iRRiA 49 - Irakurketa gida

Page 1

GOAZEN BASERRIRA!

0. AZALA Azalera gerturatzea erraza iruditzen zaigun arren (izan ere, irudi polita du), honako joko hau gomendatzen dizuegu oraingoan. Lehenik eta behin, haurrari izenburua irakurri. Saiatu tonu erakargarria eta ozena erabiltzen, haurrari atentzioa emango diona… Horrelakoetan, ona izan ohi da puztea, “esajerazioa” erabiltzea. Pailazoek ere horrela egiten dugu! Haurra azalera gerturatu eta azala komentatu ondoren (zenbaki honetan baserriaren inguruan hitz egingo dela dirudiela, baserriko animaliak ageri direla bertan…), azalarekin jolas bat egitea proposa diezaiokezu haurrari: Jolasa “Asmatuko duzu?” deitzen da. Zuk haurrari esango diozu azalean agertzen den zerbait idatziko duzula orritxo batean. Haurrak galderak egin beharko dizkizu zer den asmatzeko. Adibidez: “Orrian idatzi duzuna marroia da? Barazkiak dira? Behiak jaten duen zerbait da? Zure hitza asmatzen duenean, haurrari tokatuko zaio paperean idaztea, eta zuri, berriz, asmatzea!

1. LUR ETA AMETS Orri honetan, irudi, marrazki, idatzi asko eta asko daude! Denak nahasturik, eta bata bestearen gainean. Orriak duen itxura kontuan izanda, uste dugu ideia polita izan dela zuk haurrari galderak egitea eta egiten dizkizun galderak erantzuten saiatzea. Irakurtzera animatzeko beste modu bat! Beraz, zirikatze eta estimulazio saiakera bat egitera animatzen zaitugu. Modu horretara, interesa piztu ahal izango diozu orrian ageri diren hainbat gauzaren inguruan. Honelako galderak egin diezazkiokezu: • • • •

Badakizu zer izen duten goialdeko bi laguntxoek? Horien atzealdean eta inguruan ageri diren orriak zer izango ote dira? Behealdeko neskek… zer diote? ….

Gida_49_Goazen baserrira!.doc

Orria 1/7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.