UMORE ON!
0. AZALA 52. Irria honetan umore ona lantzea izan da gure erronka. Has gaitezen, bada, aldizkaria arakatzen eta gozatzen! Eta umore onaren onurak esperimentatzen! Beraz, hasteko, azala aurrean duzuelarik, honako hau egin dezakezue: •
Lehenik eta behin, ezertxo ere irakurri gabe, azaleko marrazkiari erreparatuko diogu, eta galdera hauek egiteko tartea hartzea proposatzen dizuegu: o Zure ustez, zer ari da gertatzen marrazkian? o Zergatik daude guztiak irribarre eder horrekin? o Zerbait gertatuko zen guztiak alai egoteko? o …
•
Gero, izenburuan zer jartzen duen irakurriko dugu: o Zer esan nahi du? o Zure ustez, ba al dauka zerikusirik marrazkian ikusi dugunarekin? o …
•
Amaitzeko: o Zer da, zure ustez, umorea? o Umore txarrez edo onez egoteko zerbait gertatu behar zaigu? o Posible ote da beti umore onez egotea? o Eta beti umore txarrez?
1. AURKIBIDEA Hartu aurkibidea, eta ez ahaztu: bertan aurkitzen den informazioak arrasto ezin hobea emango digu jakiteko gero zer aurkituko dugun! Adierazi haurrari aurkibidearen atalak aldizkariaren beste atalen garrantzi bera duela!
Gida_52_Umore on!.doc
Orria 1/8