Laguntzen du
0003. zkia.
doakoa
2018ko uztaila
gadgetWorld
gameWorld
digitalWorld
smartcityWorld
startupWorld
Waymo, gidatze adimentsu autonomoa
Fortnite jokoaren erronkarako prest
XXI. mendeko mugikorrak
Adimen artifiziala eta zibersegurtasuna
Roberto Diez-Martinez, ondarea zainduz
Bidaiatu autobus guztiz elektrikoan Martxan da, dagoeneko, Donostiako errepideetan barrena Gipuzkoako lehen autobus artikulatu guztiz elektrikoa. Dbus konpainiak atera du eta Irizar Taldeak fabrikatu du ie tram modeloa. Ibilgailuak, oraingoz, 28Amara-Ospitaleak linea betetzen du. Gipuzkoa mugikortasun elektrikoaren munduko abangoardian kokatzen da horrela. Zein dira bere ezaugarriak? 18 metroko autobus bat da, ez du batere kutsatzailerik igortzen
eta isila da. Horrez gain, diseinu aurreratua du eta estetika aerodinamiko erakargarria. Barruan, elementuak nola kokatuta dauden ikusita, ibiltzeko errazagoa dela esan likete, autobusaren bi zati nagusien artean leku gehiago baitago. Leihoak handiagoak direnez eta beheko aldean leihoak dituenez, argitasun handiagoa ere badu. Beste nobedade azpimarragarri batzuk ere baditu: adibidez, lau ate ditu; lehena sartzeko da eta beste hirurak jaisteko. Autobusa-
ren atzerako ispiluen ordez kamerak ditu, ibilgailuaren kanpoaldea ikusteko; argi handiago dauka barrualdean, eta eserlekuak beste modu batean antolatuta daude; barruko argiak led dira; erdialdeko hauspoa zabalagoa da, eta argitsua: USB atakak ditu eserleku guztietan eta litio ioizko bateriak dauzka, potentzia-dentsitate handikoak eta bizitza baliagarri luzekoak baitira. Zeren zain zaude autobusa hartzeko?