1 minute read
Irakurketa dramatizatua KOMUNIKATU
Testu baten irakurketa dramatizatua egiteko, hizkera eta intonazio egokia erabili behar dira. Gorputz-keinuak ere egin daitezke, bizitasun handiagoa emateko.
narratzailea: Tximeletak eta Beldarrak etengabe egiten zioten iseka Harrari.
beldarra (Barreari eutsi ezinik): Nondik atera duzu halako soineko itsusia?
tximeleta (Ironia zorrotzez): Nik ez dut jakin nahi zure jostunaren helbiderik...
Harra (Haserretu gabe, ahots gozoz): Beste jantzi bat ere badut; etorri gaur gauean eta erakutsiko dizuet.
narratzailea: Tximeleta eta Beldarra, Eguzkia sartu ondoren, Harrak esandako lekura joan ziren.
tximeleta (Harra ez dagoela ikusirik, hegaldi urduriak eginez): Hara, azaldu ere ez! Alferrik etorri gara.
beldarra: Alferrik ez, begira adar horretara! Badirudi izar bat dagoela dir-dir. Ikusgarria da!
Harra (Barreka): Ez dakizue nor naizen, ala? Zer iruditzen zaizue nire soinekoaren distira?
narratzailea: Gaua zenez, ezin zen Tximeletaren eta Beldarraren lotsa ikusi; izan ere, iseka egin zioten eurak baino ederragoa zenari.
Laura G. Corella, 365 ipuin. Susaeta (moldatua).
Pertsonaia baten urduritasuna.
Aktore lanetan
Pertsonaiak barreka ari direla.
Pertsonaien hitz egiteko modua.
Gogoan hartu!
Lauko taldetan, goiko testuaren irakurketa dramatizatua egingo dugu.
Kontuan hartu testuko oharrak, eta erabili gorputz-keinuak, irakurketari bizitasuna emateko.
Edozein lanetan prestakuntza behar izaten da gauzak ondo egiteko, baita antzerkian ere.
Informazio-orria
Komunikatu
Informazio-orri ak ekitaldi, produktu edo zerbitzu baten berri ematen du, labur-labur.
Antzerki-lan baten informazio-orrian, hau jasoko dugu: lanaren izenburua , laburpena eta fitxa artistikoa (aktoreak, soinuak, jantziak…); baita ikuskizuna noiz eta non izango den ere.
1 Irakurri arretaz eta erantzun galderei.
Uda-gau bateko ametsa
William Shakespeare. Egokitzapena: Iker Etxeberria.
Sinopsia
William Shakespeare idazle handiaren komedia ezaguna. Ikusleak hainbat istorio ikusiko ditu, bata bestearekin elkartzen: antzerki-lan bat prestatzen ari den aktore taldea, maitagarri eta iratxo jostagarri batzuk, eta maiteminduta dauden pertsonaia ugari. Maitasunak, nahasteak eta umoreak bat egiten dute istorio magiko honetan. Den-dena udako ametsezko gau batean…
Zuzendaria: Miren Artola
Aktoreak: Unai Agirre, Paule Beitia, Jon Perez, Lore Garai, Iker Garcia, Marta Zumeta, Maialen Posada.
Argiak: Kattalin Bereziartua
Jantziak: Aimar Garai
Emanaldiak: Maiatzak 7 eta 8. Lekeitioko Kultura Aretoan.
Ordua: 20:00etan. Prezioa: 2 €
• Zenbat pertsonak lan egiten dute antzerki-lan horretan?
• Jatorrizko testua antzeztuko dute? Nola dakizu?
• Noiz eta non antzeztuko da lana?
2 Binaka jarrita, eztabaidatu. Ikusiko zenukete Uda-gau bateko ametsa ikuskizuna? Zergatik?
Antzezlanetan ez ezik, beste lanetan ere profesional askok hartzen dute parte. Begiratu, adibidez, liburu honen kreditu-orriari!