituzke eta ez gainditu 5 gramoko gatz kopurua. Datu horiek oso baliagarriak diren arren osasun arloko profesionalentzat, gainerakoentzat ez dira hain lagungarriak praktikan jartzeko. Horregatik, Plateraren Metodoa irtenbide aproposa da menu orekatuak presta ditzagun konplikaziorik gabe. Elikagai multzo guztietatik jateko aukera ematen du, eta proportzio egokian. Horretarako, irudizko lerro bat marrazten du platerean, eta bi zatitan banatzen. Ondoren, bi erdi horietako bat zatitu egiten du bitan. Horrela erraz ikusten da zenbateko lekua hartu behar duen elikagai multzo bakoitzak otordu nagusi batean, plater bakar bat izango balitz bezala. Berdurek eta barazkiek hartu behar dute plateraren erdia (%50), elikagai proteikoek laurdena (%25) eta karbohidratoek beste laurdena (%25). Oso erraza da! Lehenbiziko platera eta bigarrena prestatzen badituzu, proportzioak hori bera izan behar luke osotara.

Ez badakizu zer-nolako elik elikagai kaga ga ai m mu multzoak u lt zoa ult oak k behar dituzun n errezeta osasungarri bat egiteko, nekez erabili ahalko d duzu Plateraren metodoa. Erraz-erraza da benetan! Hartu gogoan: Berdurak eta barazkiak: animatu zaitez normalki jaten ez dituzunak prestatzera, ahal dela sasoikoak, eta konbinatu itzazu zure platerak aberasteko. Zenbat eta kolore gehiago izan zure errezetetan, orduan eta mantenugai gehiago edukiko dute. Elikagai proteikoak: multzo honetan haragia dago, arraina, lekaleak eta horien eratorriak, arrautzak, esnekiak, haragiaren ordezko begetalak eta fruitu lehorrak (gordinak edo txigortuak). Azken horiek elikagai kalorikoak ere badira, gantz kardio-osasungarriekin. Horietan, errazioak 20-25 gramokoa izan behar luke, edo eskutada batekoa. Karbohidrato ugariko elikagaiak: tuberkuluak, zerealak eta horien eratorriak daude talde honetan. Aukeratu itzazu osoko zerealak, adibidez garia, oloa, arroza, kinoa edo garagarra, kopuru handiagoetan izaten baitituzte zuntza, bitaminak eta mineralak. Ogia eta pasta, osokoak ahal dela.

ESKURA JARRIKO DIZUGU ONGI JATEKO AUKERA Jendeak bi hutsegite egiten ditu sarri samar elikadura osasungarri eta orekatua egiten hasitakoan. Lehenbizikoa izaten da elikagai multzo batetik gehiegi hartzea, adibidez haragietatik, edo beste batzuetan ez iristea gutxieneko kontsumo gomendatura, adibidez lekaleetan, berduretan eta barazkietan. Bigarrena izaten da okerreko ikuspegia izatea errazio batek izan behar lukeenari buruz. Ba al zenekien 100-125 gramo oilasko direla haragi errazio bat? Zure eskuaren neurriko xerra bat izango

20-21 Branded Nestle_EUS.indd 43

litzateke hori, hatzak kontuan hartu gabe! Gainera, modu osasungarri, orekatu eta jasangarrian elikatzeko, astean 3-4 errazio lekale hartu behar genituzke gutxienez (katilua bete garbantzu lehor izango lirateke 250 gramo). Agian ohartu izango zara komeni baino haragi gehiago jaten duzula edo oso urruti zaudela astero jan behar zenukeen lekale kopurutik. Horregatik, QR kode hau eskanerrean pasatzera animatzen zaitugu eta bideo batean ikustera nolakoak izan behar luketen elikagai multzoen maiztasunak eta errazioak Plateraren Metodoan.

17/10/22 20:55


masterclass

Kuiatxo eta berenjena erreekin egindako krema • Kuiatxo bat • Berenjena bat • Tipula gorri bat • 3 baratxuri atal • Patata txiki bat, zurituta • 1 koilarakada oliba olio • Gatza eta piperbeltz eho berria • Ezkai freskoaren hostoak • Salda begetala edo ura (500 ml eta litro bat artean) • Ogi zati txigortuak baratxuriarekin • Askotariko haziak

NOLA PRESTATU: Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Moztu kuiatxoa, berenjena, patata eta tipula xerra lodietan. Zapaldu baratxuri aleak azal eta guzti.

0,65€

Zabaldu berdura guztiak labeko erretilu

ERRAZIOAK

batean. Erantsi oliba olio koilarakada bat, gatza eta piperbeltz eho berria eta ezkaia. Eduki labean 30-40 minutuz, berdurak

Errazioak: 4

gurituta gelditzen diren arte. Kazola batean, erantsi berdura erreak

Zailtasuna

Denbora

eta salda edo ura, eta xehatu, berdura zati

50’

txikiak uzten ditugula. Utzi gero bost minutuz irakin dezala

NUTRI-SCORE

su ertainean.

A B C D E

Zerbitzatu ogi zati txigortu batzuekin eta haziekin.

ERRAZIO BATEK DAUKA: OHAR DIETETIKOA Oso plater egokia da udazkeneko hotzari aurre egiteko; osagai nagusiak, gainera, sasoi honetako barazkirik aipagarrienetakoak dira.

KCAL

209 %10

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

6,47g 0,96g 8,91g 1,64g %9

%5

%10

%27

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

TRIKIMAILUA: nolako trinkotasuna nahi

nahi bada, gatz gutxiko salda erabili

dugun, gehiago edo gutxiago erantsiko

daiteke, edo krema urarekin egin bestela.

diogu ura edo berdura salda. Gainera,

Hozkailuan sartuta, pare bat egun

espeziek eta berdura saldak ematen

iraungo du, baina izoztu ere egin daiteke

duten gatzarekin, baliteke gehiago bota

banakako errazioetan.

beharrik ez izatea. Kopurua murriztu

EGOKIA DA: beganoentzat.

Hutsik egiten ez duten errezetak

18 22

22 CREMA VERDURAS_EUS.indd 18

17/10/22 20:52


Hutsik egiten ez duten errezetak

1,90€ ERRAZIOAK

Seitanezko ‘gyoza’-k • 400 g seitan • 150 g aza zuri • 50 g tipula eta 2 baratxuri atal • Koilarakada bat jengibre birrin • 5 ml soja saltsa, gatz gutxikoa • 7 g arto irin • 5 ml sesamo olio Olaten orea egiteko • 100 g gari irin • 40 ml ur bero • Koilarakadatxo erdi gatz • 26 g arto irin

Jarri gyozak zartagin batean sesamo

Saltsa egiteko

olio pittin batekin (oliba olioa ere izan

Errazioak: 4

• 50 ml soja saltsa, gatz gutxikoa

daiteke), eta kozinatu mugitu gabe (gorritzen den arte).

• 30 ml arroz ozpin • 5 ml sesamo olio

Zailtasuna

Denbora

3h

• 8 g sesamo zuri txigortu

Azpitik kolorea hartzen dutenean, erantsi ura ( baso erdi) arto irin koilarakadatxo batekin, eta kozinatu tapa jarrita bost

NOLA PRESTATU. Jarri olaten irina ontzi

minutuz edo lurrunetan osorik egiten

NUTRI-SCORE

diren arte.

batean gatzarekin, eta nahasi. Bota ura

A B B CD E

mantso-mantso eta eragin. Egin orea,

Zerbitzatu saltsarekin eta apaindu gyozak

espatularekin lehenbizi eta eskuekin

tipulin xehatuaren zati berdearekin.

gero, erraz desitsasten den ore bat lortu arte. Eraman orea mahaira eta jarraitu

ERRAZIO BATEK DAUKA:

lantzen beste bost-hamar minutuz edo leun eta lau gelditzen den arte. Estali paper gardenarekin eta utzi egonean bi ordu giroko tenperaturan edo hozkailuan gau guztian.

KCAL

306 %15

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

OHAR DIETETIKOA GATZA

5,35g 0,73g 2,87g 2,71g %8

%4

%3

%45

Japoniar sukaldaritzan ohikoak diren enpanadillak dira, oraingoan haragi beganoz beteak. Horixe da seitana,

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta haragiaren antzeko prestakin beganoa, haragiak edo arrainak adina proteina

Landu berriz ere orea, eman zilindro txiki

Xehatu seitana birringailu batekin, eta

ematen duena. Kalitatezko proteina dauka,

baten itxura eta moztu 16 zati berdinetan.

birrindu jengibrea. Elkartu betegarria

%20 inguru.

Egin bolatxoak zati bakoitzarekin.

osatuko duten gainerako osagaiekin

BA AL ZENEKIEN? Mokadu bakarrean jaten

Zabaldu arto irina gainetik orea ez

ontzi batean, estali film batekin eta utzi

dira gyozak, eta era askotako betegarriekin

dadin lehortu, eta zapaldu zertxobait zati

hozkailuan beratzen 20 minutuz.

egin daitezke. Nola kozinatzen diren, izen

bakoitza eskuekin. Bukatu forma ematen

Prestatu saltsa osagaiak beste ontzi batean

bat edo bestea hartzen dute: yaki-gyoza

arrabola batekin, oreari bueltak ematen

nahasita eta gorde geroko.

(frijitu egiten dira gorritzeko eta gero

dizkiogula, disko fin baten itxura hartu arte.

Hartu olata bat eta hezetu ertzak ur

uretan egosten dira), sui-gyoza (uretan

Beharrezkoa bada, moztu orea metalezko

pittin batekin. Jarri betegarria erdian

eta saldatan irakiten dira), mushi-gyoza

molde zirkular batekin. Egin gauza bera

(koilarakadatxo bat), eman ilargi erdiaren

(lurrunetan eginak), age-gyoza (olio

gainerako bolatxoekin eta gorde estalita.

itxura eta tolestu ertzetan.

ugaritan frijituak).

23

23 Receta GYOZAS_EUS.indd 18

17/10/22 20:52


hilabete honetan

a t e r a Indioil BROTXETAK a r u d ber 4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 30 MIN

BROTXETAK EGITEKO 200 g indioilar bularki 250 g kuiatxo 200 g Portobello txanpiñoi 400 g kalabaza 10 ml oliba olio 2 g gatz Perrexila eta tipulina

1. PAUSOA Brotxetak prestatzeko, moztu indioilarra eta kalabaza kubo handietan, txanpiñoiak erditik eta kuiatxoa xerra lodietan.

2. PAUSOA Busti zurezko brotxetak uretan eta sartu berdurak eta indioilarra txandaka zotz bakoitzean.

3. PAUSOA Jarri labeko erretilu batean paper begetalarekin eta eman olioa eta gatza. Sartu labean 180 ºC-an 15 minutuz.

PATATA PUREA EGITEKO 500 g patata 60 ml oliba olio birjina estra 40 g gazta birrindu 30 g pinazi txigortu Gatza eta piperbeltza

4. PAUSOA Zuritu eta moztu patatak eta irakin uretan 20 minutuz. Birrindu eta ondu olio txorrotada bat eta gatz eta piperbeltz pittin bat erabilita. Zabaldu gainetik gazta birrindua eta pinaziak.

5. PAUSOA Zerbitzatu purea plateraren hondoan eta brotxetak gainean. Apaindu tipulinarekin eta perrexilarekin ukitu berde bat emanda.

24

24-25 PekeReceta_EUS.indd 36

17/10/22 20:59


OHAR DIETET IKOA Brotxe ta

k mod u erraz dibert igarria eta dira pro eta be teinak rdurak nahas Era as teko. kotako konbin onartz azioak en ditu zte, eta da ha erraza urrek e re part dezate e har la hori ek pre Plater statzen bakar . gisa e daitek rabil e prop osame non ka nh labaza nabarm au, den, k entzen olore u kitua e maten dion o sagaia .

NUTRI-SCORE

A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

258

7,96g

1,33g

6,34g

0,81g

%13

%11

%7

%7

%14

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

25

24-25 PekeReceta_EUS.indd 37

17/10/22 20:59


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

Indioilarra laranja eran • 600 g indioilar bularki

Eman gatza eta piperbeltza bularkiei eta

• 150 ml laranja zuku

gorritu pare bat minutuz alde bakoitzetik su

• Laranja birrina eta laranja xerrak

bizian.

1,20 €

• Koilarakada bat ziape (antzinako erakoa) • Usain belarrak

ERRAZIOAK

Erantsi tipulina eta laranja zukuaren

• Koilarakada bat soja saltsa

nahastura, eta utzi kozinatzen su ertainean

• Baratxuri atal bat

10-15 minutuz, bularkiak egiten diren arte.

• Tipulin bat

Guztiz egin baino bi minutu lehenago,

• Gatza eta piperbeltz beltza (ehoa)

erantsi laranjaren pare bat xerra.

Errazioak: 4

Zailtasuna

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra

Denbora

30’

OHAR DIETETIKOA Indioilar bularkiari zaporea eta lurrina NOLA PRESTATU. Zartagin batean, jarri su

emateko proposamena dakargu saltsa

ertainean guritzen tipulina eta baratxuria

original eta fresko batekin. Plater osatua

xehe-xehe moztuta koilarakada bat oliba

izateko, berdura guarnizio batekin edo

olio birjina estrarekin.

entsaladarekin lagundu dezwakegu, patata

NUTRI-SCORE

A BC D E

egosia ere jar dezakegu edo patata purea, Nahasi laranja zukua, birrina, ziapea, soja

baita kuskusa edo osoko arroza ere fruitu

saltsa eta usain belarrak eta sartu bularkiak

lehorrekin edo lehortuekin...

nahastura horretan.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Indioilar bularkiak oso gantz gutxi dauka, eta kalitate

Tipulina guritu denean, atera sutatik eta

oneko proteina asko. Gainera, B multzoko

erantsi beste koilarakada bat oliba olio

bitaminak ere baditu, baita fosforoa,

birjina estra.

selenioa eta zinka ere.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

220

6,82g

1,40g

5,32g

0,76g

%11

%10

%7

%6

%13

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

26

26 RecetaPavo_EUS.indd 22

17/10/22 21:01


Mandarina tarta Orea egiteko • 50 g espelta irin, 50 g zekale irin (osokoa) eta 20 g almendra irin • 30 g intxaur (makadamiakoak, birrinduta) • 50 g glas azukre • 80 g gurin hotz (laukitxoetan) • Arrautza bat (ertaina) • Gatz pittin bat Mandarina krema egiteko • 100 ml mandarina zuku eta bi mandarinaren azal birrina • 150 g azukre • 3 arrautza • 2 hosto gelatina

Hutsik egiten ez duten errezetak

• 150 g gurin Merengea egiteko • Arrautzaren zuringoak, 112 ml • 160 g azukre

0,90€

• Koilarakadatxo bat arto fekula • Koilarakadatxo erdi ozpin

ERRAZIOAK

• Gatz pittin bat zukua eta arrautzak. Irabiatu ongi.

OHAR DIETETIKOA

NOLA PRESTATU. Nahasi ontzi batean

Kozinatu eltzetxo batean su eztian,

Errezeta honek ugari ematen ditu gantz

irinak, azukrea, gatza eta intxaurrak. Erantsi

eragiteari utzi gabe, loditzen hasten

saturatuak eta azukreak, eta hortaz,

gurina eta landu ore pikortsu bat lortzen

den arte. Xukatu gelatina hostoak, sartu

neurrian jatea komeni da. Nutrizio arloko

den arte. Bota arrautza eta nahasi. Pasatu

eltzetxoan eta kozinatu diluitzen diren

profila hobetzeko, osoko irinak, datilak

orea gainazal irineztatu batean eta landu

arte. Atera eltzetxoa sutatik eta erantsi

edo aranpasa irabiatuak erabil ditzakegu

uniforme eta lau gelditzen den arte.

gurina. Nahasi dena bateratu arte.

azukreen ordez, eta oliba olio leun bat gurinaren lekuan.

Bildu film garden batekin eta utzi egonean hozkailuan ordubetez.

Zabaldu krema orearen gainean eta utzi hozkailuan hoztu dadin solidotzen den arte. Errazioak: 8-12

Zabaldu orea arrabola baten

Merengea egiteko, bota arrautzaren

laguntzarekin, 5 mm-ko lodiera duen

zuringoak irabiagailuaren ontzira

zirkulu bat osatu arte. Eman koipea molde

eta irabiatu bitsaderarekin potentzia

bati eta estali orearekin. Moztu sobera

ertainean. Bota gatz pittin bat eta jarraitu

gelditzen dena, estali film batekin eta utzi

irabiatzen abiadura ertain-handian.

hozkailuan beste 30 minutu.

Uhin txikiak agertzen hasitakoan, bota

Zailtasuna

1 h 30’ 90’ egonean

NUTRI-SCORE

azukrearen laurdena eta irabiatu Estali orea labeko paperarekin, bete

A B C D E

bateratzen den arte. Igo abiadura handira

moldea pisuekin edo lekale lehorrekin

eta bota azukrea hiru alditan. Irabiatu

eta sartu labean 20 minutu inguru 180

merenge distiratsu eta trinko samar bat

ºC-an. Kendu papera eta pisuak, eta eduki

lortu arte.

ERRAZIO BATEK DAUKA:

labean beste 10 minutuz. Gorde geroko. Hidratatu gelatina ur hotzetan 10 minutuz.

Bahetu arto fekula merengearen gainean, erantsi ozpina eta irabiatu berriz

Nahasi ontzi batean azukrea, mandarina azalaren birrina, mandarinen

ere bateratzen den arte. Apaindu tarta merengearekin eta gorritu soplete batekin.

Denbora

KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

448 31,43g 14,4g 26,56g 0,25g %22

%45

%72

%30

%4

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

27 18

27 Receta CITRICOS_EUS.indd 18

17/10/22 21:00


edergintza

ZAINDU LARRUAZALA

Zaindu gehien maite dituzunak Larruazala osasuntsu egon dadin, ongi garbitzea da lehenengo zeregina eta garrantzitsuena. EROSKIN era askotako gel-ak eta xaboiak eskaintzen dizkizugu belle sailean, gauzarik onenak merezi dituzulako barnetik bezala kanpotik.

O

rgano guztien artean, larruazalak jasaten du eraso gehien kanpotik. Hesi gisa jokatzen du kanpoaldetik datozen eragileen aurrean, eta horiek, zikindu ez ezik, azkartu egin dezakete zahartze prozesua eta kalte egin diezaioke. Horregatik da garrantzitsua higiene ona izatea. Horretarako, ezinbestekoa da larruazalaren pH-a errespetatzen duten produktuak hautatzea eta hidrataturik eta garbi mantenduko dutenak erabiltzea, ez dadin gorabeherarik gertatu eta epidermisa ez dadin ahuldu. Halakoak dira belle eta EROSKI sailetako gel eta xaboiak, pH neutroarekin eta larruazala zaintzen duten osagaiekin formulatuak, test dermatologiko bidez frogatuak larruazalarekin bateragarriak direla egiaztatzeko eta 750 ml-ko botila garden berrietan datozenak, plastiko birziklatua dutenak %50 eta birziklagarriak direnak %100.

