Leioa, Hezkuntza Komunitatea.
Gizarte berrikuntzako esperientzia.
Europako Batzordeak, 2013ko ekainaren 28an Bilbon Gizarte Berrikuntzarako Europar Gida aurkeztu du. Hori dela medio, Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak gogoetarako jardunaldi bat antolatu du, eta bertan parte hartu dute: Mikel Landabaso, Europako Batzordea, Eskualde Politikaren Zuzendaritza Nagusia; Liesbet de Letter, Europako Gizarte Funtsa; Agnes Hubert, Europar Politikako Aholkulari Bulegoa; John Edwards, Europako Batzordea, Smart Specialisation Platform S3; Arantza Tapia eta Juan MÂŞ Aburto, Eusko Jaurlaritza; eta bestelako arduradun politiko eta agente berritzailek. Leioa bere gizarte berrikuntzako esperientzia aurkeztera gonbidatua da, jardunbide egokien adibide gisan. Jardunaldiaren hasieran, zera adierazten da bere aurkezpena egiterakoan:
“Gaur egungo krisialdi testuinguruan, baliabide publikoak geroz eta urriagoak direnean, konpetitibitatea eta kohesioa batuko dituen gizarte eta ekonomia ereduaren oinarri izan daiteke gizarte berrikuntza.�
Egoera Leioa komunitate-esperientzia bat bizitzen ari da. Leioak hiri-konfigurazio zaila izan du eta dauka. Hazkunde demografiko itzela izan du gaur dauzkan 30.000 biztanleetara iritsi arte eta orografia zaila dauka, bere auzoen arteko distantzia are gehiago handitzen duen errepide batek banatuta. Erronka bat dauka. Begien bistakoa zen hirigintza-saretze baten beharra eta aldi berean, edo batez ere, giza-saretze baten beharra.
Bere Gaitasuna Leioak altxor bat dauka. Hezkuntza eta kultur baliabideetan komunitate aberatsa da. Solasgune gizarte berrikuntzarako eragile horietako bat da, esperientzia honen sustatzaile eta laguntzaile. 2001. urtean elizate moduan herria jaio zeneko 475. urteurrena ospatu zuen. 2001eko urriaren 31n, ospakizun-jardueren barruan, altxor bat lurperatu genuen. Udaletxe aldamenean lurperatutako kutxa erraldoi batzuen barruan 2500 haurren ametsak biltzen dituzten objetu, marrazki, testuak... gordetzen dira, 500. urteurrenean lurpetik ateratzeko konpromezuaz. “Leioak Altxor bat dauka. Gaur eta Bihar Jolasteko Herri bat�. Haurrak barnean hartzeko egitasmo bat izanik hasi zena gaur egun hezkuntza komunitate bilakatua da, Leioaren atxikimendua bilatzen duena, komunitate honetako kideen arteko loturak sortuz.
Erronka. Azken helburua Leioa komunitaterantz aurrera egitea da, Leioa Herrigunerantz. Leioak hezkuntza eta ikasketa prozesuak bere komunitate identitatearen ardatz garrantzitsu izatea nahi du. Leioa Hezkuntza Komunitatea. Herrigunen ekintza edo prozedura komunitario multzo bat abiatzen ditugu, zeinetan edukia aldatu daitekeen, garrantzitsuena nolakotasuna baita, prozesua; proiektu partehartzaileak dira, non parte hartzen duten guztiek daukaten zer ikasia eta zer partekatua, eta guzti hori espazio publikoaren erabilera sustatuz.
Komunitatea elkar eragiten duten pertsona taldea dela ulertzen dugu, kide izatearen sentimendua eta gizarte-kapitala sorraraziz. Interes komunak dituzten pertsonek beste pertsona eta taldeekin elkar eragiten dute eremu zabalagoko interes komuna bilatuz. Espazio publikoa da beren agertokia, eta parte hartzea bidea.
Herrigune Leioa sustatzen dituen balioak praktikan jartzen dituen proiektua da; elkarbizitza, gardentasuna, ezagutza irekia edota betiereko ikasketa... Esperientzia partehartzaileak gertarazten ditu, umetasuna parametro duela (bestearen ordezkari); espazio inklusibo eta integratzaileak sorraraziz, euren ezberdintasunean bat egiten duten pertsonen arteko topaketa heterogeneoak.
Gure ardura politikotik, autonomian eta konfidantzan oinarritzen diren espazioak sustatzen ditugu, gure hezkuntzaeragile guztien arteko baliabide sareak ehuteko. Pertsona bakoitza ikas-ingurune bat da. Eta hezkuntza-baliabide bat.
Esperientziak Garatzen ari diren esperientzia edo ekintza komunitarioak askotarikoak dira: Umeen Kontseilua, Ekotaldea, Zilborhestea-Haurrak Laguntzeko Sarea, Erraldoikoteak-Hiria 1,10 metrotara, Kale-Ekintza...
Oinezkoen Pausura Herritarren Ibilaldia kanpotik datozen proposamenekiko proiektuak daukan iragazkortasunaren adibide da. Mugikortasun iraunkorra lantzeko proposamen bat osasunaren, elkarrizketaren edota kudeaketa partekatuaren gainean praktikatu eta ikasteko aukera bilakatzen da, leioaztarren partehartzea eta elkartzea edo ingurunearen ezagutza sustatzeaz gain. Ibilbideak hiriko espazioak eta natur inguruneak ibiltzen ditu, parte hartzaileen arteko elkarrizketa eta elkarganatzea sortaraziz. Guztiontzako pentsatutako ibilbideak dira. Atsedengune bat jartzen dugu denok bat egiteaz batera Merkatarien Elkarteak oparitu ohi duen frutaz gozatu ahal izateko. Ibilaldiko partehartzaileek hirigintza hobekuntzak behatu eta iradokitzen dituzte. Txartel batzuetan euren irudipenak, galderak edota ingurunea hobetzeko zein aldatzeko eskariak idazten dituzte; txartel hauek zinegotziek jasotzen dituzte buzoimotxila batzuetan. Urtero-urtero, erantzunak publikoki ematen dira.
IRAKALE, hiria ikasteko espazio gisan, hezkuntza komunitatearen eduki propio horietako bat da. Ikasketa espazioak eraikitzen ditugu kalean bertan. Eta LEIOAZTARREN EZAGUTZEN SAREAren bitartez jasotzen ditugun ezagutza eta ikasteko gogo ezberdinen gainean egiten dugu. Oso eduki anitzeko espazioak dira, gutako bakoitza hezkuntza baliabide garela gogorarazten digutenak; ikasteko eta erakusteko gauzak dauzkagula. Ezagutza partekatu eta sortzen dugu, baldintzak eskainiz eta ikasketa prozesuaz jabetzen diren pertsonekin batera.
Euskal Ohiturak Leioan IRAKALEa, ikasketa partekatuaren esperientzien adibide bat.
“Dakitena partekatzen duten pertsona ezberdinak, beste batzuk aberasteko, gero hauek halaber praktikatu eta azkenik ikasitakoa partekatzeko�.
Onurak. IKASI EGITEN DUGU. Denok daukagu geure lekua proiektuan, eta hiriaren eraldaketarako elkarlanean ari gara. BATU EGITEN GARA. 5 ikastetxe hasi ziren beren familiekin batera, eta gero batzen joan dira Unibertsitatea, merkatariak, udal teknikariak, nagusien etxeak, bizilagunen elkarteak, dantzakoak, kultur arlokoak, politikariak, kirol elkarteak. ADOSTU EGITEN DUGU. Proiektu politikoa, ez ordea politizatua. KONEKTATZEN DUGU. EHUrekin elkarlanean ari gara, Hezkuntza Hirien Nazioarteko Sarean parte hartzen dugu, Charleroi hiri belgiarrarekin esperientzia partekatuz, eta Francesco Tonucciren Haurren Hiria egitasmoarekin bat egiten dugu.