iRRiA 50 - Irakurketa gida

Page 1

Zer nahi… hura behar?

0. AZALA Aldizkariaren azalean, Gabonetan izaten den gertaera baten irudia ageri zaigu! Gabonetan, umeek jostailu, opariak-eta nahi eta desio izaten dituzte. Eta zenbat eta opari gehiago, orduan eta hobe, gainera! Baina beharrezkoak dituzte hainbeste jostailu, hainbeste opari? Nahi duguna eta behar duguna ez dira sarri bat etortzen… Eta Gabonetan ere, halakoak gertatzen dira… Adierazi dizugun horren inguruan hitz egin dezakezu zure haurrarekin. Gehiegizko kontsumismoaren inguruan hitz egin diezaiokezu: askotan, gauza bat erosi nahi dugunean, sekulako ilusioa izan ohi dugula, baina erosi bezain pronto ilusio hori desagertu eta beste zerbait erosteko gogoa sortzen zaigula. Beraz, kontzientearen inguruan hitz egin diezaiokezu. Guk badugu nolabait kontrol hori, baina haurrek ez, eta garrantzitsua da horren inguruan hitz egin eta solastatzea. Honelako galderak egin diezazkiozu: •

Gauza asko eskatzen dituzu Gabonetan?

Eskatzen dituzun gauza horiek guztiak beharrezkoak dituzu, zure ustez?

Pupuk eta Lorek behar dituzte opari eta jostailu horiek guztiak?

Gogoan duzu aurreko urteko Gabonetan zer oparitu zizuten? Eta erabiltzen duzu oraindik? Non duzu oparia?

2. AURKIBIDEA Aurkibidean, azalean hitz egin duzuenari buruz hitz egiten du. Hau proposatzen dizuegu: utzi haurrari lehen paragrafoa bakarrik irakurtzen, eta, amaitzean, eskatu azken esaldia errepikatzeko: “Polita da amestea, baina gauza bat lortu orduko beste bat nahi badugu…”. Galdetu esaldiak zer esan nahi duen haren ustez. Gida_50_Zer nahai hura behar?.doc

Orria 1/8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.