www . guggenheim - bilbao . eus
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu
museoaren lagunak
Henri de ToulouseLautrec-en kartelean oinarrituta osatutako irudia. Jane Avril, 1899. Jatorrizkoa: koloretako litografia, 55,5 x 37,9 cm. Bilduma pribatua
Paris, mende amaiera
Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak 2017ko maiatzak 12–irailak 17 305–306–307 aretoak komisarioa : vivien greene Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketak ehun obra inguru izango ditugu ikusgai: pinturak, marrazkiak, grabatuak eta paper gaineko lanak, besteak beste. xix. mende amaierako abangoardia frantsesa da erakusketaren ardatza, bereziki Neoinpresionismoa, Sinbolismoa eta nabiak. Asaldura politikoak eta eraldaketa kulturalak astindutako garai eta tokia zen mende amaierako Paris. Epealdi horrek hainbat arte-mugimendu berri jaiotzen ikusi zituen, garai iskanbilatsu haren aurpegi desberdinen isla gisa. Orduko artista haiek lantzen zituzten gaiek, ordea, oraindik jardunean zeuden aitzindari Inpresionisten berberak izaten jarraitu zuten, hein handi batean: paisaiak, hiri modernoa eta aisialdiko jarduerak; aitzitik, eszena horiek ikuspegi introspektibo eta fantastikoez lagunduta agertzen ziren, eta gai ezagun horiei heltzeko modua aldatu egin zen. Abangoardia horiek ikertzeko asmoz, erakusketak garai hartako pertsona ospetsuenetako batzuetan zentratzen da: Paul Signac, Maximilien Luce, Maurice Denis, Pierre Bonnard, Félix Vallotton, Odilon Redon edo Henri de Toulouse-Lautrec.
ELKARRIZKETA BAT MENDE AMAIERAKO PARISKO ARTEARI BURUZ Vivien Greene eta Cornelia Homburg-en arteko elkarrizketa, mende amaierako Parisko arteari eta artistei buruz. Lehena Paris, fin de siècle erakusketaren komisarioa da, eta bigarrena Washingtongo Unibertsitateko Art Gallery ezaguneko kontserbatzailea eta xix. mende amaierako arte frantsesean aditua. eguna eta ordua: Maiatzak 10, 19:00, Entzungelan
sarrerak: doan (jada eskuragarri daude Txarteldegian
eta webgunean). Ingelesez, gaztelaniazko aldi bereko itzulpenarekin
INAUGURAZIO-KOKTELERA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, Paris, fin de siècle edo Bill Viola erakusketen inaugurazio-koktelera joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez. Languntzailea
Bill Viola: atzera begirakoa 2017ko ekainak 30–azaroak 9, bigarren solairua komisarioa: lucía agirre
Bill Viola gaur egungo artista gailenetako bat da; bideogintzaren aitzindarietako bat izan zen, baita irudia mugimendua darabilten lanen azterketa egiten lehenengotarikoa ere. AEBko artistak bizitzaren zikloaren, heriotzaren eta birsortzearen inguruko irakurketa literala nahiz metaforikoa egiten du, elementu primarioak erabiliz, besteak beste sua eta ura. Denbora eta eskala aldaketak sartu ohi ditu haren lanetan, ikusleak hunkitu eta haiengandik ustekabeko erantzunak lortzearren. Gainera, Violaren piezek lotura sakonak dituzte beti artearen historiarekin eta gai sakonei heltzen diete, esate baterako, hautemateari eta espiritualtasunari. Bill Viola: atzera begirakoa erakusketan gaika eta kronologikoki ikertuko da Violaren ibilbidea, 1970eko lanetatik, hasierakoak, esaterako Igerileku islatzailea (1977–79), azken aldiko instalazio monumentaletara, tartean direla, Egunero aurrera eginez (2002), Suzko emakumea (2005), Tristanen igoera (2005), Ameslariak (2013) eta Alderantzikatutako jaiotza (2014). Erakusketak helburu du artistaren lengoaiak izandako garapena azaltzea; izan ere, eboluzio hori erreprodukziobaliabideen sofistikazioarekin batera gertatu da. Violaren lanek, finean, zentzumenak zirikatzen dituzte, transzendentziaren eta gizakion bizitzaren denborazkotasunaren inguruko hausnarketa eragiteko.
Su emakumea (Fire Woman), 2005. Bereizmen handiko koloretako bideo proiekzioa, lau kanaleko soinua, baxu-bozgorailuduna (4.1). Pantailaren neurriak: 580 cm × 326 cm; gelako neurri aldakorrak, 11 min 12 s. Antzezlea: Robin Bonaccorsi. Studio Bill Viola. © Bill Viola
Babeslea:
Artea ikasbide 2017ko ekainak 20–irailak 17 hezkuntza-gunea
Babeslea
Artea ikasbide deitutako 20. erakusketak 113 ikaslek sortutako lanak aurkezten ditu. 6 eta 12 urte bitarteko haurrek ikasturtean zehar osatu dituzte artelanak, sei artista eta bederatzi irakasleren laguntzaz. Hezkuntza-programa honek Lehen Hezkuntzako curriculumeko gaiak indartzen ditu, jarduera artistikoen bitartez. 2016–17 ikasturtean zehar, artea tresna gisa hartuta, haurrek hainbat gauza aztertu dituzte: zenbat familia mota dauden, zerk egiten gaituen desberdin eta zerk berdin… Horretarako, argazkiak, pintura, eskultura, bideoa edo performancea baliatu dute, eta errealitatea deskubritu eta ulertzen saiatu dira.
sarrerak erosteko eta jarduerak erreserbatzeko, apirilaren
28tik aurrera
www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00o baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan
LAGUNENTZAKO BISITALDI BEREZIAK NAZIOARTEKO KIDEENTZAKO BISITALDI PRIBATUAK Erakusketa bakoitzeko komisarioek gidatutako ibilbideak dira, aukera paregabea ematen dutenak erakusketen giltzarriak eta hautatutako artelanen aukeraketaren arrazoia lehen eskutik ezagutzeko. Jarduera honi buruzko argibideak eskura ditzakezu Museoaren Lagunen Zuzendariordetzara deituz.
DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK* [aurretik erreserba egin behar da]
Aldi baterako erakusketak ezagutzeko eta horietaz gozatzeko, zatoz Lagunentzako gidaridun bisitaldi berezietara. Paris, fin de siècle maiatzak 30, asteartea 17:15 [euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [gaztelaniaz] ekainak 2, ostirala
17:15 [euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [gaztelaniaz], 18:30 [gaztelaniaz] ekainak 4, igandea
11:30 [euskaraz], 12:00 [gaztelaniaz], 18:00 [gaztelaniaz], 18:15 [gaztelaniaz]
Bill Viola: atzera begirakoa uztailak 18, asteartea 17:15 [euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [gaztelaniaz] 21, ostirala 17:15 [euskaraz], 17:45 [gaztelaniaz], 18:15 [gaztelaniaz] uztailak
23, igandea 11:30 [ euskaraz], 12:00 [ gaztelaniaz] uztailak
topagunea :
Taldeen Txarteldegia, bisita hasi baino 5 minutu lehenago
LAGUNARTEAN* Eguerdiko atsedenaldian, edo arratsaldeko azken orduan, gozatu ireki berri den erakusketarako bisita gidatu batez eta ondoren bazkaldu edo afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagun artean egongo zara. Paris, fin de siècle maiatzak 25, osteguna, 14:00–16:00 eta 19:00–22:00 bazkalorduko prezioa : Lagunak 20 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne afalorduko prezioa : Lagunak 30 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta afaria barne * Datak eskariaren eta zerbitzu eskuragarritasunaren arabera alda daitezke. Gutxienez: 10 parte-hartzaile. Begiratu menua webgunean.
sarrerak erosteko eta jarduerak erreserbatzeko, apirilaren
28tik aurrera
www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00o baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan
PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK* Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauetan ezagutu erakusketa berriak, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.
ARTE ARDURADUNEN IKUSPEGIA Paris, fin de siècle maiatzak 24, asteazkena , 18:30 Manuel Cirauqui, Guggenheim Bilbao Museoko Arte Arduraduna
FUNTSEZKO KONTZEPTUAK Paris, fin de siècle maiatzak 31, asteazkena , 18:30 Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea Artea ikasbide ekainak 21, asteazkena , 12:30 Marta Prado, Hezkuntza teknikaria topagunea :
Informazio-mahaia
sarrerak : 2 € Lagunak, 3 € publiko orokorra;
webgunean soilik salgai, (Museoko sarrera ez dago barne). Gutxienez 8 pertsona talde bakoitzeko; gehienez 20
*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre Artea ikasbide erakusketa, 2016.
BISITALDI LABURRAK Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian. ordutegia :
asteartea–ostirala, 17:00; larunbat eta igandeak, 12:30 eta 13:30. Jaiegunetan (igandeak izan ezik) ez dago bisitaldirik sarrerak : doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. Edukiera mugatua (helduera ordenaren arabera) iraupena : 30 min
sarrerak erosteko eta jarduerak erreserbatzeko, apirilaren 28tik aurrera, hemen: www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00o baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan
SOLASALDIAK ETA HITZALDIAK JACKSON POLLOCKEN HORMA-PINTURAREN GAINEAN, INGURUAN ETA HARAINDIAN 4, osteguna , 18:30 Peggy Guggenheimek 1943an agindu zion Jackson Pollock-i Horma irudia egiteko, eta lan hori Espresionismo Abstraktua izeneko mugimenduaren katalizatzaile nagusietako bat izan zen. Ordudanik, margolan harrigarri horrek eragin handia izan du geroko margolari eta eskultoreengan, eta xx. mendearen bigarren erdiko margolan garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du oraindik ere. Margolanaz eta Espresionismo Abstraktuaz hitz egingo du David Anfamek, Espresionismo abstraktua erakusketaren komisarioak, mugimenduaren aditu ospetsuenetako bat eta gaiari buruzko funtsezko liburuen egilea baita. maiatzak
lekua :
Entzungela sarrerak : doakoak (eskuragarri daude txarteldegian edo webgunean). Ingelesez, gaztelaniazko aldi bereko itzulpenarekin
IKASTAROAK SUMMER FOR TEENS* 10–14, 10:00–13:00 12–16 urteko gaztea zara, pintura, diseinua, argazkigintza edo animazioa gustuko dituzu, eta gainera ingelesa praktikatu nahi duzu? Uztailean zehar, goizez, Museoak 12–16 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak eskaintzen ditu. Ekintzak ingelesez izango dira, eta gazteek harreman zuzena izango dute erakusgai dauden artelanekin. uztailak
lekua :
Zero Espazioa, aretoak eta kanpoaldea izen - ematea : webgunean, apirilaren 28tik aurrera Lagunentzat, maiatzaren 31tik aurrera, publiko orokorrarentzat prezioa : 75 € Lagunak, 85 € publiko orokorra. Taldeko 20 pertsona gehienez, gutxienez 10 *Aldaketak egon daitezke programazioan.
sarrerak erosteko aukera, apirilaren
28tik aurrera hemen: www.guggenheim-bilbao.eus
argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera,
09:00–14:00
baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan
IKUS-ENTZUNEZKOAK ART AFTER DARK [+18] ostiralak , maiatzak
26 eta ekainak 9, 22:00–1:00 Hilabetean behin, ostiraletan, Museoak gauez zabaltzen ditu ateak publikoak erakusketak bisitatu eta musikaz zuzenean gozatzeko. Adinez nagusi izatea egiaztatu behar da. lekua :
Atrioa 9 € Lagunak, 13 € publiko orokorra; Txarteldegian edo webgunean salgai. 18 urtetik gorakoentzat (egiaztagiria eskatuko da). Ikusle kopuru mugatua
sarrerak :
Maximilien Luce. Écoleko kaia, Paris, ilunabarrean (Quai de l’École, Paris, le soir), 1889. Olio-pintura mihise gainean, 50,9 x 70 cm. Bilduma pribatua
IKASTAROAK EZAGUTU MENDE AMAIERAKO MELODIA FRANTSESAK [LAGUNENTZAT BAKARRIK]
maiatzak 16, 23 eta 30, astearteak; ekainak 8, osteguna; eta ekainak 13 eta 20, astearteak, 18:00–19:00
Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin elkarlanean, musikagile frantsesei buruzko ikastaro bat eskainiko dugu, Paris, fin de siècle erakusketaren aitzakian. Astearte arratsaldeetan, ezagutu xix. mende amaierako Parisko konpositore ospetsuenen musika, Teresa Merino Guereñu irakaslearen eskutik. Ikastaroak sei saio ditu eta, erakusketara bisita egiteaz gain, Elkarte Filarmonikoaren programako musikaemanaldi batera joango gara. lekua : Museoko Hezkuntza-gela izen - ematea :
Jarduera hau Museoaren Lagunentzat eta Elkarte Filarmonikoko bazkideentzat bakarrik da: 90 € laguneko (plaza mugatuak, gehienez 20 lagun, gutxienez 10)
ARTEA EZAGUTZEN: ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA [LAGUNENTZAT BAKARRIK]
17 eta 18, 19:00–20:30 h Mª Dolores Jiménez Blanco saiakera-idazle, arte-kritikari, erakusketen komisario eta Madrileko Universidad Complutenseko Arte Historiako irakasle titularra izango da ikastaro hau gidatuko duena. Espresionismo Abstraktuaren gakoak eskainiko dizkigu: testuingurua, artelanak eta protagonista nagusiak. Ekimen hau arte garaikidearen inguruko oinarrizko gai kontzeptual eta erreferentzialak ikasi nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago. maiatzak
lekua :
Hezkuntza-gunea eta Museoko aretoak. izen - emateak : 40 € (plaza mugatuak; 30 lagun gehienez, gutxienez 15)
ZINEMAREN HASIERAK ETA DJ MUSIKA ZUZENEAN larunbatak , maiatzak
27 eta ekainak 3, 19:00 Paris, fin de siècle erakusketaren aitzakiarekin, goza itzazu zinema klasikoa eta zuzeneko binilo musika uztartzen dituzten saioez. Bertan, Lumière anaien eta Georges Méliès-en lehen zinema-grabaketak proiektatuko dira, DJ batzuek, Esteban Lahoz tartean, binilo musika zuzenean jartzen duten bitartean. Plan itzela da larunbat arratsalderako! Zikloa Vinyl Lovers Films etxearekin batera antolatu dugu. Kontsulta ezazu programazio osoa webgunean. lekua :
Museoko Entzungela
saio bakoitzaren iraupena : sarrerak :
45 min 4 € Lagunak, 6 € publiko orokorra
OPERA ZUZENEAN 30, ostirala, 20:00 Madrilgo Teatro Real antzokiaren bigarren mendeurrenean eta Guggenheim Bilbao Museoaren 20. mendeurrenean, bi erakundeak elkarlanean aritu dira Giacomo Puccini-ren Madama Butterfly opera Madrildik zuzenean emateko. Hiru ekitaldiko tragedia japoniar hori 1930eko hamarkadako plato zinematografiko batean kokatu dute. Musika-zuzendaria Marco Armiliato da eta eszena-zuzendaria Mario Gas. ekainak
lekua : Museoko Entzungela
sarrerak: Doakoak dira; Txarteldegian edo webgunean
eskuratu behar dira, ekainaren 1etik aurrera
LET’S GO TO THE MOVIES! [+18] asteazkenak , maiatzak
31 eta ekainak 28, 18:30 Gozatu Museoan ingelesezko ikus-entzunezkoez eta praktikatu hizkuntza patxadaz. Artistei edo askotariko artediziplinei lotutako dokumental, film labur edo pasarteren bat jatorrizko bertsioan ikusi ostean, komentatu egingo ditugu British Councileko hezitzaileek lagunduta. Begiratu webgunean zer dagoen noiz!! lekua :
Zero Espazioa 3 € (doakoa Museoaren Lagunentzat eta egiaztagiria daukaten British Councileko ikasleentzat); eskuragarri saio bakoitza baino astebete lehenago txarteldegian eta webgunean. Gehienez: 30 pertsona; gutxienez: 8. Aholkugarria: ingelesez maila ertaina izatea
sarrerak :
British Councilekin lankidetzan
FILARMÓNICA DE BERLÍN. MUSEOEN RETRANSMISIÓN DE NAZIOARTEKO EGUNA CONCIERTOS EN DIRECTO osteguna , maiatzak sábado 6 de mayo , 19:00 h18 [a la venta a partir del 28 de abril]
Guggenheim Bilbao Museoak ere Museoen Simon Rattle dirige la Octava Sinfonía de AntonNazioarteko Bruckner Eguna ospatuko du. Aurtengo gaia “Museoak eta sábado 17 de junio, 19:00 h [a la venta a partir del 17 de mayo] kontu polemikoak. Museoetan esan ezin dena argitara Yannick Nézet-Séguin a Joycejarduerak DiDonato (Maurice ekartzen” izango da,dirige eta honako egongo dira: Ravel, Hector Berlioz, Igor Stravinsky) • Doako sarrera Museora lugar : Auditorio • Doako bisita gidatuak: 12:30
(orokorra) eta 17:00
entradas gratuitas;Leku imprescindible (bisitaldi:azkarra). mugatuak retirada en taquillas o
en la web aukera izango dute haien desirak Yoko • Bisitariek Con laOnoren colaboración de Berlin Hall y la Sociedad Bilborako nahienDigital zuhaitza lanean jartzeko, Filarmónica de Bilbao 11:00–14:00
• TopARTE kontzertua Atrioan, 18:30 (ikusi hurrengo orrialdea) • Museoaren Lagunek bi pertsona eramateko aukera izango dute, eta guztiek jasoko dute audio-gida doan
BERLINGO FILARMONIKOA: KONTZERTUEN ZUZENEKO EMANALDIA maiatzak 6, larunbata, 19:00 [apirilaren 28tik aurrera salgai]
Simon Rattle-k Bruckner-en Zortzigarren Sinfonia zuzenduko du
ekainak 17, larunbata, 19:00 [maiatzaren 17tik aurrera salgai]
Yannick Nézet-Séguin-ek Joyce DiDonato zuzenduko du (Maurice Ravel, Hector Berlioz, Igor Stravinski) lekua :
Entzungela sarrerak : doan; ezinbestekoa da Txarteldegian edo webgunean hartzea. Berlingo Orkestra Filarmonikoko Digital Concert Hall-en lankidetzarekin.
ZIENTZIA ETA ARTE JARDUNALDIAK EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera antolatutako lau jardunaldietan, arte eta zientziaren arteko loturak aztertuko dituzte artistek eta hainbat eremutako profesionalek, bi alor horiek zerikusi handirik ez dutelako ustea zabalduta dagoen arren. 11, osteguna , 19:00–21:00 Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezagutzarako iturri: Juan Luis Moraza eta Pau Alsina maiatzak
25, osteguna , 19:00–21:00 h Zientzia, arterako tresna: Deborah García, Jacobo Castellano eta Sergio Prego
maiatzak
lekua :
Entzungela sarrera : doan; ezinbestekoa da txarteldegian edo webgunean hartzea
KONTZERTUA 18, osteguna , 18:30 Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioko flautek eta metal-taldeak osatutako orkestraren kontzertua izango da Museoko Atrioan. maiatzak
lekua :
Atrioa doako jarduera egun horretako Museoko sarrerarekin
sarrerak :
ZINEMA ZIKLO LABURRA 13 eta 20, larunbatak , 17:30-20:00 Cineclub FASen eskutik, proiekzio eta solasaldiak izango dira Rupturas narrativas en el cine contemporáneo: de Apichatpong Weerasethakul a Albert Serra deitutako ziklo laburrean. maiatzak
13, larunbata Misterious Object at Noon – Txus Rodríguez maiatzak
20, larunbata La mort de Louis XIV – Norberto Albóniga maiatzak
lekua :
Entzungela doan; txarteldegian edo webgunean eskuragarri
sarrerak :
compra de sarrerak erosteko entradasaukera , a partir , apirilaren del 28 de28 abril tik aurrera , en: www.guggenheim-bilbao.es hemen: www.guggenheim-bilbao.eus más información : en el teléfono 944 359 090, de lunes a viernes, de 9:00 a 14:00 h argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00o se podrálagun exigir txartela el carné de amigo en las actividades para amigos baliteke eskatzea lagunentzat soilikexclusivas diren jardueretan
© Joan Retrat 2017 Joan Pujol Creus
FASHION AND FILMS PROIEKZIOAK II
SORMENA GASTRONOMIAN Solasaldi-ziklo honetan, nazioarteko sukaldari entzutetsuek beren ezagutza, esperientzia eta sortze-lana partekatuko dituzte, gastronomia oinarritzat hartuta. Horrela, bat egingo dute Guggenheim Bilbao Museoko Nerua jatetxeko Josean Alijarekin, Museoaren XX. Urteurrenaren ospakizunean. 23, 18:30 Joan Roca (El Celler de Can Roca) maiatzak
21, 18:30 Mauro Colagreco (Mirazur, Menton, Francia) ekainak
lekua :
Entzungela doan; ezinbestekoa da txarteldegian edo webgunean hartzea
sarrerak :
Fashion and Films II proiekzioak
0steguna, ekainak 8, eta ostirala, ekainak 9, 17:30–20:00 YOX estudioarekin egindako bigarren kolaborazio honetan, gaur egungo modarekin eta gizarte-intereseko gaiekin lotutako ikus-entzunezkoak aurkeztuko dira. Musika-klipak, diseinua, joerak, zinema, publizitatea, desfileak: nazioarteko sortzaileek ekoitzitako irudi harrigarrien sorta. Ez galdu! lekua : Entzungela sarrerak : 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; txarteldegian edo webgunean eskuragarri
ESKOLA MAGISTRALA ETA PROIEKZIOA: KALEKO DANTZARIAK ACT ANTZERKIALDIA larunbata , ekainak
10, 11:00–13:30 Parte hartu ezazu Kaleko dantzariak proiektuaren atzean dagoen Sra. Polaroiska kolektiboaren ikastaro/eskola magistralean. ACT Lan Laburren Nazioarteko Antzerkialdiaren egitarauaren barruan dago. Ijitoen komunitatearekin batera Plovdiv-en (Bulgaria) egindako proiektua azaltzen duen dantza-ikastaro eta performancearen ondoren, Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentala proiektatuko da. Bertan egongo da Intxausti, eta harekin kultura-artekotasunaren, generoaren, hezkuntzaren, inklusioaren eta aniztasunaren inguruan mintzatzeko aukera egongo da. lekua eta ordua :
Museoko Entzungela, Eskola magistrala: 11:00; Proiekzioa: 12:15 sarrerak : 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; txarteldegian eta webgunean eskuragarri
HAURRENTZAKO TAILERRAK:
haurren tailerretarako sarrerak erosteko, aurreko hileko 3. asteazkenetik aurrera, hemen: www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00o baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan
FAMILIENTZAKO JARDUERA ETA TAILERRAK HAURRENTZAKO TAILERRAK ESPAZIOA ESPLORATZEN larunbat eta igandetan , maiatza eta ekaina ,
10:30 eta 17:00 Pello Irazu edo Richard Serraren eskultura eta instalazio misteriotsuetan barrena, parte-hartzaileak esploratzaile bilakatzen dira espazio bitxietan: etxe eta gordeleku desatseginak, labirinto itxurako kobazuloak eta pasabide ilunak. adina :
3–11 urte 2,5 € Lagunak, 3 € publiko orokorra; txarteldegian eta webgunean eskuragarri
sarrerak :
BOOKS ALIVE! larunbat eta igandetan , maiatza ,
11:30 Jarduera hau ingelesez egiten da Museoko Liburutegian, eta bertan, parte-hartzaileak ipuinetan murgiltzen dira jokoen, abestien eta plastika eta gorputz adierazpen-ariketen bidez. adina :
2–8 urte sarrerak : 2,5 € Lagunak, 3 € publiko orokorra; txarteldegian eta webgunean eskuragarri
BABY ART igandetan , maiatza ,
10:30–12:30 Museoa estimulu eta jokoen espazio bihurtzen da, helduek eta haurtxoek esperientzia estetikoak partekatu eta artearekin eta arkitekturarekin lotutako kontzeptuak ikas ditzaten. adina :
6–24 hilabete sarrerak : 6 € Lagunak, 8 € publiko orokorra; salgai txarteldegian eta webgunean
PUPPY TAILERRAK [LAGUNENTZAT BAKARRIK] Maiatzean, landare-aldaketak haurrak Puppyren inguruan biltzea dakar. Oraingo honetan, parte-hartzaileek beren eskultura egin ahalko dute, Puppy oinarritzat hartuta eta lurra eta landareak baliatuta. larunbata 20 [euskaraz] eta larunbata 27 [gaztelaniaz]
10:30–12:00: 3–5 urteko talde bat 17:00–18:30: 6–11 urteko talde bat igandea 21 [ euskaraz ] eta igandea 28 [ gaztelaniaz ] 10:30–12:00: 6–11 urteko talde bat 17:00–18:30: 3–5 urteko talde bat sarrerak :
doan; ezinbestekoa da sarrera txarteldegian edo webgunean hartzea.
sarrerak erosteko eta jarduerak erreserbatzeko, hemen: www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 09:00–14:00o baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan
UDAKO TAILERRAK astelehenetik ostiralera , ekaina eta uztaila ,
10:00–13:00 Bost egunetan zehar, parte-hartzaileek Bill Viola bideoartistaren unibertso txundigarria deskubrituko dute. Halaber, ikus-entzunezko mintzairan narratibarekin zerikusia duten kontzeptuak ikasiko dituzte, baita laukiratzearen boterea edo argiarekin jolasteko moduak ere. Gainera, uda denez, Museoaren kanpoaldera aterako gara eta kalea zinema-plato bihurtuko da, eta bertan gure istorioak kontatuko ditugu, mugimenduan dauden irudiak baliatuz. ekainak 26–30 [gazteleraz]
KOLABORAZIOAK
uztailak 10–14 [gazteleraz]
ARRIAGA ANTZOKIA
uztailak 3–7 [euskaraz]
uztailak 17–21 [euskaraz] adina :
3–5 eta 6–11 urteko taldeak
haurrei harrera egiteko zerbitzua doan :
haurrak 09:30ean ekarri edo/eta 13:30ean jaso nahi badituzu, adierazi iezaguzu erreserba egiterakoan topagunea : haurrak taldeentzako txarteldegian utzi eta jasoko dira izen - ematea : 60 €/asteko Lagunak, 80 €/asteko publiko orokorra. Apirilaren 28tik aurrera salgai
maiatzak 5–6 opera: L’Orfeo, Claudio Giovanni Monteverdi
Orfeo: Jonathan McGovern; Euridice: Alicia Amo; La Musica/Speranza/Ninfa: Marysol Schalit; Proserpina/ Messaggera: Anna Alàs i Jové; Caronte: Ismael Arroniz; Plutone: José Manuel Díaz; Apollo: José Manuel Zapata Ekoizpena: Arriaga Antzokia maiatzak 11–14 antzerkia: El cartógrafo, Juan Mayorga Antzezleak: Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez Testua eta zuzendaritza: Juan Mayorga Zuzendaritza-laguntzailea: Carlos Martínez Abarca Eszenografia eta jantziak: Alejandro Andújar Argiztapena: Juan Gómez Cornejo Musika eta soinu-espazioa: Mariano García ekainak 2–3 dantza: Le jardin des dèlices
Compagnie Marie Chouinard Koreografia: Marie Chouinard Jatorrizko musika: Louis Dufort Dantzariak: Sébastien Cossette-Masse, Catherine Dagenais-Savard, Valeria Galluccio, Morgane Le Tiec, Scott McCabe, Sacha Ouellette-Deguire, Carol Prieur, Clémentine Schindler, Megan Walbaum Eszenografia eta bideoa, argiztapena, jantziak eta elementu osagarriak: Marie Chouinard Makillajea: Jacques-Lee Pelletier Ekoizpena: Compagnie Marie Chouinard, Jheronimus Bosch 500 Foundation (Herbehereak) erakundearekin batera sarrerak: Arriaga Antzokiko txarteldegian
Museoaren Lagunentzat %25eko deskontua. Gehienez: 2 sarrera txarteleko
www . guggenheim - bilbao . eus
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu
ARGENTINA ETA URUGUAIRA BIDAIA [LAGUNENTZAT BAKARRIK]
2017ko urriak 28–azaroak 5 Arte-eszena australa ezagutuko dugu, Iberoamerikako arte-merkaturik indartsu eta aktiboenetakoa. Montevideon lur hartuko dugu, ondoren ferryan Buenos Airesera igaro eta museo berriak, bilduma pribatuak eta arkitektura modernoa topatzeko. Mendozan upategi batean igaroko dugu gaua, eta Rosarion MACRO Museoaren silo erraldoietan barneratuko gara. argibideak :
telefonoz 944 359 081 (Oiane Salazar), astelehenetik ostegunera, 9:00–17:00, eta ostiraletan 9:00–14:00 ; edo webgunean
MUSEOKO DENDALIBURUDENDA Opari berezi baten bila zabiltza? Zatoz Museoko Denda-Liburudendara GOGORATU Museoaren Lagun gisa, %15erainoko deskontua daukazu zure erosketetan (%5 argitalpenetan)
GASTRONOMIA Goi-mailako sukaldaritzaz gozatzeko hiru gune:
Nerua Guggenheim Bilbao sukaldaritza eta kultura bizitzeko leku bat da, non naturak Josean Alijaren sukaldaritzaren erritmoa zehazten duen; izan ere, ekainak 14an abiaraziko du udako sasoiko karta. Michelin gidako izar bat eta Repsol gidako hiru eguzki jaso ditu jatetxeak eta gaur egun 56. lekua dauka Restaurant aldizkariaren munduko jatetxe onenen zerrendan. Bistró Guggenheim Bilbao: gastronomia informalagoa lantzen da bertan, kultura bati hertsiki lotua baina abangoardiako testuingurura egokitua zaporerik eta ehundurarik galdu gabe. Frank Gehryk diseinatutako espazio paregabea da Bistróa, eta guztiz egokia egiten du horrek lanbilera, lagunarteko afari nahiz ezkontza hiritar eta modernoak ospatzeko. Uztailaren 1etik irailaren 17ra egunero zabalik eguerdian eta gauean. Bar Guggenheim Bilbao: proba itzazu gure pintxoak, kalitateari uko egin gabe ukitu harrigarria dutenak; gure herriaren historiaren isla dira: bizitza bete-betean ahogozatzeko gizartean errotutako gure ohituraren lekuko. Uztailaren 1etik irailaren 17ra egunero zabalik. Bar Guggenheim Bilbao eta Museoko terrazetan %10eko deskontua, eta %5eko deskontua Bistró eta Neruan Museoaren Lagunentzat