ASMAKIZUNAK
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea
0. AZALA
Asmakizunen inguruan arituko gara. Gure lagunek kontatuko diguten guztia asmatzeko gai izango zaretela uste duzue? Ea ba! Hasi aurretik, azalean agertzen diren irudiak zeintzuk diren asmatu beharko duzue. 1. Gorria, horia edota laranja kolorekoa. Beroa ematen du eta ukituz gero erre egin zaitezke. Zer da? 2. Gela ilun bat argiztatzeko balio du. Argiari emanez gero piztu egiten da. Zer da? 3. Norbaiti deitu nahi diozunean erabili behar da. Zer da? Asmatu al dituzue 3 asmakizunak? Segi aurrera!
PUBLIA
Haziera eta heziketa aldizkaria da Hazi Hezi. Ezagutzen al duzue? Urtean zehar hainbat aldizkari lortu ditzakezue. Informazio gehiago lortu edo harpidetza egiteko, Hik Hasiren web orrian sartu eta saltseatu.
1. AURKIBIDEA
Aurkibidearekin hasi aurretik, Alaia Martinen asmakizuna asmatu beharra daukazue. Ondoren, irakurri arretaz puntuz puntu aurkibideko atal guztiak eta has zaitezte!
-1Gida 114_Asmakizunak