2 minute read

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Gogoratzen duzu nolakoak diren antzerkitestuak? Bada, irakurri Mirarien Antzeztokia eta ez duzu inoiz ahaztuko.

Ulertu

Mirarien Antzeztokia

(Gezurti eta iruzurti herrira iristen ari dira.)

iruzurti: Ez ahaztu, Gezurti, esan dizudana; batez ere hurrengo iruzurrari buruzkoa.

Gezurti: Ezta xehetasunik txikiena ere.

iruzurti: Hor dago herria; baina, hara!, begiratu han nor datorren!

Ez dago zalantzarik: gobernaria, alkatea eta idazkaria dira.

(Gobernaria, alkatea eta idazkaria irten dira.)

iruzurti: Zuetako zein da, jaunok, herriko gobernaria?

Gobernaria: Neu naiz. Zer nahi duzu?

iruzurti: Antton naiz, eta Mirarien Antzeztokia dakart.

Gobernaria: Eta zergatik esaten diozu Mirarien Antzeztokia?

iruzurti: Gauza miragarriak egiten dituelako. Tontolapiko jakintsu handiak egin zuen, astroek, konstelazioek eta izarrek aginduta; eta badu berezitasun bat: tentelek ezin dituzte han antzezten direnak ikusi.

idazkaria: Eta Tontolapiko izena zuen Antzeztokiaren egileak?

Gezurti: Tontolapiko, bai; ospe eta itzal handikoa bera, eta Tonterrin jaioa.

Gobernaria: Neuk erabakita, Antton jaunak Mirarien Antzeztokia aurkeztuko digu gauean alkatearen etxean. iruzurti: Bai pozik ere! Baina, lana aldez aurretik ordaindu ezean, txotxongiloak ez dira irtengo. alkatea: Nahikoa duzu aldez aurretik dozena erdi dukat ematen badizut? iruzurti: Nahikoa dut. iruzurti: Entzun, jaun-andreok! Oi, zu, Mirarien Antzeztokiaren asmatzaile eta egile zaren Tontolapiko handi hori: dei egiten dizut mirari zoragarriak egin ditzazun, ikusleen gozamenerako. alkatea: Eutsi gogor, Sanson jauna! (Zalaparta itzela ikusleen artean.) alkatea: Ene bada! Saguak! Ai ene!; mila baino gehiago dira! (Ez da inon sagurik ageri.) alkatea: Piztiaz bete behar didazu etxea, ala? idazkaria: Behintzat irten daitezela txotxongilo atseginagoak! iruzurti: Gertakari harrigarria, benetan! Kanta dezagun garaipena: «Gora Gezurti eta Iruzurti! Gora Mirarien Antzeztokia!».

(Badoaz hirurak. IruzurtI eta GezurtI Antzeztokia prestatzen gelditu dira. Gauean, Gobernaria, alkatea, idazkaria eta herritar batzuk alkatearen etxean sartu dira.)

Begiratu, begiratu hara! Sanson tenpluko zutabeak mugitzen! (Sanson ez da inon ageri.)

Gobernaria (Bere kolkorako): Nola liteke? Ez dut ezer ikusten. Tentela ote naiz, bada?

Gezurti: Han dagoen sagu talde hura jendartera jaisten ari da!

Gobernaria (Bere kolkorako): Zer arraio? Ez dago zalantzarik, tentela naiz...!

Gezurti: Han, hara!, bi dozena lehoi eta hartz. Kontuz, gero!

(Izugarrizko zalaparta ikusleen artean. Korrika eta oihuka irten dira etxetik, guztiz izututa. Gezurtik oihala jaitsi du.)

Iruzur: pertsona sineskorrei sartutako ziria.

Mirari: naturaren legeek azaldu ezin dituzten gertakari harrigarriak.

Dukat: antzinako urrezko edo zilarrezko dirua.

Bere kolkorako: pertsona batek bere buruari hitz egin.

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zenbat pertsonaia daude antzezlanean?

2 Non gertatzen dira ekintzak?

Idatzi testuari buruz

3 Zer esan dio Iruzurtik Gezurtiri herrira iritsi direnean?

4 Zer da Mirarien Antzeztokia? Zer berezitasun dauka?

5 Nor da antzeztokiaren asmatzailea? Benetakoa da, zure ustez?

6 Zer baldintza jarri dio Iruzurtik gobernariari Mirarien Antzeztokia aurkezteko?

7 Non bildu dira antzezlana ikusteko?

8 Nor «agertu» da Antzeztokian? Ordenatu, testua kontuan hartuz:

Sagu taldea jendartera jaisten.

Sanson tenpluko zutabeak mugitzen.

Bi dozena lehoi eta hartz.

9 Zer gertatzen zaio gobernariari?

10 Zergatik irten dira denak korrika alkatearen etxetik?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

11 Pentsatu eta binaka jarrita komentatu  Alkateak eta idazkariak ez dute ezer ikusi, baina baietz esan dute. Zergatik jokatu dute horrela?

12 Gustatu zaizu antzezlana? Taldeka jarrita, eztabaidatu eta azaldu zuen iritziak.

Lanbideak aztertzen

Irakurgaian hainbat lanbide ageri dira. Binaka jarrita, haiei buruz pentsatuko dugu.

• Zer lanbide ageri dira? Zein da bakoitzaren egitekoa?

• Zuen ustez, ondo egiten dute beren lana?

• Zein da Gezurtiren eta Iruzurtiren lanbidea?

Ikasi hitzak: artisten lana

1 Orri birakaria  Zer arte-diziplina dagokio irudi bakoitzari? Deskribatu hirurak koadernoan, labur-labur.

2 Osatu esaldiak zirkuko artista hauekin: orekari malabarista pailazoa trapezista a) Barre eragiten duen janzkera eta itxura xelebreko artista … da. b) Airean jarritako soka batetik dabilen artistari … deritzo. c) Trapezioan jauziak egiten dituen artistak … izena du. d) Objektuak airera jaurtiz bitxikeriak egiten dituen artista … da.

3 Opera ere arte-diziplina da. Ordenatu letrak eta aurkitu Tolosako soprano ospetsu baten izena.

T T I O E

A N A A A

R H

4 Bilatu informazioa beste artista hauei buruz, eta esan zer artediziplinatan aritzen diren: Miren Arrieta , Iker Galartza , Eneko Sagardoy eta Izaro Andres .

Gogoan hartu!

Artearekin eta ikuskizunekin lotutako lanbideak sarritan bigarren mailakotzat hartzen dira, baina oso garrantzitsuak dira guztion ongizaterako eta gozamenerako.

This article is from: