1 minute read

EZAGUTU LITERATURA eai

Next Article
-a itsatsia

-a itsatsia

Antzerki-testuak

Antzerki-testuak idazle batek idazten ditu, baina aktore ek antzezten dituzte, ikusleen aurrean.

Antzerki-testuetan oharrak egoten dira, parentesi barruan. Horietan azalpen osagarriak ematen dira: dekoratua, janzkera… deianira (Ahapeka Hortentsiari, barreari eutsi ezinik): Andre txit prestuak garela uste du honek. deianira: Andre txit prestua! Ez da izen makala! deianira: Garestiago kobratu ere bai...

Antzezlanak ekitalditan banatzen dira; ekitaldiak, aldi berean, eszenatan.

(Ostatua. Fabrizio morroia, bi ostalari iritsi berrirekin.)

Fabrizio: Gela hau lo egiteko da; hango hura, berriz, jateko, harrera egiteko edo nahi duzuen beste edozertarako.

Hortentsia: Ederto, ederto. Nor zara zu, ugazaba ala zerbitzaria?

Fabrizio: Zerbitzaria. Zure aginduetara, andre txit prestu hori.

Hortentsia (Ahapeka Deianirari): Ixo!, adarra jo behar diogu eta. (Ozen). Zerbitzari!

Fabrizio: Laster etorriko da ugazabandrea. (Badoa.)

Hortentsia: Kasurik ere ez! Horrela, tratu hobea emango digu.

Hortentsia: Utzi diru-kontuak nire esku. Kondesen, markesen eta printzesen papera sarri antzeztuta gaude antzokian. Beste edozein paper ere erraz antzeztuko dugu ostatu honetan.

Carlo Goldoni, La locandiera (moldatua).

Osatu antzerki-testua

Idatzi jarraipen labur bat testuari, ugazabandrea heltzen den unetik aurrera:

• Idatzi pertsonaia horren hizketaldia.

• Erantsi haren itxurari buruzko oharrak.

Aktoreek sekulako lana egiten dute pertsonaien bizimoduak eta lanbideak irudikatzeko eta haien lekuan jartzeko.

This article is from: