Oinarrizko 6 galdera Txinparta proiektua ulertzeko 1. Nork egin du? Hizkuntza Normalizatzeko Batzordeak, Euskara Mintegiaren, zuzendaritzaren eta ikasleen laguntzaz. 2. Noiz sortu zen? 2002. urtean ekin zion bideari, modu mailakatuan. 3. Non sortu zen? Txingudi BHI ikastolan, Irunen. 4. Nola garatu da? Lehen urtean prentsarekin hasi ginen; aurrerago, irratia, telebista, literatura eta musika gehitu genizkion. 5. Zer da proiektu hau? Ikasleen ahozkotasuna hobetzeko eta bultzatzeko proiektu bat, hedabideen eta teknologia berriak baliatuta. 6. Zergatik proiektu hau? DBH mailan ari diren ikasleen ahozkotasunaren erabilera kaxkarra ikusita, euskaraz era ludikoan eta kritikoan bizitzeko eta gozatzeko, tresna hauen beharra ikusi genuelako.
1