2 minute read

Elkarrekin jardungo dugu elikagaiak xahutzearen aurka.

Lanean ari gara ELIKAGAIRIK EZ

ALFERRIK GALTZEKO

Mundu osoan ekoizten diren elikagaien heren bat galdu edo bota egiten da. Datu kezkagarria da, eta EROSKIn neurriak hartu nahi ditugu joera hori aldatzeko. Horregatik, eta egunero elikagai kopuru handiarekin lan egiten dugulako, hainbat ekintza lantzen ditugu, adibidez sustapenak egiten ditugu iraungitze-data gertu duten produktu freskoekin, eman egiten ditugu zenbait elikagai eta birziklatu eta balorizatu ere bai beste zenbait produktu egiteko.

604

TONA BAINO GEHIAGO

fruta eta barazki ‘itsusi’ saldu ditugu 2021ean

13.000

TONA BAINO GEHIAGO

FRUTA ETA BARAZKI ‘ITSUSIAK’ HONDAKINIK EZ SORTZEKO

saldu ditugu berehala kontsumitzeko etiketa duten produktuetan

Urtean zehar kanpainak egiten ditugu gure dendetan eta ohiko preziotik behera eskaintzen ditugu fruta eta barazki ‘itsusi’ batzuk, itxuraz eta neurriz ohiko estandarretan sartzen ez direnak hain zuzen. Itxuraz eta neurriz ez dituzte izaten ohiko ezaugarriak, baina zaporea eta propietateak besteen berdin-berdinak izaten dituzte, eta kalitatea ere bai. Zuhurtziagatik, ezarritako data baino lehen kontsumitzeko modurik izango ez delakoan, produktu asko erretiratu egiten dira iraungitze-data edo kontsumo-data gomendatua gertu dutenean. EROSKIn %40erainoko deskontuak eskaintzen ditugu etiketa hori daramaten zenbait produktu konbinatuz gero, pizgarri bat izan dezazuen horiek erosteko.

IRAUNGITZE-DATA EDO KONTSUMO-DATA GOMENDATUA GERTU DUTEN ELIKAGAIAK SUSTATZEA

ELIKAGAIAK EMATEA ‘MIKRODONAZIOAK’ PROGRAMAREN BIDEZ

EROSKIn urteak daramatzagu elikagaiak modu arduratsu eta solidarioan kudeatuz tokian tokiko zenbait gizarte eragilerekin elkarlanean: Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL),

Cáritas, Remar eta Reto a la Esperanza. Saltokietatik kendu ditugun produktuak izaten dira, freskotasuna zertxobait galdu dutelako edo, besterik gabe, ontziak akats txikiren bat duelako.

Guztiak egoten dira iraungitze-dataren edo kontsumo-data gomendatuaren barrenean eta egoera ezin hobean, EROSKIn jardunbide protokolo bat landu baitugu ematen ditugun elikagaien segurtasuna zorrotz bermatzeko. Horretarako, ziurtatu egiten dugu hotz-katea behar bezala mantentzen dela dohaintza hartzen duten erakundeen instalazioetan ere, eta

Urtero, elikagai eta berme berak zaintzen oinarrizko produktuetan ditugu garraiatzean eta 5.600 instalazioetan, elikagaia kontsumitzen den arte.

TONA BAINO

GEHIAGO

ematen dizkiegu kolektibo baztertuenei HONDAKIN ORGANIKOAK BIRZIKLATZEA ETA BALORIZATZEA

Sortzen ditugun hondakin organiko batzuk, adibidez haragia eta arraina, lehengai gisa berrerabiltzen dira beste ekoizpen prozesu batzuetan, adibidez pentsuak egiteko edo animalia jatorriko irin eta olioak egiteko. Gainera, hondakin horiek garraiatzean, murriztu egiten dugu ingurumenaren gaineko eragina, dendetara produktuak eramatera joaten diren kamioietan ekartzen baititugu plataformetara. Horri esker, bigarren bizitza ematen diegu urtean 6.700 tona hondakin organikori.

ETXEAK SENTSIBILIZATZEA

Urtero kontsumitzaileak sentsibilizatzeko eta informatzeko ekintzak egiten ditugu ez dezaten elikagairik alferrik galdu. Horrela, probetxua ateratzeko errezetak eskaintzen ditugu, aholkuak ere bai etxean elikagairik ez botatzeko, eta lankidetzan dihardugu kontzientzia hartzeko ekimenetan, baita Elikadura eta Bizi Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren bidez ere. Beste urte batez, Elikagaiak Alferrik Galtzearen Aurkako Astean parte hartu dugu, zeina AECOC ekoizleen eta banatzaileen elkarteak antolatzen baitu. BERRIKUNTZA HONDAKIN GUTXIAGO SORTZEKO

Berrikuntza proiektuetan ere parte hartzen dugu, adibidez FoodRUs delakoan, elikadura katean elikagai gutxiago alferrik galtzeko SISTERS kolaborazio sistema zirkularraren bidez. ZeroWaste ekimenarekin ere lankidetzan ari gara ontzi erabilien jasangarritasuna hobetzeko. Helburua da balio katean sistema berri bat ezartzea ingurumen jasangarritasuna eta jasangarritasun ekonomikoa lortzeko epe luzera.

This article is from: