Canpusa aldizkariaren identitate digitala sortzen
Bezeroa: Campusa aldizkaria (EHU/UPV) Egilea: Hodei Arrola 2012/2013 ikasturtea Ikasgaia: Merkatuen ikerkuntza
SARRERA
Ondorengo orrialdetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Canpusa aldizkariaren inguruko merkatu ikerkuntza bat azalduko da. Bertan, aldizkariaren prentsa zuzendariak emandako enkargua aztertu eta azterketa egin ondoren lortutako ondorioak azalduko dira. Pedro Ugarte aldizkariko prentsa zuzendariarekin harremanetan jarri ginen Edortaren bitartez. Hainbat korreo elektroniko eta bisita ondoren, Pedro eta aldizkariaren zuzendaritza taldearekin elkarrizketatu ginen. Pedro Ugarte, Matxalen eta Blanca elkarrizketatuko genituen.
AURREKARIAK
Pasarte honetan ikusiko dugun bezala, Espainiar Estatuko unibertsitate ezberdinen barne komunikazio aldizkariak aztertu ditugu eta, nabari den bezala, hainbatek formatu digitala kudeatzen dute. Beste batzuk, ordea, Canpusa aldizkariaren arazo berdintsuan daude, PDF formatu digitala. Espainiar Estatuaz aparte, beste bi barne-komunikazio aldizkari azaltzen dira. Hala, ikusiko dugunez, PDF formatua deskargatzeko eta ikusteko eskaintzen duen web orrialdea EZ da edizio digitala izatea.
Universidad de Barcelona: http://www.ub.edu/web/ub/es/menu_eines/noticies/Revista/revista.html Universidad de Granada: http://revistaseug.ugr.es/ Universidad de Málaga: http://umalaga.diariosur.es/servicios/cronica-universitaria-en-pdf.html Universidad de Sevilla: http://www.comunicacion.us.es/lista_revistas Universidad de Madrid: http://www.upm.es/institucional/UPM/CanalUPM/Revista
Universidad de Deusto: http://www.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1116925809340/_cast/ Universidad de México: http://www.revistadelauniversidad.unam.mx/ Eroski: http://revista.consumer.es/
CAMPUS ALDIZKARIAREN TESTUINGURUA
Euskal Herriko Unibertsitatea 1980an sortu zen hainbat unibertsitateren batasuna egin ostean. Unibertsitatearen logoa Eduardo Chillidak sortu zuen 1970eko hamarkadan. Gaur egun, errektorea Iñaki Goirizelaia da eta eta unibertsitatearen zifrak ondorengoak dira, 2012-2013 ikasturtearen datuen arabera (Wikipedia): Irakasleak: 4909 AZP: 1716 Ikasleak: 48706
Ondoren, Canpusa aldizkariaren komunikazio planetik ateratako informazioa plazaratuko dugu: Campusa aldizkaria EHU/UPVko barne komunikaziorako tresna bat da, non helburua hartzailearen aurrean ematen duen irudian den. EHU/UPV unibertsitate publikoa da eta ikerketan indarra handia duen entitatea, eta hau da bultzatu nahi duen irudia. Horretarako Campusa aldizkaria beharrezkoa da barne komunikazioan laguntzeko eta EHU/UPVn egiten diren lan eta ikerketen berri emateko. Baina Campusa aldizkarian zuzenean sartu baino lehen ikus dezagun zein den EHU/UPVren misioa eta helburuak:
-
Misioa:
Lankidetzan oinarritutako eredu eleanitzaren eta inklusibo propioaren bidez prestakuntza osoa eskaintzea, malgua eta gizartearen premietara egokitutakoa. Lankidetzan egindako bikaintasuneko ikerketa garatzea eta sendotzea.
Atlantikoko Arkuko Europar Eskualdean lankidetzan oinarritutako prestakuntza eskaintzea eta ikerketa oinarrizko elementu bihurtzea unibertsitateko jarduera osoan nazioarteko ikuspegia ezarrita.
-
Helburuak:
EHU/UPVren misioa eta ikuspegiaren arabera lau helburu nagusi ditu. Eta helburu hauek proposatutako ekintza guztiaren oinarri dira. EHU/UPVko barne kohesioa hobetzea, eta unibertsitateko kideen elkarren artean informazioa eta komunikazioa truka dezaten sustatzea. Horretarako komunikazioa eredu propio bat definituko da. EHU/UPV eta euskal gizarteak helburu ditugun hartzaileek batez ere elkarrekin komunikatzeko eta informazioa partekatzeko dialogo eta bide egonkorrak ezartzea. EHU/UPVko izatearen sentimendua sustatzea unibertsitatea osatzen duten eta lan egiten duten, ikasten zuten edo ikasten duten pertsonen artean, eta baita euskal gizartean ere. Planaren helburua da euskal gizarteak aski arrazoi izatea unibertsitateaz eta EHU/UPV-taz harro egotea. EHU/UPVk irudi batu eta erakargarri bat eman dezan sustatzea, bai barne bai kanpora begira: gure unibertsitateko estamentu guztietako pertsona guztiok proiektu komun baten parte hartzen dugu. Beraz, oinarrizko printzipioak lankidetza, parte-hartzea eta koordinazioa direla ikusi dezakegu. Horretarako Campus aldizkaria egindako komunikazio plan bateak begiratu dugu eta Campusa aldizkariak hartzailearekiko mezu eta helburuak zeintzuk diren jakin nahi dugu. Komunikazio plana aztertu ondoren hartzaile mota desberdin asko bereizten dituela ikusi dugu: irakasle eta ikertzaileak, ikasleak, ikastetxeetako orientatzaileak, batxilergoko ikasleak‌. EHU/UPV hartzaile denen aurrean helburu hauek bete behar ditu eta itxura mantendu. Bere barne itxura mantentzeko Campusa aldizkaria du. Hau ikasle irakasle eta unibertsitateko langileei zuzentzen zaie. Hiru publiko zeharo ezberdinak eta denekin bat egiten saiatzen dena eta saiatu behar duena aldizkari baten bitartez.
ELKARRIZKETA SAKONA
Lehenik eta behin esan behar dago elkarrizketa sakon hau ez dugula ikerketa metodologiko kualitatibo moduan erabili, baizik eta informazio iturri gisa. Izan ere, merkatu ikerkuntza hau metodologia kuantitatibo baten bitartez eraman baitugu aurrera. Lana egiten hasi baino lehen elkarrizketa sakon bat izan genuen Campusa aldizkariko langileekin. Kasu honetan Pedro Ugarte eta Blanca, komunikazio bulegoko arduraduna eta aldizkariaren erredaktore burua. Lehenik eta behin, aldizkariaren dimentsioaz hitz egin genuen. Aldizkariaren edizio fisikoaz, alegia. Azkeneko Campusa aldizkaria 80 zenbakia izan zen eta 64.743ko tirada izan zuen. Honek, 56.514,15₏ko kostua suposatzen du. Horrek esan nahi du aldizkari ale bakoitzak 1’15₏-ko kostua duela. Guzti hori kontuan izanda, ikus daiteke unibertsitateko ikasle, irakasle eta langile guztiei bidaltzen zaiela paperezko aldizkariaren ale bana. Unibertsitatearen zifra absolutua 55331 da eta, beraz, horrek esan nahi du soberako aleak geratzen direla tirada guztietan. Aldizkariaren 80 edizioan, ikusten da nola soberako 9412 ale geratu diren. Canpusa aldizkarian lan egiten duten pertsonak hamar dira normalean: administrazioa, kazetariak eta multimedia pertsonala (argazkilariak). Hala ere, pertsona gehiago behar izatekotan, momentu puntualetan, behar diren pertsonak kontratatzen dira. Aldizkariaren kideek badakite Campusa aldizkaria ikasleen partetik oso kritikatua izan dela eta haien esanetan oso serioa dela, gai interesgarririk ez baitago eta oso egitura eta eduki instituzionala delako. Zaila da hainbat hartzaile desberdin izatea, profil zeharo ezberdinetakoak eta denen gustukoa den aldizkari bat egitea. Izan ere hartzaileak hauek dira: Ikasleak EHU/UPVko langileak eta irakasleak. Etxean jasotzen denez, ikasleen familia eta baita ere gizartea orokorrean aldizkariaren hartzaile modura ulertzen dira. Gizartea hartzaile moduan esaten denean, Diputazioez ari dira berbetan. Diputazioek unibertsitateari diru laguntza ematen badiote gero beraien ekarpenak ikerkuntzan edo ikasleen espezializazioan duen ekarpena ere erakutsi behar zaiolako. Hau da, unibertsitatean egiten diren ekintza eta ekitaldi guztiak aldizkarian agertu behar dira bai edo bai. Horretaz aparte, unibertsitateari diru laguntzak ematen
dizkioten babesle guztiei ere leku bat egin behar diote aldizkariari. Hala ere, hurrengo aldizkariaren alean agertuko diren eduki ez-finkoak aukeratzeko bilera bat antolatzen dute. Horrek esan nahi du, soberan geratzen diren orriak elkarrizketak, tesiak, graduazioak eta ikasleek proposatzen dituzten gaiak jorratzeko direla. Izan ere, aldizkaria instituzionala da, barne-komunikazio tresna. Ez da aldizkari komertzial bat. Aldizkariak normalean 52 orri izaten ditu eta etxeetan banatzen den arren sarean badago PDF formatu bat. Edukiaren baitan, esan beharra dago publizitateak orri kopuru totalaren barruan 4 orri okupatzen dituela. Guk, elkarrizketatuei edizio digital bat sortzeaz hitz egin diegu eta hau izan da haien erantzuna: Pedro Ugarte: “Gu ere pentsatzen ari gara eta aurten erabakitzea pentsatzen
dugu. Baina paperezko edizioa orain kentzea ez da egoerarik onena, web gune bat berriro diseinatu behar delako eta ez dago dirurik horretarako. Baina etorkizunean edizio digitalean pentsatzen dugu�. Sare sozialengatik ere galdetu diegu. Campusa aldizkariaren moduan ez dituzte sare sozialak erabiltzen baina bai erabiltzen dituzte komunikazio bulegoa bezala. Sare sozialak edizio digitalarekin batera joango liratekeela uste dute. Elkarrizketa sakona bukatu orduko, beren duda zein den azaldu eta enkargu bat planteatu digute, ondorengo pasartean azalduko den bezala.
ENKARGUA
Bileran adostutako enkargua hau izan zen. Ikasleak Campusa aldizkariaren inguruan zuten desinteres hau ikusi eta zergatik izan daitekeen jakin eta batez ere edizio digitala ateratzeak gauzak hobetzea dakarren edo ez. Hortaz, edizio digitala ateratzeaz hitz egin dugu eta sare sozialen bitartez banatzeak edizio digitala gazteei gehiago iristea dakarren ikusi nahi dugu. Elkarrizketatuek esan bezala, diru askorik gastatu gabe dagoen irtenbide bakarra Campusa aldizkariko edukiak (elkarrizketa, artikuluak, erasmusa‌) blog batean eskegitzea da eta hau sare sozialen bitartez ikasleei banatzea. Gainera, sare sozialak AZPkoek eta irakasleek era kontrolatzen duten tresnak dira.
Laburbilduz: edizio digitala eta horrekin batera sare sozialen bidezko hedapena Campusa aldizkariarena gazteengana gehiago iritsiko den eta interes gehiago piztuko duen gazteen artean jakin nahi dugu. Hau da, Pedrok eta Blancak esan bezala, edizio digitalera eta sare sozialetara zabaltzeko dituzten dudak argitzea da. Ea komeni zaien edizio fisikotik edizio digitalera zabaltzea.
INTERNETEKO KONTSUMOA
Nahiz eta interneten aldizkarien kontsumoa igo, aldizkarien %95eko irakurketa oraindik ere paperean egiten da. Aldizkarien kontsumo digitala egonkortzen doa eta badira 2.5 milioi irakurle baino gehiago irakurri dutenak interneteko aldizkari bat azkenengo 30 egunetan, aurreko olatuan baino %3.1 gehiago. Interneteko erabiltzaileak adinaren arabera sailkatuak: Grafikoa: EGM 2013
Oraingo eta orain dela urte batzuetako datuak aztertzen baditugu argi dago erabiltzaile gehienak 35 eta 44 urte bitarteko populazioan kokatzen direla. 2006 urte arte erabiltzaileen %30ÂŞ edo gehiago ziren. Urteak aurrera Joan ahala gutxitzen joan da portzentaje hori 45 eta 54 urte bitartekoen mesedetan.
Aldiz 20 eta 24 urte bitartekoen joera kontrakoa izan da. 2001 urtean %19.5ª izan baziren gaur egun %10era ere ez dira heltzen.
Interneteko lekurik bilatuenak: Grafika: EGM 2013
Goiko grafikoan ikusten denez bilatzaileen artean lekurik bilatuena YouTube orrialdea da. Bigarren postuan berriz Marca egunkaria dugu eta hirugarrenean El Pais egunkaria. Orrialde bilatuenen artean egunkari eta aldizkari asko agertzen dira, horrek sektore honen egoera positiboa islatzen du. Erabiltzaile askok jotzen dute internetera informatu edo entretenitzeko orduan. “Asociacion para la investigación de los medios de comunicación”-ek egindako ikerketa baten datuen arabera formatu elektronikoan egoteak %4ko kobertura gehitzen dio aldizkarien koberturari. Paperezko formatua erabiliagoa da gai baten inguruan
sakontzeko digitala baino. Aldiz digitala gehiago erabiltzen da erosi nahi diren produktuen inguruan informatzeko.
Grafiko honetan agertzen da erabiltzaileek zertarako erabiltzen dituzten euskarri ezberdinak : informatua egon, aktualitatea ezagutzeko, entretenitzeko, informazioan sakontzeko eta erosketen inguruan gehiago sakontzeko. Iturria: AIMC / EGM
Interneten aldizkariak irakurtzeko orduan erabiltzaileen %83ak ordenagailua erabiltzen dute. %22ak mugikorra eta tableta.a %2ak. %7ak esan du ordaindu duela noizbait aldizkari digital bat irakurtzeko. Inoiz ordaindu ez dutenen %51ÂŞ prest egongo zen ordaintzeko baldin eta prezioa onargarria izan eta informazio hori beste era batera lortu ezin bazen.
INKESTAREN NONDIK NORAKOAK
1. Sexua Emakumezkoa: 29 Gizonezkoa: 7
2. Zenbat urte dituzu? 20 urte: 14 21 urte: 12 22 urte: 4 23 urte: 2 24 urte: 1 25 urte: 2 36 urte: 1
3. Zein euskarritan irakurtzen dituzu aldizkariak? Digitala : 19 Fisikoa : 25
4. Sare sozialak erabiltzen dituzu aldizkarien inguruko informazioa jasotzeko? Bai : 19 Ez : 15
5. Zein sare sozialetan bilatzen duzu informazioa? (galdera irekia) Facebook : 7 Tumblr : 1 Twitter : 12
6. Canpusa aldizkaria irakurtzen duzu ? Bai : 32 Ez : 4
7. Zein balorazio emango zenioke Canpusa aldizkariari ?
8. Canpusa aldizkaria sare sozialetan egongo balitz, jarraituko zenuke? Bai: 14 Ez: 22
9. Sare sozialetan paperezko edizioari baino kasu gehiago egingo zenioke? Bai: 16 Ez: 20
10. Edizio digitalari paperezkoari baino kasu gehiago egingo zenioke? Bai: 17 Ez: 19
11. Pena merezi du Canpusa aldizkariak sare sozialetan presentzia izateak? Bai: 26 Ez: 10
12. Sare sozialetan ze eduki ikustea gustatuko litzaizuke? (galdera itxia)
13. Zure ustez, zer falta zaio aldizkariari? (galdera irekia)
Ikasleen informazioa Bizitasuna Gertutasuna Gai interesgarriak Berri espezifikoak 0
5
10
15
14. Zer gehituko zenioke Canpusa aldizkariari? (galdera irekia)
18 16 14 12 10 8 6 4 2 0
Series1
15. Definitu Canpusa aldizkaria bi hitzetan (galdera irekia). 18 16 14 12 10 8 6 4 2 0 Aspergarria Hitz askokoa Orokorra Ez erakargarria Astuna Komunikazio eza Despertsonalizatua Urruna Kaka hutsa Publiko zabalegia Kaxkarra Serioa Alferrikakoa Errepikakorra Instituzionala Garestia Pobrea Interes gabekoa Zaharkitua Neutroa
Series1
METODOLOGIA
Canpusa aldizkariari buruzko ikerkuntza metodologia kuantitatiboa erabiliz egin dugu. Hasiera batean metodologia egokia zela iruditu zitzaigun, baina ikerketarekin hasi ondoren nahiko eskas ibili ginela ohartu ginen. Hala ere, ikerketa kuantitatibo honek emaitza on eta erabilgarriak ekarri dizkigu. Ikerketa kuantitatibo batek zifrak ematen dizkigu eta gero interpretatzeko aukerak ere. Ikusten denez, ikerketa metodologiko kuantitatibo honi metodologia kualitatiboa gehitzeko aukera ematen digu, baina azkeneko momentuan ikerketa kualitatiborik ez egitea erabaki genuen. Hala ere, egia da mahai-inguru baten lortu genitzakeen emaitzak hagitz erabilgarriak izango liratekeela. Izan ere, ikerketa kualitatibo batek eskaintzen digun abantaila interakzio soziala eta gizartearen aldartea/izaera aztertzea da. Horrek esan nahi luke arazoaren edo dudaren errora ailegatu gintezkeela eta arazoa errotik konpondu.
EDIZIO DIGITALA ETA SARE SOZIALAK AZTERTZEN
Zuekin egindako elkarrizketa-batzar horretan komentatu eta eztabaidatu genuen bezala, internetaren erabilerak ekarri litzakeen abantailak zeintzuk diren aztertzea erabaki genuen. Horretarako, Bizkaiko kanpuseko ikasle ezberdinen artean inkesta kanpaina bat egin dugu eta emaitzak bildu eta aztertzean ikusi dugun daturik aipagarriena internetaren erabilerak ekarriko lukeen abantaila da. Campusa aldizkariak web orri bat kudeatu beharko luke eta web orro horri diseinu erakargarria eman. Edizio digitalak abantaila asko sortzen ditu; adibidez, denborazkotasuna. Hau da, edizio digitaleko aldizkari baten alea ez litzateke iraungiko. Beraz, oso bizi luzeko produktua izango litzateke. Inkestatuen %71ak uste du pena merezi duela aldizkariak sare sozialetan presentzia izatea, izan ere, %61,29ko hazkunde positiboa izango luke irakurleen artean. Beraz, nabari da euskarri digitalak aldizkariarekiko irudi positiboa goratuko lukeela.
Sare sozialen inguruko azterketa egin ondoren, bi sare sozial aipatu dira informazio-iturri bezala: Twitter (inkestatuen %60), Facebook (inkestatuen %35) eta beste batzuk (inkestatuen %5). Inkestatuen %54 sare sozialak informazioa bilatzeko erabiltzen dutela jakinda, ondorioztatu daiteke aldizkariak sare sozialetan profila izatea beharrezko duela, eta, sare sozial horietan, sareko edizioan idazten diren artikulu guztien hiperbinkulua partekatu behar dituela. Hobeto ulertzeko; sareko edizioan idazten dena, sare sozialetako kontuetan partekatu beharko zenukete. Eta ez hori bakarrik, sareko edizioan idazten diren sarrera guztiek sare sozialetan edukia partekatzeko aukera eskaini beharko zenukete. Sareko edizioari begira, hipermedia edo multimedia orria eraikitzea proposatzen dizuegu, edukien irakurketa amenizatzen duelako. Zentzu horretan, erosoena multimedia webgunea izango litzateke. Hau da, informatzeko euskarri fisiko edo digital anitzak erabiltzen dituen web orria. Multimedia izaera horrek, interaktibitatea bultzatuko luke eta horrek, dudarik gabe, aldizkariarekiko dagoen iritzia hobetuko luke. Inkestatuen parte zabal batek oso datu edo iritzi erakargarria adierazi du: “Aldizkari garestia dela eta alferrikako gastua egiten dela”. Beraz, ikuspuntu hori praktikoki aplikatuko bagenu, ikusiko genuke nola diru xahutzearen pertzepzio hori aldatuko litzatekeen euskarri digitalera eramango bagenu. Hots, sareko edizio batek gastua erabat murriztuko luke. Orain arteko datuak kontuan izanda, sareko edizioak ekarriko lituzkeen abantailak adierazi eta azalduko ditugu:
Komunikazioaren jarraipena denbora errealean.
Edukiak partekatzeko aukera. Horrek jende gehiagora iristea esan nahi du. Audientzia altuagoa izango da Inpaktu eta GRP kopuru handiak.
Multimedia komunikazioa. Hipertestualitatea.
Muga materialen murrizketa. Ez dago mugarik.
Erabiltzaileari informazioa kopiatzeko, editatzeko eta artxibatzeko aukera eman eta hobetzen zaizkio.
Komunikazioa errazten du.
Intranet komunikazioa erabiltzeko aukera.
Gastuen murriztea.
Marketinga eta publizitatea egiteko aukera hobeak (eta merkeagoak).
Irudi korporatiboa hobetu eta sendotu.
Erosotasuna.
Sare sozialei begira, beste abantaila batzuk aurkeztuko lituzke: 
Partekatzea: Sare sozialek eskaintzen duten abantailarik esanguratsuena partekatzea
da.
Pertsona
batek
bere
sare
sozialetako
kontuetan
partekatzean, mezua interneten hedatzen da. Zure sare sozialetako jarraitzaileek informazio hori jasoko dute eta, interesatzen bazaie, beren lagun edo jarraitzaileekin partekatuko dute. Horrek hedapen masiboa ekarri dezake. Zenbat eta mezua gehiago hedatu, orduan eta jarraitzaile gehiago izateko aukera existituko da.
Zentzu horretan, eduki lezakeen desabantailarik bakarrena edo garrantzitsuena, paperezko euskarria jarraitzen duten pertsonak galtzea izango litzateke. Ildo horri jarraituz, erradikala ez den aukera existitzen da. Ez dago zertan paperezko aldizkaria erabat suprimitzerik. Hau da, kurtsoan behin paperezko aldizkaria banatzeko aukera posible da ere. Hori kostuen %75ari agur esatea izango litzateke.
SARE SOZIALEN SIMULAZIOA
Puntu honetara helduta, gomendagarria izango litzateke sare sozial erabilienetan presentzia izatea. Hemen, sare sozialak bi multzotan bereiztuko genituzke: alde batetik aisiarako erabiltzen diren sare sozialak (Facebook eta Twitter) eta bestetik, sare sozial profesionalak (LinkedIn). Hona, sare sozial hauetan presentzia nolakoa izango litzatekeenaren simulazioa:
 Aisialdirako sare sozialak: o
Facebook:
o
Twitter:
Sare sozial profesionalak: o
LinkedIn:
Honetaz aparte, logikoa da web orrialde baten beharra izango zenuketela, horretan oinarritzen baita edizio digitala. Kasu honetan, domeinu bat erostea gomendatuko genizueke, bertan behera ez erortzearren; hau da, “.com” edo “.es” domeinua. Web orri hori, blog batekin osatuko nuke, gehigarri moduan. Izan ere, blogak ekartzen duen abantaila publikoaren parte hartzea da. Blog bat sortzeko aukera asko dago, gakoa da blog mota bakoitzak eskaintzen dituen puntuak zeintzuk diren jakitea
eta horretan oinarritzea. Honekin esan nahi da PDF digitala ez dela edizio digitaltzat hartzen.
Gaur egun, hiru blog mota daude modan:
Blogger
WordPress
Tumblr
Hiruak multimedia edukiak eskaini dezakete, beraz, web orri ezberdin horiek nola funtzionatzen duten aztertu eta zuen beharretara gehien hurbiltzen dena zein den jakin ondoren kontu bat zabaltzea baino ez da.
PROPOSAMENA
Beraz, ondorioak eta ezaugarriak aztertu ondoren, gure proposamena zera izango litzateke:
Campusa aldizkaria 2.0 sortzea:
Edizio digitala sortzea (web orria + blog)
Sare sozialetara hedatzea (gutxienez Twitter, Facebook eta
LinkedIn)
Aipatutako edukiak garatzea (edizio digitalera begira)
Paperezko
edizioa
bakarrik
harpidetzen
denari
murrizteko eta formatu tradizionala ez galtzeko)
Bill Gates: “Si no estás en Internet, no existes”.
(gastuak
BIBLIOGRAFIA
EGM Pedro Ugarte Wikipedia Ikasleak Canpusa aldizkariaren komunikazio plana