1 minute read

EZAGUTU LITERATURA eai

Next Article
r letra

r letra

Literatura-erretratua

Badakizu erretratua pertsona bat irudikatzen duen margolana dela. Literaturan ere erretratuak egin daitezke; horretarako, pertsonaiaren itxura eta izaera deskribatzen dira. Askotan, alderdi bitxiak nabarmentzen dira.

1 Irakurri Phileas Fogg-en erretratua eta erantzun galderei:

Phileas Fogg gizon adeitsua zen, biboteduna eta gazteitxurakoa. Begi onez ikusita zegoen Ingalaterrako goi mailako gizartean. Reform Club elkarte ospetsuko kidea zen.

Aberatsa omen zen, baina inork ez zekien nondik zetorkion dirutza. Nahiko eskuzabala zen, eta beti laguntzen zuen egitasmo zintzoetan. Hitz gutxikoa zen, misteriotsu samarra, baina bizimodu ordenatua eta garbia zuen.

Bidaia luzeak egindakoa zen, antza, beste inork baino hobeto ezagutzen baitzuen mapamundia. Haren zaletasunik handienak egunkaria irakurtzea eta whistean jokatzea ziren.

Jules Verne, Munduari itzulia 80 egunean. Susaeta (moldatua).

Wist: Ingalaterrako kartajoko tradizionala.

• Zer dakizu Phileas Foggen itxurari buruz?

• Eta haren ohiturei buruz?

• Pertsona arrunta zela esango zenuke? Zergatik?

Jolastu literaturako pertsonaiekin

Hirunaka jarrita, aukeratu literaturako pertsonaia ezagun bat eta idatzi haren erretratua: Matilda , Tom Sawyer, Willy Wonka , Printze Txikia , Alizia …

Irakurri testua ikaskideei, baina pertsonaia nor den esan gabe. Ea asmatzen duten!

Literatura ere artea da: hitzaren bidezko adierazpenean oinarritzen den artea, hain zuzen ere.

This article is from: