1 minute read
BIRZIKLATU Bigarren bizitza bat
BIGARREN BIZITZA BAT
ZUREZKO ALTZARI ZAHARRAK BERRITU ETA EGUNERATUTA, PIEZA BEREZIA ETA BAKARRA SORTUKO DUGU, ETXEARI UKITU BEREZIA EMANEZ. EDONORK EGIN DEZAKEEN PROZESUA DA.
Advertisement
1. GARBITU, PRESTATU
Lehenik eta behin, altzaria margotuko den eremua prestatu, lurra babestuz eta aireztapenerako leihoak irekita. Ondoren, altzariak dituen objektuak kendu (tiratzaileak...) eta altzariak izan ditzakeen zuloak eta arrastoak estali, egurrrerako bateragarria den materialarekin. Azkenik, lixa-hosto finarekin, altzaria lixatu, pintura, berniz edo laka kentzeko.
2. INPRIMAZIOA
Lixatzearen hondarrak kendu oihal lehor eta garbi batekin. Altzari berrituak akabera ona izan dezan eta pinturak gehiago iraun dezan, inprimazio geruza fin bat aplikatuko zaio altzariari, arrabolarekin, eta ertzetan brotxarekin. Utzi lehen pintura lehortzen. Jarraian, lixa-orri fin batekin, inprimitatuko gainazala lixatu, pintura geruza hobeto lotuko baitzaio inprimazioari. Ziurtatu gainazalean ez dela hondakinik geratu.
3. MARGOTU
Arrabolarekin eta brotxarekin margotuko dugu altzaria. Lehen geruza ondo lehortzen utzi behar da. Pinturari zurarentzako pintura egokigailuak gehituz gero, pintura lehortzeko denbora atzeratuko dugunez, akatsak zuzentzeko eta pieza hobeto behatzeko aukera izango da. Beharrezkoa baldin bada, bigarren pintura geruza aplikatuzko zaio. Pintaketa osatzeko, esmalte edo zigilatzaile batez estali daiteke pintura, marradurak saihesteko eta altzariari beste diztira bat emateko.