Estatutos fecoga euskera

Page 1

ELKARTEAREN ESTATUTUAK LEHEN KAPITULUA IZENA 1. Artikulua.-

Donostiako FEDERACIÓN DE COFRADÍAS GASTRONÓMICAS/KOFRADIA GASTRONOMIKOEN FEDERAZIOAREN (FECOGA) Estatutu hauek, FD/G00138/2007 Erregistro zenbakiaz 2007ko martxoaren 1ean inskribatuak, aldatu egin dira Euskadiko Elkarteen gaineko ekainaren 22ko 7/2007 Legean eta Elkarteak osatzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskadiko Autonomia Estatutuaren 9 eta 10.13 artikuluetan ezarritakoari jarraiki. Aipatutako Federazio honek arau hauek bete behar ditu: Elkarteei buruzko aipatutako Legeak; Estatutu hauek, baldin eta Legearen aurkakoak ez badira; bere gobernu-organoek behar bezala hartutako erabakiak, baldin eta Legearen edo Estatutuen aurkakoak ez badira; eta Eusko Jaurlaritzak onartuko dituen arau mailako erabakiak (horiek osagarriak izango dira, besterik gabe).

ELKARTEAREN HELBURUAK 2. Artikulua.-

Federazio honek helburu hauek ditu:

1.

Kofradia gastronomikoen eta kide diren elkarteen (aurrerantzean “kofradia” izenez aipatuko dira) jarduerak koordinatzea, indarrean dagoen legeriak eta dagozkien Estatutuek ezartzen dizkieten betebeharrak bete ditzatela zainduz. Kofradia gastronomiko desberdinen arteko loturak indartzea, elkarrekin harremanak izan ditzatela eta bakoitzaren jarduerei buruzko informazioa trukatu dezatela sustatzearren. Kide diren kofradia horietako bakoitzak bere Estatutuetan aurreikusitako helburuak ahalik gehien garatu ditzala ahalegintzea. Beste kofradia gastronomiko batzuk sor daitezela sustatzea.

2.

3. 4.

Helburu horiek lortzeko, honako jarduera hauek gauzatuko ditu (aipatutako legebaldintzak aldez aurretik beteta):

a) Atxikitako kofradien jarduera guztiak koordinatuko ditu. b) Jardueren egutegi bat prestatuko du. c) Sukaldaritza, oro har, eta gure lurreko kalitateko produktuak sustatzeko era guztietako ekitaldiak sustatuko ditu. Aurreko atalean aipatu ditugun jardueren kontra joan gabe, Federazioak, bere helburuak betetzeko, honako hauek egin ahal izango ditu: • • •

Era guztietako jarduera ekonomikoak burutu ahal izango ditu bere helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko. Edozein motatako ondasunak eskuratu eta eduki ahal izango ditu, eta mota guztietako ekintzak eta hitzarmenak egin ahal izango ditu. Legeekin eta Estatutuekin bat datozen era guztietako ekintzak burutu ahal izango ditu. ELKARTEAREN EGOITZA

3. Artikulua.-

Federazioaren egoitza nagusia Gastronomiaren Euskal Kofradian kokatua egongo da, Donostiako Elvira Zipitria kaleko 2 zenbakian. Federazioak, horrez gain, beste egoitza batzuk ere eduki ditzake Euskal Autonomia Erkidegoan, Batzar Nagusiak horrela erabakiz gero.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Estatutos fecoga euskera by FECOGA - Issuu