PRENTSA TAILERRAREN 2. ALEA, 08-09, TXINGUDI BHI

Page 1


Ruper grint Edu zabala

Iker Muñoz

-

-

Erro

Pedro piqueras

Casper

Sith

-

Jon Calvo

Aitziber Rodriguez Selena gomez

Martxel Teiletxea

-

Felix Linares

Lilo

-

Susana Botello

Lorea Dorronsoro – Ashley Tisdale

Patricia Asensio Susana Botello


Belatz handia (Falco peregrinus) desagertzeko zorian dago Euskal Herrian

Hegazti hau munduko animaliarik azkarrena da, 400 km/h-ra iritsi daiteke ehizatzeko orduan. Bere gorputza aerodinamikarako diseinatuta dago: hego zorrotzek, buztan motzak, buru txikiak, eta bere arintasunaren eta sendotasunaren konbinaketak, abiadura ikaragarriak hartzea baimentzen diote noranzko eta maniobraren kontrol handiarekin. Ehizarako modu honek ingurune ireki eta zabaletan jardutera behartzen du bere harrapakinek zuhaitz artean ezkutatzerik izan ez dezaten, bestela ezinezkoa litzaioke elikagaiak eskuratzea.

Deskribapena Neurri ertaineko hegazti harraparia, 500gr eta kilo artean pisatzen du, sexu eta subespezieen arabera. Emeak arrak baino nabarmen handiagoak dira, bizkar ilunagoak izaten dira eta bularraldeko orbanak dentsoago eta estutuago kokatuta izaten dituzte. Banaketa Espainian, Britainia Handian, Frantzian, Italian eta beste lurralde mediterraneotan daude; oso gutxi daude lurralde eskandinaviarretan, eta egoera kritikoan dago edo ez dago ia, Europa erdialdeko herrialdeetan, herrialde baltikoetan eta Islandian. Euskal Herrian banaketa orokorra du baina gutxi daude Elikadura Dieta gehienbat ornitofagoa du, baina tarteka saguzarrak, mikrougaztunak eta lagomorfoak ere ehiza ditzake. Ehizatzen duen hegazti barietatea ikusita


harrapari generalista dela esan daiteke, txepetxa bezalako hegazti txikietatik lertxun hauskara bezalakoetaraino ehizatzen baitu. Bizimodua Belatzek atsedenean igarotzen dute denbora gehiena, ingurura begira balizko harrapakinak begiztatuz, lumak txukuntzen‌ Jarduera nagusiko orduak eguneko lehenak dira. Belatza harrapakinei begira egoten da, bat hautatu arte. Harrapakina hurbil pasatzen denean belatzak bere burua erortzen uzten du eta instant batean burutzen du ehiza, Urrun pasatzen denean aldiz, hegan egiten du harrapakinaren ibilbidea eskura izan arte eta goitik behera abiatzen da ia itsasoa edo lurra ukitzeraino. Hegaldian doazenean, aldiz, erasoak altueraren arabera aldatzen dira. Oso altu doazenean harrapakina begiz jo eta erasoari ekiten diote beren abiadura gorena harrapatuz: kasurik hoberenean, 320-403 km/h artekoak. Ugalketa Espezie monogamoa da baina poliginia kasuak eman dira, posible da arra bi emerekin batera ugaltzea. Udazkenean eta neguan ikus daiteke nola arrak eta emeak amiltzen hasten diren elkarri deika, baina neguaren erdialderarte ez da hau sarri gertatuko. Inkubazioa emearen kargu dago baina arrak egunean 20 minutu eta 5 ordu artean zaindu ohi ditu arraulzak,bikotearen arabera. Batzuetan bi sexuek inkubatzen dute.

AIZEA PICHER


Urtean behin edo bitan sortzen da Belharra, Lapurdiko kostan. 1617 metroko altuera hartu zuen aurten, olatu erraldoi honek.Urte honetakoa, txikia ez den arren, ez da neurri horretara heldu, 6,5 metro baizik ez, txikia beraz, zortzi metro baino gutxiago baititu. Ur-motorraz lagundurik surflari batzuk olatuarekin jolastera joan ziren goizean. Kostaldeko bide bazterrean, bien bitartean, jende ugari bildu zen, ikuskizunaz gozatzeko. Olatu handi hau harrapatzea ez da joko arin bat, horregatik, eskarmentu handiko surflariak soilik ausartzen dira, hau egiten. Euskal surfaren historiari so eginez gero, Belharrari aurre egin diotenen artean suflari ezagun bat aurki daiteke: Peio Lizarazu. Olatuaren soinua,eta itsasoaren parte izatearen sentsazioa Dira, besteak beste, Belharraren ezaugarri erakargarrienak surflarientzat.

Nork jarriko dio txapela olatu erraldoi honi? Alberto Gorriz


Urtero bezala ikastolako Comunication tailerrak bidai bat antolatu du ikasle-trukaketa egiteko eta aurten Poloniara doaz. Tailerreko bi ikasleekin berbetan egon gara. Kaixo! Zer moduz? Urduri al zaudete Poloniara joateagatik? Kaixo! Bai, nahiko urduri gaude ez dakigulako zer aurkituko dugun han eta ze jende mota egongo den. Momentuz, batzuk msn-tik hitz egiten ari gara bertakoekin eta joateko irrikitan gaude. Gustoko al duzue Polonia bidaia egiteko edo nahiago zenuketen beste leku batera joatea? Beste leku batera joatea gustatuko litzaiguke, Fiji irletara adibidez, kar, kar. Ez, baina leku beroago batera joatea ondo egongo litzateke, Grezia edo Italiara, aurreko urteetan bezala. Zer dakizue Poloniari buruz? Bertan hotz handia egiten duela, zopa asko jaten dela eta Zloti-a dela txanpona. Poloniako herri txiki batera joango gara, Sroda izenekoa, eta han gauzak merkeagoak direla esan digute. Nola izango da bidaia eta zer egingo duzue bertan? Ez dakigu asko, ez digute informazio handirik eman baina bidaiaren zatirik handiena hegazkinez izango da. Hemendik Bilbora autobusez joango gara, handik hegazkinez Munich-era eta jarraian beste


hegazkin bat hartu ondoren, Poloniara. Bakoitza poloniar baten etxera joango da, baina haien etxean bakarrik, gosaltzeko, afaltzeko eta lo egiteko egongo gara, denbora gehiena taldearekin ibiliko baikara. Esan digutenez, gu ez bezala, bertako ikasleek ez dauzkate prestatuak beraien kulturarekin zerikusia dituzten ekintzak baina han gauza asko egingo ditugula uste dugu, Polonia eta bertako ohiturak ezgutzeaz gain. Guk ordea, dena prest daukagu, kar, kar. Kezkatuta al zaudete zuen ingelera mailagatik edo beste zerbaitengatik? Nahiko kezkatuak gaude, gure ingelera maila ez delako haiena bezain jasoa eta agian hara iristean, blokeatu gaitezke. Gainera, hegazkinez bidaiatzeak urduri jartzen gaitu, biok. Beste urte batzuetan gertatu izan da tokatutako familia ez gustatu izana eta horrek asko kezkatzen gaitu ere. Zer espero duzue lortzea bidaia egin ondoren? Gure ingelera maila aberastea espero dugu eta Polonia ezagutzea. Bertako ohiturak ezagutzea gustatuko litzaiguke eta lagunekin ondo pasatzea, esperientzia berri bat gehitzea gure bizitzan.

Patricia Asensio Jon Calvo


AKUARIO: kirola egiten baduzu sortea daukazu zure momentu osasuntsuena delako! Baina kontuz bihotz kontuekin, seguraski norbait kalabazak emango dizkizu eta muti/neska laguna duzutenok kontuz eztabaidak egongo dira. Lankideek asko lagunduko dizute lan kontuetan lasai egon. Gauzak esan aurretik pentsatu, arazoak ekarriko dizkizute.

PISCIS: Zure momentu onena da look aldaketa bat egiteko. Buruko min horiek estresaren seinale dira! Ez kezkatu familiarekin arazoak badituzu, lasai hartu, dena pasatuko da eta. Laneko arazoekin kontuz ibili, ez da txantxetan hartzeko momentua eta inoiz baino gehiago egin behar duzu lan.

ARIES: Lasaitzeko momentua da. Lanean ondo zabiltza baina esfortzu pixka bat eginez gero gehiagora iritsi zaitezke. Lasai diru kontuekin, ondo ibiliko zara. Kontuz ibiltzen zaren pertsonekin, arazo handiak edukitzeko zorian egon zaitezke eta zaindu lagun onak.

TAURO: Egun hauetan gauza zoragarriak gertatuko zaizkizu. Zorionak!! Dena zuk nahi duzun bezala joango da, baina kontuz, ez gastatu dirua txorakerietan!! beharko duzu eta. Dibertitzeko momentua da, ez gelditu etxean eta lagunekin atera. Ideia horiek lanerako zoragarriak dira, ez pentsatu bi aldiz eta praktikan jarri.

GEMINIS: Bilatzen ari zaren pertsona zoragarri hori aurkituko duzu. Kontuz zer esaten diozun, bestela berriro galduko duzu. Lagunak ondo zaindu, zure beharra behar dute. Diruarekin lasai egon ondo dijoakizu eta! Daukazun poza hori ez gelditu zuretzat, familiarekin konpartitu, merezi dute eta. CANCER: Ondo jantzi kalera ateratzerakoan bestela gaixotu zaitezkete! Neska/mutil laguna ondo zaindu, ez dago bere momentu onenean eta behar zaitu. Ez kezkatu, lanean ondo baino hobeto egongo zara! Gutxiago arduratu eta dituzun gauza txiki horiek zaindu.

LEO: Zure momentu hoberenean ez egon arren, gauza politak gertatuko zaizkizu, lasai egon familiarekin eta kontuz esaten duzunarekin.


Diruarekin gaizki egon arren orain zure momentua da, aurreztu pixka bat, lagunduko dizu. Dituzun arazoak familiari kontatu haiek lagunduko dizute eta, ez kezkatu!

VIRGO: Lana bilatzeko momentu ona da, krisia lasaitu egin delako. Kontuz gimnasioan lesio handia egin ditzakezu, eta ez da komenigarria lanean huts egitea. Zuregan pentsatzeko momentua da, ez pentsatu besteengan. Kontuz jaten duzunarekin ez doakizu zure bizitzaren erritmoarekin.

LIBRA: Hau zure urtea da. Oporrak hartu, merezi dituzu eta. Ez kezkatu etxeko arazoekin etorri diren bezala joango dira, baina kontuz kontatzen duzunarekin, lagunak galdu ditzazkezu. Kontuz diruarekin egiten duzuna!! Zure neska/mutil lagunarengan pentsatu behar duzu, zure beharra du eta.

ESKORPION: Gaixotasun horiek ez dira oso normalak Kontuz ibili!! Familia denetarako dago, zaindu. Neska/Mutil laguna bilatzeko momentua da, espero ez duzun pertsona izan daiteke. Kirola egiteko momentua da.

SAGITARIO: Lanak azkar bukatuko dituzu eta zuretzak denbora izango duzu. Etxean arazoak badituzu hitz eginez konpondu. Diru kontuak utzi itzazu soberan duzu eta. Gehiago ateratzeko momentua da.

CAPRIKORNIO: Dirua behar denerako gastatu ez behar ez denerako bestela arazoak izango dituzu. Zaindu behar zara gaixo egotea lanean arazoak sortuko zaizkizu bestela eta hori ez da onena momentu hauetan.

JUNKAL DE FREITAS


1.- Zenbat denbora pasatzen duzu interneten? 2.- Zer orritan ibiltzen zarete? 3.- Arazoak sortzen al dizkizu? Zein motatakoak? 1.E GELA: 1.- Neska: ia ezer Mutila: ordu bat gutxi gora behera 2.- Neska: Youtuben gehienbat. Mutila: Google gehien bat. 3.- Neska: ez Mutila: ez 1.F GELA: 1.- Neska: ordu asko, hiruzpalau, gutxi gora behera. Mutila: ordu pare bat. 2.- Neska: tuenti, fotolog, messenger… Mutila: tuenti, youtube, messenger…. 3.- Neska: gutxitan. Mutila: batzutan. 1.D GELA: 1,. Neska: ordu bat edo.. Mutila: ordu pare bat. 2.- Neska: messenger gehien bat. Mutila: messenger youtube. 3.- Neska: bai. Mutila: gutxitan. 1.B GELA: 1.-Neska: ez dauka Internetik. Mutila: bi ordu 2.- Neska:…. Mutila: Messenger eta google. 3.- Neska:… Mutila: ez 1.A GELA: 1.- Neska: gutxi Mutila: bi ordu edo.. 2.- Neska: messenger Mutila: messenger 3.- Neska: ez Mutila: bai oraintxe zigortuta dago.


-Egileak: Erika Martinez, Be単at del Barco, Aizea Picher eta June Rojo Ander1-ordu bat 2-youtube,tuentin 3-bai batzutan birusak,messenger Leire:1- 3 edo 4 ordu gutxigorabehera. 2- youtube,tuenti ,fotolog, 3- ez dizkit arazoak sortzen. Saioa:1- 2 ordu. 2- tuenti , fotolog . messenger 3-ez dizkit arazoak sortzen. Eneko: 1- edo 2 ordu 2- futboleko orrietan,tuenti, 3- birus batzuk izaten ditut . I単igo:1- ordu bat gutxi gora behera. 2- messenger, tuenti, 3-ez dizkio arazoak sortzen. Cristina:1- ordu bat 2-tuenti ,fotolog, messenger 3-ez dizkit arazoak sortzen. Ander :1-ordu bat 2-messenger,tuenti 3-ez dizkit arazoak sortzen. Jaione:1- bi ordu gutxigorabehera. 2-tuenti,messenger,fotolog 3-ez. I単aki:1-ordu bat. 2-messenger,comunio 3-ezdizkit arazoak sortzen. Ander:1-2 ordu gehienez. 2- messenger,comunio,tuenti 3-birusak Jokin:1-ordu bat 2-kirol horrietan,messenger. 3-ez dizkit arazoak sortzen. Ane:1-2 ordu gutxigorabehera 2-messenger,tuenti,fotolog. 3-ez dizkit arazoak sortzen



LEHEN ALDIA DA TXINGUDI IKASTOLAN KARAOKEARI HELTZEN ZAIOLA ETA EMAITZA, ARRAKASTATSUA IZAN DELAKOAN GAUDE EUSKARA BATZORDETIK. EZ AL ZAIZU IRUDITZEN? BEGIRATU ARGAZKIAK:


Aurten ere hemen izan dugu Lantzeko inauteria, Txingudin bertan, euskara batzordeko ikasle saiatuei esker. Euskal inauterien presentzia koloretsua eta alaia erakutsi nahi izan dizuegu, negu luze eta ilun honi agur esateko behingoz.



Bere lan berria kaleratzen duela eman du aditzera M.A.K. taldeak Hauts eta Errauts Erremix. Haien azken lanaren nahasketa berriez oinarritua dago, HipHop planetako Alde B ezagutu batzu erabiliz, erremix CD hau. Komando Euskal Rap lanak munizio betea eginik, bere hiphop CD berri bortitz eta errabiatua gaur kaleratzen du. Suari darion kearen arrakastaren ondotik, ez da su etenik gai blindatuez osaturitako testu militanteentzat . Bideoklip berri bat ere kaleratu dute, Euskal Herriko historiaren emaitza, atzo ta gaurko gatazkak eta lotuak diren hainbat galdera ere pausatzen dituzte, Kateak abestiaren hitza irudikatzeko. Azkenean, haien hitz guztiak frantses eta gaztelerara itzuli dituzte, euskara ez dakitenek, irakur, uler eta kritika ditzaten. Hitzak aurkituko dituzue interneteko gune berri hontan.

Markel Erro Gorka Toledo


OBAMAREN EFEKTUA

Patricia Soley-Beltrán modako soziologian aditua den doktorea eta modeloohiaren ustez, Obamaren efektua ere iritsiko da modara. Bere iritziz, Obamari esker modelo beltzaran gehiago egongo dira. Gaur egon, modelo beltzaranak egon arren, ez dira oso ezagunak, ezagunenak, Naomi Campbell eta Liya Kebede, baina SoleyBeltránen iritziz, kuota hori igotzeko aukera asko daude. EKOLOGISTAK “CIBELES MADRID FASHION WEEK”-EN Ekologista batzuk “Cibeles Madrid fashion week”en desfile bat eten egin zuten, hain ondo prestatutako segurtasun neurriak gainditu ostean. Ekologistak pasarelara igo ziren Miguel Marinero larruginaren desfilean. Aditu batek modak ez duela krisia sumatzen dio, baina hala

Desigual dendak, bere lokal berriak irekiko ditu Dubainen.

Lacostek, bailarina zapatak berrasmatzen ditu pieza bakarreko PCV-ko materialarekin. Zapatila hauek, transpiragarri dira eta kolore bizi eta ilunetan aterako dira.

Conversek, Ramones-en All Star zapatilak diseinatu ditu. Hauek, zahar itxurako olana, Ramones taldearen izena daukate eta argitalpen mugatuan salduko dira. Talde ezagunaren bizimodua sinbolizatzeko eginak daude. Gainera, solidarioak izango dira.

JUNKAL DE FREITAS

ere, gutxiago gastatzen dela onartzen du.


Olatua: Pelikula hau aste batean burutzen da. Irakasle bati ( Rainer Wenger ) ideia bat bururatzen zaio experimentu bat explikatzeko bere ikasleei, hau da, nola funtzionatzen duen gobernu totalitario batek. Horrela hasiko da experimentu bat, tragedian bukatuko dena. Egun batzuren buruan, mugimendu erreal batean bihurtzen joaten da. Hirugarren egunean, ikasleak beraien buruarekiko konfiantza galtzen hasten dira. Waterpolo jokaldi batean biolentzia azaltzen denean, irakasleak esperimentuarekin ez jarraitzea erabakitzen du, baina ordurako oso berandu izango, da”La ola” deskontrolatuta dago eta. Rainer Wenger(Jurger Vogel): Irakasle hoberena da ikasleentzako, erlazio oso hona baitauka beraiekin. Rock eta punk musika entzuten du, eta ez dauka ikastolako arau gogorrei men egiteko asmorik. Frederick Lau(tim): Edozer egingo luke bere ikaskideengatik onartua izateko, eta geroz eta gehiago saiatu ondoren, orduan eta gutxiago marginatzen dute. Lehenbizi bere bizitzan sentitzen da zerbaitetan parte hartzen duela La ola. Max Riemelt(Marco): Waterpolora jolasten du, baina batzuetan nahi duena egiten du. Bere etxeko bizitza amezgaizto bat da. Etxeko giroaren beharra sentitzea izango da “La ola”-rekin aldatuko duen lehen gauza. Jennifer Ulrich(karo): Bere buruan konfiantza handia duen neska bat da, eta oso ondo daki zer nahi duen bere bizitzan. Karo”La ola” kritikatzen hasten denean, lehen aldiz jakingo du zer den marginatu bat izatea.

ERIKA MARTINEZ


Roger Federer (Basilea, 1981eko abuztuaren 8a-) tenislari suitzarra da, historiako inoizko hoberenetarikoa. 237 astez munduko tenislaririk hoberenaren postuan egon da.

Roger 3 urtekin hasi zen tenisean jolasten eta 8 urtekin bere lehenengo club-ean jolasten hasi zen Basilean. Tenista honek errekord asko lortu ditu eta gainera 57 titulo irabazi ditu bere bide profesionalean.57 titulo horien artean 13 grand slamekoak hauexek dira: 1- Wimbledon: 5 titulu 2-Australiako irekia: 3 titulo 3- AEBetako Irekia: 5 titulo

Roger bigarrena dago munduan orain Rafa Nadalen atzetik eta hori da beraren helburuetariko bat, hots: Nadal lehen postutik kentzea eta bera jartzea . Baita ere Pet Sampras gainditu nahi du grand slameko tituluekin. Lehen esan dudan bezala, Roger 13 grand slam ditu eta Pet-ek 14. Roger eskubiko eskuarekin jolasten du eta bere golpe hoberena “bolea” eta “errebes”da.

Rogerek 2003 an fundazio bat ireki zuen, batez ere Hegoafrikako umeei laguntzeko asmoz

ALBERTO GORRIZ.


HISTORIA: Skatea kirol bat da eta patin batekin praktikatzen da.skater bakoitzak bere estiloa du eta kalean erakusten du. Skatea surfetik dator eta 1970an jaio zen Californian. Skatean truco motak daude:flips,graps,lips eta manuals trukoa.skarebordingan kategoriak existitzen dira:street,rampak,hall caff.1975 an skatea famatua egiten hasi zenean, empresak agertzen hasi ziren.1978 an Alan Gelfand-ek ollia asmatu zuen , oinarrizko amarru bat, alegia.1971an Frank Nasworty politeuronatoko gurpilak egiten hasi zen. Azkeneko 40 urteetan skatea praktikatzen duten pertsona kopurua nabarmen igo da. Lehenengo skate punk taldeak The Ramones, Manor Threat, Black Sabbath y Pink Floyd izan ziren. Lehenengo skatepark-a Floridan eraiki zuten 1976an. Hortik aurrera,gehiago egin zituzten. Aireko trukoak: airwalk,nosegrap,tailgrap,one food japan,crossbone,indy eta gehiago. Flip trukoak: Kickflip,hellflip,pop-shovit,inward hellflip,hardflip eta gehiago daude. Grind trukoak:50-50,5-0,crocked,nosegrind,boardslide,noseslide eta abar. Skater famatuak: Rodney Mullen, Tony Hawk, Bob Burnsquit, Rune Glifberg, Bam Margera, Chad Muska, Mike Vallely, Ryan Sheckler, Eric Koston eta Mike mo Skater hoberenak dira. Markel Erro


JUNKAL DE FREITAS


EGIAZKO UMOREA Bizitzan umorea garrantzitsua denez, hemen duzue barrez lehertzeko atal dibertigarriena.

TXISTEAK 1 -. Gure teilatupea beti usoz beteta egon ohi da. Gaur goizean bertan 25 kontatu ditut. Amorrarazita eskopeta hartu eta 5 akabatu ditut. Zenbat uso gelditu dira teilatuan? Batere ez. Danbatekoarekin denek alde egin dutelako! 2-. Txinatar batek zera esan dio gizon bati: - Aizu, kotxe hori berria al da? - Bai, Alfa bat da - Lomeo? - Pixa egiten badiozu, belarrondokoa Emango dizut!

5-. Egun on! Telefonica? - Bai, zer nahi zenuen? - Kableari pixka bat tira egitea hortik, luzeegia jarri diguzue eta.

6-. Emakume batek, txori dendan sartu eta kaiolan dagoen txoriaren izena galdetzen dio saltzaile gazteari. Mutilak zera erantzuten dio: Auskalo!

3-. Jon joan da ikuilura, eta bere aita ikusi du behiak jaizten eta galdetu dio: Aitatxo, behi txuri-beltzak ematen al du kafesnea? 4-. Bi moja motorrean doaz eta inork pasatzea lortzen ez duen kurba arriskutsua garbi-garbi, zast, aurreratzen dute. Beste aldean ertzainak daude eta zera esan diete: - Nola lortu duzue kurba hori pasatzea? Eta moja batek: - Jesus gurekin dagoelako!. - Beno ba, orduan tori multa, motorrean hiru joateagatik.

Eta emakumeak: - Oi zein auskalotxo polita! 7-. Aita eta semea eztabaida bizian ari dira. - Jorge Washington, zure adinean, gelako lehenengoa zen –botatzen dio aitak semeari. - Arrazoi duzu –erantzuten dio semeak-, eta zure adinean, Estatu Batuetako presidente.

BEĂ‘AT DEL BARCO


SORTU ETA IRAKURRI EUSKAL PRENTSA.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.