1 minute read

l Gabiria Lurdes Txiki

LurdesTxiki

EliElgarresta (Artzaina)

Advertisement

«Bero handia egiten duenean oso ondo egoten da, itzaltsua baita»

Eli Elgarresta Gabiriako Baztarrika baserrianjaiozen.Klinikaetageriatrialaguntzaile ikasketak egin zituen. Fabrika batean, Zumarragako adinekoen egoitzan eta ospitalean lan egin zuen, harik eta Asier Osinalde senarrarekin batera, gurasoek baserrian hasitako bidearekin jarraitzea erabaki zuen arte. Hala, egun artzaintza eta gaztagintza ditu ofizio. Baserriko lana oso lotua da eta hiru seme-alaba ditu, gainera. Zorionez, badu nora joan lasaitasuna behar duen guztietan: etxetik oso gertu dagoen Lurdes Txikira. Txoko hori pasiotarren ikastetxea izan zen eraikinaren ondoan dago. «Amabirjina txiki bat dago eta aurrealdean putzu bat du, arraintxoekin. Jendeak amabirjinari kandelak eta loreak jartzen dizkio. Batzuk kanpotik etortzen dira» .

Umetatik ezagutzen du toki hori, Baztarrika baserritik oso gertu baitago. «Azkenaldian eznaizaskojoan,bainalehenaskojoatennintzen. Amonarekin, seme-alabekin... Txikiak zirenean, arrainak harrapatzen saiatzen ziren. Oso toki polita da. Bero handia egiten dueneanosoondoegotendabertan,itzaltsua baita» .

Lurdes Txiki oso toki berezian dago. Gabiriako paraje hartan, Estanda errekaren ertzean, ur sulfurosoak aurkitu ziren. XIX. mendearen erdialdean bainuetxea ireki zen bertan. 1904an itxi zen. 1910ean bihotz sakratuaren pasiotarrek eraikina erosi zuten. Hurrengo urtean eskola ireki zuten. Eskola hori 1964an itxi zen, baina eraikinak eta Lurdes Txikik han jarraitzen dute.

AsierZaldua

This article is from: