GoiBerri dekorazioa

Page 20

20

dekorazio gehigarria oihalak

OIHALAK ETXEARI NORTASUNA ETA GOXOTASUNA EMATEKO OIHAL NATURAL ETA ORGANIKOETARAKO JOERA ARGIA DA AZKEN URTEETAN. KOLORE NATURALAK ETA ESTANPATU GUTXI DUTENAK NABARMENDU BEHAR DIRA.

O

ihalek eta ehunek pisu handia dute etxe bat dekoratzerako orduan. Dekorazio prozesuan aukeratzen diren azkenetariko elementuak badira ere, ez dira garrantzi gutxien dutenak, ezta gutxiago ere. Funtsezkoak dira adierazi nahi dugun estiloa eta itxura definitzeko, baita edozein espaziori izaera jakin bat emateko ere. Agurtzane Iturbe dekoratzaileak bi alderdi azpimarratu ditu zentzu horretan. Haren iritziz, oihalek «nortasun handia» ematen diote etxeari. «Gaur egun, altzariak estandarragoak dira, linealagoak. Oihalen bitartez, testura eta bolumena ematen zaio dekorazioari, baita kolorea ere». Dagoen aukera zabalaren artean, bakoitza tonu, koloregama edo ehundura jakin batzuekin beste batzuekin baino gehiago identifikatzen da. «Horregatik diot nortasuna ematen diotela etxeari; norberaren ukitua emateko bitarteko ezin hobea direlako». Nortasuna batetik, baina goxotasuna ere bai, bestetik. «Oihalak jartzen diren momentuan etxeak beste izaera bat hartzen du, goxoagoak bihurtzen dira. Oihalik ez dagoen etxeetan oihartzun gehiago egoten da, adibidez»..

Josune Zarandona

FILOSOFIA BERA ETXE GUZTIRAKO Garai batean etxebizitza bateko gela bakoitzak bere dekorazio propioa izatea ohikoa zen bezala, gaur egun, etxeak bere osotasunean jarraikortasun bat izatea lehenesten da, baita oihalekin dekoratzerako orduan ere. «Gela bakoitzak izan dezake nortasun propioa, noski; baina oinarria, hau da, oihalen kalitatea, sentsazioa edo filosofia bera izango da etxe guztian», zehaztu du Iturbek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.