1 minute read

l Zumarraga Antio

Next Article
l Ezkio Atxurtza

l Ezkio Atxurtza

Antio

CarlosMediavilla

Advertisement

Jon Balentziaga kazetari zumarragarrak EuskadiIrratianlaneginzuenetaazken urteak ETBn eman ditu. Albistegietako kirol arduraduna da, eta Realak eta Athleticek jokatu zuten Kopa finaleko esataria izan zen. Erlaxatu nahi duenean, beste zumarragar asko bezala, Antiora joaten da.

Antio zumarragar gehienen toki kuttuna da.

«Umetangurasoekinjoatennintzen.Hara joateko joera genuen eta joera hori mantendu dut. Pandemia dela eta ez dela, herritik ateratzerik izan ez dugunez, gehienetan Antio eta Beloki aldera joan naiz. Igandeetan familiarekin joateko ohitura dut, baina bakarrik ere joaten naiz. Mendian bakarrik ibiltzeak hausnartzeko balio du» , aipatu du Zumarragako kazetariak.

Ezpata dantzan txistua jotakoa

Antiok naturaz gozatzeko aukera ematen du, baina baita parranda egiteko aukera ere. «Uztailaren 2a oso egun berezia da zumarragarrontzat. Txistularia izan nintzen eta behin baino gehiagotan jo nuen Antioko ezpatadantzan. Lagunekin parranda bikainak ere egin nituen» .

Kanpotarrei Antio ezagutzea gomendatzen die. «Ermita oso berezia da. Gainera, ingurua paseatzeko aproposa da. Antio Zumarragako ikur nagusia da. Beste toki interesgarri batzuk ere badaude (Euskadi plaza, Legazpi dorretxea...), baina Antio beste maila bateandago.Bilbonlanegitendutetalankide askok esan didate Antio ezagutzen dutela eta asko gustatzen zaiela» .

JonBalentziaga (Kazetaria)

«Antioko ermita oso berezia da eta ingurua paseatzeko aproposa da»

This article is from: