1 minute read
ISPILUAK Funtsezko elementua
ISPILUAK, DEKORAZIOAN FUNTSEZKO ELEMENTUA
INOIZ EZ DIRA MODAZ PASA, BAINA AZKEN URTEETAN ETXEBIZITZETAN ISPILUAK PROTAGONISMOA HANDIAGOA HARTZEN ARI DIRA.
Advertisement
NON BAI, NON EZ. Etxea apaintzeko eta norbera ikusteko osagarri izateaz gain, zabaltasuna eta argitasuna ematen laguntzen du ispiluak, batez ere etxe txikietan. Argiztapen gehiago lortu nahi izanez gero, leiho baten ondoan jarri eta argitasuna gehitzen lagunduko du marko fina duen ispiluak.
Feng Shuiren arabera, ispiluak ez du inoiz ere ohea islatu behar. Lo gauden bitartean, gure chi energia esnatu eta is-
BOROBILAK, HANDIAK. Ez dago zalantzarik, denboraldi honetan ispilu borobilak nabarmentzen direla. Bestalde, leiho efektua egiten dutenak ere bai, tamaina handikoak piluan islatu daiteke, horrek antsietatea eragiten du eta atseden hartzea saihesten du. Bestalde, ez da gomendagarria ere ispilu bat oheburuan jartzea, eragin bera izango bailuke.
izanik, espazioari argitasun gehigarri bat emateko. Ohikoa da egongeletan, jangeletan edo sarreretan jartzea.
Estilo klasikoko ispilu «afrantsesatuak» lekua irabazten ari dira pixkanaka eta XXL ispilu handiak ere bai. Azken horiek, horman zintzilikatu gabe lurrean jar daitezke –haurrik ez den etxeetan noski–, argi asko islatzen dute eta gorputz osoa ikusteko aukera ematen dute.