NOLA SENTITU, HALA BIZITU
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea
0. AZALA
Zerbait tristea gertatzen zaizunean nola sentitzen zara? Eta urduritasuna sentitzean, nola zaude? Zure sentimenduak nolakoak diren ba al dakizu? Eta sentimendu horiek zuk bizitakoarekin zerikusirik duten ba al dakizu? Gaurkoan, horren inguruan arituko gara. Gehiago jakiteko prest?
PUBLIA
Ttarttaloren eskutik, bilduma berri bat izango dugu eskuartean. Lehen galdera eta erantzunen bilduma da. Gainera, sentimendu eta rolen ingurukoa da. Gehiago jakin nahi? Ttarttaloren orrian informazio guztia izango duzue.
1. AURKIBIDEA
Hasteko prest? Askotan ez dakigu gure sentimenduei izena jartzen. Eta izena jartzen diegunean, gorde ere egiten ditugu inori helarazi edota esan gabe. Baina sentimenduak gorde egiten ditugunean, noizbait pentsatu al duzu zer sentitzen duten hauek?
-1Gida 115_Nola sentitu, hala bizitu