IRAKURKETA GIDA 47
AZALA Aldizkariaren azala lantzeko, honakoa proposatzen dizuegu: Animatu haurra, bion artean aldizkariaren azala aztertzera. Horretarako lehenik eta behin, azalean ageri den esaldia irakurtzera animatuko dugu. Edo, zuk zeuk irakurri ahal diozu esaldia. Jarraian, hausnartu nahi dugun horretara bideratzeko, ondorengo galderak luzatu ahal dizkiogu:
Zer uste duzu esan nahi duela esaldi horrekin, gure lagun Largabistak? Biluzik eta gustura dagoela dirudi. Gorputz polita duela uste duzu? Baina, berak dioenaren arabera, oso gogoko duela dirudi...beraz?
Ondoren, gure gorputza onartu eta baloratzearen garrantziaz hitz egin diezaiokezu. Berau onartu eta zaintzea, benetako zoriontasuna lortzeko ezinbesteko bide dela erakutsiz … Eta, behin hori lortzean, biluztasuna, naturaltasun osoz bizi ahal izango dugula! Gure lagun Largabistak egiten duen bezala!
BIZIPOZAREN JAIA Zure haurrak ez badaki oraindik bizipozaren jaia zer den, lehenik eta behin, zer den azaldu! Ondoren, eta orrian jartzen duena irakurtzen hasi aurretik, komentatu iezaiozu, Tolosan ospatuko dela hurrengo jaia. Animatuko zinatekete bertara gerturatzera? Jaiaren inguruan hitz egin ondoren, irakurri bertan jartzen duena eta amaitu ondoren, komentatu jai horretatik, gehien gustuko dituzuen ekintzak, hobetuko zenituzketenak … Horrela, ekintza berriren baten proposamena egin nahi eta gurekin konpartitu nahi baduzue, pozik jasoko ditugu ekarpenak!
ARKIBIDEA