eWorld aldizkaria - DIGITAL GENERATION Nº0002

Page 1

Laguntzen du

0002. zkia.

doakoa

2018ko otsaila

gadgetWorld

appWorld

digitalWorld

healthWorld

startupWorld

Toyotaren etorkizuneko autoa

Komunikatzeko modu berri bat

200 kilo airetik garraiatzeko

Bularreko minbiziaren aurkako itxaropena

Enrique Cat, ekintzailetzaren adibide

eSportak, kirol tradizionalen pare-parean Ez dira bideo-joko soilak. Milioika jarraitzaile dituzte mundu osoan eta euren txapelketek sekulako arrakasta dute. Izan ere, horiek sortzen dituzten sentsazio biziak ez dituzte beste eskaintza askok pizten. eSportei buruz ari gara, gaur egungo gizartean geroz eta ospe handiagoa lortzen ari diren ikuskizunak.

Bideo-joko guztiek ez dute eSport kategoria, baina; ez horixe! Baldintza jakin batzuk bete behar dituzte, eta gezurra badirudi ere, nahiz eta munduan milioika bideo-joko egon, bi eskuekin zenba daitezke eSport maila daukaten bideo-jokoak. Txapelketa ofizial erregulatuak eta guzti ere sortu dira ere joko hauen erabiltzaile onenak saritzeko.

Eztabaida-kontua ere badira. Kirol bezala aitortu behar al dira? Batzuen arabera, zergatik ez? Ez al dira kirol tradizionalak bezala aintzatesten xakea, billarra eta tiro olinpikoa, adibidez? Zer diozu zuk? Halaber, beste tabu bat hausten doaz: beren jokalariak ez dira pertsona antisozialak. Are gehiago, batez besteko maila intelektual handiagoko pertsonak dira askotan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.