OLOA Berrezarri egiten du larruazalaren elikatze maila, eta garbi eta leun uzten du. Olo naturalaren estraktua eta glizerina ditu, eta larruazalak egunero behar duen hidratazioa, elastikotasuna eta leuntasuna emateko balio dute horiek. Egokia da larruazal helduetarako.

DERMO ELIKAGARRIA Larruazal normaletarako, aktibo hidratatzaileak daramatza, adibidez esnearen proteina eta glizerina, biak ere larruazala babesten eta elikatzen dutenak. Lurrin delikatu batekin, ezin egokiagoa da familia osoaren eguneroko higiene eta zainketa beharretarako.

28

28-31 belleza_EUS.indd 30

17/10/22 21:03


CLASSIQUE Egiazko ongizate unea sentiarazten du olio esentzialek ematen dioten usain gozoari esker. Sentsazio bainu bat izango duzu egunero zure larruazala leun eta zainduta mantentzen duzun bitartean.

KOKO TAHITI Koko esnea dauka formulan, propietate moldatzaileak dituen osagaia, eta leun, tenkatuta eta zainduta mantenduko du zure larruazala. Lurrin iradokitzailea du, eta paradisu tropikal exotiko batera eramango zaitu une batez.

LARANJA LOREA ETA L ALMENDRAK A Laranja loreen estraktua eta e almendra gozoen a olioa ditu, eta o larruazala elikatu l eta e babestu egiten dute horiek, e zimurgabe eta z zaindua egon dadin. z

belle eta EROSKI saileko gel guztiak test dermatologikoekin frogatuta daude, pH neutroa dute eta horien formularik gehienak egokiak dira pertsona beganoentzat

ESNEA ETA EZTIA Esnearen proteina eta ezti estraktua daramatza, eta leundu eta elikatu egiten dute zure larruazala. Lurrin delikatu batekin, ezin egokiagoa da familia osoaren eguneroko higiene eta zainketa beharretarako.

OCEANIC MEN 2 1EAN Algen estraktua darama, eta gorputzerako eta ilerako balio du. Kirola egin ondoren dutxa hartzeko aproposa da, itsas ukitu lurrin bizia baitu, zeinak ongi zainduta eta leun sentiarazten duen larruazala.

ARGANA Oso egokia da larruazal lehorrenetarako. Leun eta zertxobait lurrinduta uzten du larruazala, osagai esklusiboei esker eta Ekialde Urrunera eramango zaituen lurrin exotikoak lagunduta.

29

28-31 belleza_EUS.indd 31

17/10/22 21:03


edergintza

Familia guztiarentzat EROSKI BASIC Larruazal normalekin erabiltzekoa da; larruazalaren hidratazio maila zaintzen duten aktiboak daramatza, eta lurrin atsegin eta leuna uzten du.

ITSASOKO FRESKOTASUNA Larruazal normaletan erabiltzekoa da; hidratatu eta freskatu egiten du, eta leuntasuna ematen.

Larruazal sentiberetarako ALOE VERA Gel honen formula leunak oso modu delikatuan garbitzen ditu larruazal sentiberak. Alore vera-ren estraktua eta glizerina ditu, eta larruazala lasaitzeko, babesteko eta hidratatzeko balio dute horiek; horri esker, zure larruazala eta etxekoena garbi, zainduta eta hidrataturik edukitzen du egunero.

belle sailak larruazal sentiberetarako dituen gel guztiak test dermatologiko bidez frogatuta daude eta hipoalergenikoak dira, hau da, alergia arriskua gutxitzeko formulatuta daude.

LARRUAZAL ATOPIKOA Bereziki egokia da larruazalik sentiberenentzat, estra lehorrentzat eta joera atopikoa dutenentzat. Liho olioz egina dago, eta lagundu egiten du larruazala babesten eta lipido mantua mantentzen.

LARRUAZAL LEHOR ETA SENTIBERA Glizerina eta almendren olioa ditu %10. Nabarmen elikatzen du familia osoaren larruazala, eta elastiko eta hidrataturik uzten du.

30

28-31 belleza_EUS.indd 32

17/10/22 21:04


BASIC DERMO Eskuak zaindu eta garbitu egiten ditu leun-leun.

HAURRENTZAKO XABOIA Piruleta lurrina dauka formula estraleun eta hipoalergenikoan, zeinak murriztu egiten duen alergia arriskua. Oso egokia da sentiberatasun handieneko larruazalentzat.

ESKUAK ONGI GARBITZEA ERE

garrantzitsua da Eskuak egoki garbitzeak, urarekin eta xaboiarekin, desagerrarazi egiten ditu gaitzak eta infekzioak eragiten dituzten mikrobioak. Hori dela eta, ohiturarik garrantzitsuenetakoa izan behar du gure egunerokoan. Gelekin gertatzen den bezala, xaboiak k hautatzean ere, komeni izaten da larruazala zainduko dutenak aukeratzea.

belle eta EROSKI saileko xaboi eta gelen formulek pH neutroa dute, egokiak dira pertsona beganoek erabiltzeko eta test dermatologiko bidez frogatuta daude. Botila %100 birziklagarria da

KARITE Elikatu eta zaindu egiten du larruazala, leun-leun uzten duela.

GLIZERINA ETA ARGANA Glizerina eta argan olioa daramatza, eta elikatu, zaindu eta leundu egiten du larruazala.

LORE UKITUKOA Tiare lorearen estraktua dauka, eta mimatu eta lurrindu egiten du larruazala.

ALOE VERA Aloe vera estraktuarekin, lasaitu, hidratatu eta elikatu egiten du azkura eta larruazal tenkatuaren irudipena.

31

28-31 belleza_EUS.indd 33

17/10/22 21:04


hilabete honetan

Hilabete honetan, erosketa ordaintzean keinu erraz bat eginda, zentimo batzuk eman ditzakezu eta Gurutze Gorria, Cáritas eta Elikagai Bankua lagundu, besteren artean. Elkartasun ekintzarik handiena egingo dugu gure dendetan egoera zaurgarrienean dauden pertsonen alde.

Gizarte bazterketa

PAIRATZEKO ARRISKUAN dauden familiak laguntzea

I

a 12,5 milioi pertsona daude pobrezia edo bazterketa arriskuan Espainian, horiek dira COVID-19a iritsi aurreko datuak. Egoera hori are gehiago larritu da pandemiarekin, eta 620.000 pertsona gehiago ari dira pairatzen egoera hori 2020az geroztik. Orain da garaia familia horiek guztiak laguntzeko, elikadura eta higiene arloko beharrizan oinarrizkoei erantzuteko modua izan dezaten. Gure dendetan biltzen den laguntza elkarte hauen bidez helaraziko zaie: Gurutze Gorria, Cáritas, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL) eta probintzietan hari atxikitako 44 Elikagai Bankuak, Padre Rubiños Ongitzazko Errege Erakundea eta Cocinas Económicas (Galizia).

32

32-34 Solidaridad_EUS.indd 42

17/10/22 21:15


Elikagai Bankuen uen Bilketa Handia a Azaroaren 25ean eta 26an berriz ere ateak zabalduko dizkiogu Bilketa Handi tradizionalari, zeina Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak antolatzen duen hainbat urtez. Egun horietan produktuak bilduko ditugu erakunde horien biltegiak betetzeko. Eta, gainera, azaroaren

27tik abenduaren 6ra, diru ekarpenak eginez lagundu ahalko duzu, familiarik zaurgarrienei eta baztertuenei elikagaiak oinarrizko produktuak helarazten jarrai dezagun. Ordainlekutik pasatzean, hauta ezazu zenbat eman nahi duzun, eta zure erosketa txartelean agertuko zaizu.

Iaz 786 tona elikagai eman genituen, eta urtebetez 862 familia elikatzeko balio izan dute. Keinu txiki askorekin laguntza handia ematea lortzen da. Eskerrik asko laguntza emateagatik!

33

32-34 Solidaridad_EUS.indd 43

17/10/22 21:15


hilabete honetan

Honela egin dezakezu ekarpena ordainlekutik pasatzean Ordainlekutik pasatzean diru ekarpena egitea beste modu bat Elikagai Bankuak laguntzeko, eta azken urteetan indarra hartu du.

O

rdainlekuan diru ekarpena egiteko sistemak aukera ematen du zuk nahi duzun diru kopurua emateko modu errazean. Formatu hori oso lagungarria da Elikagai Bankuetarako, horrela diru kopuru bat eduki dezaketelako une bakoitzean behar dituzten produktuak erosteko. Gainera, erraztu egiten die logistika, murriztu egiten zaizkie garraioaren kostuak eta denda gehiagotan egoteko aukera ematen die, kanpainan zehar beti ez baitute modurik izaten hainbeste boluntario lanean jartzeko.

Ekarpen ekonomikoei esker, oinarrizko produktuak eduki ditzakegu urte osoan, eta une bakoitzean zer behar den, horiek aukeratu ditzakegu. Mila esker modu horretan laguntzeagatik Elikagaien Bilketa Handian! Pedro Llorca Llinares, FESBALeko presidentea

KEINU TXIKI BATEKIN LAGUNTZA HANDIA

5

euroko diru ekarpenarekin:

34

32-34 Solidaridad_EUS.indd 44

20/10/22 15:55


EROSKI 82 CASTELLANO FNMT SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

14/10/22

15:45


hilabete honetan

EROSKI produktuak INGURUMEN ETIKETA DUTEN LEHENBIZIKOAK Keinu txikiekin gauza asko egin daitekeelako planetaren alde, EROSKIn aitzindariak gara, aurretik goaz eta dendan bertan jakinarazi egingo dugu gure markako produktuek zer-nolako eragina duten ingurumenean.

Zer da ingurumenaren gaineko eragina? Produktuak ekoizteak, merkaturatzeak eta kontsumitzeak airean, urean, zoruan eta, oro har, ingurumenean duen eraginari esaten zaio. Hori neurtu ahal izateko, bizi zikloaren analisiak egiten dira. Analisi horietan, kontuan hartzen da produktu horrek eragiten duen guztia: lehengaiak ateratzetik hasi eta hondakinen azken kudeaketaraino. Adibidez, esne brik batek ingurumenean zer-nolako eragina duen jakiteko, ondorio guztiak hasieratik kalkulatzen dira, hau da, behia elikatzen duen pentsua egiteko sortzen diren isuriak eta kontsumitzen diren baliabideak, etxaldean, ontziratze plantan, supermerkatuan eta etxeetan behar izaten direnak, eta, azkenik, ontzia birziklatzeak eskatzen dituenak.

Lehengaiak eskuratzea

Produktuak biltegiratzea eta banatzea

Ekoizpena eta ontziratzea

Dendetan saltzea

Berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea

Etxean erabiltzea

36

36-38 etiqueta ambiental_EUS.indd 16

18/10/22 16:55


Nola neurtzen da ingurumen aztarna? Europako Batzordeak metodologia bat landu du modu estandarizatuan neurtzeko produktu batek bere bizi ziklo osoan ingurumenean duen eragina, hau da, ingurumen aztarna. Eta orain lanean ari da informazio hori guztia etiketa argi eta erraz batean adierazteko, erraz ulertzeko modukoa izango dena eta erosketa modu kontzienteagoan egiteko aukera emango diguna. Gaur-gaurkoz, Europan ez dago ingurumen EROSKI produktuak, aztarnan oinarritzen den ingurumenaren gaineko etiketa ofizialik.

eragina jakinarazten lehenak Egungo etiketak eta horien desberdintasunak

Informazio gehiago:

Aurrera jarraitzeko balio duen etiketa Ingurumen arloko sailkapena egiteko orduan, sistema bat baino gehiago aztertzen ari dira, eta Planet-Score da horietako bat; etiketa horrek zenbait adierazle darabiltza produktuaren bizi zikloa aztertzeko. Puntuazio global batekin aurkezten du emaitza (A-tik E-rako eskala batean), eta hiru adierazle zerrendatzen ditu (pestiziden erabilera, bioaniztasunean duen eragina eta kliman duena), hirurak ere puntuazio global horretan kontuan hartzen direnak. Gainera, animalien ongizateari buruzko informazioa ere ageri da animalia jatorriko osagaiak dituzten produktuetan. Era horretan, alderatu egin ditzakegu sail bereko produktuak eta kontzientzia handiagoz erosi!

PESTIZIDAK Aztertu egiten du pestizidarik erabili ote duten elikagaia ekoizteko, eta erabili diren horiek ingurumena kutsatzen ote duten.

PUNTUAZIO GLOBALA

BIOANIZTASUNA Elikagaia ekoizteko garaian natura, paisaiak eta izaki bizidunak zaintzearen alde egin ote duen adierazten du.

5

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Bien bitartean, EROSKIk aurrera jarraitzen du Pausoak ematen hasi nahi dugu elikagaien kontsumo eta ekoizpen jasangarriagoak sustatzen laguntzeko. Horregatik, EROSKIn proaktiboak eta aitzindariak gara eta EROSKI markako produktu multzo batek ingurumenean zer-nolako eragina duen adierazteari ekin diogu gure dendetan, eta Planet-Score etiketa erabiliko dugu horretarako.

Etxaldeetako hazte metodoa nolakoa izan den azaltzen du animalien ongizateari buruzko irizpideak kontuan hartuta: kanpora irteteko aukera, argi naturala izatea, animalien dentsitatea, elikadura... Horretarako, koloreetako semaforo bat darabil.

KLIMA Elikagaia ekoizteko prozesuan berotegi efektuko gasik sortu den azaltzen du (klima aldaketa eragiten dute gas horiek).

37

36-38 etiqueta ambiental_EUS.indd 17

18/10/22 16:55


hilabete honetan

Dendetara iritsi diren lehen produktuak BETIKO OGI BIRIBILA Europako gari irinarekin egiten da ogi hori. Nekazaritzako jardunbide estandarrak erabiliz ekoizten da, baina gari sailetan optimizatu egin da ongarrien erabilera eta izurrien kudeaketa; era horretan, lurra bi aldiz ongarritzen dute urtean eta pestizidak behin bakarrik erabiltzen dituzte. Horregatik guztiagatik, B letra darama.

LANDAKO ARRAUTZAK

TOFUA EROSKI BIO tofua sojaz egiten da; ez dago genetikoki eraldatua, eta nekazaritza ekologikotik lortzen da, pestizidarik erabili gabe. Ziurtagiri batek bermatzen du ez datorrela deforestazio guneetatik. Jardunbide egoki horiei esker, A mailako puntuazioa ageri du tofuak.

EROSKI Natur saileko arrautza horiek landakoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitziak, argi naturala eta kanpora irteteko aukera daukaten oilategietan. Tokian bertan egindako pentsuekin elikatzen dituzte, baina pentsu horien lehengaia landatzeko, pestizida eta ongarri bidezko tratamendu estandarrak erabili dituzte. Pentsuak duen sojak ziurtagiri bat dauka, eta bermatua dago ez datorrela deforestazio guneetatik. Oiloei ez zaie antibiotikorik ematen. Ezaugarri horiek guztiak elkartu ondoren, C puntuazioa daukate arrautza horiek.

Eta, jakina, gai horren inguruan zer-nolako iritzia duzuen jakin nahi dugu

38

36-38 etiqueta ambiental_EUS.indd 18

18/10/22 16:55


EROSKI CONSUMER-EN, ESTREINALDIAN GAUDE! Zure betiko aldizkaria orain % 100 digitala eta interaktiboa Informazio zorrotzena eta praktikoena beti eskura, irakurketaesperientzia paregabearekin. Ezagutu ezazu hemen

EroskiConsumer

eroskiconsumer

www.consumer.es


Abantaila gehiago FAMILIA PLANA 0·12 PROGRAMAKOA IZATEAGATIK

Disneyland Parisera eramango zaitugu

E

sperientzia ahaztezin batekin familian gozatzea oso erraza da EROSKI club-ekin: orain Disneyland Parisera eramango zaitugu! Familia Plana 0·12 programara atxikita bazaude, gure webgunean izena eman eta bidaia magiko baten zozketan sartuko zara. Disney mundua ezagutzeko ametsa bete dezakezu familian! Eman ezazu zozketarako izena hemen(1): eros.ki/sorteo-disney. Eta oraindik ez bazara Familia Planekoa, eman ezazu izena doan eta lor ezazu %2ko aurrezkia gauza guztietan, hilean 150 €-tik aurrerako erosketa eginda.

Familia Plana

0·12 o club-erak

programakoa baldin bazara

Disneyland Parisera eramango zaitugu

Parte hartu hemen: eros.ki/sorteo-disney

Gainera, aurreztu a

%2

Oraindik ez bazara Familia Planekoa, eman ezazu izena hemen

Gauza guztietan

Hilean 150 €-tik aurrerako erosketa eginda

(1) Ikusi hemen zozketaren legezko baldintzak: eros.ki/bases-disney

40

40-43 ventajas_EUS.indd 40

18/10/22 16:59


bazkide izateagatik Jarraitu egiten dugu saskien zozketarekin

H

ilabete honetan 25 €-ko 100 saskiren zozketa egingo dugu. Ez galdu zurea eramateko aukera! Oso erraza da zozketan parte hartzea. Aski da ‘preziorik onena’ oharra daukaten bost produktu erostea (1).

Zozketan

100 SASKI aurreztu ztu tu

25€

(1) Ikus itzazu baldintzak hemen: www.eroski.es/sorteo-suma-ahorro/

Eman izena doan eta has zaitez erregaietan aurrezten Aurreztu ezazu

Oraindik ez al dakizu erregaitan nola aurreztu dezakezun EROSKI club-ekoa izateagatik? %4raino aurreztu ahalko duzu (1) erregaia EROSKI club txartelarekin ordaintzen duzunean Repsol, Campsa eta Petronorren zerbitzuguneetan. Hilean 50 eta 100 litro artean hartzen badituzu, %2 aurreztuko duzu. Hilean 100 litro baino gehiago hartzen badituzu, %3. Gainera, lortu ezazu beste %1 EROSKI club ordainketa txartelarekin ordainduta, eta %4

% aurreztuko duzu. Aurrezki hori eskuratzeko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia.

raino REPSOLen

Eman izena doan 944 943 444 zenbakian edo eroski.es/promocion-carburante/

(1) Aurreztu ahal izateko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetarako bakarrik balio du eskaintza horrek. Hurrengo hilabetearen hasieran sartuko dizute dirua EROSKI club txartel atxikian. Ikus itzazu baldintza guztiak hemen: www.eroski.es/promocion-carburante/

41

40-43 ventajas_EUS.indd 41

18/10/22 16:59


Abantaila gehiago AZAROAREN 4TIK 10ERA

Kupoi sorpresa bat aplikazioan egunero

A

zaroaren 4tik 10era ez ahaztu zure aurrezki-kupoia aktibatzea EROSKIren aplikazioan. Egun bakarra izango duzu hori egiteko, baina deskontu handiak

HEMEN DUZU KUPOI BAT EGUNERO

eskuratzeko modua emango dizu! Deskargatu ezazu aplikazioa doan eta eskuratu eskaintzak unean bertan. Har ezazu gogoan egun bakarra duzula kupoia aktibatzeko eta hiru egun trukatzeko. Gainera, aplikazioaren beste abantailak ere eskura dituzu: erosketa antolatzea, zure menuak planifikatzea, zozketetan parte hartzea, aurrezki-kupoi pertsonalizatuak lortzea eta askoz gehiago!

Joan aplikaziora

Aurreztu ezazu Sustapen gehiago atalean

H

orren zain zeunden. Aurreztu ezazu teknologiako marketan, modan, aisialdian, etxean eta beste hainbatetan, gure webguneko edo EROSKI aplikazioko Sustapen Gehiago atalean sartuta. Eta has zaitez Eguberrietako erosketei aurrea hartzen! Sar zaitez Sustapen Gehiago atalean: eros.ki/mas-promociones/

42

40-43 ventajas_EUS.indd 6

17/10/22 21:25


bazkide izateagatik Honelakoa da zure EROSKI club ordainketa txarteleko atal berria: kontsultak eta gestioak EROSKI club ordainketa txartelak atal pribatu bat dauka, eta zure txartelarekin egin behar dituzun gestio guztiak egiteko aukera emango dizu webgunetik eta aplikaziotik bertara sartuta. Zure ziurtagiriak eta mugimenduak on-line kontsultatzea

Txartela piztu eta itzaltzea segurtasunagatik komeni zaizunean.

Zure txartela aktibatzea.

Zure PINa kontsultatzea.

Zure datu pertsonalak kontrolatzea eta zure pasahitzak aldatzea.

Ohiko ordainketa modua aldatzea zure txartelean edo erosketa jakin baterako aldatzea.

Txartelari atxikitako banku kontua aldatzea (IBAN).

Ordaintzeke dituzun fakturak ordaintzea.

Ba al dakizu nola sartu? EROSKI aplikazioa erabiltzen baduzu, sar zaitez ‘Nire kreditu txartela’ atalean. eroski.es webgunearen bidez egiten baduzu, egin pauso hauek: `Club’ > `EROSKI club ordainketa txartela’ >`Nire kontsultak eta gestioak’

Gainera, oroitarazi nahi dizugu, erregistratuta egonez gero gero, zure erosketak modu g erregistrat ta egone re on-line o seguruan egin ahalko dituzula eta PSD2 araudi berrira egokituta, eta mugikorraren bidez ordaindu ahalko duzula.

Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da.

43

40-43 ventajas_EUS.indd 7

17/10/22 21:25


bidaiak

Bisita ezazu

DENBORAREN ERREINUA Aurreztu ezazu eta egin itzazu mendi ibilaldiak benetako Jordanian barrena udazkenari ongietorria ematen diozula Jordan Trail Thru-Hike lasterketaren ekitaldi berri batean. Qais nabarmentzen da, bere anfiteatro erromatarrarekin; Ikusgarriak dira, halaber, Petra, Wadi Rum-eko basamortua eta Aqaba eta hango Itsaso Gorria. Jordania, ‘denboraren erreinua’, leku paregabea da iluntzeak eta mendi ibilbideak maite dituztenentzat. Udazkenean klima leun eta atsegina izaten da, eta horixe da herrialdea bisitatzeko garairik egokienetakoa, aukera guztiez aire zabalean gozatzeko modua izaten da eta.

JORDAN TRAIL THRU-HIKE IBILBIDEA Jordan Trail Thru-Hike ibilbidea zenbait etapatan egin daiteke eta benetako Jordania ikusteko balio du, edertasunez eta ondare historikoz betea. Ibilbide horretan lehen eskutik ezagutuko dugu bertakoen abegikortasuna eta eskuzabaltasuna, eta udazkeneko iluntze zoragarriak behatzeko aukera izango dugu, gure ahosabaiak herri bakoitzeko gutiziekin gozatzen duen bitartean. Eguzki sartzea ikusteko geldialdi ezinbestekoen artean, Umm

40 EGUN, 675 KILOMETRO ETA 52 HERRI Jordan Trail Thru-Hike kirol ekitaldia urtero egiten da. 40 egun irauten du eta Jordan Trail elkarteak antolatzen du. Mendian zehar egiten den ibilbide horrek 675 kilometro ditu, eta Umm Qais (iparraldean dago) eta Aqaba lortzen ditu (hegoaldean), zortzi eskualde zeharkatuz, non 52 herri eta hiri baino gehiago biltzen diren. Herrialdeko paisaia ikusgarrietan barrena igarotzen da, eta etapatik etapara aldatu egiten da zailtasuna. Iparraldeko muino oihantsu uhinduak, wadi (ibai lehor) malkartsuak, Jordan-eko Ibar menderatzen duten labarrak, Petrako harkaitz arrosa, Wadi Rum-eko harea ikusgarri eta mendi garaiak eta, azkenerako, Itsaso Gorriko koral uharriak. Ibilbidea 8 etapatan banatua dago, eta xehetasun guztiekin aztertu daitezke Jordan trail-en webgunean: https://jordantrail.org/discover-the-jordan-trail

44

44-45 Viajes_EUS.indd 48

17/10/22 21:33


LAU LEKU

POSTALERAKO MODUKO ILUNTZEAK IKUSTEKO Natura eta udazkeneko iluntzeak maite dituztenek gozatu egingo dute une ahaztezinekin. Bereziki lau nabarmentzen dira Jordan Trail-en ibilbidean: eguzki sartze berdingabeak ikusteko aukera ematen duten eta bertako zeru eta zerumugak argazkietan betikotzeko.

Wadi Rum-eko basamortuaren handitasuna, eguzkia sartzen ari dela, zeruan izarrei lekua utzi aurretik.

Ilunabarra, Aqaba-ko hondartzetan islatua, Itsaso Gorrian, herrialdearen hegoaldean. Petra mitikoa, non iluntzea ez ezik, gaua ere zoragarria den.

Itzuli egingo dizugu

%5

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan

zure EROSKI club txartelean (1)

Umm Qais-ek, herrialdearen iparraldean, erromatar anfiteatro polita dauka.

(1) Azaroaren 1etik 30era egindako erreserbetarako balio du, eta 2023ko martxoaren 31 bitartean bidaiatzeko. Gestio tasetan eta kuotetan izan ezik

45

44-45 Viajes_EUS.indd 49

17/10/22 21:33


Maldon gatza mintzo da

club-erako

MALDON GATZA

ARTISAU ERAKO TRADIZIOAREKIN

EGITEN DEN GATZ PAREGABEA Maisu gatz-egileen lau belaunaldik eskuz bildu dituzte piramide itxurako ezkatak®, horiek dira-eta Maldon® gatzaren ikur bereizgarrienak, zeina mundu osoan ezagutzen den. 140 URTE BETE DITUEN ARTE BAT 1882. urteaz geroztik, Osborne familiak betiko artisau metodoekin egiten du Maldon® gatza. Eskuz lantzen dute, itsasoko ura

berotuz eta beirak modu naturalean eratu daitezela utziz; era horretan, ezkata bakoitzak piramide itxura berezi-berezia izaten du.

