![](https://assets.isu.pub/document-structure/210715135847-d26f535e135acee24c21e41d586caa8c/v1/7a776fd09866ef1bc564c589a19e536b.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
l Urretxu Plazako iturria
Plazakoiturria
AmaiaIturriotz [Bertsolaria]
Advertisement
«Amonaren etxea plazatik oso gertu dago eta umetan bertan jolasten genuen»
Amaia Iturriotz bertsolari urretxuarrak Medikuntza ikasi zuen eta Legazpiko anbulatorioan eta Zumarragako ospitalean lan egiten du. Familiako mediku espezialitatea egiten ari da, baina azken asteotan Cadizen da, bertako ospitaleko larrialdien sailean nola lan egiten duten ikasten. Cadiz toki bikaina da, baina Urretxuko Iparragirre plazako iturria baino iturri hoberik ez du aurkitu.
Horida,hainzuzenere,berejaioterrikotxoko kuttuna. Izan ere, Iparragirre plaza oso toki berezia da Urretxuko bertsolariarentzat. «Plazako iturriak umetako garaia gogorazten dit. Amonaren etxea bertatik oso gertu dago etadenboradezentepasatzengenuenIparragirre plazan jolasten. Iturriaren oso oroitzapen onak ditut eta plazatik pasatzen naizen bakoitzean bertako iturriko ura edaten dut» , azaldu du.
Gainera, bertso eskolako kideak Aizpurunea kultur etxean elkartzen dira eta iturria ondoan dago. «Iturria bertso eskolarekin ere lotzen dut. Haurtzaroaren amaieran, bertso eskolako kideok kultur etxean denbora asko pasagenuen.Osogaraipolitakizanziren.Bertso eskolan talde ederra osatu genuen» , aipatu du.
Plazako iturria ere eder askoa da. Urretxuko plazako lehen iturria 1763an egin zuten. Egungo iturri dotorea 1995ekoa da, plaza berritu zenekoa. Iturriak frontoi bat, kanila bat etaherrikoarmarriaditu.Kanilaanimaliamitologikobatda.Urretxukoakahotikbotatzen du ura.
AsierZaldua
![](https://assets.isu.pub/document-structure/210715135847-d26f535e135acee24c21e41d586caa8c/v1/e4e8c0710a0496af7314a2a991f5bc06.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/210715135847-d26f535e135acee24c21e41d586caa8c/v1/fcd790c8c63345489eaaecf1be9741bb.jpeg?width=720&quality=85%2C50)