1 minute read

KOLOREA Urteko kolorea, Very Peri

Publierreportajea

URTEKO KOLOREA, VERY PERI

Advertisement

Pantone Colour Institute kolorean agintaritzak 2022rako izendatu duen kolorea, Very Peri izenekoa da. Urdin peri dinamikoa (bigaro) eta gorri morexka azpitonu bizi baten fusioa da, hain zuzen ere. Potentzial handiko kolorea da eta etxeko dekorazioan joko handia eman dezake. Ausartzea da kontua.

Horma bat nabarmentzea da aukera bat, tonu neutrodun paretarekin apurtuz. Errazagoa izan daiteke, apaingarrietan, osagarrietan edo dosi txikietan ere barneratzea: oheko arropetan, kuxinetan, alfonbretan, gortinetan edo mantetan. Haurren logeletarako oso egokia izan daiteke, unisex kolorea baita.

This article is from: