TXINTXURRI! TXINTXO ETA BIHURRI!
0. AZALA Azala lantzeko, honako hau proposatzen dizuegu: •
Galdetu haurrari ea zer uste duen ari dela gertatzen… eta eskatu istorio bat asmatu edo pentsatzeko.
•
Kontatzen amaitzean, galdetu ea goiko izenburuak loturarik izango duen azaleko irudiarekin. Eta eskatu uste duten hori arrazoitzeko.
•
Amaitzean, hitz egin bihurri eta txintxo izateari buruz, jarri adibideak eta komentatu apur bat.
•
Eta, azalaren atalari bukaera emateko, zera egin dezakezue: Pupu eta Lore egiten ari diren bezala, elkarri aurpegiak marraztu.
1. BIDAIA PEDAGOGIKOA ESTONIARA Hezkuntza bidaia interesgarri honen informazioan murgiltzeko zer egin dezakezuen: •
•
Esan haurrari irakurketa bitan banatuko duzuela. Banaketa ondorengoa izango da: •
Batek eskuinaldeko testutxoa irakurri beharko du.
•
Besteak ezkerraldean dagoen mapan ikusten duena azaldu beharko du.
Haurrari tokatzen bazaio testua irakurtzea, ziurtatu ulertu duela eta bertan ageri den informazioa ondo barneratu duela.
•
Amaitzeko, sartu behealdean ageri zaizuen helbidean, eta animatu bidaian parte hartzeko izena ematera!
Gida 53_Txintxurri! Txintxo eta bihurri!
Orria 1/7