1 minute read

EZAGUTU LITERATURA eai

Irakurketa-fitxa

Ikasturtean zehar, mota guzti etako testuak irakurri dituzu: narrazio - testuak , olerkiak , antzerki - testuak … Irakurri ahala, autore, gai eta liburu interesgarriak ezagutu dituzu.

Irakurketa-fitxan, liburu baten daturik garrantzitsuenak jasotzen dira: izenburua , idazlea , argitaletxea eta laburpena , baita iritzia ere.

1 Irakurri liburu hauen fitxak:

Izenburua: J. Smithen altxorra

Idazlea: Oihane Fernández

Argitaletxea: Ibaizabal

Laburpena: Heldu dira udako oporrak. Martxel, Sare, Peio eta Olaia institutura joango dira datorren ikasturtean, baina bi hileko oporraldi luzea dute aurretik. Halako batean, antzinako pirata baten mezu misteriotsuak hankaz gora jarriko du neskamutikoen uda.

Iritzia: Kontakizun jostagarria eta bizia da. Abenturak ez ezik, ezustekoak ere baditu. Ilustrazioak, gainera, ikusgarriak dira. Oso liburu aproposa udan irakurtzeko.

Gaiak: Misterioa, abentura, bidaiak.

Izenburua: Bihotzak dun-dun

Idazlea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Elkar

Laburpena: Aita langabezian geratu ondoren, Lea goiko bizilagun zaharra zaintzen hasi da: Ixidro. Leak harreman hori, lagunen arteko abenturak eta abar kontatuko dizkigu, baita noizean behin izaten dituen «bidaiak» ere. Bidaiotan amets bera izaten du beti: oraindik zein den ez dakien lore bat topatu behar du.

Iritzia: Liburua erraz irakurtzen da. Atal bakoitzean, Learen bihotz-taupadak bizkortzen dituen zirrarak ageri dira. Horietako batzuk neuri ere ezagunak egin zaizkit.

Gaiak: Familia, gizartea, ametsak.

2 Zein irakurriko zenuke? Zergatik? Jarri taldeka eta eztabaidatu.

Ikasgelako irakurketa-fitxategia

Aztertu eta lotu Denon artean, sortu ikasgelako liburuen fitxategia:

• Egin aurten irakurri dituzun liburuen zerrenda.

• Aukeratu zure bi liburu gogokoenak eta idatzi bakoitzaren fitxa, goiko ereduari jarraituz.

• Bildu fitxa guztiak eta ordenatu ikasleen izen ­ abizenen arabera.

Ikasi Dudana Antolatu

1 Osatu eskemak «Ezagutu hizkuntza» eta «Ezagutu literatura» ataletan ikasitakoa erabiliz

Letra bereziak

Bustidurak ll letra in eta il letrak

..., ... eta ... dira. Hitzei ... emateko erabiltzen dira. ... eta ... ahoskatzen dira. …hartutako hitzetan erabiltzen da.

Irakurketa-fitxa

… baten … garrantzitsuenak jasotzen dira.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Hitz hauetatik zein ageri dira irakurgaian? Definitu lerro batean irakurgaikoak diren hitzak:

This article is from: