MITOLOGIA
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea
0. AZALA
Pentsatu orduko urte amaierara iritsi gara. 2021 urteari agur esateko, mitologiaz arituko gara. Lamiak, Tartalo… zer ikusi eta ikasiko dugu? Prest al zaudete?
PUBLIA
Hazi Hezi aldizkaria, haziera eta heziketa aldizkari bat da; Hik Hasi-rekin batera, familiako eta eskolako heziketari garrantzia ematen dion aldizkaria. Gehiago jakin nahi? Harpidetu zaitez eta aldizkari bat jasoko duzu hilero.
1. AURKIBIDEA
Hasteko prest? Aurkibidean, gure lagunak hainbat mitologiako pertsonaiekin agertuko direla irakur dezakegu; Lagun eta Galtzagorriak, Pupu eta Lore Tartalorekin… Nondik hasiko gara? Aukeratu ezazu!
2. LAGUN
Zer gertatzen zaio Laguni? Azkura dauka! Baina… Zer izango ote da buruan daukan hori? Bai, Galtzagorriak!! Zuk ere zurea izan nahi? Marraz ezazu!
-1Gida 110_Mitologia
MITOLOGIA
3. PUPU ETA LORE
Pupu eta Loreren familiak Tartaloren marrazki lehiaketa bat antolatu du. Beraien lehiaketan parte hartzeko prest al zaude? Irakurri eta ikusi arretaz zer egin duten. Orain, zurea sortu ezazu!
4. TIRITATXO
Tiritatxok pertsonaia batzuk aurkezten dizkigu. Begiratu arretaz, ea ongi ezagutzen dituzun. Ondoren, erantzun itzazu berak proposatutako galderak.
5. MARTINBERTSO
Mendian barrena murgilduko gara Martinbertsorekin. Berak erakusten digun mendiko argazkiaren aurrean jarri eta begiak ondo-ondo zabaldu. Non daude gure pertsonaiak? Aurkitu guztiak, errotulagailu batekin borobildu eta, ondoren, pertsonaiaren ondoan, goian, behean edo aldeetan bere izena idatzi. Gehiago ere ikusi edota idatzi nahi baduzu, arazorik ez! Bete ezazu mendia gure mitologiako lagunen izenez!
6. HAURRENTZAKO YOGA
Angeluaren jarrera da hilabete honetan ikasiko duguna. Bizitzak eman ahal dizkigun egoera ezberdinetara egokitzeko angelu zuzena egiten ikasiko dugu. Prest? Segi banan-banan irakurtzen eta egiten bertan jarritakoa.
-2Gida 110_Mitologia
MITOLOGIA
7. HAUR KANTAK
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen SUA abestia ezagutzen duzue? Akelarrean eta suaren bueltan zaudetela imaginatu dezakezue. Hortaz, interneten abestia aurkitu, altuan jarri eta gozatu ezazue!
8. BARATZE NATURALA
Baratzeko bihurri pareak gorde-gordeta daude. Halako batean, zarata entzuten dute… Hara! Galtzagorriak dira! Gehiago jakin nahi baduzue, irakurri!
9. ESKULANA
Dominoan jolasten ba al dakizue? Baduzue etxean dominorik? Nolakoak dira? Oraingoan, Txatxilipurdiko lagunek, bakoitzak bere domino handi bat egitea proposatzen digute. Koloretako dominoa! Errez-erreza da. Kartoia, guraizeak eta koloretako margoak, errotulagailuak edota tenperak behar dituzue. Guzti hori esku artean baduzue, segi sortzen!
-3Gida 110_Mitologia
MITOLOGIA
IRRIA ALDIZKARIA
Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.
10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA
Ku-ku! Ku-ku! Nork egiten du? Bai, mozoloak!!! Tamaina txikiko gaueko hegazti harrapakaria dugu hau! Baina, non bizi da gure mozoloa? Eta zer jaten du? Guzti hori eta gehiago jakin nahi?
11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
Dimako kobetara doaz gure hiru lagunak eskolarekin. Bertan zer ikusiko ote duten pentsatzen dabiltza. Baita zer egingo duten ere. Pirritxek, kobara harria botako duela pentsatu du, kobak duen luzeera neurtzeko. Baina Marimototsi zerbait gertatu zaio hori entzutean… Zer den jakin nahi? Irakurri arretaz ipuina.
-4Gida 110_Mitologia
MITOLOGIA
12. TXOKO TXIKI KUTTUNA
Hurrengo atalera salto egingo dugu eta horretarako, ondorengo hiru testutxoak irakurriko ditugu. Segi horrela!
13. MARIKALANBRE
Marikalanbre eta Marisorginak. Hainbat dira Marikalanbrek egin dituen esperimentuak. Ezuztekoak ere izan ditu eta, hipotesiak ateratzeko, amonarengana joan da. Zer kontatuko diote elkarri?
14. LARGABISTA
Badatozela Jentilak! Beldur da Lagun, Jentilak gaiztoak direlakoan dago eta… Zer gertatuko da? Nola bukatuko dute?
15. MARIMATRAKAK
Marimatrakak igerilekura joan dira igerian ikastera. Igeri egiteko teknikak ikasten hasi dira monitorearekin batera. Guztia ondo joan dela uste duzue? Irakurri arretaz beraien istorioa.
-5Gida 110_Mitologia
MITOLOGIA
16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE
Ane Pirata eta bere lagun Uxue eskolatik atera dira. Irakasleak idazlan bat egin behar dutela esan die asteburuan, gaia Ametsa izanik. Kalera irten eta hizketan hasi dira, zein den bata eta bestearen ametsa komentatuz. Uxuek, fibrosi kistikoa du. Hau gaixotasun arraro bat da eta hobetzeko medikamentu bat behar du. Medikamentu hori ez da gurera iristen, eta beraz, bere ametsa gaur egun oraindik ezin da bete. Irakurri arretaz atala. Bukaeran, zuek ere zuen ametsaren idazlan bat, marrazki bat edota artelan bat egin ezazue.
-6Gida 110_Mitologia