www . guggenheim - bilbao . eus
Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:
m u seoaren l a g u n a k
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Chen Shaoxiong 5 ordu (5 Hours), 1993/2006 DSL Collection Performancearen ikuspegia: The Third Artistic Event of the Big Tail Elephant Working Group. Red Ant Bar tabernaren kanpoaldea, Guangzhou, 1993ko azaroaren 24a. © Chen Shaoxiong. Argazkia: artistaren eskaintza
2018ko maiatzak 11—irailak 23 aretoak : bigarren solairua komisarioak: alexandra munroe, philip tinari, hou hanru Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketak arte garaikideko mugimendu ausart baten sormen-adierazpenak aurkezten ditu; azkenaldiko historiaren aldirik eraldatzaileenean sortu zen mugimendu hori. Solomon R. Guggenheim Museum-ek antolatu du, eta Txinan nahiz munduko gainontzeko herrialdetan lan egiten duten 71 artista eta funtsezko talde baino gehiagoren lanak biltzen ditu erakusketak; horiek guztiek, haien probokazio erabakigarriekin, ideologiarik gabeko errealitate bat eraiki nahi dute, banakoak taldearen aurrean duen zeregina indartu, eta Txinako esperientzia garaikidea zehaztu, ikuspegi unibertsal batetik. Gerra Hotzaren amaiera, 1989an, eta Pekineko Olinpiadak, 2008an, ditu mugarri erakusketak, eta esperimentazio artistikoa aztertzen du, globalizazioaren hasierak eta Txinak munduko potentzia izaterainoko goraldiak ezaugarritutako epealdikoa. Erakusketaren izena, Munduaren antzerkia, Parisen bizi den Huang Yong Ping artistaren instalazio batetik hartu da; instalazio hura lehen aldiz Stuttgarten aurkeztu zen, 1993an. Kaiola-formako pieza horrek hainbat espezietako intsektuak eta narrastiak ditu barruan. Globalizazioaren aroaren metafora bat da, eta kosmologia txinatarrean eta Michel Foucaulten modernitatearen kritikan oinarritzen da, baita Ilustrazioaren
garaiko mendebaldeko ideietan ere (alegia, panoptikoa kontrol-egitura gisa erabiltzeari buruzkoetan).
INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu www.guggenheim-bilbao.eus/comunity webgunean ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.
MAHAI-INGURUA: ARTEA ETA TXINA 1989 ONDOREN 9, asteazkena, 19:00 Topaketa Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketako artistekin (hala nola Zhang Peili, Huang Yong Ping eta Shen Yuan) eta erakusketaren komisarioekin (Alexandra Munroe, komisario nagusia; eta Philip Tinari, Hou Hanru eta Xiaorui Zhu-Nowell laguntzaileak). maiatzak
lekua :
Entzungela txarteldegietan eta webgunean eskuragarri, doan. Gaztelaniarako aldibereko itzulpen-zerbitzua erabilgarri
sarrerak:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919 2018ko ekainak 1–irailak 2 komisarioa : lucía agirre • aretoak : 305, 306 eta 307 1911n, haustura erabakigarri bat gertatu zen Marc Chagall gaztearen lan goiztiarrean, sorterri zuen Bielorrusian bereganatu zituen esperientzien eta harrera egin zion Frantziako hiriburuko bizitza berriaren arteko aldearen ondorioz. 1911 eta 1914 artean, Parisen egin zuen lan; bertan sortutako obra multzoan, Vitebskeko komunitate hasidikoko bizimoduaren oroitzapenak eta metropoli modernoko ikonoak uztartzen ditu. Errusiako herri-artearen oroipenak abangoardiako esperimentu estilistiko aurreratuagoekin nahasten dira, 1914ra arte izan baitzuen bizikide abangoardia Parisen. Urte hartan, familia ikustera joana zela, Lehen Mundu Gerra hasi zen; Bielorrusian zortzi urte eman behar izan zituen, oso nahasiak, eta bere burua aurkitzeko fase batean murgildu zen, garai hartan paperean egin zituen margolan eta obra gehienetan ikusten denez. Artistak lan ugari egin zituen: erretratuak; eguneroko bizitzaren irudikapenak Bella emaztearekin eta Ida alabarekin; eta gerrak eragindako kalte handien irudiak, bere komunitateko bizitzarenak eta Errusia berriarenak. Iraultzaren ondoren, Vitebskeko arteen komisario hautatu zuten.
Gurdi hegalaria (La calèche volante), 1913. Olio-pintura mihise gainean, 106,7 × 120,1 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim Sortze Bilduma, 49.1212. © Marc Chagall, VEGAP, Bilbo 2018
INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu www.guggenheim-bilbao.eus/comunity webgunean ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.
Babeslea:
Kunstmuseum Basel museoak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan
Artea ikasbide 2018ko ekainak 12–irailak 16 hezkuntza gunea
Artea ikasbide izeneko heziketa programaren baitan, erakusketa honek 2017–18 ikasturtean zehar 6 eta 12 urte bitarteko 140 eskola-haurrek egindako lanak aurkezten ditu. Proiektu honetan, sei artista —Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio— hainbat eskolatara joan dira eta ikasleekin eta irakasleekin lanean jardun dira, Lehen Hezkuntzako curriculuma sendotzeko, artea erreminta gisa erabilita. Arteari buruz hitz egiteak eta sorkuntza prozesuan parte hartzeak lagundu egiten die ikasleei, curriculum gaiak irudimenarekin eta modu pertsonalean sakondu dezaten. Babeslea:
COMMUNITYREN ABANTAILA BERRIAK LAGUNENTZAKO GUNE PRIBATU BERRIA Sartu zuretzat prestatu dugun gune pribatu berrian. Museoaren Lagun gisa, azken albisteak eta jarduera aipagarriak ikusi ahal izango dituzu, baita erakusketen bideoak eta entzuteko gidak deskargatu ere. Zer egin behar dut? Hasi saioa Communityko kide gisa.
LAGUNENTZAKO GIDARIDUN BISITALDI ESKLUSIBOAK NAZIOARTEKO KIDEENTZAKO IREKI AURREKO BISITALDIAK
BISITALDIA ETA BAZKARIA, LAGUNARTEAN*
Gidaridun bisitaldia komisarioen eskutik, erakusketa bakoitza publikoari zabaldu baino lehen. Une ezin hobea da erakusketen alderdi garrantzitsuenak eta hautatutako piezen zergatia zuzenean ezagutzeko. Zer deritzozu? Galdetu noiz diren hurrengo hitzorduak eta zer abantaila dituen Nazioarteko Kide izateak.
Eguerdiko atsedenaldian, gozatu ireki berri den erakusketarako gidaridun bisitaldi batez eta ondoren bazkaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagun artean egongo zara.
DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK* [erreserbatu behar da]
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia maiatzak 29, asteartea 17:15 [ euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [ gaztelaniaz] 1, ostirala 17:15 [ euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [ gaztelaniaz] ekainak
3, igandea 11:30 [ euskaraz], 12:00 [gaztelaniaz], 17:15 [ gaztelaniaz] ekainak
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919 ekainak 19, asteartea 17:00 [ euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:30 [ gaztelaniaz] 22, ostirala 17:00 [ euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:30 [ gaztelaniaz] ekainak
1, igandea 11:30 [ euskaraz], 12:15 [gaztelaniaz], 17:15 [ gaztelaniaz] uztailak
24, osteguna : Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
maiatzak
14, osteguna : Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919
ekainak
14:00–16:00: 20 € pertsonako Lagunak; 30 € Lagun batekin datorrena. Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne * Datak eskariaren eta zerbitzuaren eskuragarritasunaren arabera alda daitezke. (ikus proposamen gastronomikoa www.guggenheim-bilbao.eus webgunean)
jarduerak erostea: maiatzaren 3tik aurrera, logotipo hau dutenak izan ezik
en www.guggenheim-bilbao.eus Eskatu informazio gehiago 944 359 090 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00
PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK* Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauetan ezagutu erakusketa berriak, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.
ARTE ARDURADUNEN IKUSPEGIA Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia maiatzak 11, ostirala, 14:00 Alexandra Munroe, erakusketaren komisarioa Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919 ekainak 6, asteazkena , 18:30 Lucía Agirre, erakusketaren komisarioa
FUNTSEZKO KONTZEPTUAK Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia maiatzak 23, asteazkena , 18:30 Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio zuzendariordea Artea ikasbide ekainak 13, asteazkena , 12:30 Marta Prado, Hezkuntzako teknikaria Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919 ekainak 20, asteazkena , 18:30 Luz Maguregui, Hezkuntzako koordinatzailea topalekua :
informazio-mahaia sarrerak : webgunean soilik eskuragarri (2 € Lagunak, eta 3 € gainerakoak; Museorako sarrera ere erosi behar da). Gehienez 20 pertsona taldeko, eta gutxienez 8 *Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre
BISITALDI LABURRAK Gogoratu beti dauzkazula eskura erakusketetako artelanei buruzko doako bisitaldi laburrak. Kontsultatu gaiak eta hizkuntzak informazio-mahaian. topalekua :
Atrioa doako jarduera, Museorako eguneko sarrera erosiz gero. Iraupena: 30 min. Plaza kopuru mugatua; gehienez 20 pertsona, taldea osatu arte (erreserbarik gabe)
IKASTAROA ARTEAREN HASTAPENAK: PERFORMANCEAREN HISTORIA LABURRA maiatzak 16, asteazkena, eta 17, osteguna, 18:00
Álvaro Rodríguez Fominayak, Andaluziako Sorkuntza Garaikideko Zentroko (C3A) zuzendariak, performancearen artearen gakoak, genero horren historia, obra garrantzitsuenetako batzuk eta artista nagusiak ezagutaraziko ditu. lekua : Museoko hezkuntza gunea eta aretoak sarrerak :
webgunean soilik eskuragarri; 40 € Lagunak, eta 50 € gainerakoak (bi saioak). Plaza kopuru mugatua: gehienez 30 pertsona, eta gutxienez 15
IKUS-ENTZUNEZKOAK AI WEIWEI ZINEMA DOKUMENTALEKO ZIKLOA 1–3 Zinema dokumentaleko zikloa, Ai Weiwei artista eta zinemagile txinatarrak egindako zenbait obraz osatutakoa. ekainak
lekua :
Entzungela sarrerak : txarteldegietan eta webgunean eskuragarri (2 € Lagunak, eta 4 € gainerakoak) informazio gehiago :
aurrera
webgunean, maiatzaren 15etik
LET’S GO TO THE MOVIES! [+18] 30, asteazkena, eta ekainak 27, 18:30 Landu ingelesa giro lasaian, arteari buruzko ikus-entzunezkoak jatorrizko bertsioan ikusten, eta British Council-eko irakasleen laguntzarekin. maiatzak
lekua : Zero Espazioa
sarrerak : saio bakoitza baino astebete lehenago
eskuragarri, txarteldegietan eta webgunean. Doan Museoaren Lagunek eta akreditazioa duten British Council-eko ikasleek, eta 3 € gainerakoek
sarrerak :
ZIURTATU ZURE PLAZA! Community logotipoa duten jarduerei dagokienez, Lagunek eta Jarraitzaileek aurrez erosi ahal izango dituzte sarrerak, eta lehentasuna izango dute Communityn erregistratuta ez dauden gainerakoekin alderatuta. Urdinez markatutako jarduerak Museoaren Lagunentzat soilik dira.
ART AFTER DARK [+18] 18 eta ekainak 8, ostirala, 22:00–01:00 Hileko ostiral batean, Museoak gauez zabaltzen ditu ateak, jendeak ezohiko ordutegian goza dezan erakusketez eta nazioarteko DJ emanaldiez. maiatzak
lekua :
Atrioa txarteldegietan eta webgunean eskuragarri (9 € Lagunek, eta 13 € gainerakoek). Akreditazioa duten 18 urtetik gorakoentzat. Plaza kopuru mugatua informazio gehiago : Museoaren webgunean sarrerak :
MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 18, ostirala Guggenheim Bilbao Museoak Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du. Aurten, Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, bisitari berriak du gaia, eta jarduera hauek antolatu ditu: maiatzak
ESZENAN KONTZERTUA: ESTHER FERRER ETA MUNDUKO BARREAK* 19, larunbata, 18:00 Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak erakusketaren eta Munduko barreak lanaren inguruan antolatutako ekintza. Bertan izango da artista. maiatzak
lekua : 105 aretoa; plaza kopuru mugatua, jendea iristen den ordenan sarrera : doan, Museorako eguneko sarrera erosiz gero iraupena gutxi gorabehera : 30 min *Baliteke jardueran aldaketak izatea
Esther Ferrer eta Munduko barreak kontzertuan boluntario gisa aritu nahi duzu? Performancean hartuko duzu parte, artista donostiarraren esanetara. Informazio gehiago webgunean, apirilaren 23tik aurrera.
PIANO-ERREZITALDIA / PROIEKZIOA GERRA HANDIA: PIANORAKO ELEGIA 22, ostirala, 19:00 Marc Chagalli eskainitako erakusketa dela eta, Museoak piano-kontzertu bat eskainiko du María Cueva Méndezen eskutik, Lehen Mundu Gerraren amaiera ospatzeko; izan ere, Chagallen obran eragin handiena izan zuten gertakari soziopolitikoetako bat izan zen hura. Kontzertuaz gain, garaiko grabazioak jarri eta irudiak proiektatu ere egingo dira. ekainak
lekua :
Entzungela txarteldegietan eta webgunean eskuragarri (3 € Lagunek, eta 5 € gainerakoek) aurresalmenta : Lagunek maiatzaren 6ra arte; jarraitzaileek maiatzaren 7tik aurrera salmenta : gainerakoek maiatzaren 11tik aurrera sarrerak :
museorako sarrera :
doakoa 12:30 (orokorra) eta 17:00 (bisitaldi laburra). Plaza kopuru mugatuak
doako bisitaldi gidatuak :
Bisitariek beren nahiak parteka ditzakete Yoko Onoren Bilborako nahien zuhaitza lanean parte hartuta. Museoaren Lagunak bi pertsonarekin joan daitezke; pertsona horiek doan erabili ahal izango dute entzuteko gida.
2018KO GAU ZURIA LA NOCHE BLANCA 16, larunbata Urtero bezala, 1300. urtean Bilbok hiri-gutuna sinatu eta hiria sortu izanaren urteurrena ospatzen da, aire zabaleko hainbat ekitaldiz beteriko gau batean. Museoak bat egiten du Fundación Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Gau zuria La Noche Blanca ekimenarekin. Bertan, ikuskizun nagusietako batek hiria ezagutzeko eta bertako nahiz nazioarteko artisten sorkuntzez gozatzeko aukera ematen du. ekainak
lekua :
Atrioa 22:00–2:00 informazio gehiago : ewww.bilbaoturismo.net webgunean, ekainaren 1etik aurrera ordutegia :
BERLINGO FILARMONIKOA* ZUZENEKO KONTZERTUAK ENTZUNGAI Berlingo Orkestra Filarmonikoaren azken denboraldiko kontzertuak zuzenean, Bilboko Elkarte Filarmonikoaren laguntzarekin. • maiatzak 12, larunbata, 19:00 Zuzendaria: Tugan Sojiev. Piano-jotzailea: Yefim Bronfman • ekainak 20, asteazkena, 20:00 Zuzendaria: Sir Simon Rattle. Rattleri agur esateko kontzertua lekua: Entzungela
sarrerak: txarteldegietan eta webgunean eskuragarri
programa eta sarrerak, doan Lagunek maiatzaren 7ra arte; Jarraitzaileek maiatzaren 8tik aurrera salmenta : gainerakoek maiatzaren 11tik aurrera (1. kontzertua) eta ekainaren 1etik aurrera (2. kontzertua) aurresalmenta :
VETUSTA MORLA TALDEAREN KONTZERTUA 30, larunbata, 20:30 Museoaren zabaldegian, Vetusta Morla rock taldearen birako azken kontzertua izango da. Kontzertu horretan, bere laugarren diskoa aurkeztuko du taldeak, aurreko albumetako abesti arrakastatsuekin txandakatuta. ekainak
informazio gehiago :
webgunean
NIGHT + DAY FESTIVAL: THE XX 11, asteazkena, 17:00 Bilbao BBK Live jaialdiko Night + Day programaren barruan, hainbat musika-emanaldi eskainiko dira Museoaren kanpoaldean jarritako bi eszenatokitan; besteak beste, Jamie XX artistarena. uztailak
informazio gehiago :
webgunean
*Baliteke jardueran aldaketak izatea
ACT FESTIVAL HITZALDIA: TERESA AND STEVE ARE FINDING OUT ALL ABOUT LOVE 2, larunbata, 12:00 2018ko ACT Festival jaialdiko jarduera osagarrien barruan, hitzaldi bat emango dute Leeds Beckett Metropolitan Univestity-ko arte-kontserbatzaile eta irakasle Teresa Brayshawk eta Steve Purcellek arte eszenikoei eta haien orainari eta etorkizunari buruz. ekainak
lekua :
Zero espazioa txarteldegietan eta webgunean eskuragarri, doan. Ingelesetik gaztelaniarako ondoz ondoko itzulpen-zerbitzuarekin
sarrerak :
80 GONBIDAPEN LAGUNENTZAT! Lagunen artean Night + Day kontzertura joateko 80 gonbidapen zozketatuko ditugu. Parte hartzeko, eman izena webgunean (“Jarduerak” atala); bertako gune pribatuan, gainera, sarituetako bat izan zaren jakin ahal izango duzu, ekainaren 18tik aurrera. Ez galdu aukera.
haurrentzako tailerretarako sarrerak erosteko aukera aurreko hilabeteko 3. asteazkenetik aurrera: www.guggenheim-bilbao.eus argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00
HAURRENTZAKO TAILERRAK SORTZE-ESPERIENTZIAK larunbat eta igandeak, maiatza eta ekaina, 10:30 eta 17:00
Partaideek Txinako obra liluragarriak ezagutu ahal izango dituzte; besteak beste, bideoak, marrazkiak, instalazioak, pinturak, eskulturak edo performanceak. adina :
3–11 urte prezioa : 2,5 € Lagunek, eta 5 € gainerakoek. Txarteldegietan eta webgunean eskuragarri
BOOKS ALIVE! larunbat eta igandeak , maiatza ,
11:30–13:30 Museoko liburutegian, ipuinek bizia hartzen dute entzutera, abestera eta dantzatzera daramaten dinamiken bidez. Ingelesez da jarduera, Museoko liburutegian. adina :
2–11 urte prezioa : 2,5 € Lagunek, eta 5 € gainerakoek. Txarteldegietan eta webgunean eskuragarri
BABY ART igandeak , maiatza eta ekaina ,
10:30–12:30 Estimuluz eta jolasez beteriko gune bihurtzen da Museoa. Bertan, helduek eta haurtxoek esperientzia estetikoak biziko dituzte, eta elkarrekin esploratuko dituzte artearekin erlazionatutako hainbat kontzeptu; besteak beste, kolorea, testurak eta argia. adina :
6–36 hilabete 6 € Lagunek, eta 8 € gainerakoek. Txarteldegietan eta webgunean eskuragarri prezioa :
PUPPY TAILERRAK [lagunentzat soilik] Urtarotik urtarora bezala, landare-aldaketak Jeff Koonsen lanaren inguruan biltzen ditu haurrak, Puppyn oinarrituta beren eskultura sor dezaten. larunbat eta igandeetan : maiatzak 19 eta 20 [ euskaraz]; maiatzak 26 eta 27 [gaztelaniaz], 10:30 eta 17:00 adina :
adina: 3–5 urte eta 6–11 urte prezioa : doakoa
UDAKO TAILERRAK 25–29; uztailak 2–6; uztailak 9–13; 16–20 Bost egunez, material desberdinek eskulturak sortzeko zer aukera eskaintzen duten jakin ahal izango dute partaideek (besteak beste, ispiluak, bizikleta-gurpilak, landareak…). Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketa eta Joana Vasconcelos artistaren obrak izango dituzte inspirazio-iturri, sortzaile horiek erabiltzen dituzten materialak eta sinboloak aztertuta. Chagallen koadro iradokitzaileek hegoak emango dizkiote haien imajinazioari. Astero gai berri bat. ekainak
uztailak
adinak :
3–5 urte eta 6–11 urte ordutegia : 10:00–13:00. Doako harrera-zerbitzua: nahiago baduzu haurra 9:30ean utzi edo/eta 13:30ean jaso, adieraz ezazu erreserba egiterakoan parte hartuko duten haurren topalekua eta harrera : Taldeentzako txarteldegia asteko prezioa:
60 € Lagunek, eta 80 € gainerakoek. Webgunean eman dezakezu izena, maiatzaren 16tik aurrera
SUMMER FOR TEENS* 9–13, 10:00–13:00 12 eta 16 urte bitartean dituzu eta gustuko dituzu argazkilaritza, pintura, ikus-entzunezkoak eta arkitektura, eta jende berria ezagutzea, ingelesez hitz egiten duzun bitartean? Museoak 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskaintzen ditu ingelesez, erakusketetako obrekiko harreman zuzenean. uztailak
tokia :
Zero Espazioa, Museoko aretoak eta kanpoaldea
prezioa :
75 € Lagunek, eta 85 € gainerakoek; gehienez 20 pertsona eta gutxienez 8. Webgunean eman dezakezu izena, maiatzaren 16tik aurrera *Baliteke programazioa aldatzea
www.guggenheim-bilbao.eus
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu
BIDAIAK AURRERABIDEA/ATZERABIDEA ASIAKO HIRI FUTURISTAK
Artea anbibalentzia historikoaren garaian azaroaren 1etik 11ra
Shanghaiko arteen aste handiarekin bat eginez —12. Bienalaren eta Art021/ Shanghai Contemporary/ West Bund Design azoken inaugurazioa—, ibilbide ikusgarria diseinatu dugu Txinako bi hiri liluragarritako alderdi interesgarrienetan zehar, orainaren eta etorkizunaren artean. Tradizioa eta garaikidetasuna. informazio gehiago:
webgunean eta 944 359 081
telefono-zenbakian
LAGUNTZAILEAK ARRIAGA ANTZOKIA 17 Basques, Europako sustraiak munduan barrena bidaian. Euskal Barrokensemble
maiatzak
19 eta 20 Opus, Yaron Lifschitzek sortua, Circa ensemble eta Debussy Quartet-ekin batera. Circa konpainia
maiatzak
sarrerak: Antzokiko txarteldegietan
% 25eko deskontua Museoaren Lagunentzat. Gehienez bi sarrera txarteleko
GASTRONOMIA Gozatu udaberriko zaporeez Nerua Guggenheim Bilbao jatetxean. Kalitate handiko produktuak eta plater berriak: tanta-ilarrak txipiroi-zukuarekin; baba txikiak, klorofila eta arrautza-gorringoa; zurrukutuna; oilarra, otarrainxka-zukua, limoia eta pipermina; perretxiko zati gorenak; txangurrua, arroza eta kojia… Apirilaren 3tik, asteartearekin, udaberriko karta berria. Beste esperientzia ahaztezin bat izan nahi duzu? GOGORATU Museoaren Lagun gisa, % 10eko deskontua duzu Guggenheim Bilbao tabernan eta Museoaren terrazetan, eta % 5ekoa Bistró eta Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeetan
DENDA-LIBURUDENDA Oraindik ez duzu ezagutzen miriam ocarizen zapi-bilduma berria? Hurbil zaitez, eta ezagut ezazu gure denda-liburudendan edo, bestela, online dendan: tienda.guggenheim-bilbao.eus GOGORATU Museoaren Lagun gisa, % 15era arteko deskontua duzu erosketetan (% 5ekoa argitalpenetan)