37. Jolastuz kirola egin eta kirola eginez jolastu
0. AZALA Jakina da egun, gure gizartean, kirolak eta jolasak bizitzaren atal garrantzitsu bat betetzen dutela. Gure herri eta auzoetan gero eta jende gehiago ikusten da kirola praktikatzen. Kirola eginda eta jolastuta, gorputza era egokian ulertzen eta haren ahalmenak sakontasunez ezagutzen ikasten da; hau da, zenbait ezagupen, jarrera eta ohitura eskuratzeko aukera ematen digute. Horiei esker, gure haurren osasuna eta bizi kalitatea hobetu ahal dira, baita mugimenduaren ahalmenaz gozatu ere. Amaitzeko, ez dezagun ahaztu helburu fisikoez gainera pertsonaren beste arlo garrantzitsu batzuk ere garatzen direla!! Kontuan izan, kirola eta jolasa, pertsona egiteko eta sozializatzeko baliagarriak direla, bai haurtzaroan bai bizitza guztian!! Has gaitezen, bada, gure jarduerekin!! Zenbatu al duzue noizbait zenbat kirol motatan jarduteko aukera dugun gure herrian? 1. Hori izango da zuen lana, zerrendatzea! 2. Hori amaitzean, elkarri azalduko diozue azaleko lainotxoan ageri den esaldiak zer adierazi nahi duen zuen ustez!! 3. Amaitzeko, hautatu zerrendaturiko kiroletako bat, eta jolas zaitezte!!
Gida_ 37_Jolastuz Kirola egin.doc
Orria 1/7