NOLA ERABILI MALDON GATZA Era guztietako platerak. Jende askok egun berezietan haragia eta arrainak ontzeko erabiltzen du Maldon gatza, baina oso gatz moldakorra da, eta edozein platerekin erabil daiteke. Jar ezazu premium kalitate pittin bat zure egunerokoan, eta erabil ezazu hainbat plater ontzeko: tomatea olioarekin, zopak, focacciak, entsaladak, pasta platerak...

Branded SAL MALDON_EUS.indd 16

Postreak. Maldon gatza ezin hobea da zure postreei ukitu berezia emateko. Oso ongi etorri ohi da txokolatearekin eta karameluarekin, baina baita sasoiko frutekin eta izozkiekin ere. Koktelak. Maldon gatzarekin egiten dira Bloody Mary, Margarita eta Michelada onenak. Ezkata kurruskatsu eta zaporetsuek ukitu interesgarri eta dibertigarria ematen diete edari konbinazio guztiei, a alkoholdunak a o o du a edo izan alkoholik gabeak.

18/10/22 17:14


Nueces de California mintzo da

club-erako

ESPINAKA KREPEAK INTXAURREKIN OSAGAIAK Krepeak egiteko: 2 arrautza · 100 g olo irin · 200 ml intxaur edari begetal · 80 ml ur · Koilarakada 1 oliba olio birjina estra · Gatz pittin bat · Eskutada handi 1 espinaka fresko · 6 hosto handi albaka fresko. Betegarria egiteko: 4 xerra izokin ketu · Kanela, gatza eta piperbeltz eho berria · 250 ml greziar jogurt %0 · Eskutada 1 (30 g) Nueces de California · 2 koilarakada za’atar (sesamo txigortua, ezkai freskoa, oreganoa, gatza eta limoi tanta batzuk) · 2 koilarakadatxo txile, ezkata erakoa, edo txile hautsa (aukerakoa).

NOLA PRESTATU Krepeak eginak eta epelduta daudenean, zabaldu jogurta bi erdietako batean. Erantsi eskutada txiki bat espinaka xehatu, Nueces de California intxaur xehatu batzuk, zabaldu gainetik za’atarra eta txile ezkata batzuk (erabili nahi izanez gero). Azkenik, jarri izokin ketuaren xerrak. Bildu krepeak ahalik eta sendoen eta moztu 5 cm-ko biribilkietan edo zerbitzatu erditik tolestuta. Sar zaitez gure nuecesdecalifornia.com webgunean eta ikusi zehatz-mehatz nola egiten diren krepeak.

Bila itzazu Nueces de California intxaur onenak produktu hauetan GLUTENIK GABEAK

Hemen aurkituko dituzu errezeta osasungarri gehiago: www.nuecesdecalifornia.com

SODIORIK GABEAK

KOLESTEROLIK GABEAk

* Intxaur eskutada batek (30 g) 2,7 g azido alfa-linoleniko dauzka (ALA) landare jatorrikoak, zeinak lagundu egiten duen odoleko kolesterola maila normaletan izaten. Lortu nahi den onura lortzeko, egunean bi gramo ALA hartu behar dira. Dieta askotariko eta orekatua eta bizimodu osasungarria egitea gomendatzen da.

Branded NUECES_EUS.indd 16

18/10/22 17:05


albisteak

BADUGU BIGARREN ‘LEAN & GREEN’ IZARRA

F

abrikatzaileen eta Banatzaileen Elkarteak bigarren Lean & Green izarra eman digu, 2021eko ekitaldian logistika eta garraio prozesuetan CO2 isuriak %30 baino gehiago jaisteko helburua lortzeagatik. Zehazki, isuriak %33 murriztu ditugu 2015. urtearekin alderatuta, eta horrek esan nahi du 36.000 CO2 isurtzeari utzi zaiola eta, gainera, ezarritako epea baino urtebete lehenago egin dugu. Hori lortzeko, hobekuntza prozesu etengabea egin dugu lau eremu handitan:

CO2 isuriak %30 baino gehiago murriztu ditugu, aurreikusi baino urtebete lehenago

ibilgailuak gehiago betetzea eta kilometro gutxiago egitea; fl ota berritzea gutxiago kutsatzen duten ibilgailuekin; jasangarriagoak diren plataforma logistiko berriak eraikitzea; eta daudenetan energia eraginkortasuna hobetzea. Lean & Green ekimena ezin hobeto egokitzen da gure konpromisoarekin; izan ere, 2050erako, berotegi efektuko gasen isurietan enpresa neutroa izateko asmoa dugu. “Bigarren Lean & Green izan hau mugarri garrantzitsua da gure bideorrian, eta helmuga da karbono aldetik neutroak izatera iristea. Pauso aipagarria, gure sektorean zeresan handia duen eremu batean gainera: logistikan”, azaldu du Enrique Monzonisek, EROSKIren Berrikuntza, IKT eta Logistika arloko zuzendariak.

AITORTZA JASO DUGU EKONOMIA ZIRKULARRA SUSTATZEAGATIK Plastikoen Ekonomia Zirkularreko Proiektua lantzen ari gara, eta AENOR ziurtagiria lortu dugu, erakunde horrek ematen duen aurrenekoa, eta horrekin aitortza egin dio plastikozko hondakinei bigarren bizitza emateko prozesuari; zehazki, Galiziako dendetan eta Sigüeiroko Salgai Orokorren Plataforman biltzen ditugun plastikoekin egindako lana goraipatu dute. Plastikozko hondakinak birziklatu egiten dira eta erosketa poltsa korporatiboak egiten dira horiekin. Gero, poltsa horiek ordainlekuetan jartzen dira bezeroen eskura. Prozesu horren bidez, bigarren bizitza eman diegu 490.200 kilo plastikori baino gehiagori. Iaz, esaterako, 28.480.000 poltsa ekoitzi ziren plastiko horiekin (poltsa bakoitzean, %80 baino gehiago da plastiko birziklatua), eta aurten 18.200.000 ale egin ditugu dagoeneko.

50

50 NOTICIAS_EUS.indd 48

18/10/22 17:00


EROSKI 82 CASTELLANO COLADA PERFECTAOFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

14/10/22

16:03


EROSKI 82 EL POZO euskera offset.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/10/22

17:08


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.