w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080
2017ko abenduak 18 Jarrai gaitzazu:
16:30–20:30
ateak zabalik museoaren lagunentzat
LAGUNON EGUNA. GURE EGUNA! Gabonak hurbil daude eta badatoz Gabonetako jarduerak, tartean, ohiko lagunentzako ateak zabalik jardunaldi berezia. Abenduaren 18an, astelehenarekin, izango da, 16:30etik 20:30era. Zatoz eta gozatu gure proposamenez.
BISITALDI GIDATUAK ERAKUSKETA BATEN ANTOLAKETA 17:00 eta 18:15, gazteleraz
Artea eta espazioa dela eta, erakusketa bat garatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko sistemak azalduko dizkizute: lan-metodologia, eginkizunak, ardurak, kanpoko erakundeekin lankidetza, egutegia eta abar.
ERAKUSKETEN DISEINUA: PLANOTIK ESPAZIORA 17:00 eta 18:15, gazteleraz
Diseinu taldearen lan egiteko modua eta instalazioak ezagutu: erakusketen museografia sortzeko tresnen eta baliabideen berri emango dizute, esaterako Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketarako eta etorkizuneko beste proiektu batzuetarako.
LAN TEKNOLOGIKOEN ARTAPENA 17:00 eta 18:15, gaztelaniaz
Lan Teknologikoen Artapen Proiektuan aztertuko, dokumentatuko eta artatuko diren hamalau lanetatik ibilbidea egingo dugu. Artapen taldeak baliatzen dituen teknikak eta irizpideak jakiteko aukera duzu.
MUSEOAREN BARNEALDEA 17:00 eta 18:15, gaztelaniaz
Ezagut itzazu eraikinaren mantentze-lanetarako instalazio batzuk, hala nola, aire-girotzea, suteen aurkako babesa edo argiztapena.
ERAKUSKETETARA BISITALDIA
16:30, 17:30 eta 18:00 [ euskaraz eta gazteleraz] Ez dituzu azken erakusketak ikusi? Ibilbide zaindu bat proposatzen dizugu erakusketetako lanik adierazgarrienak ezagutzeko: • David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1 • Artea eta espazioa
iraupena: 45 min inguru (bisitaldi bakoitza) topagunea: txarteldegia, bisitaldia baino 10 min lehenago aurretik erreserbatzeko: abenduaren 4tik
aurrera: www.guggenheim-bilbao.eus webgunea edo 944 359 090 telefonoa, astelehena–ostirala, 09:00–14:00
egun honetako jarduera guztiak doakoak eta museoko lagunentzat soilik dira
jarduerak erreserbatzeko, abenduaren 4tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00 egun honetako jarduera guztiak doakoak eta museoko lagunentzat soilik dira
IKUSKIZUNA
FAMILIENTZAKO ESPERIENTZIAK
KAXA
KUKURU FESTIVAL
Edonork parte hartzeko moduko jarduera hau gune txiki batean gauzatzen da; talde txikitan sartu gaitezke bertara eta esperientzia berezia biziko dugu, Museoaren XX. Urteurrena den honetan oroitzapenak partekatuta. Eszenan, kaxa bat, mago bat —Nacho Diago—, eta esperientzia magikoa, zuretzat soilik. Kaxaren barrualdean antzerki-espazio bat aurkituko duzu: baliteke ezinezkoa dena errealitate bihurtzea, eta errealitatea une batez eraldatzea. ordutegia: 16:30–17:15, 17:45–18:30, 19:00–19:45
iraupena: 5 min; 9 emanaldi jarraian bloke bakoitzean lekua: Atrioa
sarrerak: aurretiko erreserbarik ez; iritsiera ordenaren
arabera
Handi nahiz txikiek haien irudimena aske erabili ahalko dute, pista txikiak jarraituz objektuak manipulatu, eta horiek eraldatu eta bizitzaz betetzeko; horretarako, Kukuru Festival konpainiako kideen laguntza izango dute. Egizu barre, eraldatu eta sortu, Artea eta espazioa edo Anni Albers: ikusmena ukitu bezalako erakusketetan dauden artelanak abiapuntutzat hartuta. lekua eta ordua: Hezkuntza Gunea, 17:30 eta 18:45 (elebiduna, euskaraz eta gazteleraz). Topalekua: taldeen Txarteldegia sarrerak : abenduaren 4tik aurrera webgunean eta Txarteldegian eskuragarri [gehienez: 3 sarrera Lagun-txartel bakoitzeko] adina : 5 urtetik aurrera
MUSIKA EMANALDIAK LEIOA KANTIKA KORALA
Leioa Kantika Korala osatzen duten ahotsekin agurtuko dugu jardunaldia, musika sakroa nahiz profanoa, musika herrikoia, europarra, baltikoa nahiz asiarra hartzen duen errepertorio anitzarekin. lekua eta ordua: Atrioa, 19:30
sarrerak: ezin da aurrez erreserbatu, iritsiera ordenaren
arabera [aretoaren edukiera: 800 pertsona]
jarduerak compra de entradas erreserbatzeko a partir , abenduaren del 23 de febrero 4tik aurrera en: www.guggenheim-bilbao.es : www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak : telefonoz 359 090,944 astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00 más información en944 el teléfono 359 090, de lunes a viernes, de 9:00 a 14:00 h se podrá exigir el jarduera carné de amigo en las actividades amigos egun honetako guztiak doakoak eta exclusivas museoko para lagunentzat soilik dira
EKINTZA ARTISTIKOA JUAN PÉREZ AGUIRREGOIKOA
Datorren abenduaren 18an, Lagunentzat konzertua, etsai bat dago kutsu musikaleko performancearen grabazioa eta bideoa aurkeztuko da. Joan zen urriaren 1ean Museoko Atrioan gauzatu zuen performancea Juan Pérez Agirregoikoak; Ozenki Otxotearen emanaldia izan zen bertan, Museoaren 500 Lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, eta azken horiek izan ziren obraren benetako protagonistak. Ekitaldi honetara artista bera joango da, bideoaren zuzendari José Mari Zabalarekin batera, eta parte-hartzaile bakoitzari performance-kontzertu haren lekuko den lan bat emango zaio: pieza anitz bat emango zaie, artistak zenbakitu eta sinatua; binilozko disko bat, poster bat eta kantutegi batez osatutako oparia izango da. Ironia eta aldarrikapenez betetako emanaldia XX. Urteurrenaren ospakizunen baitan egin zen, eta haren bitartez aurretiaz eginiko lan bati erreferentzia egin zion artistak: Ukabilak gora abesteko kontzertua obrari, hain zuzen.
David Fernández Colomer da Flandriarrako bidaia irabazi duena. Zorionak!
lekua eta ordutegia: Entzungela, 18:15. Iraupena: 60 min. sarrerak :
doakoak; webgunean eskuragarri
Ekitaldian jaso ahalko duzu artistak sinatutako pieza anitza, edo bestela, 944 359 012 telefonora deituta [2018ko urtarrilak 31 arte].
Laguntzaileak:
w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:
BEREZIA XX URTEURRENA
Gure XX. Urteurrenagatik, eta abenduaren 31 arte soilik, gure Lagunei aukera eskaintzen diogu modu esklusiboan David Hockneyren SUMO liburua eskuratzeko: Taschen argitaletxeak editatu du P.SP.: 2.000 € (prezio berria 2018ko urtarriletik aurrera: 2.500 €) Ohorezko Kide eta Lagunentzako prezioa, 2017ko abenduak 31 arte: 1.400 € Xehetasunak: 50 x 70 cm; 489 or.; ingelesezko edizioa. Bildumagileentzako 9.000 aleko edizio mugatua; Marc Newson-ek diseinatutako atril batekin dator.. Europar Batasuneko herrialdeetara doako bidalketa barne argibideak: tienda@guggenheim-bilbao.eus; 944 039 137
OPARIA Egunaren amaieran opari bat emango dizugu, oroigarri moduan (aleak amaitu arte)
LAGUNTZAILEAK
Jardunaldian edariak egongo dira, Museoaren Enpresa Ongile Coca-Cola-ren eta illycaffè-ren eskutik.
DENDA-LIBURUDENDA 16:30–19:30
Ez ahaztu Gabonetako erosketak egiten. Salbuespen gisa, arratsalde honetan Denda-Liburudendak %25eko beherapena eskainiko die Lagunei salgai guztietan (%5ekoa argitalpenetan). Iraganeko erakusketen katalogo batzuek oso prezio bereziak izango dituzte. Profita zaitez Lagunentzako egun berezi honetaz!
IZEN-ABIZENAK
LAGUN TXARTEL ZK.
NAN
TELEFONOA/MUGIKORRA
E-POSTA
GALDERA LEHIAKETA Galdeketa hau bete eta Informazio-mahaian entregatu dezakezu, abenduaren 12tik 18ra arte. Egun horretan, 18:30etan itxiko da epea, 19:00etan notario aurreko zozketa bat egingo baita Museoko Atrioan, galdera guztiak asmatu dituzuenon artean. Soilik parte hartzeagatik ere, Veneziarako bidai bat eta beste hainbat sorpresa eskuratzeko zozketan sartuko zara! babesleak
GALDETEGIA 1.- Museoaren XX. Urteurrena ospatzen ari gara aurten. 1997an zabaldu zituen ateak, baina gogoratzen zara zein hilabetetan zehazki? Irailean
Urrian
Azaroan
2.- XX. Urteurrena dela-eta, Museoak diziplina anitzeko jarduerak eskaintzen ditu, kultur erakunde eta kolektiboekin elkarlanean. Nola deitzen da jarduera horiek barne hartzen dituen programa? ConARTE
MásARTE
TopARTE
3.- Zenbat milioi bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museok 20 urte hauetan? Milioi 1
11 milioi
20 milioitik gora
4.- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1 erakusketak artistaren lagun eta ezagunak biltzen ditu, baita natura hil bat ere. Ba al dakizu natura hil hori osatzen duten ezaugarriak zeintzuk diren?
Guggenheim Bilbao Museoko Lagun Boluntarioen laguntzaz prestatutako galdetegia
Landareak eta taburete gorria
Barazkiak eta besaulki handi bat
Fruta eta aulkitxo urdina
5.- 2017ko uztaila. Hamabi panel grafiko handik azken hamarkadetan Bilboko paisaiak jasandako aldaketa garrantzitsuak islatzen dituzte. Non ezarri ziren panel horiek? Abandoibarra pasealekuan, Museoaren inguruan Atrioan eta Museoaren terrazetan
Deustuko Unibertsitatean
6.- 2017ko irailak 27. Galiziako gazte bat Museoan sartzen da goizeko 11:15 inguruan. Ez daki 20 milioigarren bisitaria dela, eta bi pertsonarentzako bidaia irabazi berri duela. Nora? New York
Los Angeles
Berlin
7.- Jenny Holzer-ek artelan argitsu bat egin zuen Museorako, horren inauguraziotik bertan dagoena: Bilborako instalazioa. Badakizu non aurkitu? Atrioan
Atondoan
Taldeentzako sarreraren gunean
8.- Reflections, esku-hartze artistikoak argi, kolore eta musikaz jantzi zituen Museoaren titaniozko paretak eta haren inguruko lanak. Noiz izan zen ekitaldia? urriaren 11tik 14ra
urriaren 4tik 7ra
urriaren 18tik 22ra
9.- Lagunentzat kontzertua, “ETSAI BAT DAGO” ekitaldi artistikoa Museoaren Lagunekin XX. Urteurrena ospatzeko gauzatu zen bereziki. Zein artistaren obra da? Pello Irazu
Koldobika Jauregi
Juan Pérez Agirregoikoa
10.- Museoak COMMUNITY sortu du, artearen maitaleentzako komunitatea. Non dago arreta pertsonalizatua eskaintzen duen mahaia, komunitateko kideek informazioa eskatzeko prestatua? Informazio-mahaiaren alboan
Zero Espazioan
Atrioan
w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:
m u s e o a r e n l a g u n a k
Artea eta espazioa 2017ko abenduak 5–2018ko apirilak 15 bigarren solairua komisarioa: manuel cirauqui
Eduardo Chillida, Aholkua espazioari V (Consejo al espacio V), 1993. Altzairua, 305 × 350 × 350 cm. Guggenheim Bilbao Museoa
PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauetan ezagutu Artea eta espazioa erakusketa berria, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.
ARTE ARDURADUNEN IKUSPEGIA
Artea eta espazioa erakusketak Eduardo Chillida artista euskaldunak eta Martin Heidegger filosofo alemaniarrak 1969. urtean gauzatutako lankidetza du abiapuntu. Artista-liburu bat izan zen topaketa horren emaitza, eta bertatik hartu du erakusketak izenburua. Bi pertsona horien arteko aparteko elkarrizketan agertu ziren kontzeptu eta galderak gaurkotu eta garatze aldera, nazioarteko artistek egindako 100 lanetik gora ditu ikusgai erakusketak, eta azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historiaren gaineko berrirakurketa eskaintzen du. Espazioaren ezaugarrien ikerketa xx. mendeko artearen ardatzetako bat izan da, eta hala izaten jarraitzen du xxi. mendean ere. Euskal eskulturaren funtsezko uneetako batzuk identifika daitezke epealdi horretan, eta, bereziki, Chillida bera edo Jorge Oteiza bezalako artisten ibilbideetan; izan ere, beste mugimendu garrantzitsu batzuek, Espazialismoak edo Zero mugimenduak, antzeko gaiak esploratzeko estrategia propioak proposatzen zituzten une berean, artista euskaldun horien lanek nazioarteko aintzatespena jaso zuten. INAUGURAZIO-EKITALDIRA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez. Laguntzailea
13, asteazkena Manuel Cirauqui, erakusketaren komisarioa abenduak
FUNTSEZKO KONTZEPTUAK 20, asteazkena Luz Maguregui, Hezkuntza koordinatzailea abenduak
topagunea: Informazio-mahaia ordutegia :
18:30–19:30 2 € Lagunak, 3 € publiko orokorra (wegunean soilik salgai; Museorako sarrera ez da barne sartzen). Gutxienez 8 pertsona taldeko; gehienez 20
sarrerak :
Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre
TOPAKETA ARTISTEKIN abenduak
2, larunbata
Artea eta espazioa erakusketan dauden artistekin topaketa: Marcius Galan, Agnieszka Kurant, Asier Mendizabal, Iván Navarro, Sergio Prego edo Alyson Shotz; Manuel Cirauqui erakusketaren komisarioa arituko da moderatzaile lanetan. lekua eta ordua: sarrerak:
eskuragarri
Entzungela, 10:30–13:15 h doakoak; txarteldegian edo webgunean
sarrerak erosteko, abenduaren 4tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.eus. argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00 baliteke lagun txartela eskatzea lagunentzat soilik diren jardueretan
BISITALDI LABURRAK Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Doan, Museoko sarrerarekin batera. iraupena: 30 min Plaza mugatuak (gehienez 20 pertsona; aurretiko erreserbarik ez, iritsiera ordenan) Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.
Programazioak aldaketak jasan ditzake
PROIEKZIOAK FILM LABURRAK EGUNIK LABURRENA abenduak
21, osteguna
Film laburren ekoizpenari eskainitako nazioarteko ospakizun honen bosgarren edizioari batu zaio Museoa. ESCACEscola Superior de Cinema & Audiovisuals de Catalunya erakundearen omenez eginiko filmen hautaketa bat gozatzeko aukera izango dugu; ikus-entzunezkoen ekoizpenean erreferentea da eskola hori. lekua eta ordua :
ZINEMA ESPAZIALEAN MURGILTZEKO ARRATSALDEAK Espazioaz pantaila handian gozatzeko 27, larunbata
2001: A Space Odyssey (1968)
Zientzia-fikziozko kultu-film horretan, Ilargian aurkitutako estralurtarren objektu baten irrati-seinaleak jarraitzen ahalegintzen den astronauta-taldearen istorioa azaltzen da. Iraupena: 2 ordu 41 min. Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin urtarrilak
28, igandea
Space Is the Place (1972)
1972. urtean Sun Ra-k idatzi zuen zientzia-fikziozko pelikula hau, eta bera izan zen protagonista. Bertan, jazz-konpositore eta musikari afroamerikarrak kanpoko espazioko planeta berri batean izandako abenturak kontatzen ditu. Film barregarria eta bitxia da, 1970ko hamarkadako estetikarekin. Iraupena: 85 min. Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin lekua eta ordua :
KONTZERTUEN ZUZENEKO EMANALDIA
Zuzeneko emanaldian eskainiko ditugun Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu nabarmenen sorta aurkezten ditugu; Berlin Digital Hall-ekin elkarlanean antolatu ditugu, Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin sinatutako akordioaren bidez: abenduak 3, igandea , 15:00 Kontzertu hezigarria, Gabonen ingurukoa eta familiei bereziki zuzendua. Zuzendaria: Simon Halsey. Interpretazioa alemana-gaztelera.
9, larunbata, 19:00 Zuzendaria: Herbert Blomstedt. Pianoa: Maria João Pires
abenduak
21, igandea 19:30 [aurkezpena Patricia Sojo-ren eskutik] eta 20:00 [kontzertua] Zuzendaria: Seiji Ozawa. Biolina: Noah Bendix-Balgley abenduak
lekua :
Entzungela
sarrerak: doakoak; txarteldegian edo webgunean
eskuragarri. Programazioak aldaketak jasan ditzake
Entzungela, 18:00
sarrerak: doakoak; txarteldegian edo webgunean eskuragarri
urtarrilak
BERLINGO ORKESTRA FILARMONIKOA
Entzungela, 18:00
sarrerak: 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; Txarteldegian
eta webgunean eskuragarri, abenduaren 4tik aurrera
KONTZERTUA HARK! THE HERALD TRUMPETS SING abenduak
13, asteazkena, 18:00
Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Tronpeten Ensenbleko kideek Felix Mendelssohn, Jesús Guridi, Franz Xaver Gruber eta Aita Donostia bezalako musikari handiek idatzitako gabon kanten programarekin gozaraziko dituzte bertaratutakoak. lekua : Atrioa. Iraupena: 45 min. Doan, egun horretako Museoko sarrerarekin batera
KONTZERTUA KURAIA JAIALDIA UNTREF HARI LAUKOTEA abenduak
16, larunbata, 19:00
Musika Garaikidearen Kuraia Jaialdiak musikako emanaldi esperimentala aurkezten du, Tres de Febrero Unibertsitate Nazionaleko Untref Laukotearen eskutik (Buenos Aires, Argentina). lekua :
Entzungela. Iraupena: 90 min. 6 € Lagunak, 10 € publiko orokorra; Txarteldegietan eta webgunean eskuragarri
sarrerak :
sarrerak compra de erosteko entradas , abenduaren a partir del 423 tik deaurrera febrero : www.guggenheim-bilbao.eus. en: www.guggenheim-bilbao.es argibideak : telefonoz 359 090,944 astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00 más información en944 el teléfono 359 090, de lunes a viernes, de 9:00 a 14:00 h baliteke lagunentzat soilik diren jardueretan se podrálagun exigirtxartela el carnéeskatzea de amigo en las actividades exclusivas para amigos
GABONAK FAMILIARTEAN Gabonetako hezkutza jardueren babeslea FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNA DANTZAREN HISTORIA. ERALDATU EZAZU ZEURE BURUA abenduak
27, asteazkena, 18:30
Madrilgo SOMOSDANZA konpainiak xx. mendeko dantzaren historia osatu duten koreografiarik ikusgarrienetako batzuk aurkeztuko dizkigu. Isadora Duncan, La Ribot, Mary Wigman, Martha Graham, Merce Cunningham, Pina Bausch eta Steve Paxton dira lan horien sortzaile eta dantzarietako batzuk. Diziplina anitz bateratzen dituen ikuskizun arin eta didaktikoa, nagusi nahiz txikienak txundituko dituen ekitaldi bakarrean. lekua :
Entzungela 4 € Lagunak, 6 € publiko orokorra
sarrerak :
SORMEN JOLASA MINIMUSEOA abenduak
18–urtarrilak 7, 10:00–20:00
Galderak, pegatinak eta forma ebakigarriak baliatuko dituzte gaztetxoenek, haien ametsetako museoa nolakoa izango litzakeen adierazteko. Zer artelan jarriko lituzkete bertan? Nola kokatuko lituzkete? Artea eta espazioa erakusketa bisitatzean ideiak hartuko dituzte haien museoa sortzeko, eta bertako aretoetan jarriko dituzten lanak hautatzeko aukera izango dute. Sortutako minimuseoa Informazio-mahaian aurkeztuta, opari paregabea jasoko du egileak (aleak agortu arte). adina :
3–11 urte txarteldegia eta aretoak sarrerak : doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero lekua :
HAURRENTZAKO TAILERRAK EZUSTEKO MATERIALAK
26 [euskara], 27 [ gaztelera ], 28 [ euskara] 29 [gaztelera ] eta urtarrilak 3 [euskara] eta 4 [gaztelera ]
abenduak eta
Zerez eginda dago artea? Esplora itzazu Artea eta espazioa erakusketako artelanetako material harrigarriak: meteorito bat, auto baten pieza desartikulatuak, burbuilak, koloretako argiak, ura, harriak... Artista batzuek etengabe asmatzen dituzte forma berriak artelanak sortu, eta objektu eta materialak berrasmatu eta berrimajinatuz, horiek eraldatzeko. Beste batzuek, Anni Albersek esaterako, ehunak erabili dituzte, eta halako ezohiko materialekin bide egin diote esperimentazioari eta inprobisarioari. Bilatu zuk ere material dibertigarriak Gabonen inguruko eskultura bat sortzeko. ordutegia :
11:00–12:30 3–5 urte eta 6–11 urte sarrerak : 2,50 € [Lagunentzat soilik] adina :
w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:
ART AFTER DARK [+18] abenduak
15 eta urtarrilak 26, ostiralak, 22:00–1:00
Hilabetean behin, ostiraletan, Museoak gauez zabaltzen ditu ateak publikoak erakusketak bisitatu eta nazioarteko DJen saioez gozatzeko, ohikoa ez den ordutegi batean. abenduak 15eko programa: 22:00: Josu Aramburu
(Fever Bilbo); 23:00: Ryan Davis (Anjunadeep, Londres); 00:00: AGORIA (Sapiens, Frantzia) lekua : Atrioa sarrerak : 9 € Lagunak, 13 € publiko orokorra [18 urtetik gorakoentzat adinez nagusi izatea egiaztatu beharko da, edukiera mugatua]
KOLABORAZIOAK ARRIAGA ANTZOKIA IZAR-ESTRELLA, EGILEA JOKIN OREGI 2017ko abenduak 28–30 Marie de Jongh konpainiak hitzik gabeko jarduera aurkezten du haurrentzako, musika protagonista duena. sarrerak:
Arriaga Antzokiko txarteldegiak %25ko deskontua Museoaren Lagunentzat. gehienez: bi sarrera txarteleko
BOS DENBORALDIKO KONTZERTUAK 2017ko abenduak 14–15 Krakauer-en Klezmer Klarinetea F. Liszt/Doppler: 6. rapsodia hungariarra Re maiorren, S. 359 Wlad Marhulets : Klezmer klarineterako kontzertua B. Bartók: Orkestrarako kontzertua David Krakauer, klarinetea; John Axelrod, zuzendaria 2018ko urtarrilak 18–19 Alondra eta tronpeta, Egilea: Pacho Flores J.P. Moncayo: Huapango Ch. Lindberg: Akhbank Bunka, tronpeta eta orkestrarako Efraín Oscher: Kontzertu mestizoa L. Bernstein: West Side Story, Danzas Sinfónicas Pacho Flores, tronpeta Alondra de la Parra, zuzendaria sarrerak: Euskaldunako txarteldegian salgai %20ko deskontua Museoaren Lagunentzat Gehienez: bi sarrera txarteleko
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO JATETXEAK ZABALIK GABON ZAHARREAN Nerua Guggenheim Bilbaok eta Bistró Guggenheim Bilbaok bi menu berezi eskainiko dituzte, nork bere sukaldeestiloan, urteko azken gaua ahaztezina izan dadin. Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeak, Josean Alija chefaren gidaritzapean, 14 produkturekin osatutako menua eskainiko die afaltiarrei, ardorik onenen hautaketa batekin batera; hala, gure inguruko elikagaiak omenduko ditu. Bistró Guggenheim Bilbaok afari harrigarria prestatuko du, abagune horretarako berariaz prestatutako menu batekin. Produktu bereziak ez dira faltako, hala nola, abakandoa edo bieirak. DJek girotuko dute gaualdia, eta urteko azken gaua 2017ko onena bilakatuko dute. Hamabi mahatsak jan ondoren, goizeko laurak arte luzatuko dugu festa. Zatoz gurekin ospatzera!
GOGORATU DOAKO SARRERA DUZULA ZUREKIN DATORRENARENTZAT Museoaren Lagunek pertsona bat zuekin doan ekartzeko aukera duzue abendu osoan* eta urtarrilaren 6 arte, Museoara zatozen aldiro. Adiskide eta senideekin partekatu Lagun zarela eta gonbida itzazu zurekin Museora etortzera Gabon hauetan. *Abenduaren 18an izan ezik, Ateak Zabalik jardunaldia baita
DENDA-LIBURUDENDA Lagunek %20ko deskontua izan ohi duzue gure DendaLiburudedan (%5 liburuen kasuan). Abenduaren 18an, Ateak Zabalik ekitaldian zehar 16:30etatik 19:30etara Dendara etortzen zaretenok %25eko beherapena izango duzue zuen erosketa guztietan, argitalpenetan izan ezik (hori %5ekoa izango da).
BIZKAIKO KULTUR TXARTELA
Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Kanpainaz baliatu Gabon hauetan Museoaren Lagun txartela oparitzeko edo zurea berritzeko. argibideak: telefonoz, 944 002 844, astelehena–ostirala, 09:00–14:00 eta 15:00–20:00
BIDAIEN AURKEZPENA 2018 urtarrilak
16, 18:30
Flandria: Art Brussels (Apirilak 18–22) Lisboa: ARCO Lisboa (Maiatzak 12–17) Txina: Azaroak 1–11 lekua :
Liburutegia argibideak: Oiane Salazar (tel.: 944 359 081)