Boletina ots mar

Page 1

museoaren lagunak

Andy Warhol. Itzalak (Shadows), 1978–79. Akrilikoa mihise gainean. 102 pintura mihise gainean (markorik gabe), 193 × 132 × 2,9 cm bakoitza. Dia Art Foundation. Erakusketaren ikuspegia: Dia:Beacon, Beacon, New York. Argazkia: Bill Jacobson. © 2016, The Andy Warhol Foundation for the Visual Arts, Inc./VEGAP

Andy Warhol: Itzalak 2016ko otsailak 26–urriak 2 105. aretoa Itzalak (Shadows) izeneko lan eskergari ekin zion Warholek 1978an, 50 urte bete zituenean, Factory-ko kideen laguntzaz. Lan honetan Warholek abstrakzioaren inguruan aurreko urtean egindako azterketak laburbildu zituen. Artelan hau guztiz iraultzailea izan zen bere garaian; formatua bera, adibidez, guztiz ezohikoa zen: Warholek 102 zati dituen pintura gisa sortu zuen eta erakusgai jartzen diren mihise kopurua erakusten den espazioaren araberakoa da. Aurreko artelanetan Warholek arrabolez eman zituen pintura akrilikozko geruza finak eta gainean irudi beltzak serigrafiatu zituen, baina Itzalak lanean hondoa esponjazko mopa batez margotu zuen eta horrek artistaren keinuak azpimarratzen ditu pintura-planoan. Guggenheim Bilbao Museoko hormetako 102 mihiseetan “itzal” horien inprimaketa positiboa eta negatiboa txandaka agertzen dira. Erreplika bat izan beharrean, Itzal bakoitza forma jakin bati dagokio, espazioa zehaztasun osoz betetzen duena eta behatzailearen begirada argirantz zuzentzen duena. Warholek itzaletan jarri zuen arreta osoa artelan honetan argia pizteko eta honela artearen oinarrizko gaira bueltatu zen: hautematea. Dia Art Foundation-ek antolatutako erakusketa

25 gonbidapen bikoitzen zozketa Andy Warhol: itzalak koktelera etortzeko laguntzailea:

eta 25 gonbidapen bikoitzen zozketa Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak koktelera etortzeko Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) erakusketa hauetako koktelera etortzeko irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.


Louise Bourgeois Izatearen egiturak: Gelak 2016ko martxoak 18–irailak 4 bigarren solairua

Louise Bourgeoisek (Paris, 1911–New York, 2010) forma, material eta tamaina askotako artelanak sortu zituen zazpi hamarkadaz luzatu zen ibilbide artistikoan. Erakusketa hau Gelak (1986–2008) sailean sakontzen lehena da. 1980ko hamarkadan hasi zen multzo horretan lanean eta ia amaiera arte jarraitu zuen; Bourgeoisen artearen gai guztiak laburbiltzen dira sailean. Gune iradokitzaile hauek barrualde bakartira sartu ezin garen gela modukoak dira, baina barrura begiratzera eta haien muina aztertzera gonbidatzen gaituzte, eta inguru pribatu baten ikuspegi intimoa eskaintzen digute. Bourgeoisen artelan guztiak bezala, Gelak egilearen bizitzako erreferentziez josita daude. Aurreko hamarkadetako lan garrantzitsuak ere badaude, artista sail hau sortzera eta garatzera eraman zutenak. Bourgeoisen pentsamoldearen funtsezko ideiak azaltzen dira erakusketan: espazioaren eta oroitzapenen, gorputzaren eta arkitekturaren eta kontzientziaren eta inkontzientearen gainekoak. Municheko Haus der Kunst-ek antolatutako erakusketa Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan babeslea :

Solasaldia: Louise Bourgeois 16 Jerry Gorovoy, Louise Bourgeoisen lagun eta laguntzailea 30 urtez, eta Julienne Lorz, Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak erakusketaren komisarioa, artista frantziar-estatubatuarraren izaeraz eta lanaz mintzatuko dira. Aldi bereko interpretazioa, ingelesa-gaztelania. martxoak

lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 18:30 sarrerak: doakoak; eskuragarri Museoko

txarteldegian eta webgunean

Louise Bourgeois. Gela (Azken igoera) [Cell (The Last Climb)], 2008. Altzairua, beira, goma, haria eta zura, 384,8 × 400,1 × 299,7 cm. Collection National Gallery of Canada, Ottawa. Argazkia: Christopher Burke. © The Easton Foundation / VEGAP, Madril

sareko gune pribatua GOGORATU: Museoaren Lagunek dohainik deskarga ditzakezue erakusketaren entzuteko gidak zuen gune pribatuan. www.guggenheimbilbao.es (Babesleak eta Kideak/Lagunak). Horrez gain, ingelesez dituzu Museoaren Lagunen buletinak. BIDE BATEZ, begiratu zure profileko datuak ondo daudela, eta, behar izatekotan, bete itzazu. Zure e-posta helbidea badaukagu, hala nahi izatekotan, bertara bidaliko dizkizugu buletinak eta azken orduak. Arinago izango duzu informazioa eskuragarri. Posta arruntez jakinarazpenik jaso nahi ez baduzu, aukeratu horretarako laukitxoa zure gune pribatuko profilean. Zure datuek zerbitzu hobea ematen laguntzen digute.


sarrerak salgai eta bisitaldiak erreserbagarri otsailaren

16tik aurrera:

www.guggenheim-bilbao.es. argibideak: 944 359 090 telefonoan, astelehena–ostirala, 09:00–14:00 baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan

lagunentzako gidaridun bisitaldi bereziak nazioarteko kideentzako

bisitaldi pribatua

Komisarioen eskutik gidaridun bisitaldia. Erakusketa bakoitzaren funtsezko elementuak zein aukeratutako piezen zergatia lehen eskutik ezagutzeko aukera bikaina. Argibideetarako deitu Museoaren Lagunen Zuzendariordetzara.

doako gidaridun bisitaldiak* [aurretik erreserba egin behar da]

Zatoz aldi baterako erakusketa hau ezagutzera, eta gozatu Lagunentzako doako gidaridun bisitaldiaz. Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak 5, asteartea : 17:15 [euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [gaztelaniaz]

apirilak

8, ostirala: 17:15 [euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [gaztelaniaz]

apirilak

apirilak 10, igandea : 11:30 [euskaraz], 12:00 [gaztelaniaz] topagunea :

taldeen txarteldegia (bisitaldia baino bost minutu lehenago)

lagunartean* Bazkalorduari zein iluntzeari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia aurkeztu berri den erakusketaren inguruan; amaieran, bazkaria zein afaria hartu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagunartean egongo zara 6, asteazkena: Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak apirilak

14:00–16:00 sarrerak : Lagunak

20 €/pertsona; Lagun batekin datorrena: 30 €/pertsona. Barne daude gidaridun bisitaldia eta bazkaria.

19:00–22:00

sarrerak : Lagunak 30 €/pertsona; Lagun batekin

datorrena: 40 €/pertsona. Barne daude gidaridun bisitaldia eta afaria

*Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxienez 10 partaide. (Ikus menua www.guggenheim-bilbao.es webgunean)

partekatutako hausnarketak* Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauetan ezagutu erakusketen obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.

arte arduradunen ikuspegia Andy Warhol: Itzalak martxoak 2, asteazkena , 18:30 Lucía Agirre, erakusketaren komisarioa eta Museoko arte-arduraduna Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak apirilak 13, asteazkena , 18:30 Petra Joos, erakusketaren komisarioa eta Museoko arte-arduraduna

funtsezko kontzeptuak Andy Warhol: Itzalak martxoak 9, asteazkena , 18:30 Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Arloko Zuzendariordea Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak apirilak 20, asteazkena , 18:30 Luz Maguregui, Hezkuntza Koordinatzailea topagunea :

Informazio-mahaia

sarrerak : 2 € Lagunak, 3 € publiko orokorra, (Museorako

sarrera ez dago barne). Gutxienez: 8 pertsona taldeko.

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre


bilborako nahien zuhaitza 18, osteguna , eta martxoak 20, igandea Yoko Onoren Bilborako nahien zuhaitza artelanean parte hartzeko aukera egongo da otsailaren 18an (osteguna), artista jaio zen eguna, eta martxoaren 20an (igandea), John Lennonekin ezkondu zen egunaren urteurrena. Aretoko orientatzaileei galdetu lanean nola hartu dezakezun parte. otsailak

lekua eta ordua : bigarren solairuko kanpoko terraza, 11:00–14:00 eta 16:00–19:00. Doako jarduera, eguneko sarrera erosiz gero

Let’s go to the Movies! [+18] hileko azken asteazkena hurrengo egunak : otsailak

24 eta martxoak 30 Ingelesa aise lantzeko aukera duzu hau. Ingelesezko jatorrizko bertsioan (batzuetan gaztelaniazko azpitituluekin) artearekin zein Museoko erakusketekin eta arkitekturarekin zerikusia duten film laburrak zein film luzeen zatiak ikusiko ditugu eta British Councileko irakasleek bideratutako solasaldiekin tartekatuko ditugu.

ikus-entzunezkoak FASHION FILM aFRIkAn [+18] 19, ostirala Fashion Film Afrikan erakustaldia Estudio YOXek ekoitzi du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, Making Africa — Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketa dela eta. Programaren barruan Afrikako ikus-entzunezko eta moda egileen filmak, publizitate-kanpainak, dokumentalak zein bideoklipak daude; egileetako asko Making Africa erakusketarekin zuzenean lotuta daude, hala nola, Ikiré Jones, Duro Olowu, Zohra Opoku eta Selly Raby Kane. “Fashion and Films” emanaldien lehen urtea da honakoa. Nazioarteko erakustaldi honetan modarekin lotutako ikus-entzunezkoak emango dira, interes sozialeko hainbat gai jorratzen dituztenak, besteak beste: garapena, ekologia eta iraunkortasuna, nortasuna eta genero-berdintasuna, kultura, arraza, sexualitatea eta etnikotasuna eta estereotipatu gabeko edertasuna. otsailak

lekua eta ordua : Museoko Entzungela, 18:30–20:00

sarrerak : dagoeneko salgai Museoko txarteldegian eta

webgunean; 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra. Jatorrizko bertsioan, ingelesezko azpitituluekin

Gomendagarria da ingeles maila ertaina izatea (First Certificate) egitaraua : webgunea begiratu lekua eta ordua : Zero Espazioa, 18:15 sarrerak : doakoak Museoaren Lagunentzat eta British Councileko ikasleentzat, egiaztagiria erakutsita; 3 € publiko orokorrarentzat (18 urtetik gorakoak). Eskuragarri Museoaren txarteldegian eta webgunean, saio bakoitza baino astebete lehenago. Gutxienez: 10 pertsona; gehienez: 30 British Councilekin lankidetzan

hitzaldiak eta solasaldiak topaldia: xabier sáenz de gorbearen inguruan Xabier Sáenz de Gorbea arte-kritikari, idazle, komisario eta arte-irakasle entzutetsuaren eta haren lanaren inguruko topaldia antolatuko du Guggenheim Bilbao Museoak. lekua : Museoko Entzungela

sarrerak : doakoak, eskuragarri Museoko txarteldegian

eta webgunean

argibideak museoaren webgunean


sarrerak salgai otsailaren 16tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.es argibideak: 944 359 090 telefonoan, astelehena–ostirala, 09:00–14:00 baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan

sortze prozesua San Petersburgoko Eifman Balleta 19, larunbata San Petersburgoko Eifman Balletak Rodin dakar Bilbora, Auguste Rodin eskultorearen bizitza eta lanari eta haren musa izandako Camille Claudel eskultoreari buruzko “ballet psikologikoa”. Konpainiaren zenbait kideek ekoizpenaren gakoen berri emango digute. martxoak

lekua eta ordua : Museoko Entzungela, 12:00

sarrerak : Museoko txarteldegian eta webgunean;

2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra

agertokian Art After Dark [+18] 19 eta martxoak 11, biak ostiral Hilean ostiral batean, Museoak gaueko ordutegiarekin zabalduko ditu ateak erakusketak ikusi eta nazioarteko DJ onenen saioez gozatzeko. otsailak

lekua eta ordua : Museoko Atrioa, 22:00–01:00

sarrerak : dagoeneko salgai Museoko txarteldegian eta

webgunean; 9 € Lagunak, 13 € publiko orokorra [ikusle kopuru mugatua]

argibideak museoaren webgunean

Erosi klik eginez Erraza eta erosoa da tienda.guggenheim-bilbao.es Lagunek %15eko beherapena duzue Dendako salgaietan (%5 argitalpenetan)

.

Argazkia: Michael Khoury


haurrentzako tailerren sarrerak salgai aurreko hileko 3. asteazkenean: www.guggenheim-bilbao.es. argibideak: 944 359 090 telefonoan, astelehena–ostirala, 09:00–14:00 baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan

familientzako jarduera eta tailerrak haurrentzako tailerrak Armiarma tailerrak [doakoak; lagunentzat soilik]

Etxeko txikiek Louise Bourgeoisen Ama lanean oinarritutako eskulturak egingo dituzte. martxoak 12 eta 13, larunbata eta igandea [euskaraz]:

11:00–13:00: talde 1, 3–5 urte 17:00–19:00: 2 talde, 3–5 eta 6–10 urte

martxoak 19 eta 20, larunbata eta igandea [gaztelaniaz]: 11:00–13:00: talde 1, 3–5 urte 17:00–19:00: 2 talde, 3–5 eta 6–10 urte

Zer margotu duzu hemen

Artelan figuratibo eta abstraktuak aztertu ondoren, haurrek haien keinuen aztarnak, testurak eta koloreak baliatuko dituzte margolanetan. otsailak 13 eta 27, biak larunbat, eta 14 eta 28, biak igande [euskaraz]:

11:00–13:00: talde 1, 3–5 urte 17:00–19:00: 2 talde, 3–5 eta 6–10 urte otsailak 20 eta 21, larunbata eta igandea [gaztelaniaz]: 11:00–13:00: talde 1, 3–5 urte 17:00–19:00: 2 talde, 3–5 eta 6–10 urte

Itzalak margotzen

Haurrek itzalak harrapatu eta, ondoren, margotu egingo dituzte. martxoak 5 eta 6, larunbata eta igandea [gaztelaniaz]:

11:00–13:00: talde 1, 3–5 urte 17:00–19:00: 2 talde, 3–5 eta 6–10 urte

sarrerak : 2,5 € Lagunak, Museoko txarteldegian eta webgunean, jarduera eguneko aurreko hileko hirugarren asteazkeneko goizeko 10etatik aurrera. Webgunean beste jarduera eta tailer batzuen berri duzu.

Baby art 14, 21 eta 28 eta martxoak 6, 13, 15 eta 20, guztiak igande , 10:30–12:30 otsailak

Museoa estimuluz eta jolasez betetako gune bilakatzen da, heldu eta haurtxoek bizipenak parteka ditzaten. adina : 6–24 hilabete sarrerak : 6 € Lagunak, 8 € publiko orokorra

Books Alive! larunbat eta igandeetan ,

11:30–13:30 Ipuinetan murgilduko dira partaideak jolasen, abestien, ariketa plastikoen eta gorputz adierazpenaren bidez; jarduera ingelesez da.

Rainsticks

13, 14, 27 eta 28 [ adina : 2–5 urte ] Animalien gaineko ipuin dibertigarrien bidez jolastuko gara, ahotsa, gorputza eta musika baliatuz. Horrez gain, gure musika-tresna eraikiko dugu. otsailak

Pop-Up

20 eta 21 [adina : 6–8 urte ] Bizia duten ipuin hauek irekitzean inoiz ez dakigu zer gertatuko den. otsailak

Room in the Broom

5, 6, 19 eta 20 [adina: 6–8 urte ] Egingo dugu hegan sorgin honen erratzean? martxoak

But Where is the Green Parrot?

12 eta 13 [adina: 2–5 urte ] Koloreak ingelesez erabiltzeko jolas eta abesti dibertigarriak. martxoak

lekua :

Museoko Liburutegia 2,5 € Lagunak (prezioa haur bakoitzeko), Museoaren webgunean. Helduak (Lagunak direnak) doan sar daitezke jarduerara haurrak laguntzeko.

sarrerak :


hitzarmenak BOS

denboraldiko 11. kontzertua otsailak 18 eta 19

Ángel Illarramendi: Obertura Zarautz (erabateko estrainaldia) Igor Stravinski: Piano eta orkestrarako kapritxoa Wolfgang Amadeus Mozart: Rondo la maiorrean, Kv. 386 Franz Schubert: Sinfonia, 4. zk., do minorrean, D. 417 “Tragikoa” Miguel Ituarte, pianoa, eta Nabil Shehata, zuzendaria %20ko beherapena Museoaren Lagunentzat. Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko sarrerak : Euskalduna Jauregiko txarteldegian

EIFMAN BALLET: Rodin martxoak 18 eta 19

Zuzendaritza artistikoa: Boris Eifman Koreografia: Boris Eifman Musika: Maurice Ravel, Camille Saint-Saëns, Jules Massenet Eszenografia: Zinovy Margolin Jantziak: Olga Shaishmelashvili Argiak: Gleb Filshtinsky, Boris Eifman %25eko beherapena Museoaren Lagunentzat. Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko sarrerak : Arriaga Antzokiko txarteldegian Argazkia: Michael Khoury

Arriaga antzokia

AKRAM KHAN COMPANY: KAASH otsailak 25

Zuzendaritza artistikoa: Akram Khan Musika: Nitin Sawhney Eszenografia: Anish Kapoor Argiak: Aideen Malone Jantziak: Kimie Nakano Gainerako musika: John Oswalden Spectre; musikariak: The Kronos Quartet; ahotsa: Akram Khan, B C Manjunath Soinuaren grabaketa: Bernhard Schimpelsberger Ekoizlea: Farooq Chaudhry


w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:

gastronomia eskaintza Museoan hiru gune daude sukaldaritza onenaz gozatzeko: Nerua Guggenheim Bilbao sukaldaritza eta kultura bizitzeko leku bat da, non naturak Josean Alijaren sukaldaritzaren erritmoa zehazten duen. Tokiko sukaldaritza da, baratzetatik, itsasotik eta baserritik edaten duena. Alijak printzipio sendoak ditu eta haren helburua betetzen laguntzen dioten ekoizleen alde agertzen da beti; asmo du abangoardian egotea baina gure sukaldaritzan errotutako zaporeak gordetzea. Bistr贸 Guggenheim Bilbao jatetxean betiko errezetak eta saltsak dituzte oinarri, baina findu, landu eta publiko handira

egokitzen dituzte; izan ere, sukaldaritza zaporetsua eta osasuntsua eskaintzen dute ingurune informal batean. Gune aproposa da ospakizunak, laneko bilerak, lagunekin afariak eta beste asko egiteko. Ezkontzak ere ospa daitezke, hirian bertan izan dezakezu zure ezkontza modernoa. Bar Guggenheim Bilbao tabernak kalitate handiko pintxoez gozatzeko aukera ematen du: nahasketa harrigarriak eskaintzen ditu. Pintxoen bidez araurik gabeko sukaldaritza egiten dute, baina herriko produktuak, ohiturak eta historia gordetzen dituzte eta aukera ematen digute bizitzaz lagunartean gozatzeko. %5eko beherapena duzue Museoaren Lagunek Bistr贸 eta Nerua jatetxeetan eta %10ekoa Bar tabernan, Lagun txartela erakutsiz gero. Beherapen horiek ez dira beste eskaintza batzuekin bateragarriak

BERRITU LAGUN TXARTELA eta IZAN EZAZU ARTEZ ETA KULTURAZ BETETAKO BESTE URTE BAT Museoaren Lagunen programaren parte izatea eskertu nahi dizugu. Gurekin segitzea gustatuko litzaiguke. Oraindik ere gozatzeko aukera asko izango dituzu! Hurrengo erakusketak partekatu nahiko genituzke zurekin: arte garaikidearen ikono handien lanak izango ditugu, besteak beste, Andy Warholenak, Louise Bourgeoisenak eta Francis Baconenak, baita xx. mende hasierako lanak, Parisko Eskola zirraragarriarenak. Gogoan izan, gainera, Lagunentzako bisitaldi eta tailer bereziak, beherapenak (jardueretan, Dendan eta jatetxeetan) eta beste museo eta kultur erakunde batzuetan abantailak edukiko dituzula. Ez galdu aukera! Aurten ere berritu zure Lagun txartela eta izan ezazu artez eta kulturaz betetako beste urte bat.

Poltsa hau jasoko duzu opari Museoko informazio-mahaian.

2016ko berritzeak, aleak amaitu arte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.