2015eko abenduak 14 16:00–20:00
ateak zabalik museoaren lagunentzat
Gabonak hurbil daude eta badatoz Gabonetako jarduerak, tartean, ohiko Lagunentzako ateak zabalaik jardunaldi berezia. Abenduaren 14an astelehena izango da, 16:00etatik 20:00etara. Zatoz Museora eta gozatu gure proposamenez.
GIDARIDUN BISITALDIAK MUSEOAREN BARNEALDEA
ARTAPEN ARLOA
Ezagut itzazu eraikinaren mantentze-lanetarako instalazio batzuk, hala nola, aire-girotzea, suteen aurkako babesa edo argiztapena.
Ezagut itzazu artelanen dokumentaziorako, ikerkuntzarako eta kontserbaziorako erabiltzen diren teknikak eta irizpideak.
ERREGISTRO ARLOA
[17:00, gaztelaniaz, eta 18:15, euskaraz eta gaztelaniaz]
[16:30 eta 18:00]
[16:30 eta 18:00]
Ikus ezazu nolakoa den Erregistro Arloak erakusketa bat prestatzeko aurrera daraman lan-prozesua: aseguruak, enbalatzeak, garraioak, erregistroa, ikuskapena eta artelanen instalazioa.
[16:30 eta 18:00]
ERAKUSKETAk
• Making Africa — Gaur egungo diseinuaren kontinentea • Alex Katz eta Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak Ez ditugu azken erakusketak oraindik ikusi? Ibilbide bat proposatzen dizugu erakusketetako lanik adierazgarrienak ezagutzeko
iraupena: 45 min inguru (bisitaldi bakoitza) topagunea: txarteldegia, bisitaldia baino 10 min lehenago
aurretik erreserbatzeko: abenduaren 3tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.es webgunea edo 944 359 090 telefonoa, astelehena–ostirala, 09:00–14:00
egun honetako jarduera guztiak doakoak eta museoko lagunentzat soilik dira
jarduerak erreserbatzeko abenduaren 3tik aurrera: argibideak: telefonoz, 944 359 090, astelehena–ostirala, 09:00–14:00
www.guggenheim-bilbao.es
egun honetako jarduera guztiak doakoak eta museoko lagunentzat soilik dira
museoan grafitiak egiten [+6] 16:30–18:30 Museoko Atrioan Senegaleko Docta artistaren grafiti bat dago, Making Africa erakusketarako berariaz sortutakoa. Urte berrirako asmo eta desioak grafiti gisa eman itzazu Atrioan, jardunaldira datozen Lagun guztien artean eratuko dugun horma-irudian. Azken emaitza harrigarria izango da! Jardueran laguntzaile izango dira Bada eta Jorge Rubio; biek erakutsi dute hiri artearekin konpromisoa azken urteotan.
sormen saioak zuk zeuk egin! [+18] 17:30–19:00 Zentzumenak pizteko bi tailerrez gozatu: Gabonetako apaingarriak ipintzeko eta opariak egiteko ideiak eskainiko dizkizute. Gehienez bi leku bete ahalko dira Lagun txartel bakoitzeko.
lekua: Museoko Atrioa Ez da beharrezkoa erreserba egitea
gabonetako usainak Txikitako usainak gogora etortzen zaizkigu data berezietan, esaterako, Gabonetan. Lurrinen tailer honetan hartu parte: Maialen Marzol blogariak zuzenduko du eta Vicky Ruiz de Ojendak lagunduko dio. Gehienez 30 pertsona topagunea: txarteldegia
gabonetako lore apaingarriak Gabonetako mahai erdiko lore apaingarriak diseinatu, zure etxea zein lagunena apaintzeko. Zatoz eta zer landare diren egokien jakingo duzu! Edorta Justo Llorentek emango du tailerra. Gehienez 30 pertsona. topagunea: txarteldegia
dENDA-LIBurudenda
16:00–19:30 Ez ahaztu Gabonetako erosketak egiten. Salbuespen gisa, arratsalde honetan Denda-Liburudendak %25eko beherapena eskainiko die Lagunei salgai guztietan (%5ekoa argitalpenetan), baita beste eskaintza berezi batzuk ere. Profita zaitez Lagunentzako egun berezi honetaz!
ateak zabalik museoaren lagunentzat
2015eko abenduak 14
2016ko bidaiak 18:00
haurrentzako ikuskizuna ametsak pizten 18:00–19:00
Claudia Massotto zuzendari duen Arte Fusión Títeres konpainiak Ametsak pizten ikuskizuna eskainiko du. Aniztasunak aberastasuna eskaintzen duela azalduko du haurren identitatearen azterketatik abiatuta. Nork ez du inoiz amestu beste inor dela? Bestearen begien bitartez begiratuko dute eta zaldi batek, apo batek eta zuhaitz batek haurrei azalduko diete zein garrantzitsua den norbera izatea, rockand-roll eta tango doinuen bidez. adina: 4–10 urte
Hurrengo hileetarako bidaiak prestatzen hastea urteari agur esateko modu bikaina da. Ideia batzuk emango dizkizugu: lehen bidaia Malagara izango da eta bertako museo askotara; ondoren, Hiriaren ikuspegiak: Parisko Eskola erakusketa dela eta, Côte d’Azur kostaldera egingo dugu bidaia eta erakusketako artista handien lanak dituzten bildumak eta museoak ikusiko ditugu; urtearen bigarren erdialdean, urriko zubian, Dublinera joango gara Francis Bacon artistaren estudioa ikustera, eta, ondoren, Londresera hurbilduko gara Frieze Art azokara; urtea amaitzeko, Sortzez Garbiaren zubia dela medio, Miami bisitatuko dugu eta Art Basel Miami izango dugu helburu. 2016eko bidaien egitaraua: otsailak 12–14: Málaga [lagun guztientzat] apirilak 27–maiatzak 1: Niza eta Marseilla
[lagun guztientzat] urriak 4–9: Dublín eta Londres, Frieze Art Fair
[lagun guztientzat] abenduak 1–8: Miami eta Art Basel Miami azoka
[ohorezko eta nazioarteko kideentzat soilik] lekua: Zero Espazioa. Ez da beharrezkoa erreserba egitea
lekua: Museoko Entzungela
sarrerak: doakoak; ezinbestekoa da txarteldegian
hartzea. Gehienez hiru sarrera Lagun txartel bakoitzeko
laguntzaileak Jardunaldian edariak egongo dira, Museoaren Enpresa Ongile Coca-Cola-ren eta illycaffè-ren eskutik.
musika emanaldia the SEY SISTERS 19:15
Ghanako The Sey Sisters askotariko musika-generoetatik bidaia batera gonbidatzen gaituzte: gospela, bluesa eta musika afrokaribearra eskainiko dute, emozioz eta sakontasunez betetako doinuak. Ikuskizunak amaiera emango dio arteak zabalik jardunaldiari. lekua: Museoko Atrioa. Ez da beharrezkoa erreserba egitea
aurkezpena
oparitxoa Jardunaldiaren amaieran, oparitxo bat emango dizuegu (poltsak amaitu arte).
w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944IZEN-ABIZENAK 35 90 12 - 944 35 90 80
LAGUN TXARTEL ZK.
Síguenos en:
NAN
TELEFONOA/MUGIKORRA
E-POSTA
GALDERA LEHIAKETA Jardunaldi osoan, 18:30era arte, galdera-lehiaketaren erantzunak emateko aukera izango duzu. Ondoren, 19:00etan Museoko Atrioan, notario aurrean, zozketa bat egingo dugu galdera lehiaketaren erantzunak ondo eman dituzten guztien artean. Aurtengo sariak honakoak dira: • Dastaketa menua eta ardoen bat egitea bi pertsonarentzat Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean • Silken Amara Plaza hotelean gau bat, gosari barne, bi pertsonentzat (logela bitakoa eta gosaria barne) Donostia 2016 egitarauaz gozatzeko • illy X7 Iperespresso kafe-makina • Denda-Liburudendako azken salgaiak Zorte on partaide guztiei!
galderak 1.- Zer izena du Daniel Burenen Arcos rojos / Arku gorriak lana hartzen duen Bilboko zubiak? San Antongo zubia
Mesedeetako zubia
Salbe zubia
2.- Zuhaitz handia eta begia, esfera distiratsu handiak dituena, Museoko urmaelean dago, ibaitik gertu. Zein artistak sortu zuen lan hori? Jeff Koons-ek
Ai WeiWei-k
Anish Kapoor-ek
3.- Ibaialdean ere badago Louise Bourgeois-en eskultura bat, armiarma itxurakoa. Zer izenburu du? Guggenheim Bilbao Museoko Lagun Boluntarioen laguntzaz prestatutako galdetegia
Armiarma
Ama
Kaiola
4.- Museoko lehen solairuan Richard Serraren Denboraren materia eskultura-multzoa dago. Zenbat eskulturek osatzen dute? (104. aretoan dago) Bost
Zortzi
Zazpi
5.- Jenny Holzer-ek argi-diodozko Bilborako instalazioa sortu zuen 1997an. Museoko zein solairutan dago? 1. solairuan (Atrioan)
1. solairuan (sarbide nagusia)
2. solairuan (terraza ondoan)
6.- Film & Video aretoa iraunkorki eskaini zaio irudia mugimenduan darabilten lanei. Museoko lehen solairuan dago. Zer zenbaki du areto horrek? 103
104
105
7.- ¿Museoko zein txokotan dago gaur egun Yoko Onoren Nahien zuhaitza? Bigarren solairuko terrazan
Museoko plazan
Taldeen sarbidean (ibaialderako irteeran)
8.- Jeff Koons-en Idi-bihotzak lore-sorta distiratsua Atrioko terrazan dago, nahiz eta kokatzeko era apur bat aldatu izan. Zenbat idi-bihotz lore ditu? Zazpi
Bederatzi
Zortzi
9.- Non dago Zero Espazioa, bisitariak orientatzeko gela? Atondoan, txarteldegia ondoan
Hirugarren solairuan
10.-Non dago Hezkuntza Gunea, ikasleentzako, helduentzako eta familientzako tailerrak eta jarduerak egiten diren lekua? Bigarren solairuan
Taldeen sarbidearen ondoan (ibaialdeko irteeran)
2015eko gabonak Anselm Kiefer, Gau ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997. Akrilikoa eta emultsioa mihise gainean, 510 x 500 cm. Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoak 18. Urteurrena ospatzen duen honetan, Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak aurkezpenaren koktela ospatuko da azaroaren 26an. Azaroaren 13an (ostirala) notario aurrean zozketatu ziren bi pertsonarentzako 250 gonbidapen Museoaren Lagunen artean. Zorionak irabazleei! Argibideak: www.guggenheim-bilbao.es (gune pribatua).
Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak 2015eko azaroak 27–2016eko apirilak 3 hirugarren solairua komisarioa: lucía agirre
Hasieratik, Guggenheim Bilbao Museoak artelan garrantzitsu eta esanguratsuko bilduma osatu du, xx. mendeko bigarren erditik hasi eta gaur egun arte. Funts hauek osatzen dituzten 130 lanen artean, batzuk garaikidetasunaren ikono direlako nabarmentzen dira. Obra hauek lehen aldiz erakutsi zirenean jendea ez zuten ez hotz eta ez bero utzi eta, denbora pasa ahala, garrantzi handiagoa hartu dute, arte garaikidearen benetako erreferente bihurtuz. Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak erakusketaren bitartez bisitariek hautaketa hau ikusi ahal izango dute, besteak beste lan hauek dituena: Mark Rothko-ren Titulurik gabea (1952–53) margolan argitsua eta Yves Klein-en Antropometria urdin handia (ANT 105) (ca. 1960), non artistak bere izenarekin patentatu zuen tonu urdin
nahastezina nagusitzen den; Andy Warholek behin eta berriz errepikatutako Marilyn Monroeren irudi ikonikoa —Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (1979)—, espresibitate nabarmena duten Robert Rauschenberg-en Gabarra (1962–63), eta Cy Twombly-ren Komodori buruzko bederatzi gogoeta (1963) lanen ondoan erakusten da. Eskulturen atalean, eta nazioarteko testuinguruan kokatuak, Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza euskal maisuen piezak nabarmentzen dira. Anselm Kiefer eta Gerhard Richter alemanak, edo Clyfford Still eta Jean-Michel Basquiat estatubatuarrak dira Bildumaren obra azpimarragarrien aurkezpen honetan barne hartutako arte europarraren eta iparramerikarraren beste izen nagusi batzuk.
sarrerak erosteko, abenduaren 3tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.es argibideak: telefonoz, 944 359 090, astelehena–ostirala, 09:00–14:00 lagun txartela eskatuko dugu laguntzentzako jarduera berezietan
Ho Tzu Nyen, Ezagutzen ez denaren hodeia (The Cloud of Unknowing) bideoaren fotograma, 2011. Lau kanaleko koloretako bideo-instalazioa, soinuduna, 17 min, antzerki-argiduna. Edizioa: 1/1. Solomon R. Guggenheim Museum, New York. Guggenheim UBS MAP Eskuraketentzako Funtsa, 2012. 2012.141.© Ho Tzu Nyen
Ho Tzu Nyen: Ezagutzen ez denaren hodeia 2015eko abenduak 3–2016eko apirilak 24 film & video aretoa komisarioa : lucía agirre Ho Tzu Nyen (Singapur, 1976) artistaren Ezagutzen ez denaren hodeia (The Cloud of Unknowing, 2011) kanal anitzeko bideo-instalazioa da eta ikuslea inguratu eta bideoen edukian murgilarazten du. Gai itxuragabe eta iheskor baten irudikapena, hain zuzen, hodeiarena, aztertzen du Hok artelan honetan. Lanaren izenburua xiv. mendean ingelesez idatzitako tratatu mistiko anonimo batetik hartu zuen —tratatu hori kontenplazioko otoitza helburu zuen eta neoplatonismo kristauaren tradizioari dagokio—, eta, horrez gain, Hubert Damisch (1928) filosofo frantsesaren Théorie du nuage. Pour une histoire de la peinture (1972) liburuan ere oinarritu zen. Horretan hodeiaren ikonografiak artearen historian izandako garrantzia ikertu zuen Damischek, sinbologia (sinboloen interpretazioa) eta semiologia (zeinuen azterketa) erabiliz. Ezagutzen ez denaren hodeia 2011ko Veneziako Bienalean Singapur ordezkatzeko sortu zuen artistak. Singapurreko babes ofizialeko etxebizitza-bloke batean kokatua dago, leku abandonatu eta xume batean. Bideoa osatzen duten zortzi istorioetako bakoitzean hodei etereo batek ezustean harrapatzen du pertsonaia nagusia eta bere ingurune hurbilena guztiz biltzen du. Eszenek artearen
historiaren artelan azpimarragarriak gogora ekartzen dituzte, Mendebaldeko maisuek nahiz Ekialdekoek egindakoak. Ezagutzen ez denaren hodeia lanak ikuslearentzako errealitate onirikoak islatzen ditu, irudiaren eta soinuaren bat-egiteak sortzen dituen sentsazio anitzengatik, eta hodeiaren ikonografia transzendentziaren eta espiritualtasunaren metafora gisa erabiltzen duelako.
artistekin solasean HO TZU NYEN abenduak
3, 18:30
Ezagutzen ez denaren hodeia lana Film & Video aretoan ikusgai dela eta, Ho Tzu Nyen Singapurko artistak bere sormen-prozesuari buruz hitz egingo du Lucía Agirrerekin, Guggenheim Bilbao Museoko Arte Arduradun eta erakusketaren komisarioarekin. lekua : Zero Espazioa sarrerak :
doakoak, dagoeneko eskuragarri txarteldegian eta Museoaren webgunean
2015eko gabonak gabonak familiartean Gabonetako hezkuntza jardueren babeslea Bestelako begiak: bestelako Gabonak. Hautsi estereotipoak, apurtu ereduak, topikoak baztertu. Gabonak ere beste ikuspegi batetik begiratu: edonolakoak izan daitezke, zuk nahi duzun modukoak! Egizu amets!
sormen jolasa
betaurreko magikoak abenduak 15–urtarrilak 7, 10:00−20:00
Betaurreko batzuk diseinatu, Gabonak nahi dituzun bezala ikusteko. Zure betaurrekoek bizi garen mundua beste modu batean ikusteko baliatu ditzakezu. Kenyako artista Cyrus Kabiruk betaurreko bereziak egiten ditu, eta, esaten duenez, janzten dituzunean zure itxura aldatzeaz gain, munduari begiratzeko modua ere aldatzen dizute. Museoko txarteldegian eranskailu-jolasa har dezakezu zure betaurrekoak sortzeko. Cyrus Kabiruren diseinuei eta Gabonetako ikurrei erreparatu! Betaurrekoak jantzita hurbildu informazio-mahaira eta opari ederra emango dizute (aleak amaitu arte).
lagunentzat soilik
zure gabonak diseinatu abenduak 23 eta 30 (gaztelaniaz) abenduak 29 (euskaraz)
Zer pentsatuko luke Olentzerok “zapata zoro” bat utziko bazenu opariekin betetzeko? Zer gertatuko litzateke WhatsApp bidez zuk diseinatutako emotikono bat bidaliko bazenu? Diseinatu Gabonetako objektu harrigarriak eta poltsa batean margo itzazu, horrela zure mezua zabalduko duzu: Horrelakoak dira nire Gabonak. boltsan zure Gabonak nolakoak diren azal dezakezu. ordutegia eta adina: 11:00 eta 17:00 [3–5 urte] eta 17:00 [6–10 urte] topalekua: taldeen txarteldegia sarrerak: 2,50 €. Gehienez hiru sarrera Lagun txartel bakoitzeko
adina: 3–10 urte
fitxak eskuratzeko: txarteldegian,
Museorako sarrera erosiz gero
artearen izkina
Munduko gabonak abenduak 19–urtarrilak 3, 11:00–17:00
Cyrus Kabiru, Karibeko eguzkia (Caribbean Sun), Betaurreko txundigarriak (C-Stunners) sailetik, 2012. Koloretako inprimaketa, neurri aldakorrak. © Carl de Sanza/AFP/Getty images
Irudimena baliatu eta bidaiatu: zatoz Gabonak eta Urte Berria munduan nola ospatzen duten ezagutzera. Sormenez betetako jolasak egingo ditugu, Afrikaren eta munduaren mapak erabiliz. Hezkuntza gunean paisaiak, ipuinak eta atlas mapak izango dira eskuragarri, bai eta munduko bolak, mapa magnetikoak eta koloretako gurpilak ere, jolasteko, artelanak sortzeko eta ikasteko. adina: 2–8 urte lekua: Hezkuntza-gunea iraupena: 1 h 30 min sarrerak: Museoko txarteldegian, 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra
sarrerak erosteko, abenduaren 3tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.es argibideak: telefonoz, 944 359 090, astelehena–ostirala, 09:00–14:00 lagun txartela eskatuko dugu laguntzentzako jarduera berezietan
nahien zuhaitza
abenduak 24 eta 31, ostegunak, 10:00–16:00
Yoko Ono artistak Bilborako nahien zuhaitza lana eman zion dohaintzan Museoari. Olibondo bat da eta bertan 2016ko nahiak zintzilika ditzakegu. Galdetu aretoetako orientatzaileei: haiek azalduko dizuete nola parte hartu. Anima zaitez zure amets eta ilusioak idatziz uztera! lekua: bigarren solairuko terraza
sarrerak: doakoak, Museorako sarrera erosiz gero
haurrentzako ikuskizuna
EL NIÑO QUE SOÑABA. UN SUEÑO AFRICANO abenduak 26, larunbata, 12:30 eta 18:00
El niño que soñaba Marta Bautista zuzendari duen La Mar de marionetas konpainiaren txotxongilo-ikuskizun musikala da. Moni Guinea Bissauko haur bat da eta musikari izatea du amets. Ikuskizunean Afrikako mito eta elezaharrak laguntasunaren, aniztasunaren, eskuzabaltasunaren eta enpatiaren garrantzia azaltzen dute. Zuzeneko musika egongo da Simao Félix D’Acunha eta Toni Dalmau-ren eskutik. lekua: Museoko Entzungela adina: 4–10 urte
sarrerak: 4 € Lagunak, 5 € publiko orokorra. Bi emanaldiak
gaztelaniaz. Gehienez bi sarrera Lagun txartel bakoitzeko
Yoko Ono, Bilborako nahien zuhaitza (Wish Tree for Bilbao), 1996/2014. Eskuz idatzitako eta markoztatutako testua, olibondoa, lurra, zurezko loreontzia, atrila, etiketak eta boligrafoak, neurri aldakorrak. Guggenheim Bilbao Museoa, artistaren dohaintza
2015eko gabonak agertokian ART AFTER DARK [+18]
DJV Sound (Fever, Bilbo) Scuba (Hotflush, Londres) abenduak 11, ostirala, 22:00–01:00
Hilean ostiral batean, Museoak gaueko ordutegiarekin zabalduko ditu ateak erakusketak ikusi eta nazioarteko DJ onenen saioez gozatzeko. estiloa musika elektronikoa lekua: Museoko Atrioa [ikusle-kopuru mugatua] sarrerak: txarteldegian eta Museoaren webgunean; 9 € Lagunak, 13 € publiko orokorra
