2 minute read
SUKALDEA Paretak jantzi
PARETAK JANTZI
POLITAK IZATEAZ GAIN, SUKALDEKO ALTZARIEKIN ONDO UZTARTZEN ETA ERRAZ GARBITZEN DIREN AZULEJUAK AUKERATU BEHAR DIRA.
Advertisement
Arropen modarekin gertatzen den bezala, sukaldeko azulejuetan ere aldaketa ugari izaten da urtetik urtera. Joera batzuk itzuli egiten dira, eta beste batzuk, joan. Hala ere, itxuraz politak diren azulejuak aukeratzea bakarrik ez da komeni; sukaldeko altzariekin ondo uztartzen direnak, eta aldi berean garbitzeko errazak direnak aukeratu behar dira. Hala ere, azulejuak indar pixka bat galtzen ari dira azkenaldian, oso apaingarriak eta praktikoak diren beste estaldura batzuek eraginda: pintura, marmola, zementu leundua edo formatu handiko portzelanikoa, esate baterako. Sukaldean erreforma egin behar denean, alikatua baino merkeagoa diren aukerak dira asko gainera.
Sukaldeko azulejuetako joerari dagokionean, azken urteetan sukaldeko hormetan hain presente egon diren (eta dauden) metro estiloko azulejuei agur esango zaie pixkanaka, forma orijinalagoei edo garai bateko formei lekua utziz: hexagonalak, triangeluarrak, uhindunak, erliebedunak, erronbo formakoak, pentagono formakoak... Esmaltatuta badaude edo akabera zimurtsua edo irregurrala badute, oso erakargarriak dira, testura desberdinak ematen baitituzte. Hori
bai, ahalik eta poro gutxiena izatea da gakoa, errazago garbitzeko. Beste joera bat azuleju bat bestearen gainean jartzea da, inpaktu bisuala sortzeko. Dena den, diseinuaz gain, aukera zabala dago materialari dagokionean: zeramikazkoak, portzelanazkoak, azulejo errektifikatuak, gresitezkoak, gresa edo protzelanazko METRO ESTILOKO gresa dira Kolorea ohikoenak. ri dagokionean, tonu arAZULEJOEI AGUR gie dik k modan jarraitzen dute orainere, zuriak edo grisak adibidez,
ESANGO ZAIE baina baita kolore Hala ere, azule pastelak ere. joak altzarien PIXKANA, GARAI estiloare komeni da n arabera aukeratzea , altzarien estiloak muBATEKO FORMEI gatuko baitu gainerako elemen-
LEKUA UTZIZ. tuak. Eta gainak e jakina, zoru re kontuan a eta hart sukalde u behar dira, horiekin ondo konbinatzea ezinbestekoa baita sukalde dotore bat edukitzeko.
Pareta bat nabarmentzea
Sukaldeko txoko bat bisualki mugatzeko edo nabarmentzeko aukera ugari dago: margotutako papera edo paper binilikoa erabiltzea, adibidez. Paper pintatua etxeko beste espazio batzuetarako erabili izan bada ere, sukalderako egokitutako paper pintatuak daude gaur egun, diseinu
APAINGARRIAK HORMETAN
Argi dago, gaur egun sukaldeak, lanerako edo kozinatzeko gune bat baino askoz ere gehiago dela. Biltokia, egonlekua... gustura egoteko eta goxo tokia bihurtu da berriz ere. Honela, sukaldeko pareta hotzak apaingarriekin goxatu daitezke, itxura modernoa eta berezia lortzeko. Koadroak, posterrak edo bestelako osagarri apaingarriak ere badira sukalderako. Gainera ez dago derrigorrean sukaldearekin lotutako tematika bat aukeratu beharrik koadroetan edo posterretan.
Binilo dibertigarriak ere jar daitezke paretak animatzeko. Marrazki bat edo esaldi bat. Biniloek dituzten abantaila ugarien artean, erabilerraztasuna, instalatzeko azkartasuna eta nahi denean kentzeko aukera dira, ez baitituzte gainazalak hondatzen eta ez baitute inolako markarik uzten. Sukaldeko horma bat arbelezko pinturaz apaintzea da beste aukera bat. Modernitatea ematen duen baliabide oso originala da, eta askotan aldatzeko aukera ematen du. Inspiratuko zaituen esaldi motibatzaile bat, erosketa-zerrenda edo norbaitentzat mezu bat idatz dezakezu, eta nahi duzunean aldatu.
ugarikoak, erraz garbitzen direnak eta hezetasunarekiko nahiko erresistenteak direnak.
Bestalde, sukaldea berritu nahi eta aurrekontu gutxi dagoen kasuan, pintura plastikoa eta akrilikoa, mikrozementua edo kristala erabil daiteke ukitu berezia emateko. Aukeratu kolore protagonista horma bat margotzeko.
Dena den, ez dago zertan material bat edo bestea aukeratu beharrik; material bat baino gehiago ere uztartu daitezke, hormak estiloarekin apaintzeko. Pintura eta azulejoak nahastea da modu bat, edo hormigoia zurarekin, edo harri naturala pinturarekin. Emaitza pareta ikusgarriak izango dira, apaintzeko ahalmen eta xarma handikoak.