1 minute read
l Mutiloa Bide berdea
BideBerdea
IñakiGurrutxaga
Advertisement
Pello Olaberria Euskalteleko masajistarentzat eta txirrindulari ohiarentzat Bide Berdea da herriko txoko kuttunena.
«Denboragehienabertanpasatzenbaitut, kirola egiten edota burua lasaitzen. Garai bateko trenbide zaharra da, orain txukun jarri eta era askotako ekintzetarako baliagarria» . Mutiloarraren esanetan, etxean ordu gutxi pasatzen ditu, «baina ordu gutxi horietatik asko, Bide Berdean bueltaka» ibiltzen da. «Lasaitasuna ematen didan bide lasaia da. Bai bizikletaz, oinez edo korrika, kilometro batzuk egina naiz bertan, eta ez nau aspertzen» .
Mutiloaren eta Ormaiztegiren lotura
Mutiloa eta Ormaiztegi lotzen dituen 6 kilometroko trenbaide zaharra da Bide Berdea. «Mutiloan hasi eta pare bat kilometro goruntz egiten dira, baina hain polita denez, konturatu gabe iristen da Barnaola baserrira. Toki zoragarria da. Barnaola herriko baserririk ederrena da niretzat» . Errepidea gurutzatu eta hurrengo 2 kilometroak lauak dira, Lierni auzora iritsi arte. «Bertan Cespa zabortegia ikus daiteke, herriko toki politenetik, herrian daukagun gauzarik itsusiena ikustera iristen gara beraz» .
Liernira iritsi eta geldialditxo bat egiteko atsedenleku polita dago, lau mahairekin eta iturriarekin. «Eskuinera begiratu eta Aizkorri mendilerroa, ezkerrean berriz, Gabiria eta Izazpi inguruak» ikus daitezke. Mutiloa eta Ormaiztegi batzen dituen errepidea gurutzatu eta aurrera jarraituz beste 2 kilometrotan Ormaiztegiko trenbide berria iristen da.
PelloOlaberria (Txirrindulariohia)