DEMOA
12
DAUKA
H
IL
EKO
LIZEN
IA
PROIEKTU DIGITALA TZ
5
LEHEN HEZKUNTZA
Naturaren Zientziak au ai h aren n g s Ika umen aiare sg ur e, Ing ra ika litek n gue ego raudi a Eza ruan a z - la bar kunt ha hez erriak balu. b ko atu k s e
un
a u d
M lb
he
u r u
Zer ikasiko dugu?
IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA
GJH
OR.
1 2
Zientzia egiten dugu
• Ikaskuntza-egoera. Aztertu daitekeen gertaera batean oinarrituta (nola disolbatzen den kakaohautsa), zientzia eguneroko bizitzara ekarriko dugu. • Helburua aurrera. Baliabide zientifikoak erabiliko ditugu, kakao-hautsaren misterioa argitzeko.
8
Sailkatu... babesteko
26
• Ikaskuntza-egoera. Ikastetxetik gertu dagoen ingurune batera joanda, izaki bizidunak babesteko sailkatzea eta antolatzea zein garrantzitsua den hausnartuko dugu. • Helburua aurrera. Gure sailkapen-proposamena egingo dugu, ibilaldian zehar argazkitan jasotako espezieak babesten laguntzeko.
Kalitate oneko hezkuntza
Lehorreko bizitza
1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA STEAM: Dian Fossey
3 4
Gure gorputza ezagutuz
Gure osasuna zaintzen dugu
48
70
• Ikaskuntza-egoera. Neska-mutikoen lagun talde batek gorputza zaintzeko hainbat aholku aurkitu ditu Interneten. • Helburua aurrera. Giza gorputza esploratuko dugu, nola funtzionatzen duen ulertzeko, eta erabakitzeko ea neska-mutikoek aurkitutako gomendioak fidagarriak diren.
• Ikaskuntza-egoera. Sara beldurrez dago ez ote den gaixo jarriko, eta bere logelatik ez ateratzea erabaki du. • Helburua aurrera. Argumentuak prestatu, eta eskutitz bat idatziko diogu Sarari, bere logelatik atera dadin konbentzitzeko.
Osasuna eta ongizatea
Osasuna eta ongizatea
2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA STEAM: Tu Youyou
5
• Ikaskuntza-egoera. Erikak iazko urtebetetze-festan zenbat baliabide erabili zituen aztertu du, aurtengo festa nola hobetu hausnartzeko. • Helburua aurrera. Baliabide materialak eta energetikoak nola erabiltzen ditugun aztertuko dugu, gure bizimoduan jasangarritasuna hobetzeko proposamen bat egiteko.
6
• Ikaskuntza-egoera. Neskato bat oso haserre dago, mundua gaizki eginda dagoela uste duelako. Haur baten ikuspegitik zenbat arazo dauden erakutsiko digu. • Helburua aurrera. Erakustazoka bat prestatuko dugu, munduko arazoei aurre egiteko diseinatu ditugun proiektuak erakusteko.
Materia eta 92 energiarekin esperimentatuko dugu
Proiektuak 112 egin eta... ...konponbideak bilatu!
3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA STEAM: Marie Curie eta Ada Lovelace
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Hiri eta komunitate jasangarriak
JAKITEA... IKASTEKO, APLIKATZEKO ETA IKERTZEKO • • • • • •
Metodo zientifikoa Informazioa bilatzea Esperimentuak diseinatzea Datuak aztertzea eta interpretatzea Ikerketaren emaitzak zabaltzea Pentsamendu konputazionala
Konpetentziak lantzeko ariketak • Guztiontzako erantzunak? • Informazioaren bila. Baina, zer da kakaoa? • Nire lanbidea: laborategiko teknikaria • Nire lanbidea: ekologoa • Zientzia zabaltzen • Begira nola...: Jarri algoritmo bat bizitzari!
• • • • • •
Bizi-funtzioak Antolaketa-mailak Bost erreinuak Moneroak, protistoak eta onddoak Landareen erreinua Animalien erreinua
Konpetentziak lantzeko ariketak • Ordenatu nahaspila hau! • Nori dagokio zelula hau? • Izaki bizidunek «mailak» dituzte. • Nire lanbidea: botanikaria • Animaliak sailkatuko ditugu • Begira nola...: Baldintzazko esaldiak erabiliz
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA - Ikerketa-taldea
• • • • • •
Nutrizioa, elikagaiak eta mantenugaiak Digestioa, arnasketa, zirkulazioa eta iraizketa Harreman-funtzioa. Zentzumenak Nerbio-sistema Lokomozio-sistema Ugalketa-aparatuak
Konpetentziak lantzeko ariketak • Nire lanbidea: nutrizionista • Haize leunaren bidaia mitikoa, Korpusetik Bikirira • Alarma ikastetxean! • Zer gertatzen da hor kanpoan? • Konexio-parrastan • Zenbat ari garen aldatzen! • Begira nola pentsatzen dudan: eredu bat egingo dut: digestio-autobidea
• • • • •
Osasuna eta gaixotasuna Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak Gaixotasunen diagnostikoa eta tratamendua Gaixotasunen prebentzioa Osasun-sistema
Konpetentziak lantzeko ariketak • Eraginik ba al du inguruak nire osasunean? • Kutsakorra al da? • Nire lanbidea: pediatra • Nire lanbidea: erizaina • Begira nola pentsatzen dudan: gaixotasun-kodea
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA - Oinez ibili eta behatu • • • • • • •
Materiaren propietateak Propietate espezifikoak Substantzia puruak eta nahasteak Aldaketa kimikoak eta fisikoak Aerodinamika Energia Energia elektrikoaren ezaugarriak eta ekoizpena
Konpetentziak lantzeko ariketak • Freskagarri eta gatzozpin zientifikoak • Puxikak puzteko aldaketa kimiko bat eta fisiko bat • Jolasak eta lehiaketak • Paperezko hegazkinak egingo ditugu • Nire lanbidea: energia-aholkularia • Begira nola pentsatzen dudan: Galleta jasangarrien algoritmoa
• • • • • •
Zer da proiektu bat? Arazoak identifikatzea, konponbideak proposatzea Diseinatzea Planifikatzea Eraikitzea Egiaztatzea eta aurkeztea
Konpetentziak lantzeko ariketak • Nire lanbidea: ingeniaria • Begira nola pentsatzen dudan: eskemak: kontrolsistemaren funtzionamendua • Begira nola...: proiektu bat egingo dut, urratsez urrats • Begira nola pentsatzen dudan: bideojoko bat egingo dut, urratsez urrats
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA - Naturatik ikastea
2
Sailkatu… babesteko
Gaurko eguna bikaina izan da! Ikaskide guztiok eskolaren inguruetara joan gara ibilalditxo bat egitera, eta basoan ikusi ditugun izaki bizidunen argazkiak atera ditugu. Irakasleak esan digu eskolako ingurunea zaindu nahi badugu, lehenbizi ongi ezagutu behar dugula eta, lanean hasteko, argazkietako izaki bizidunak sailkatu behar ditugula...
Ma rigo rrin goa
Zer deritzozu? Zer sailkatzen duzue etxean zuk eta zure familiak? Zer alde on ditu horrek? Kardua Irizpide esaten zaio gauza jakin bat haren ezaugarrien arabera sailkatzeko arauari. Zer irizpide bururatzen zaizu argazkietako izaki bizidunak sailkatzeko? Izaki bizidunak multzokatzea Datua lagungarria izan daiteke haiek babesteko. Zergatik? Orain arte, izaki bizidunen artean, 1,2 milioi espezie inguru aurkitu dira. Baina Lurrean 9 milioi inguru bizi direla uste da. Izaki bizidunak ezagutzeko eta babesteko lehenbiziko urratsa haiek Unitate honetarako... sailkatzea da!
Helbu rua aurre ra Zientzialariek sailkatzeko baliatzen dituzten irizpideei erreparatuz, geure sailkapen-proposamena egingo dugu, Jonek eta bere ikaskideek argazkietan jasotako espezieak babesten laguntzeko.
Jarraitu hariari!
26
ia Untx
Mit xo let a
Bizi-fu ntzioak eta zelulak
Antola ketamailak
1
2
Nola dakizu zer den eta zer ez den izaki biziduna?
Izaki bizidun guztiek antzeko konplexutasun-maila al dute?
15
Txola rrea Izaki bizidunen bost erreinuak
3 Ikasitakoa baliatuz, izaki bizidunen talde handiak osatuko ditut.
Armiarma Moneroak, protistoak eta onddoak
4 Izaki bizidunak moneroen, protistoen eta onddoen taldean sailkatuko ditut.
Landareen erreinua
Animalien erreinua
5
6
Zer azpitalde ezarriko zenituzke landareen taldean?
Zer azpitalde ezarriko zenituzke animalien taldean?
27
1 Nola dakizu zer den eta zer ez den izaki biziduna? Jonek eta ikaskideek hainbat izaki bizidunen argazkiak egin dituzte. Baina nola bereizi dituzte izaki bizidunak eta izaki bizigabeak?
Nutrizio autotrofoa Eguzki-energia Karbono dioxidoa
Izaki bizidunak honako bi alderdi hauengatik bereizten dira materia bizigabetik: • Hiru bizi-funtzioak egiten dituzte (nutrizioa, harremana eta ugalketa). • Zelula izeneko egiturez osatuta daude.
Bizi-funtzioak Nutrizio-funtzioa Nutrizioa zera da: ingurutik substantziak hartzea, gero substantzia horiek energia lortzeko, hazteko edo kaltetutako zatiak konpontzeko erabiltzea, eta azkenik, hondakinak deuseztatzea.
Izaki bizidun autotrofoek beren elikagaiak sortzen dituzte
Ura eta gatz mineralak
Nutrizio heterotrofoa
Elikagaiak lortzeko moduaren arabera, bi izaki bizidun mota daude: autotrofoak eta heterotrofoak. • Izaki bizidun autotrofoek, hala nola landareek eta algek, eguzkiaren energia erabiltzen dute airetik eta lurretik hartzen dituzten substantziak elikagai bilakatzeko. • Izaki bizidun heterotrofoek, hala nola animaliek, ezin dituzte beren elikagaiak sortu, eta, beraz, elikagaiak lortzeko, beste izaki bizidunez elikatzen dira.
Harreman-funtzioa Harreman-funtzioa gorputzaren barruan eta kanpoan gertatzen diren gauzak hautematea eta haiei erantzutea da. 1
Landareak leku berean egoten dira bizitza osoan. Zergatik ez dute leku batetik bestera joateko beharrik, elikagaiak lortzeko?
2 Erreparatu eskuineko irudiak agertzen diren izaki bizidunei. a) Adierazi zein den izaki bizidun autotrofoa, eta zein heterotrofoa, eta azaldu zergatik. b) Zer bizi-funtziori esker egiten dio ihes gazelak lehoiari? Azaldu zure erantzuna.
28
Izaki bizidun heterotrofoek beste izaki bizidunetatik eskuratzen dituzte elikagaiak
U2
Ugalketa-funtzioa
Sexugabeko ugalketa
Ugalketa esaten zaio izaki bizidunek ondorengoak sortzeko duten gaitasunari. Ondorengoek gurasoen ezaugarri berberak izan ditzakete, edo oso antzekoak.
Ondorengoa, gurasoaren berdin-berdina
Guraso bakarra
Bi ugalketa mota bereizten dira: sexu bidezkoa eta sexugabekoa. Zenbait izaki bizidunek ugalketa mota bakarra dute; beste batzuek, berriz, biak erabil ditzakete.
Zila
• Sexugabeko ugalketan, izaki bizidun bakar batek bere ondorengo berdin-berdin bat edo batzuk sortzen ditu. • Sexu bidezko ugalketan, bi banakok (bata arra eta bestea emea) ugalketa-zelulak edo gametoak sortzen dituzte. Bi gameto elkartzen direnean, ondorengo bat edo batzuk jaiotzen dira, gurasoen oso antzekoak baina ez berdin-berdinak.
Sexu bidezko ugalketa Bi guraso
Ordenatu nahaspila hau! Beheko argazki eta txartel hauek erabili nahi ditugu, bizi-funtzioei buruzko erakusketa bat egiteko. Baina, arazotxo bat dugu: dena hankaz gora dago! Lagundu elementu guztiak antolatzen, eta, horretarako, lotu argazki bakoitza dagozkion bi argazki-oinekin.
Izaki bizidun heterotrofoa
Nik ez dut elikagairik jan behar; eguzkitan egon une batez, eta kito!
Bakterioak jaten ditut gehienbat, haiek gabe hil egingo naiz eta!
Izaki bizidun autotrofoa
Sexugabeko ugalketa duen izaki biziduna
Ondorengoak gurasoen oso antzekoak dira, baina berdinak ez
Nire ondorengoak nire berdin-berdinak dira, bi ur tanta bezalakoak gara!
Nire seme-alabek ez dute nire antz handirik, baina haien aitaren belarri berdinak dituzte!
Sexu bidezko ugalketa duen izaki biziduna
29
1 Nola dakizu zer den eta zer ez den izaki biziduna?
Zelulaz osatuta gaude Izaki bizidun guztiak, bizi-funtzioak egiteaz gain, zelulaz osatuta daude. Zelulak izaki bizidunen zatirik txikienak dira, eta gai dira bizi-funtzioak egiteko.
Zelula prokariotoa Zitoplasma Material genetikoa zitoplasman barreiatuta
Nolakoak dira zelulak? Zelula gehienak oso-oso txikiak dira, eta, beraz, mikroskopioz baino ezin zaie behatu. Zelula guztiek egitura komun bat dute, eta egitura hori hiru atal nagusiz osatuta dago:
Mintz plasmatikoa
• Mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen bilgarri moduko bat da. • Zitoplasma zelularen barnealdea betetzen duen likido lodi bat da, eta bertan daude zelularen hainbat egitura eta substantzia. • Material genetikoa zelulen funtzionamendurako informazioa gordetzen duen substantzia da.
Zelula eukariotoa Material genetikoa nukleoan gordeta
Mintz plasmatikoa
Zelula motak Zelulak prokariotoak edo eukariotoak izan daitezke: • Zelula prokariotoak txikienak eta bakunenak dira, eta material genetikoa zitoplasman barreiatuta dute. Bakterioak, esaterako, zelula prokariotoak dira. • Zelula eukariotoak handiagoak eta konplexuagoak dira. Zitoplasman, organulu izeneko egiturak dituzte, eta organulu horiek hainbat funtzio egiten dituzte. Material genetikoa organulu horietako batean dago babestuta: nukleoan. Animaliak eta landareak, adibidez, zelula eukariotoz osatuta daude.
3 Zertan dira desberdinak zelula prokariotoak eta zelula eukariotoak? 4 Zer izen du zelula eukariotoetan material genetikoa gordetzen duen atalak?
30
Organuluak
Zitoplasma
Zelula prokariotoen eta zelula eukariotoen arteko desberdintasunak hobeto ulertzeko, begiratu «Berehala kontatuko dizut» baliabideko «Mikroorganismoen unboxing-a» bideoa, anayaharitza.es webgunean.
U2
Nori dagokio zelula hau? Erreparatu argazkietako zelulei. Zelula-egiturak zehaztasun handiz erakusten dituen mikroskopio batez egindako argazkiak dira. 1
A
Zer egitura berdin dituzte hiru zelulek? Bilatu eta esan non dauden.
2 Marraztu hiru zelulak zure koadernoan, egitura horiek adieraziz eta haien izenak idatziz. Adierazi, kasu bakoitzean, ea zelulak nukleoa duen edo, aitzitik, material genetikoa zitoplasman barreiatuta duen. 3 Erreparatu C argazkian zenbakiak dituzten egiturei, deskribatu egitura horiek eta marraztu lehenago egin duzun irudian. Ba al dago halako egiturarik beste bi zeluletan?
B
4 Orain, irakurri deskribapen hauek. Izan al daiteke C argazkiko egituretako bat? Adierazi zelularen zer zatiri dagokion bakoitza.
lu handiak Kloroplastoak organu rdeak. dira, luzangak eta be dute eta Fotosintesia egiten ude. landare-zeluletan da Zelula-pareta mintza estaltzen duen egitura zurruna da eta, hari esker, landare-zelulen forma poligonala da. Bakuoloak urez eta beste substa ntzia batzuez beteta ko organuluak di ra, eta, haiei esker, landare-zelulek beren formari eusten diote.
5 Aurreko galderei zer erantzun diezun kontuan hartuta, osatu zure koadernoan beheko esaldi hauek: ... argazkia zelula prokarioto bati dagokio. ... argazkia landare-zelula eukarioto bati dagokio. ... argazkia animalia-zelula eukarioto bat dagokio.
C 3 2
1
Gogoan hartu! Izaki bizidunak sailkatzeko, kontuan hartuko dugu zer motatako zelulak dituzten eta nola egiten dituzten beren bizi-funtzioak. 31
2 Izaki bizidun guztiek antzeko konplexutasun- maila al dute? Ehunak, organoak, aparatuak eta sistemak
Izaki bizidun guztiek ez dute zelula kopuru bera eta zelulak ere ez dira modu berean multzokatzen. Alegia: izaki bizidunek konplexutasun-maila eta antolaketa-maila desberdinak dituzte.
osatzen d it u
zt e
Antolaketa-mailak
Zelulak
Izaki zelulabakarrak os at
Zelula bakar batez osatuta daude, eta zelula horrek bizi- funtzioak egiten ditu. Organismo zelulabakarrak prokariotoak zein eukariotoak izan daitezke.
n ze
uzte d it
Ehunak osa tze n
Izaki zelulaniztunak
zte tu di
Zelula ugariz osatuta daude, eta eukariotoak dira beti. Halako zelulak multzokatu egiten dira, ehunak osatuz, edo ez dira multzokatzen. Izaki zelulaniztun konplexuenetan, zelulak multzokatu, eta honakoak osatzen dituzte:
Organoak
• Ehunak zelula espezializatuen multzoak dira, eta funtzio berbera egiten dute. • Organoak hainbat ehun elkartzean osatzen dira, eta ehunek baino funtzio zabalagoa egiten dute. • Aparatuak edo sistemak organoen multzoak dira, eta elkartu egiten dira organoek baino prozesu konplexuagoak egiteko.
Organismoaren aparatuak eta sistemak
Izaki bizidunek «mailak» dituzte Izaki bizidun zelulaniztun guztiek ez dituzte antolaketa-maila berdinak. Irakurri beheko adibideak, eta erantzun galderei:
1
Kopiatu taula hau koadernoan, eta osatu.
Alga
Alga zelulaniztunetan eta onddoetan, zelulak multzokatuta daude baina ez dituzte ehunak osatzen.
hala Zenbait landare bakunetan, latu anto nola goroldioetan, zelulek a bain eta ehunak osatzen dituzte, . tzen osa ez dituzte organo zehatzik
32
zelulaniztunak Onddoak Goroldioak Behia
Aparatuak
Zelulaniztunak
Ehunak
Organoak
Bai
...
...
Ez
Bai
...
...
...
...
...
...
...
Bai
...
...
...
2 Zer izaki bizidunek dituzte antolaketa-maila gehien? Eta zer izaki bizidunek dituzte antolaketa- maila gutxien?
eta sistemak
Gogoan hartu!
Izaki bizidunak sailkatzeko, era berean, kontuan hartuko dugu zer ehun eta organo osatzen dituzten.
3
U2
Ikasitakoa baliatuz, izaki bizidunen talde handiak osatuko ditut. Izaki bizidunak bost talde handitan edo erreinutan sailkatzen dira, honako hauek kontuan hartuta: zer-nolako zelulak dituzten, zelula kopurua, ehunak dituzten edo ez eta nola elikatzen diren.
1
Zer bi erreinutan aurkituko ditugu ehunik osatzen ez dituzten organismo zelulabakarrak eta zelulaniztunak? Zertan bereizten dira bi erreinu horiek?
2 Erreparatu protistoen erreinuari buruzko deskribapenari, eta idatzi zure koadernoan beste lau erreinuen deskribapenak, eredu honi jarraituz:
Bost erreinuak Bioaniztasun esaten zaio gure planetan dagoen izaki bizidunen aniztasun handiari. Bioaniztasuna aztertzeko, lehenbizi izaki bizidunak sailkatu egiten dira; alegia, ezaugarri berberak (zelula mota, nutrizio mota...) dituzten izaki bizidunak hainbat taldetan antolatzen dira.
Protistoen erreinua Zelula eukariotoak dituzten izakiak dira. Badira zelulabakarrak (protozooak, alga mikroskopikoak...) eta badira ehunik osatzen ez duten zelulaniztunak ere (alga handiak). Protozooak heterotrofoak dira, eta algak, berriz, autotrofoak.
Osa daitezkeen talderik handienei erreinu esaten zaie. Izaki bizidunen bost erreinu daude: moneroen erreinua, protistoen erreinua, onddoen erreinua, landareen erreinua eta animalien erreinua.
Moneroen erreinua
Protistoen erreinua
Onddoen erreinua
Landareen erreinua
Animalien erreinua
Zelula mota
Prokariotoa
Eukariotoa
Eukariotoa
Eukariotoa
Eukariotoa
Zelula kopurua
Zelulabakarra
Zelulaniztuna
Zelulaniztuna
Ehunak
Ez
Ez
Ez
Bai
Bai
Nutrizio mota
Autotrofoa eta heterotrofoa
Autotrofoa eta heterotrofoa
Heterotrofoa
Autotrofoa
Heterotrofoa
Zelulabakarra / Zelulabakarra / zelulaniztuna zelulaniztuna
Protozooak
Ornogabeak
Legamiak Goroldioak
Alga mikroskopikoak
Adibideak
Lizunak
Bakterioak
Alga zelulaniztunak
Iratzeak
Perretxikoak Beste landareak
Anfibioak
Arrainak Hegaztiak Peces
Gogoan hartu! Bost erreinuak definitzeko, zenbait sailkapen-irizpide aldi berean erabili behar izan ditugu.
33
4 Izaki bizidunak moneroen, protistoen eta onddoen taldean sailkatuko ditut. Moneroen, protistoen eta onddoen taldea osatzen duten izaki bizidun guztiek ezaugarri komunak badituzte ere, talde bakoitzean hainbat berezitasun dituzte, elkarren artean batzuk eta besteak bereizten dituztenak, eta, beraz, sailkatzeko irizpide gisa erabil daitezke.
Moneroen erreinua
Bakterioen sailkapena
Kokoak Baziloak
Bibrioak
Moneroak prokarioto zelulabakarrak dira, eta autotrofoak edo heterotrofoak izan daitezke.
Espiriloak
Talde honetako multzorik ugariena bakterioek osatzen dute; alegia, edozein ingurunetan bizitzeko gai diren izaki mikroskopikoek. Bakterioak formaren arabera sailkatu daitezke: kokoak (esfera forma dute), baziloak (zotz itxura dute), bibrioak (koma itxura dute) eta espiriloak (kiribil luzangaren forma dute).
Protistoen erreinua Protistoen erreinuan protozooak eta algak aurkituko ditugu.
Protozooak Eukariotoak dira, zelulabakarrak eta heterotrofoak. Uretako inguruneetan, lur hezeetan edo beste izaki bizidun batzuen barruan bizi dira. Protozooak sailkatzeko, kontuan hartzen dira lekualdatzeko erabiltzen dituzten egiturak: flageloak, zilioak eta pseudopodoak dituztenak.
Algak Algak eukarioto zelulabakarrak edo ehunik osatzen ez duten zelulaniztunak izan daitezke. Nutrizio autotrofoa dute eta uretako inguruneetan bizi dira. Algak sailkatzeko, kontuan hartzen da haien zelula- konplexutasuna: zelulabakarrak edo zelulaniztunak dira. Eta zelulaniztunak, era berean, kolorearen arabera sailkatzen dira: berdeak, arreak edo gorriak.
34
Protistoen sailkapena
Protozooak
Flagelodunak
Ziliodunak
Algak
Zelulabakarrak
Zelulaniztunak Berdeak
Pseudopododunak Gorriak
Arreak
U2
Onddoen erreinua Onddoak izaki bizidun zelulabakarrak edo ehunik osatzen ez dituzten zelulaniztunak dira, eta heterotrofoak dira. Kitina izeneko substantzia bat ekoizten dute. Tenperatura epelak izaten diren leku hezeetan bizi dira. Gorputzaren antolaketa-mailaren arabera, hiru onddo mota bereizten dira: zelulabakarrak, lizunak eta perretxikoak eratzen dituzten onddoak.
Onddoen sailkapena Perretxikoak eratzen dituzten onddoak
Lizunak
Onddo zelulabakarrak Hala nola, legamiak. Lurrean, fruituetan, loreen nektarrean eta abarretan bizi dira.
Zelulaniztunak dira eta kotoiaren antzeko itxura dute. Fruituetan, ogian edo lur hezean hazten dira.
pe nt sa tz en Be gi ra no la
Hala nola, barrengorria eta esnegorria. Zelulaniztunak dira. Lur-azpian garatzen dira, eta haien ugalketa atala baino ez dugu ikusten; alegia, perretxikoa.
du da n
Baldintzazko esaldiak erabiliz
Prokariotoa BADA, ORDUAN bakterioa da. Prokariotoa EZ BADA , ORDUAN protistoa edo onddoa da.
Mikroorganismoak
Mikroorganismo hitzak ‘organismo txiki (mikro)’ esan nahi du. Eukariotoa BADA, OR DUAN protistoa Sailkapenaren ikuspegitik, hitz hori nahiko nahasgarria izan edo onddoa da. Eukar iotoa EZ BADA, ORDUAN bakterioa daiteke, talde horren barruan oso izaki ezberdinak sartzen da. Eukariotoa eta heter baitira, hala nola bakterioak, protozooak, legamiak, algak eta otrofoa BADA eta kitina badu, ORDUAN onddoa da. birusak. Eukariotoa BADA eta Mikroorganismoak sailkatzeko, gako dikotomiko bat balia autotrofoa edo heterotrofoa bada, ORDUAN protistoa da. dezakegu. Honela funtzionatzen du: urrats bakoitzean, bi aukera agertzen dira eta bietako zein hartu erabaki behar da. 1 Erreparatu mikroorganismoak sailkatzeko gako dikotomikoari. Pentsamendu konputazionala baliatuz, gako dikotomikoan zeharreko ibilbidea adieraz dezakegu, baldintzazko esaldiak erabiliz. Begiratu arretaz nola idatzi diren esaldi horietako batzuk, eta osatu gako dikotomikoko mikroorganismoak sailkatzeko falta diren esaldiak.
Prokariotoa Eukariotoa Autotrofoa edo heterotrofoa
BAKTERIOA Heterotrofoa soilik eta kitinaduna
PROTISTOA Autotrofoa
Heterotrofoa
ONDDOA
PROTOZOOA
Gogoan hartu!
Ohartu al zara? Hiru erreinu horien barruan azpitaldeak osatzeko, zenbait irizpide baliatu ditugu: forma, pigmentu motak, etab.
ALGA
35
5 Zer azpitalde ezarriko zenituzke landareen taldean? Landare guztiek ezaugarri komunak dituzten arren, zenbait egiturari esker bereizten dira elkarren artean, eta bizi-funtzioak ere ez dituzte denek berdin egiten. Horrela, landareak sailkatzeko hainbat irizpide izango ditugu. Landareen erreinua
Hostoa
Gainaldea
Hosto-orria
Hodi eroaleak Azpialdea
Landare gehienak ingurune lurtarretan bizi dira, baina ingurune urtarretan ere aurkituko ditugu. Organismo zelulaniztunak dira, eta ehunak eratzen dituzten zelula eukariotoak dituzte. Landare gehienetan, ehunak antolatu eta organoak eratzen dituzte, hala nola, sustraia, zurtoina eta hostoak. Nutrizio autotrofoa dute eta fotosintesia izeneko prozesu bat egiten dute. Sexu bidezko edo sexugabeko ugalketa izan dezakete.
Zurtoina
Landareen organoak • Hostoak. Fotosintesia egiten duten organoak dira. • Zurtoina. Landarearen kanpoko zatiari eusten dion organoa da. Zurtoina adarkatua izan daiteke edo ez. Gainera, mehea, berdea eta malgua izan daiteke, edo, ostera, lodia eta zurkara; eta kasu horretan, zurtoinari enbor esaten zaio.
Hodi eroaleak
• Sustraia. Organo horrek finkatzen du landarea lurrera. Ura eta gatz mineralak xurgatzen ditu lurretik. • Hodi eroaleak. Landare gehienek hodi formako kanal batzuk dituzte, sustraiaren, zurtoinaren, adarren eta hostoen barnetik doazenak. Hodi horien barrutik ura eta beste zenbait substantzia garraiatzen dira. Aurrerago ikusiko duzun bezala, landare guztiek ez dituzte hodi eroaleak.
36
Orri birakaria
1
Aipatu gutxienez hiru ezaugarri, landareak gainerako izaki bizidunengandik bereizten dituztenak.
2
Aukeratu gehien gustatzen zaizun landarea, eta marraztu zure koadernoan, landarean ikusten dituzun organoak adieraziz.
Ile xurgatzaileak
Sustraia
Landareen sailkapena Oro har, landareak sailkatzeko bi irizpide hauek hartzen dira kontuan: • Hodi eroaleak izatea edo ez.
na Maitane Perez dut ize iz. na ria ika tan bo eta Nire lana landareak sailkatzea da. Begiratu arretaz landareak sailkatzeko eskemari.
• Haziak sortzea edo ez.
Nire lanbidea: botanikaria Hodi eroaleak dituzten landareak
Hodi eroalerik gabeko landareak Hazirik gabeko landareak Goroldioak
Haziak dituzten landareak
Iratzeak
Gimnospermoak
Angiospermoak
Ehunak dituzte, baina ez dute ez hodi eroalerik, ez sustrairik, ez hostorik, ez lorerik.
Sustraiak, zurtoinak, hostoak eta hodi eroaleak dituzte.
Hodi eroaleak, sustraiak, zurtoinak eta hostoak dituzte.
Ez dute ez hazirik ez lorerik sortzen.
Ez dute hazirik sortzen.
Hodi eroaleak dituzte, baita sustraiak, zurtoinak eta hostoak ere. Lore bakunak dituzte, kono izeneko egituretan multzokatuta. Haziak sortzen dituzte, eta hazi horiek ez dira fruituaren barruan egoten.
1
Ez dute lorerik.
Lore konplexu eta ikusgarriak dituzte. Haziak sortzen dituzte, eta hazi horiek fruituaren barruan egoten dira.
Orain, lagundu landare hauek sailkatzen. Landareen sailkapenerako eskemari jarraituz, esan zer landare diren honako hauek: a) Haziak sortzen ditu, baina fruiturik ez. b) Ez du hodi eroalerik, eta ez du hazirik sortzen. c) Haziak fruituen barruan sortzen ditu. d) Ez du hazirik sortzen, eta hodi eroaleak ditu.
2 Bilatu informazioa, eta aukeratu landare mota bakoitzeko hiru adibide. Idatzi zure koadernoan haien izenak eta itsatsi irudi bana aukeratu dituzun hiru adibideen ondoan.
Gogoan hartu!
Ohartu al zara? Landareen azpitaldeak egiteko, zenbait irizpide baliatu ditugu: hodi eroaleak izatea edo ez, eta haziak dituzten eta fruituak sortzen dituzten edo ez begiratzea. 37
56
Zer azpitalde ezarriko zenituzke animalien taldean? Animalia guztiek ezaugarri komunak badituzte ere, zenbait egiturari esker bereizten dira elkarren artean. Desberdintasun horiek irizpidetzat hartuko ditugu, animaliak sailkatzeko. 1
Animalien ezaugarriak Animalien erreinuko izaki bizidunak zelulaniztunak dira, eta ehunak eratzen dituzten zelula eukariotoak dituzte. Oro har, ehunak elkartu, eta organoak osatzen dituzte, eta, era berean, organoek konplexutasun handiko aparatuak eta sistemak eratzen dituzte. Animaliak obiparoak edo bibiparoak izan daitezke. Uretako zein lehorreko inguruneetan bizi dira. Animalia batzuk beste izeki bizidun batzuen barruan ere bizi dira.
Animalia gehienak ornogabeak dira; alegia, ez dute bizkarrezurra duen barne-eskeletorik. Ornogabe guztiak obiparoak dira. Ezaugarriak
Poriferoak
• Uretako animaliak dira. • Gorputza gelatinakara edo zuntzezkoa dute, poro ugariz zulatua. • Substratu bati finkatuta bizi dira.
Knidarioak
• Uretako animaliak dira. • Gorputz bakuna dute, itxura gelatinakara duena. • Garro pozoitsuak dituzte ahoaren inguruan.
Anelidoak
• Lehorreko edo uretako animaliak dira. • Oso gorputz luzanga dute, eta laua izan daiteke, lokarri formakoa, edo eraztunetan zatikatua.
Moluskuak
• Lehorreko edo uretako animaliak dira. • Organo gihartsu bat dute, oin izenekoa, eta barruko organoak dituzte, mantu izeneko bilgarri baten barruan gordeta. • Askok maskor gogor bat dute.
Ekinodermoak
38
a) Heterotrofoak dira. b) Sistema konplexuak dituzte denek. c) Lekualdatzeko egiturak dituzte denek.
Animalia ornogabeak
Artropodoak
Esan ados zauden animaliei buruzko adierazpen hauekin, eta azaldu zergatik:
• Lehorreko edo uretako animaliak dira. • Gorputza oskol batez estalita dute, eta zati artikulatu eta mugikorrez osatuta. • Artropodo motaren arabera, oin kopurua desberdina da. • Itsas animaliak dira. • Izar edo bola itxurako gorputza dute. • Plaka gogorrezko oskola dute, koskak edo arantzak dituena.
d) Obiparoak dira denak.
Adibideak
U2
Animalia ornodunak Animalia ornodunak ornogabeak baino askoz ere gutxiago dira, baina haiek baino askoz ere konplexuagoak. Bizkarrezurdun barne- eskeletoa dute, eta gorputza bitan banatuta: burua eta enborra. Enborrean, batzuetan, isatsa izaten dute, eta, ia kasu guztietan, lau gorputz-adar. Obiparoak edo bibiparoak izan daitezke. Ezaugarriak
Arrainak
Adibideak
• Uretako animaliak dira. • Ezkataz estalitako gorputza dute. • Gorputz-adarrak hegal bihurtu zaizkie. • Oxigenoa uretatik hartzen dute. • Obiparoak dira.
Anfibioak
• Lehorreko animaliak dira, baina uretatik gertu bizi behar dute. • Oxigenoa uretatik eta airetik hartzen dute. • Oso azal mehea dute. • Obiparoak dira.
Narrastiak
• Lehorreko edo uretako animaliak dira. • Oxigenoa airetik hartzen dute. • Ezkataz estalitako gorputza dute, eta, batzuetan, oskol batez. • Lau hanka dituzte, sugeek izan ezik. • Obiparoak dira.
Hegaztiak
• Lehorreko animaliak dira. • Oxigenoa airetik hartzen dute. • Lumaz estalitako gorputza dute. • Aurreko gorputz-adarrak hegoak dira, eta haiei esker, ia denek hegan egiten dute. Atzeko gorputz-adarrak ezkataz estalitako hankak dira. • Obiparoak dira.
Ugaztunak
• Lehorreko edo uretako animaliak dira. • Oxigenoa airetik hartzen dute. • Gorputza askotan ilez estalia dute. Lekualdatzeko moduaren arabera, gorputz-adar desberdinak dituzte (hankak, hegoak edo hegalak). • Ia denak bibiparoak dira. • Amek beren ugatzek ekoizten duten esnearekin elikatzen dituzte kumeak.
Animaliak sailkatuko ditugu Irakurri arretaz animalia ornodunen eta ornogabeen tauletako informazioa, eta sailkatu eta adierazi zer ezaugarri dituzten ondoko animalia hauek:
Milazangoa
Izokina
Itsas trikua
Oiloa
Manatia
Dragoitxoa
39
6 Zer azpitalde ezarriko zenituzke animalien taldean?
Animalia ugaztunak gara Gizakiok animaliak gara eta, animaliak garenez, honako ezaugarri hauek ditugu: • Hezurrez osatutako eskeleto bat dugu, eta bizkarrezur bat. Ornodunak gara. • Gure gorputzeko azalean ilea dugu, bibiparoak gara eta emakumeek ugatzak dituzte, haurrei esnea emateko. Ugaztunak gara. • Ugaztun guztien artean, gizakiaren antza handiena dutenak honako hauek dira: lemurrak, orangutanak, gorilak, txinpantzeak... Guztiok primateen taldea osatzen dugu. Primateek bezala, guk ere bi begi ditugu aurpegiaren aurrealdean, eskuak goiko gorputz-adarretan, azazkal lauak eta burmuin handia.
Kanpotik
Oso burmuin garatua
Zerk bereizten gaitu beste animaliengandik? Gizakiok gainerako primateengandik bereizten gaituzten hainbat ezaugarri ditugu:
• Gainerako primateek baino ile gutxiago dugu azalean.
Erpuru aurkaria
• Bi hanken gainean eta zutik ibiltzen gara. • Beso bakoitzaren muturrean, erpuru aurkaria duen eskua dugu.
Ile gutxi azalean
• Gure hanken amaieran, oinak ditugu. Gainerako primateek lau esku dituzte. • Gure eskuak beste edozein primaterenak baino askoz ere bizkorragoak, sentikorragoak eta trebeagoak dira. • Gure burmuina oso garatuta dago, eta, hari esker, hamaika gauza egin ditzakegu: hizkuntza aberats eta konplexuen bidez komunikatu, pentsatu, ikasi, mundua ulertu, artelanak sortu, asmatu, imajinatu... baita txantxetan ibili ere!
2
Erreparatu orrialde honetako irudiari, alderatu gizakia eta txinpantzea, eta idatzi zerrenda batean zer ezaugarri komun dituzten eta zer ezaugarri desberdin dituen bakoitzak. Ispilua
3 Aipatu zer hiru ezaugarri berdin ditugun gizakiok eta izurdeek, eta zer beste hiru ezaugarri desberdin ditugun bakoitzak.
40
Hankabiko jarrera
U2
Honelakoak gara gizakiok Barrutik
Gure organismoa aparatuek eta sistemek osatzen dute.
Arnas aparatua
Digestioaparatua
Zirkulazioaparatua
Lokomozioaparatua
Gibela
Giltzurrunak Aparatuak eta sistemak organoz osatuta daude. Garuna
Hezur-ehuna
Organoak hainbat motatako ehunez osatuta daude. Ehun epiteliala
Muskulu-ehuna
Gogoan hartu!
Neurona Ehunak hainbat motatako zelulaz osatuta daude, eta zelula horiek guztiak animaliazelula eukariotoak dira.
Muskulu-zelula
Obulua
Globulu gorria
Animalien ezaugarri asko balia daitezke irizpidetzat haiek sailkatzeko, baina bada bereziki garrantzitsua den bat: barne-eskeletoa izatea edo ez. 41
P O R T F O L I O A
Zer ikasi dut? 1
Azaldu zertan diren berdinak izaki bizidun guztiak.
2 Adierazi beheko kontzeptu hauek zelula mota bat diren, ehun bat, organo bat edo aparatu edo sistema bat:
7 Idatzi beheko irudian zenbakien bidez adierazitako egituren izenak, eta adierazi zer zelula mota den: 2
1
a) Obulua. b) Azala. c) Digestioa. d) Neurona.
3
e) Gibela. 4
f) Zirkulazioa.
8 Adierazi zertan diren desberdinak: 3 Erreparatu izaki bizidun hauen irudiei, eta erantzun galderei taula batean.
3
1
9 Azaldu zer irizpide hartzen diren kontuan goroldioak eta bitxiloreak sailkatzeko. 10 Azaldu zer irizpide baliatuko zenituzkeen euliak eta gazelak sailkatzeko.
5 6
a) Ba al dute ehunik? b) Ba al dute organorik? c) Zer nutrizio mota dute? d) Zer erreinutakoak dira? 4 Aipatu: a) Zelula prokariotoak dituzten erreinuak eta zelula eukariotoak dituzten erreinuak. b) Ehunak dituzten organismoen erreinuak eta ehunik ez duten organismoen erreinuak. c) Nutrizio autotrofoa soilik duten organismoen erreinuak, nutrizio heterotrofoa soilik duten organismoen erreinuak eta bi nutrizio motak dituzten erreinuak. 5 Deskribatu nolakoak diren zenbait protozooren mugitzeko egiturak. 6 Idatzi zerrenda batean landareen ezaugarri nagusiak.
42
b) Alga berdeak eta alga gorriak. c) Perretxikoak eta lizunak.
2
4
a) Kokoak eta baziloak.
11 Aurkitu arrotza talde hauetako bakoitzean: a) Kokoak, espiroketak, legamiak, bibrioak. b) Lizuna, perretxikoa, bakterioa, legamia. c) Mitxoleta, hirusta, alga berdea, goroldioa. d) Zizarea, amuarraina, gorila, saguzarra. 12 Zure ustez, zertan dira berdinak landareen hodi eroaleak eta animalien zirkulazio-sistema? Zer zatiz edo atalez dago osatuta bata eta bestea? Zer substantzia edo produktu garraiatzen dituzte?
Ez ahaztu unitate honetako zure argazki-bilduma osatzea, anayaharitza.es webgunean eskuragarri. Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntza behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu
U2 RUA HELBU RA AURRE Izaki bizidunak sailkatzeko gure irizpideen zerrenda egingo dugu 1
Jonek eta bere lagun Anek ibilaldi batean ateratako argazkiak sailkatu dituzte, bakoitzak bere modura. Erreparatu haiek egindako proposamenei, eta alderatu ispiluaren teknika baliatuz:
Jonen zerrenda Zertan dira desberdinak...
?
Aneren zerrenda Jonen zerrenda Gorriak
Aneren zerrenda Zertan dira Zertan dira biak berdinak... desberdinak...
?
Mitxoleta Marigorringoa
?
buruari! G aldetu hau zeure
tu al dute taldetan banatzea lor a) Argazki guztiak bi sailkapenetan? oinarrizko ki bizidunen hainbat b) Unitate honetan iza lakoren zu. Erabili al dute ha ezaugarri ikasi ditu bat? ak izaki biili dituzten ezaugarri c) Sailkatzeko erab itzaren al dira? Ala haur bako zidunen ezaugarriak k? iritziaren araberakoa
Kaltegarriak Kardua Armiarma Politak Txolarrea Untxia
Fotosintesia egiten dutenak Mitxoleta Kardua Barne-eskeletoa eta lumak dituztenak Txolarrea Barne-eskeletorik ez dutenak Armiarma Marigorringoa Barne-eskeletoa eta ilea dituztenak Untxia
2 Jonek galduta zegoen argazki bat aurkitu du! Zer taldetan sartuko zenuke, Jonen sailkapena erabiliko bazenu? Eta Anerena erabiliko bazenu? Ados al zaudete ikaskide guztiok bi kasuetan? 3 Orain zure txanda da! Asmatu zeure proposamen bat, Jonen argazkiak sailkatzeko; horretarako, erabili ikasi dituzun irizpide zientifikoak. Azkenik, idatzi, talde bakoitzaren ondoan, talde horretako izaki bizidunak babesteko neurriren bat.
Nola ikasi dut? 1
Seguru asko, unitatea lantzean, zenbait gauza erraz ikasi dituzu, eta beste batzuk, berriz, gehiago kostatu zaizkizu. Idatzi zure portfolioan zer hiru gauza iruditu zaizkizun zailenak, eta azaldu zergatik.
2 Orain izaki bizidunei buruz dakizuna jakinda, pentsatu al duzu zer egin behar duzun, haiek babesteko? Aldatu al duzu ohiturarik, landare edo animaliaren bat ikusten duzunean? Azaldu zertan aldatu zaren.
Ikastea gehien kostatu zaidana: Izan ere,...
43
4
Gure osasuna zaintzen dugu
Antza, Sarak ez du gaixo jarri nahi. Horregatik, karteltxo hau jarri du bere logelako atean:
EZ SARTU!
•
Zer deritzozu? Bururatzen al zaizu zerrendan jartzeko beste neurriren bat? Zure ustez, lortu al dezakegu inoiz ez gaixotzea edo minik ez hartzea? Erreparatu «Datua»-ri. Sarak hartu dituen neurriei esker, bere osasuna benetan hobetuko duela uste al duzu?
Unitate honetarako...
Helbu rua aurre ra
o ditut. aldiz garbituk 30 ez en xi ut ean g eratuko! Eskuak egun ar bat ere g ak b o m is an org Ez da mikro asmorik. an jolasteko ke ar p a et egiteko Ez dut kirolik ! hautsi nezake Hezurren bat ituko ere. okontsola uk de bi ta ez o, ik ik irakurr ingo dit! Ez dut liburur iko mina erag eg b ak ze ilt gi erab ako. Begiak gehie logelatik ater baino ez naiz o ek tz xa ut d ue! Jateko eta tsatuko didaz sunen bat ku ta xo ai g , la Beste zertan bihar tuko, ez dut xo ai g la ku se . Ez naizenez ertoa jartzera joan behar tx ra o ri o at ul b an a Sinadura: Sar
•
•
Datua Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), osasuntsu izatea ez da soilik gaixotasunik ez izatea, ongizate-egoera lortzea ere esan nahi du.
Argudioak prestatu, eta eskutitz bat idatziko diogu Sarari, bere logelatik atera dadin konbentzitzeko.
Osasun a eta gaixota suna
Jarraitu hariari! 70
1 Zer esan nahi du osasuna izateak?
Gaixot asun infekzi osoak eta ez-infe kziosoa k
2 Zer motatako gaixotasunek eragiten digute?
3
Gaixotasunen diagnostikoa eta tratamendua
Gaixotasunen prebentzioa
Osasunsistema
3
4
5
6
Nola egiten diegu aurre gaixotasunei?
Zer egin dezakegu ez gaixotzeko?
Nola funtzionatzen du osasun-sistemak?
Gaur egungo pandemia
71
1 Zer esan nahi du osasuna izateak? Osasuna izateak zer esan nahi duen jakitea komeni zaigu, behar bezala zaintzeko. Osasuna Osasuna izatea eta gaixotasunik ez izatea gauza bera direla uste al duzu? Osasuna izatea erabateko ongizate fisikoa, mentala eta soziala izatea da. Ongizate hori lortzeko, ezinbestekoa da gure gorputza eta gure burua orekan egotea bizi garen inguruarekin; horrela, gure organo eta sistema guztiek behar bezala eta modu koordinatuan funtzionatuko dute.
Gaixotasuna Batzuetan, gure organismoa alteratu egiten da hainbat arrazoigatik, eta, ondorioz, gure gorputzak ohi bezala funtzionatzeari uzten dio. Halakoetan, gaixorik sentitzen gara. Gaixotasuna organismoaren funtzionamenduaren alterazio bat da, barneko edo kanpoko kausaren bat dela medio, eta denbora-tarte batean luzatzen da.
1
72
Bilatu hiztegi batean ongizate hitzaren esanahia. Proposatu hainbat adibide, ongizatea duzula sentiarazten dizutenak.
4 Gogoratu noiz izan zinen gaixorik azkeneko aldiz. Azaldu labur-labur zer sentitu zenuen fisikoki eta emozionalki. Orri birakaria
2 Azaldu zer esan nahi duen zure ustez osasunari buruzko definizioan aipatzen den «ongizate sozial» adierazpenak. Zergatik uste duzu dela horren garrantzitsua gure osasunerako ongizate mota hori izatea? Eta ongizate mentala?
5
3 Zergatik ez dira gauza bera osasuna izatea eta gaixotasunik ez izatea? Arrazoitu zure erantzuna.
6 Aukeratu aurreko ariketako hiru gaixotasun, eta esan organismoko zer atali eragiten dieten gaixotasun horiek.
Denon artean, egin taula bat eta idatzi ezagutzen dituzuen hainbat gaixotasun. Adierazi zein diren gaixotasun horien kausak eta zenbat iraun dezaketen (egunak, asteak, hilabeteak, bizitza osoa, etab.).
U4
Gure osasunari eragiten dioten faktoreak Gaixotasunen bat harrapatzeko kausak era askotakoak izan daitezke. Batzuetan, erraz identifikatzen den kausa bakar batek eragiten du gaixotasuna (adibidez, birus batek eragindako infekzio bat). Bestetan, berriz, batera gertatutako hainbat faktoreren ondorio da. Honako hauek dira osasun ona edo txarra izatea ekarriko diguten faktore nagusiak:
Adinak edo zenbait kausa genetikok eragina izan dezakete zenbait gaixotasunen garapenean.
Gure bizimodua; alegia, egunero egiten ditugun jarduerak. Esaterako, erag ina izan dezake ariketa fisikoa egiteak edo ez egiteak, dieta osasungarria izat eak edo ez izateak, etab.
osasunNolakoa den bizi garen lekuko gaien eta elika z, sistema publikoa. Adibide en egit trola edateko uraren osasun-kon tegirik egu eko tatz den, biztanle guztiak txer dagoen, etab.
Gure ingurua. Adibidez, kutsadura badago, agente patogenoak badaude, gehiegizko zarata, etab.
Eraginik ba al du inguruak nire osasunean? Entzun arretaz anayaharitza.es webguneko «Osasuna eta inguruneko faktoreak» ataleko audioak. Audioetako bakoitza ingurune jakin batean grabatu da. 1
Audioetako bakoitzak zer iradokitzen dizun, egin marrazki bat. Emotikonoen bidez adieraz dezakezu edo audio bakoitzeko giroa ondoen adierazten duen marrazki bat eginez.
2 Alderatu zure marrazkiak eta gelako beste ikaskideenak. 3 Aztertu emaitzak, eta atera ondorioak. Horretarako, osatu koadernoan eskuinekoaren antzeko taula bat. Taula osatzeko, laukitxoetan X bat jar dezakezu. 4 Audioetako ingurunetako zein uste duzu dela lekurik osasungarriena? Azaldu. 5 Zure ustez, bizi garen lekuak eragina izan al dezake gure osasunean? Arrazoitu erantzuna.
Sentsazioak
1. audioa
2. audioa
3. audioa
Baretasuna
Poza
Lasaitasuna
Tristura
Ezinegona
Beldurra
?
Gogoan hartu! Osasuna fisikoa izateaz gain, mentala, soziala eta emozionala ere bada..
73
2 Zer motatako gaixotasunek eragiten digute? Gure organismoa oso konplexua da, eta modu askotan altera daiteke. Eragiten dituzten kausen arabera, gaixotasunak bi motatakoak dira: infekziosoak eta ez-infekziosoak.
Gaixotasun infekziosoak Gaixotasun infekziosoak agente infekziosoek eragiten dituzte; alegia, oro har oso txikiak diren izaki bizidunek. Gure gorputzean sartu, eta haren funtzionamendua aldatzen dute. Zenbait agente infekzioso zelula mota jakin batzuetan sartzen dira, eta deuseztatu egiten dituzte. Beste agente batzuek zenbait substantzia sortzen dituzte, eta haien bidez ehunei edo organoei kalte egiten diete. Honako hauek dira agente infekzioso nagusiak: bakterioak, protozooak, onddoak eta birusak.
Agente infekzioso nagusiak
Bakterioak
Bakterio gehienek gaixotasunik eragiten ez badute ere, badira gure gorputzaren funtzionamendu normala aldatzen dutenak. Honako hauek dira bakterioek eragindako zenbait gaixotasun: tuberkulosia (biriketako mina) eta salmonellosia (digestioaparatuari eragiten dion gaitza).
74
Onddoak
Zenbait onddo giza organismora moldatu dira, eta, ondorioz, zenbait gaixotasun eragiten dituzte, hala nola atletaren oina eta ezkabia.
Protozooak
Birusak
Bakterioek bezala, protozoo gehienek ez dute gaixotasunik eragiten, baina badira gizakion parasito izaten espezializatu direnak. Adibidez, plasmodiuma, malaria eragiten duen protozooa.
Birusak ez dira izaki bizidunak, ez dutelako zelulez osatutako egiturarik. Baina izaki bizidunon zeluletan sar daitezke, haiek deuseztatu eta gainerako zeluletara hedatu. Birusek eragindako gizakion gaixotasunak dira, besteak beste, gripea, hotzeria eta COVID-19a.
U4
Nola sartzen dira gure gorputzean agente infekziosoak?
1
Agente infekziosoek gure gorputzean sartzeko hainbat modu dituzte: • Zaurietatik. Azala urratzean, inguruan dauden agente infekziosoak gure odolera sar daitezke. • Airetik. Arnasten dugun airean, gaixo dauden pertsonek doministiku bidez edo eztul bidez askatutako bakterioak eta birusak egon daitezke.
2 Aurkitu gripeari buruzko esaldi zuzen bakarra: a) Gaixotasun infekziosoa da, baina ez da kutsakorra.
• Ahotik. Egoera txarrean edo garbitu gabe dauden elikagaiak jatean, esku zikinekin jatean eta gaixotasun infekziosoak dituzten pertsonekin edalontziak, platerak edo mahai-tresnak partekatzean sar daitezke gorputzean agente infekziosoak.
b) Gaixotasun infekziosoa eta kutsakorra da.
Gaixotasun infekzioso motak
c) Gaixotasun kutsakorra da, baina ez da infekziosoa.
Bi gaixotasun infekzioso mota daude: • Kutsakorrak. Transmisio-bide desberdinetatik kutsatzen dira pertsona batetik bestera, hala nola airetik edo ukipen fisikoaren bidez. Esaterako, gripea, COVID-19a edo elgorria. • Ez-kutsakorrak. Ez dira pertsona batetik bestera transmititzen. Adibidez, tetanosa.
Bilatu hiztegian infekzio hitzaren esanahia, eta azaldu zer esan nahi duen adierazpen honek: «zauria infektatu egin da».
3 Hiru erantzunetako bat okerra izateaz gain, ezinezkoa ere bada. Esan zein den, eta azaldu zergatik.
Kutsakorra al da? 1
Erreparatu Venn-en diagrama hauei. Gaixotasun infekziosoen eta kutsakorren arteko zenbait harreman adierazten dituzte diagramok. Marraztu koadernoan zein den diagrama zuzena, eta azaldu zergatik aukeratu duzun.
Infekziosoak
Infekziosoak Kutsakorrak
Kutsakorrak
Kutsakorrak
Infekziosoak
Infekziosoak
Kutsakorrak
2 Osatu zure koadernoan ondoko taula, eta jarri taulan adierazitako gaixotasunak aurreko ariketan aukeratu duzun diagraman, bakoitza dagokion lekuan.
Gaixotasuna Gripea. Sukarra, eztul a eta eztarriko eta musku luetako mina eragiten dit u. Birus batek eragiten du .
Infekziosoa?
Kutsakorra?
Bai
Bai
Diabetesa. Intsulina izeneko substantzia baten gabeziak eragiten du. Intsulinak odoleko azukremailak erregulatzen ditu. Malaria. Protozoo batek eragindako gaixotas un kronikoa da, eta Anop heles eltxoaren ziztadaren bidez transmititzen da. Tetanosa. Zaurieta tik organismora sartzen den bakterio batek eragit en du, eta nerbio-sistemari erasotzen dio.
? 75
2 Zer motatako gaixotasunek eragiten digute? Begira nola pentsatzen dudan
Gaixotasun ez-infekziosoak Gaixotasun ez-infekziosoak ez dituzte agente infekziosoek eragiten, bestelako kausa batzuk dituzte. Askotan, gaixotasun ez-infekziosoek kausa bat baino gehiago izan dezakete, eta ez dira pertsonen artean transmititzen.
Zenbait gaixotasun ez-infekzioso • Traumatismoak. Istripuren baten ondorioz izaten ditugun lesioak dira, hala nola erredurak, hezurren hausturak, bihurrituak, zauriak, etab. • Alergiak. Gure gorputzeko defentsa naturalek zenbait substantziaren aurka (hala nola polena, akaroak edo katuen eta txakurren ileak) egiten dituzten neurriz gaineko erreakzioak dira. • Intoxikazioak. Substantzia toxikoak irenstean, arnastean edo ukitzean gertatzen dira. Substantzia horiek drogak, gas kutsatzaileak edo produktu kimiko arriskutsuak izan daitezke, besteak beste. • Minbizia. Gure zelulak kontrolik gabe haztearen ondorioz sortzen da. Minbizia ez da gaixotasun bat bakarrik; egiaz, kaltetutako zelulak zer organotan dauden, minbizi mota asko daude: biriketako minbizia, azaleko minbizia, giltzurrunetako minbizia, etab. • Nutrizio-gaixotasunak. Gaizki elikatzearekin lotutakoak dira, hala nola obesitatea eta desnutrizioa. Baita gure dietan bitaminarik edo bestelako mantenugai garrantzitsurik ez hartzeagatik ere. • Gure gogo-aldarteari edo jokatzeko eta pentsatzeko moduari eragiten dieten gaixotasunak. Adibidez, depresioa eta anorexia. • Gaixotasun kardiobaskularrak. Bihotzaren funtzionamenduari edo odol-hodiei eragiten diete. • Arnas gaixotasunak. Birikei eta arnasbideei eragiten diete. • Sortzetiko edo jaiotzetiko gaixotasunak. Gure organismoan gurasoengandik heredatutako akatsek edo haurdunaldian edo erditzean izandako hutsegiteek eragiten dituzte.
76
Gaixotasun-kodea Kodifikazioa esaten zaio informazioa sistema bihurtzen duen prozesu bati, gure ingurunearekin komunikatze aldera (ordenagailuak, pertsonak, etab.). Prozesu horretan, ohikoa izaten da ikurrak edo sinboloak erabiltzea. Oso garrantzitsua da kodea sortzeko ikurrak ongi aukeratzea; izan ere, ikurrek ondo adierazi behar dute eman zaien informazioa. Kodea eratzearekin batera, orokortzea ere jorratzen da; alegia, pentsamendu konputazionalaren beste ezaugarrietako bat. 1
Irakurri orrialde honetan agertzen diren gaixotasunei buruzko informazioa, eta adierazi zer irudirekin lotuko zenukeen gaixotasun bakoitza. Azaldu zergatik egin dituzun lotura horiek irudien eta informazioen artean.
2
Osatu taldeak gelan, eta asmatu orain zeuen kodea. Bilatu beste gaixotasun batzuei buruzko informazioa (infekziosoak zein ez-infekziosoak izan daitezke), eta pentsatu zer irudik adieraz ditzaketen gaixotasun horiek ondoen. Partekatu gainerako taldeekin zuen kodea, eta egiaztatu guztiek ulertzeko modukoa dela.
U4
C B A
D E
F
H G
I
4
Polenari alergia izatea agente txiki-txiki batek eragiten du. Agente hori sudurretik sartzen da gure gorputzean, eta mukiak eta sudurreko kongestioa eragiten ditu. Eta, hala ere, ez da gaixotasun infekziosoa. Zergatik? AGA
5 Lotu beheko esaldiak eta hitz hauek: alergia/intoxikazioa/traumatismoa. a) Sukaldean janaria prestatu bitartean, norbait erre egin da. b) Plastikoa erretzean askatzen den kea arnastuz gero gerta daiteke. c) Elikagairen bat jan ondoren, ezpainak, aurpegia eta mihia handitu egiten dira eta pikortak ateratzen dira.
Gogoan hartu!
Gaixotasunek oso kausa desberdinak dituzte. Ezinbestekoa da kausa horiek zein diren jakitea, prebenitu eta sendatzeko.
77
3 Nola egiten diegu aurre gaixotasunei? Gizakiok ez gaude babesik gabe gaixotasunen aurrean; izan ere, gaixotasunei aurre egiteko hainbat modu diseinatu ditugu.
Gaixotasun bat gainditzeko, oso garrantzitsua da gaixotasun hori diagnostikatzea eta behar bezala tratatzea. Horretaz arduratzen dira, hain zuzen, osasungintzako profesionalak.
Gaixotasunen diagnostikoa Diagnostiko bat egitea pertsona batek zer gaixotasun duen jakitea da, eta horretarako zer seinale eta sintoma dituen aztertzen da. Sintomak gaixoak hautematen dituen aldaketa- eta ondoez-sentsazioak dira; seinaleak, ostera, medikuak egindako miaketan antzeman diren gaixotasunaren zantzuak dira. Zenbait seinale kliniko erraz ikus daitezke (gorputzaren tenperatura igotzea, zurbiltasuna, pikortatxoak eta abar). Beste batzuk, ordea, tresna edo teknologia bereziekin egindako diagnosi-azterketen bidez baino ez dira aurkitzen, hala nola erradiografiaren bidez, ekografiaren bidez, etab.
Anginak ditugunean, oso ohikoa izaten da gogorik gabe egotea, goserik ez izatea eta eztarriko mina izatea; horiek guztiak sintomak dira. Pediatrarengana joatean, gure gorputzeko tenperatura neurtuz, sukarra dugula egiaztatuko du, eta, eztarria miatuz, lesio txikiak ditugula ikusiko du. Azken horiek gaixotasunaren seinaleak dira, eta halako seinaleak anginak handiarazten dituen agente infekzioso batek eragiten ditu.
Gaixotasunen tratamendua Zenbait gaixotasun sendagaien bidez tratatzen dira; alegia, gaixotasun baten kausei aurre egiten dieten edo haren sintomak arintzen dituzten substantzien bidez. Honako hauek dira gehien erabiltzen diren sendagaietako batzuk: • Antibiotikoak: bakterioek soilik eragiten dituzten gaixo tasunak tratatzeko. • Ondoeza tratatzeko sendagaiak: besteak beste, analgesikoak (mina gutxitzeko eta sukarra jaisteko), antiinflamatorioak (batez ere hanturak murrizteko erabiltzen dira), eta abar. Zenbait gaixotasun sendatzeko, kirurgia-tratamenduak behar izaten dira; alegia, kaltetutako gorputz-atalak sendatzeko tresnak erabiltzen dituzten teknikak. Kirurgia, oro har, ospitaleetan egiten da, ebakuntza-gela deritzon leku batean.
78
1
Seguru asko, behin edo behin entzun izan duzu «txekeo bat egingo didate» adierazpena. Bilatu informazioa, zer esan nahi duen azaltzeko.
2 Norbaitek sekulako buruko mina badu, zure ustez, zer sendagai mota aginduko dio medikuak? a) Antibiotikoa. b) Analgesikoa. c) Antihistaminikoa.
U4
Nire lanbidea: pediatra Hodei Patinatzen ari zela, erori egin da. Orkatila zeharo handituta. Min handia oinaren gainean jartzean.
iatra Kaixo, Alaitz dut izena, eta ped k iatro ped z, une duz ingo naiz. Jak , gara lak ona fesi pro o zak osasungint urte eta haurrek jaiotzen direnetik 14 unak otas gaix zten ditu en izat bitartean diagnostikatzen eta tratatzen tsultara espezializatuak gaude. Gaur, kon hauek o utik ka-m nes den zeu ondoezik idate: etorri dira. Honakoak esan dizk
Miren Ahulezia handia azke n asteetan. Zurbiltasuna. Ahalegin ak egitean, nekatu egiten da.
Julen 38,5°-ko tenperatura. Eztul etengabea eta mukiak. Nekea. Ondoeza bularrean.
Lagundu neska-mutiko horien diagnostikoa egiten eta tratamendu egokia bilatzen, hobeto senti daitezen. 1
Egin taula bat koadernoan, eta idatzi bi zutabetan gaixo bakoitzaren seinaleak eta sintomak.
2 Datu gehiago dituen diagnostikoa egiteko, zenbait azterketa egin behar zaizkie gaixoei. Irakurri beheko taula, eta adierazi zer azterketa egin beharko litzaioken gaixo bakoitzari. Gero, adierazi zure taulan. iten da:
Honetarako eg
Agate
38°-ko tenperatura. Sabeleko min handia, sabeleko eskuin aldean, batez ere. Goragalea, okadak.
3 Azterketen emaitzak jaso ondoren, diagnostiko guztiak egin ahal izan ditut. Erreparatu beheko kartel hauei, eta adierazi zer pazienteri dagokion bakoitza: A
a, ; hau d mia du e o n s A o ; gorrien . n a globulu le o axua od ru maila b z , a tik, neke Horrega beste a t e a biltasun ditu. batzuk sintoma
B Apendizitisa du, hau da, apendizearen hantura, seguru asko bakterioen bidezko infekzio batek eragindakoa.
Bronkitisa da; alegia, bronko te ki ja n de kioen hantura, birus batek osizioa egokia den lta fa t Odolaren konp ba en bstantziar C edo bakterioek sorrarazilean dagoen su do (o ia lis ). na tako infekzio batek eraOdol-a hiegi dagoen edo, ostera, ge ginda. ez den substanosizioan ohikoa ak en rm ge Gernuaren konp la no la en jakiteko, ha Gernutziaren bat dago k. rra da analisia edo odol-hon padetan arazo- 4 Bururatzen al zaizu zer bihotzaren-tau Arnastean edo tratamendu agindu dion jakiteko. Auskultazioa ren bat dagoen kontsultara joan den paedo deformausturak, fisurak ziente bakoitzari? AdieHezurretan ha kiteko. Erradiografia zioak dauden ja razi. t dagoen jakialdaketaren ba an et no ga or eBarn e gisa. nen baten seinal Ekografia teko, gaixotasu
Azterketa
D Haustura bat as tragaloan, orka tilako hezur ba tean.
Gogoan hartu! Tratamenduen bidez, gaixotzean berriz ere gure ongizatea berreskuratzen dugu.
79
4 Zer egin dezakegu ez gaixotzeko? Gaixotasunak ezin ditugu erabat saihestu, Sarak nahi duen moduan. Baina gaixotasunak harrapatzeko aukerak murriztu ditzakegu.
Gaixotasunen prebentzioa zera da: gaixotasunak izateko arriskua murrizteko hainbat ohitura hartzea. Zure osasuna zaintzeko, hona hemen zenbait aholku garrantzitsu:
Osasunerako aholku onak
Saihestu osasuna arriskuan jartzen dituzten jokaerak
Ez ahaztu azterketa medikoak egitea eta jarraitu txertoen egutegiari
Erabili kaskoa eta belaunetakoak bizikletan edo patinetean ibiltzeko, ez egon behar baino denbora gehiago pantailen aurrean, etab.
Aldian behin pediatrarena joatea ezinbestekoa da, gure gorputzean dena ondo dagoela ikusteko eta gaixotasunak prebenitzeko.
Garbitu go rputza behar beza la Garbitu gorputza eta ilea sarritan. Infekzioak prebenituko dituzu, eta, gainera, ez duzu usain desatseginik izango.
ea agaiak higien k li e tu ia e n a M i jan uta, eta ikus kontuan hart n ratan daude e o g e r e z k ti aurre Elikagaiak eskuekin hartu behar badituzu, jateko edo janaria prestatzeko, garbitu eskuak lehenbizi. Era berean, begiratu zer egoeratan dauden eta zer iraungitze-data duten.
80
ak Garbitu esku ar sarri eta beh bezala
Garbitu hortzak jatordu bakoitzaren ostean
Eskuak garbitzeak zenbait gaixotasun infekzioso kutsatzea prebenitzen du. Horrela, ez duzu txantxarrik izango.
Desinfektatu zauriak Zauri bat egiten baduzu, garbitu desinfektatzaile batekin. Batzuetan, zauria sendatzeko mediku baten beharra ere izan dezakegu.
U4
1
Adierazi zer neurri baliatuko zenituzkeen, gaixotasun edo arazo hauek prebenitzeko: Txantxarra, bizkarreko mina, bihotzekoa, gripea, loezina, elgorria.
2
Lehen sorospenei buruzko ezagutza izatea oso lagungarria izango zaigu zenbait gaixotasun- arazo ez daitezen larriagotu, haiek tratatzeko denbora izan baino lehen. Egin anayaharitza.es
webgunean eskuragarri duzun «Lehen sorospenen ikastaroa» eta ikasi oinarrizko gauzak. 3
Pentsatu al duzu ea egokia den egunero egiten duzun ariketa fisikoa? Osatu anayaharitza.es webgunean eskuragarri duzun galdeketa, eta egiaztatu. Zure ohitura osasungarriak hobeto ulertzeko, ikusi «Berehala kontatuko dizut» ataleko «Aldarte ona izateko sekretua», anayaharitza.es webgunean eskuragarri.
egunero Egin ariketa fisikoa ntarismoa eta saihestu sede
Jan janari osasungarria
k
Jan elikagai freskoak eta era askotakoak egunero, zure ongizatea hobetu eta gaixotasunak prebenitzeko.
Ariketa fisikoari esker, gure organoen funtzionamendua eta gure ongizate mentala zein emozionala hobetzen dira. Bilatu gustatzen zaizun ariketa fisikoren bat.
Hartu atseden eta egin lo Zoaz lotara beti ordu berean, saihestu pantailak ohera joan baino ordubete lehenago, eta saiatu gauero gutxienez zortzi orduz lo egiten.
Erabili IKTak modu osasungarrian eta jasangarrian. Horretarako, begiratu IKT-IET planeko 5. fitxari, anayaharitza.es webgunean.
Hartu eguzkia... Hori bai; eguzkibabesarekin Egin kanpoko ekintzak. Eguzkiaren argiak loaren zikloak erregulatzen eta hezurrak osasuntsu izaten laguntzen digu, baina ez ahaztu eguzkitako krema eta begiak babesteko betaurrekoak erabiltzea..
Zaindu zure ongizate emoz ionala Ikasi erlaxatzeko eta arnasteko ariketak. Adierazi zure arazoak hitzen bidez. Zaindu besteekiko harremanak. Entzun zure emozioen mezuei, baina ez zaitzatela menderatu.
81
4 Zer egin dezakegu ez gaixotzeko?
Nire lanbidea: erizaina tro anbulatorio ina naiz. Osasun-zen za eri eta , na ize t du Kaixo. Aimar k egiten ditut, batez . Honako zeregin haue batean egiten dut lan injekzioak eta puntuak ematen ditut; eta ut, dit n ze tat tra ere: zauriak alisiak egiteko; inak hartzen ditut, an lag olod ut; dit n tze txertoak jar en ditut; etab. ikorako datuak hartz gaixoaren historia klin n-gehien, txertoak nire lana, baina, gehie it za n tze sta gu rri Izuga nbat gaixotasun n naiz pentsatzean ze tze jar zik po o Os a. jartze rtoei esker. prebenitzen diren txe
Gaur hiru pazienteri txertoa jarri behar diet. Lagunduko al didazu aukeratzen zer txerto jarri behar diodan bakoitzari? Informazioa bilatu dezakezu edo «Txertoen garrantzia» baliabidea kontsultatu, anayaharitza.es webgunean.
Sukar horia
a) Lehenengo pazientea. 15 hilabeteko haurra. Haurrak txertatzeko egutegian jartzen duen txertoa dagokio. Bizitzaren lehenbiziko urteetan jarritako txertoek, zenbait dosi jarri eta gero, betirako babesten gaituzte. b) Bigarren pazientea. 65 urteko heldua. Udazken oro gaixotasun baten aurka egiten den txertaketa-kanpainagatik etorri da. Txerto hori urtebetez baino ez da eraginkorra; horregatik egiten da, hain zuzen, kanpaina bera urtetik urtera. c) Hirugarren pazientea. 30 urteko heldua. Indiara doa, eta hemen ez ditugun gaixotasunak dituzte han. Pazienteari jarri izan zaio txertoa lehenago ere.
Pazientea 15 hilabeteko haurra
65 urteko heldua
30 urteko heldua
82
Txertoak
Amorrua Barizela
Gripea
ri dorioztatu duzun ho
Arrazoitu zergatik on
?
Gogoan hartu! Txertoak eta ohitura onak lagungarriak zango zaizkigu gure ongizateari denbora askoan eusteko.
5
U4
Nola funtzionatzen du osasun-sistemak? Profesional espezializatuek gaixotasunei aurre egiten laguntzen digute instalazio berezietan.
1
Adierazi beheko irudietatik zein den ospitalea, eta zein anbulatorioa. Ondoren, lotu azpiko hitz hauek irudietan dagokien zenbakiekin, eta idazti zure koadernoan:
Zer da osasun-sistema? Osasun-sistema herrialde batek bertako biztanleen gaixotasunak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko dituen pertsonen eta baliabide materialen multzoa da.
a) Harrera-lekua. b) Erizaindegia. c) Ebakuntza-gela. d) Pazienteen gela. e) Azterketa medikoa egiteko gela. f) Larrialdiak. A
Espainian, munduan gehien balioesten den osasun- sistemetako bat dugu, bai haren kalitateagatik, bai biztanle guzti-guztiok baldintza berdinetan erabil dezakegulako. Gure osasun-sistema bitan banatuta dago: • Lehen mailako arreta. Osasun-zentroetan (edo anbulatorioetan) eskaintzen da; alegia, biztanleok osasun-zerbitzuetara jotzeko ditugun lehenbiziko lekuetan. Lehen mailako arretan jarduten duten langileek, oro har, gaixotasunen prebentzioan eta gaixotasun arrunten tratamenduan dihardute. Esaterako, osasun-zentroetara joaten gara, besteak beste, pediatriako azterketak egitera, sendaketaren bat egitera eta txerto bat jartzera. • Arreta espezializatua. Gure osasun-arazoa lehen mailako arretan ezin bada konpondu, ospitalera bidaltzen gaituzte, ospitalean gaixotasunak diagnostikatzeko baliabide material gehiago eta gaixotasun horiek tratatzeko profesional espezializatuak daudelako. Esaterako, ebakuntza kirurgikoa behar dugunean, batzuetan, zenbait egunez egon behar dugu ospitalean.
Bestelako osasun publikoko baliabideak Osasun-sistemaz gain, ia herrialde guztietan badira bestelako osasun publikoko baliabideak, biztanleen ongizatea bermatzeko, hala nola edateko uraren arazketarako sistemak, zabor-bilketa eta -tratamendua, eta elikagai seguruen ekoizpena eta kontserbazioa.
3 2 1
B
6
4
5
3
1
2
Gogoan hartu!
Osasun-sistemak geure kasa erabili ezin ditugun baliabideak ditu, eta haiek erabiliz laguntzen digu. Esaterako, txertoak. 83
6 Gaur egungo pandemia 2020ko martxoan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) mundu mailako pandemia berri bat zegoela adierazi zuen ofizialki; alegia, guztiok COVID-19 izenez ezagutzen dugun koronabirusak eragindako gaixotasunaren pandemia.
COVID-19aren pandemia t? Zer da pandemia ba den eta milaka azkar transmititzen Pandemia bat oso r bat da. gaixotasun kutsako on di n ite ag er i ar pertson u guztiko gizon- , gaixotasunak mund COVID-19aren kasuan n die. emakumeei eragite ndemia batzuk en, izan ziren beste pa COVID-19a baino leh Ba. beltza, gripea eta GI ere, hala nola izurri
Non sortu zen COVIDaren pandemia? COVID-19az gaixotu ziren lehenengo pertsonak Wuhan hirian agertu ziren, Txinako ekialdean, 2019. urtearen amaieran. Txinako osasun-agintariek COVID-19aren pandemia zegoela ofizialki adierazi zuten.
VID-19aren gaitza? Zerk eragiten du CO eta SARS-CoV-2 sun infekziosoa da, COVID-19a gaixota forma du, eta Birus horrek esfera . du n ite ag er k sa biru a bat ditu. Eguzta itxurako koska pil gainazalean txintxe itxura hori duten tza du. Horregatik, an en ar ro ko n re kia birus esaten zaie. birus guztiei korona
Nola kutsatzen da gaixotasuna? COVID-19a gaixotasun kutsakorra da, eta tantatxoen bidez transmititzen da. Tantatxo horiek modu naturalean sortzen ditugu guztiok, doministiku egitean, eztul egitean, hitz egitean, baita arnastean ere. Gaixo dauden pertsonen kasuan, tantatxo horiek milioika birus dituzte eta, osasuntsu dauden beste pertsonek arnastean, gaixotasuna kutsatzen diete. Tantatxo horiek gainazalak ere kutsa ditzakete, hala nola mahaiak, mugikorrak, boligrafoak, etab. Norbaitek gainazal horiek ukitzen baditu eta eskuak ahora, sudurrera edo begietara eramaten baditu, kutsatu egin daiteke.
84
U4
Zer sintoma er agiten ditu gaixotasun horrek? COVID-19aren koronabirusak gizakion arnas aparatuari eras otzen dio. Hon ako hauek dira gaixotasunak er agiten dituen oh iko sintomak: sukarra, eztula , eztarriko min a, nekea, eta dastamena et a usaimena ga ltz ea. Ohartu zarenez, gripea ren oso antzek o sintomak dira horiek. COVID-19az ga ixotzen diren pe rtsona gehienak erraz send atzen dira; kasu gu txi batzuetan, ordea, ga ixotasuna oso la rr ia da eta gaixoak ospita leratu egin beha r dira.
? Zer tratamendu du hienek en diren pertsona ge COVID-19az gaixotz n sinedo eztarriko minare sukarraren, eztularen Esan endua jasotzen dute. tomak arintzeko tratam eta grihorren tratamendua daiteke gaixotasun oak direla. pearena oso antzek du, eta, birus batek eragiten COVID-19aren gaitza bakterio tibiotikoak erabili, beraz, ezin dira an bezala. ixotasun bat balitz batek eragindako ga
1
Bilatu aipatutako pandemia bati buruzko informazioa, eta esan zenbat pertsonari eragin zien.
2 Zer kontinentetan dago Txina? 3 Marraztu zure koadernoan koronabirusaren zeure bertsioa. 4 COVID-19az ez kutsatzeko, maskaren erabilera batez ere ingurune itxietan aholkatzen da. Zure ustez, zergatik dago COVID-19az kutsatzeko arrisku gutxiago aire zabalean? 5 Sinboloak erabiliz, egin horma-irudi bat, ospitale batean COVID- 19aren transmisioaren aurkako neurriak adierazteko.
Nola prebenitzen da? COVID-19a prebenitzeko, zorionez, txerto eraginkorrak ditugu, birusa gure gorputz osoan hedatzea saihesteko. Beste prebentzio-neurri batzuk ere oso garrantzitsuak dira, hala nola maskara erabiltzea, eskuak eta gainazalak ongi garbitzea, pertsonen artean tartea uztea eta leku itxiak aireztatzea.
85
P O R T F O L I O A
Zer ikasi dut? 1
Erreparatu beheko irudi honi, eta erantzun galderei:
9 Demagun medikuarengana joan zarela, faringitis duzula esan dizula eta antibiotikoak agindu dizkizula. Datu horiek kontuan hartuta, esan zer gaixotasun mota duzun eta zerk sortu dizun. 10 Deskribatu zehatz-mehatz honako hauek zaintzeko edo hobetzeko zenbait arau eta aholku: a) Higiene pertsonala: gorputzaren higienea. b) Etxeko higienea: etxeko objektuen eta gelen garbitasuna. c) Espazio publikoen higienea: ikastetxe, kale, zinema-areto eta abarren garbitasuna.
a) Mutikoak gaixotasunen bat duela iruditzen zaizu? Azaldu zergatik uste duzun hori.
11 Azaldu, behar bezala arrazoituz, zergatik den beharrezkoa zaborren tratamendua osasun publikoa zaintzeko.
b) Zure ustez, zein dira gaixotasun horren sintomak? 2 Bilatu hitz arrotza: asma, desnutrizioa, elgorria, miokardioko infartua. 3 Aipatu bi gaixotasun infekzioso kutsakor, eta beste bi ez-kutsakor. 4 Norbaitek sortzetiko gaixotasun bat duela esaten badizu, zer esan nahi dizu? 5 Zer gaixotasun mota eragingo dizu sugegorri baten hozkadak? 6
Bilatu gaixotasun hauen zenbait adibide, eta azaldu zer den bakoitza:
a) Zure ustez, zergatik areagotu da haurren obesitatea?
a) Arnas gaixotasun ez-infekziosoa.
b) Espainian 14 urtetik beherako 6 milioi eta erdi neska-mutiko bizi direla kalkulatzen da. Aurreko ariketako datua kontuan hartuta, zenbatek dute obesitatea?
b) Arnas gaixotasun infekziosoa. 7 Zer dira agente infekziosoak? Zer gaixotasun infekzioso ezagutzen dituzu? Aipatu agente infekziosoen lau adibide. 8 Zer organo eta aparatu babesten dira prebentzio- ekintza hauei esker? a) Hortzak garbitzea. b) Elikagaiak ongi mastekatzea, irentsi aurretik.
Ez ahaztu unitate honetako zure argazki-bilduma osatzea, anayaharitza.es webgunean eskuragarri. Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:
c) Neurrizko ariketa fisikoa sarritan egitea.
erantzuna badakizu
d) Ondo lo egitea.
laguntza behar izan baduzu
e) Zaratak saihestea.
86
12 Duela 15 urte, Espainian, 100 haurretik 5ek baino ez zuten obesitatea. Gaur egun, 100 haurretik 16k dute mota horretako gizentasuna.
erantzuna jakin ez baduzu
U4 RUA HELBU RA AURRE Eskutitz bat idatziko diot Sarari, bere logelatik atera dadin konbentzitzeko Hara! Antza, Sarak tematuta jarraitzen du bere logelatik atera gabe eta «segurtasun-neurrien» zerrendari hitzez hitz jarraituz. 1
Sarak segurtasun- neurriei eusten badie
Osatu zure koadernoan ondoko antolatzaile grafikoa: Ondorioak eta emaitzak. Horretarako, hausnartu zer ondorio izan dezaken Sararen jokabideak bai epe laburrean, bai epe luzean.
2 Irakurri berriz Sararen oharra. Ez al zaizu iruditzen txertoa jartzera joateko beldur dela, besterik ez? Idatzi eskutitz bat arrazoi sendoak azalduz, txertoa jarri eta bere logelatik atera dadin. 3 Dirudienez, Sarak kasu egin dizu eta iritziz aldatu da.
una zainOhartu naiz nire osas gaixotzen tzea ez dela soilik ez atea hori saiatzea. Nire ongiz hiago da! baino askoz ere ge ingo dut, Zerrenda berri bat eg ona eta nire bizitzan osasun in ditzaongizatea izateko eg gunduko kedan gauzekin. La al didazu?
Epe laburrean
Epe luzean
Zer gertatuko da? Zer ondorio izango ditu Sararen erabakiak?
Zer gertatuko da? Zer ondorio izango ditu Sararen erabakiak?
Besteentzat. Nola eragingo die Sararen familiari eta lagunei?
Besteentzat. Nola eragingo die Sararen familiari eta lagunei?
Sararentzat.
Sararentzat.
Arreta
Nola ikasi dut? 1
Kopiatu ondoko irudia, eta puntuatu zeure burua aipatzen diren alderdi bakoitzean. Gero, batu puntu guztiak; zenbat eta handiagoa izan pentagonoa, orduan eta hobeagoa izango da zure ikaskuntza-egoera.
2 Agian, unitate honetan ikasi dituzun zenbait eduki harrigarriak iruditu zaizkizu. Azaldu zein diren eduki horiek. Zure ustez, zertan hobetzen dute zure bizitza eta inguruan dituzun pertsonen bizitza?
5 4
Nire lanen kalitatea
3 5
2 4
3
2
1
1 1
3 4
Ikastea
5
2
1
3
2
1 2
4
5
Talde- lana
3 4
5
Zalantzak argitzea 87
© GRUPO ANAYA, S.A., 2022 - C/ Juan Ignacio Luca de Tena, 15 - 28027 Madrid. Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalteordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.