FESTIVAL DANTZALDIA
It’s going to get worse and worse and worse, my friend abenduak 12, larunbata, 19:00
Lisbeth Gruwez dantzari eta koreografoaren lan intimoaz gozatu: haren bakarkako dantza bat hartuko du Museoak La Fundiciónek antolatutako 16. Dantzaldia jaialdiaren barruan. Ideia, koreografia eta dantza: Lisbeth Gruwez. Musika, soinu-diseinua eta laguntza: Maarten Van Cauwenberghe. lekua: Museoko Entzungela iraupena: 50 min. sarrerak: txarteldegian eta Museoaren webgunean, 4 € Lagunak, 6 € publiko orokorra
2015eko gabonak
gaur egungo dantza OSKARA
hitzarmenak
abenduak 17–20 (egunean 4 emanaldi; 15 min bakoitza)
12:00 eta 18:00 oskara in progress i 13:00 eta 19:00 oskara in progress ii Gaur egungo bi dantzari eta koreografo gailenek, Jon Mayak (Kukai) eta Marcos Morauk (La Veronal), berariaz sortu dute Oskara proiektua, antzinako euskal kultura omentzeko; Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obran irudikatzen da halaber kultura hori eta haien lanak ikusgai daude Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak erakusketan. Jarduera hau artista egoiliarren programa berri baten emaitza da. Egitaraua beste hiri batzuetako antzokietan ere eskainiko da 2016ko otsailetik aurrera: Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Donostian (Europako Kultur Hiriburu dela eta) eta Baiona. Babeslea: Laboral kutxa. lekua: Museoko Atrioa
sarrerak: doakoak, Museorako sarrera erosiz gero
sortze prozesua-MASTER CLASS: OSKARA dantza [+13] abenduak 16, asteazkena, 19:00–20:00
Oskara proiektuaren jatorria ezagutu. Jon Mayak eta Marcos Morauk lan-prozesua azalduko dute. Gaur egungo dantza eta euskal dantza zaleentzat master class bikaina izango da. 13 urtetik gorakoentzat. lekua: Museoko Entzungela
sarrerak: txarteldegian eta Museoaren webgunean;
2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra
BOS
gabonetako kontzertuak abenduak 17 eta 18
Maurice Ravel: Bi melodia hebrear Juan Carlos Pérez: Deitzen dizut, Virgilio (estreinaldia) Henri Duparc: Hiru abesti Piotr Ilitx Txaikovski: Intxaur hauskaria, op. 71a Vanessa Goikoetxea, sopranoa Bilboko Koral Elkartea (zuzendaria: Julio Gergely) Bilboko Koral Elkartearen Haurren Korua (zuzendaria: J. L. Ormazabal) Erik Nielsen, zuzendaria DEITZEN DIZUT, VIRGILIO Juan Carlos Pérezen azken konposizioak lagun Bernardo Atxaga idazlearen Written in USA olerkia du inspirazioiturri; Atxagaren eta Virgilioren arteko elkarrizketa bat da, gai existentzialen inguruan. Asmo handiko lana da eta gizon eta emakumeen kororako, haurren kororako eta bakarkako soprano baterako prestatu zuen. Paradisuko kantak egitarauaren barruan eskainiko da; BOS kamera-kontzetu batek osatuko du programa. %20eko beherapena Museoaren Lagunentzat Gehienez bi sarrera txartel bakoitzeko sarrerak: salgai Euskalduna Jauregiko txarteldegian
sarrerak erosteko, abenduaren 3tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.es argibideak: telefonoz, 944 359 090, astelehena–ostirala, 09:00–14:00 lagun txartela eskatuko dugu laguntzentzako jarduera berezietan
Omar Victor Diop, Aminata, Banitateen estudioa (The Studio of Vanities) sailetik, 2013. Pigmentudun tinta-zurrusta bidezko inprimaketa Hahnemühle-ren Harman paper gainean, 90 × 90 cm. Honen eskaintza: Galerie Magnin-A, Paris. © Omar Victor Diop (xehetasuna)
sormen saioak: zuk zeuk egin!
ikus-entzunezkoak
MAKING AFRICA
hileko azken asteazkena:
azaleren diseinua: inprimatuak eta osagarriak [+14] urtarrilak 21 eta 28, ostegunak, 18:00
Esku hartu azalerak diseinatzeko tailer honetan. Sortze prozesuak aztertuz eta ariketa praktikoak eginez, bi dimentsioetan diseinatzen ikasiko dugu, eta gero hiru dimentsiotara eramango ditugu ezagutza horiek. Making Africa erakusketako oihal eta osagarri ikusgarriak inspirazio iturri izango ditugu. Sormenaz baliatuta, koloreekin eta formekin esperimentatuko dugu, estanpatu eta osagarri bilduma txikia egiteko. Mugarik gabe!: Making Africa Didaktika proiektuaren harira antolatutako jarduera da. irakaslea: Itxaso Torrontegui (diseinatzailea eta Diseinu
Masterreko irakaslea)
lekua: Hezkuntza-gunea
sarrerak: 24 € Lagunak, 30 € publiko orokorra. Bi saioko
tailerra. Ezinbestekoa da webgunean erreserba egitea
Let’s Go to the Movies! [+18] urtarrilak 27 eta otsailak 24, 18:15
Ingelesa aise lantzeko aukera duzu hau, mokadutxo bat eta edari bat hartzen duzun bitartean. Ingelesezko jatorrizko bertsioan artearekin zein Museoko erakusketekin eta arkitekturarekin zerikusia duten film laburrak zein film luzeen zatiak ikusiko ditugu eta British Councileko irakasleek bideratutako solasaldiekin tartekatuko ditugu. Gomendagarria da ingeles maila ertaina izatea (First Certificate) egitaraua : webgunean eskuragarri
sarrerak: doakoak Museoaren Lagunentzat eta
British Councileko ikasleentzat, egiaztagiria erakutsita; 3 € publiko orokorrarentzat. Eskuragarri Museoaren txarteldegian eta webgunean, saio bakoitza baino astebete lehenago British Councilekin lankidetzan
w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:
abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra abantaila izugarriak lagun izateagatik denda Lagunek %20ko beherapena duzue Dendako salgaietan (%5ekoa liburuetan). Gainera, aurten, 18. Urteurrena dela eta, abenduaren 14an, ateak zabalik jardunaldian, hots, 16:00etatik 19:30era, %25eko deskontu berezia izango duzue (argitalpenetan izan ezik; %5a).
gabon zahar afaria Guggenheim Bilbao Museoko jatetxeak, Nerua eta Bistr贸, zabalik egongo dira lehenbizi Gabon zaharrean, 2015. urteari gaualdi berezi batez agur esateko. Nerua Guggenheim Bilbao jatetxean sukaldari-buru Josean Alijak hamasei platereko menua eskainiko du, inguruko elikagaiei omenaldia egiten diena, eta ardo onenez lagunduko du.
doako sarrera zurekin datorrenarentzat Museoaren Lagunek pertsona bat zuekin doan ekartzeko aukera duzue abendu osoan eta urtarrilaren 6 arte. Adiskide eta senideekin partekatu Lagun zarela eta gonbida itzazu zurekin Museora etortzera Gabon hauetan.
zorionak 2016 felices fiestas
Bistr贸 Guggenheim Bilbao jatetxean afari dibertigarri eta harrigarri bat hartzeko aukera izango da, gaur horretarako bereziki prestatutakoa. 2015. urteko azken gau bikaina izateko hainbat sorpresa egongo dira. Gaueko 12etatik aurrera goizaldeko 4ak arte luzatu ahalko da gaualdia. argibideak: info@bistroguggenheimbilbao.com eta reservas@nerua.com