Nekane Garciarekin solasean

Page 1

"Umeentzat unibertsitatera joatea zoragarria izan zen, beste mundu bat agertu zitzaien" NEKANE GARCIA, Txomin Aresti eskolako irakaslea LHko 5. eta 6. mailan -­‐ Nolako Irakale prozesua bizi izan duzu? Orain dela bi urte hasi ginen Irakaletan parte hartzen, lehenengoz unibertsitatekoekin harrementan jarriz: 5. mailako ikasleak unibertsitatera eraman genituen eta han ikusi genituen zientzia fakultateak: biologia, kimika eta fisika eta matematika fakultateak ikusi genituen, egon ziren laborategietan esperimentuak egiten eta gero ere gela batean egon ziren eta fakultateko irakasle batzuk joan ziren ekintza bereziak egiten eta oso dibertigarria izan zen. Gero bigarren partea izan zen haiek azaldutako esperimentu batzuk klasean egin, eskolan, eta gero horiekin eta guk beste esperimentu batzuk eginda ere, Zientzia Kalera Irakalera eraman genituen, kalera, eta hor bai parte hartu zuten bai ikasleek, bai irakasleek, bai gurasoek, eta baita handik zebilen jendeak ere. Beste alde batetik ere, beste egun batean Irakasleen Eskolan egon ginen ere Scratch erakusten hango ikasleei. Ze nik scratchi buruzko ikastaro bat egin nuen eta nire ikasleei erakutsi nien. Orduan oso pozik jarri ziren, oso esperientzia polita izan zen, haiek berehala ikasi zuten eta nik baino hobeto egiten zuten, eta orduan joan ginen unibertsitatera haiei erakustera Scratch zer den, nola funtzionatzen duen eta abar.

Ikasle horiek 6. mailara pasa zirenean berriro unibertsitatera igotzea ez genuen beharrezkoa ikusi antzeko jarduera izango baitzen, orduan proposatu ziguten Shânti etortzea: zientzia asko gustatzen zaion eta pila dakien 16-­‐17 urteko mutiko bat. Hemen aritu zen gurekin esperimentu bereziak egiten, normalean eskolatan ez ditugun materiale bereziekin eta abar. Asmoa zen gero berriro Zientzia Kalera egunean kalera ateratzea, baina gertatu zen egun horretan askok ezin zutela egon, umeek kirolak zituztelako eta abar. Hiru edo lau ikasle joan ziren porlibre Shântirekin batera esperimentu horiek kalean egitera, baina horra jada ez ginen joan eskola bezala. Baina


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Nekane Garciarekin solasean by Herrigune Leioa - Issuu