w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus
Museoko Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu hemen:
m u s e o a r e n l a g u n a k
Olafur Eliasson: bizitza errealean
Olafur Eliasson Big Bang iturria (Big Bang Fountain), 2014. Ura, argi estroboskopikoa, ponpa, pita, altzairu herdoilgaitza, zura, aparra, plastikoa, kontrol-unitatea, tindagaia, 165 x 160 x 160 cm. Instalazio honen ikuspegia: Tate Modern, Londres, 2019 Argazkia: Anders Sune Berg. Eskaintza: artista; neugerriemschneider, Berlin; Tanya Bonakdar Gallery, New York/Los Angeles. Š 2014 Olafur Eliasson
14tik ekainaren 21era komisarioak : mark godfrey eta lucĂa agirre aretoak : bigarren solairua eta hegoaldeko otsailaren
urmaela
Olafur Eliassonen artea pertzepzioarekiko, mugimenduarekiko, gorputzaren esperientziarekiko eta banakoen emozioekiko duen interesetik sortzen da. Ez ditu soilik obrak sortzen eta erakusketak antolatzen; esku-hartze publikoetan, proiektu arkitektonikoetan eta gai politikoetan ere hartzen du parte. Erakusketak 1990 eta 2020 artean sortutako hogeita hamar bat obra dakarzkigu; tartean, eskulturak, margolanak eta instalazioak. Haien bidez, zalantzan jartzen du ingurunean nola mugitzen garen eta hura nola hautematen dugun, eta gaur egun oso garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzera garamatza.
ARTISTEKIN SOLASEAN: OLAFUR ELIASSON: BIZITZA ERREALEAN 12, asteazkena Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketa inauguratu baino lehen, Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak bere obrari eta sortze-prozesuari buruz hitz egingo du, baita nazioartean garatzen dituen diziplina anitzeko proiektu ugariei buruz ere. Besteak beste, klimaz, espazio publikoaz, arkitekturaz, elikaduraz eta migrazioaz arituko da. otsailak
tokia eta ordua :
Entzungela, 18:30 doan. Leihatiletan eta webgunean eskura daitezke. Gaztelaniarako aldibereko itzulpen-zerbitzuarekin
sarrerak :
Babeslea:
25 GONBIDAPENEN ZOZKETA
Tate Modern-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoaren laguntzarekin
Begiratu www.guggenheim-bilbao.eus webgunean ea erakusketa honen inaugurazio-koktelerako gonbidapen bikoitz bat irabazi duten Museoaren 25 Lagunetako bat zaren. Postaz jasoko dute gonbidapena saridunek.