1 minute read

l Ormaiztegi Iraiko iturria

Iraikoiturria

ArkaitzApalategi

Advertisement

Herriko bere leku kuttunagatik galdetuta, ez du zalantza handirik izan Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarrak. Berehala etorri zaio burura Iraiko (Iraegiko) iturria, ume-umetatik, bere bizimoduan oso presente egon den tokia baita. Zentral elektrikoaren ondoko etxeetan jaio eta hazi zen Soto, eta iturrira etxerako ura ekartzera joaten zen egunero. «Bizikleta hartu eta atzekobidetiketortzennintzen,garrafahandibatekin. Egunero egiten nuen ibilbide hori» .

Orduko bideak eta oraingoak, ez dute zerikusirik. Zentraletik Ugarte baserrira arteko bideaitxitadagoorain.Etahandikiturriraartekoa, erabat aldatuta. «Orain paseo lekua da hau, baina orduan sasiz betetako bidetxur bat zen, eta bizikletarekin etortzeko nahikoa komeria izaten nituen; kolperen bat edo beste ere hartu izan dut hemen» .

Uraren burdinak emandako indarra

Iraiko iturriak burdin askoko ura dakarrela esan ohi da, eta askoren ustez, propietate onak ditu. Horregatik izan dute ormaiztegiar askok urtetan iturrira joan eta hango ura etxera eramateko ohitura. Denborarekin galtzen joan da, baina paseoan dabiltzan gehienak gelditzen dira tragoxka bat hartzeko.

Ur horrek emandako indarragatik-edo, intxaurrak ipurdiarekin txikituz egin da ezaguna Soto. Abilidade horrek, mundu osoan barrenabidaiatzekoaukeraemandio.Duelagutxi, Zagreben (Kroazia) eta Bratislavan (Eslovakia) izan da, Got Talent telebista saioan parte hartu eta erakustaldiak egiten.

JuanCarlos Diez‘Soto’ (Erronkazalea)

This article is from: