1 minute read
OIHALAK Goxotasuna oihalekin
GOXOTASUNA OIHALEKIN
Advertisement
LEIHOAK JANTZI
Apaintzeaz gain, kanpoko begiradetatik eta eguzki izpietatik babesteko helburua dute gortinek. Gainera, gortinak aldatuta, egongelari edo logelari itxura eraberritua emango diogu. Lur tonalitatekoak daude bogan, lihozkoak eta belusezkoak, ‘kurba perfektua’ sistemarekin.
ALFONBRAK
Espazioak bereizteaz gain, berotasuna emango dio alfonbra batek etxeari. Alfonbrak aukera handia ematen du etxea joera berrietara egokizeko. Aukera zabala dago, dekorazioko joeren arabera: bereber motakoak, ile luzekoak, jaspeatuak edo zuntz naturaletan egindakoak, geometrikoak, borobilak, mostaza kolorekoak...
KUXINEN FESTA
Gela baten itxurarekin nekatzen bazara, kuxinak aldatuz gero, beste irudi guztiz desberdin bat lor daiteke. Kuxinek esperimentaziorako aukera ezin hobea ematen dute, gainera. Ehun, kolore, tamaina, forma eta estanpatuekin jolas daiteke, nahi den giroa lortzeko. Kuxinekin apaintzeko orduan ikusmen-harmonia bilatzen bada, gelaren gainerakoaren kolore-tonu bera aukeratzea komeni da. Edo modan dagoen kolorea aukeratu daiteke: Very Peri koloreaz gain, lur eta terrakota tonuak, berdeak, urdinak, laranjak, horiak.... Ausartzea da kontua.
m l e . c o u e b e l m
MANTAK ESKURA
Mantak sofan modu estrategikoan jarrita, ukitu berezia emango diogu egongelari. Ezinbestekoak bilakatu dira eta gero eta estilo eta diseinu gehiago daude. Akoltxatuak, etnikoak edo flekodunak gehien eramaten direnak eta kotoizkoak edo harizkoak dira gomendagarrienak. Kolorearekin edo materialekin kontrastea bilatu daiteke, espazioaren monotoniarekin hautsiz.