iRRiA 55 - Irakurketa gida

Page 1

NATURA MAITATUZ

0. AZALA Aldizkaria haurrari eskaini, eta azalean zein irudi eta zein letra ikusten dituen galdetu. Irudiak deskribatzera, ikusten duena kontatzera animatu, eta letrak, hitzak irakurtzea proposatu. Amaitutakoan, honako hau galdetu haurrari: •

Nola zaindu genezake natura?

Zer egiten duzu egunerokoan natura zaintzeko?

Beste zein modutara zaindu genezakeela uste duzu?

Bukatzeko, kanpora, parkera, mendira joatea proposatzen dizuegu. Naturaren edertasuna erakutsiz, natura zaintzeak duen garrantzia gogorarazi.

2. AURKIBIDEA Natura maitatuz testua irakurtzera animatu. Amaitutakoan, testutik gehien gustatu zaion ideia ateratzeko eskatu, eta, ondoren, ideia hori bere egunerokoan bete dezala proposatu!

3. PUPU ETA LORE Pupu eta Loreren komikia, lehenik eta behin, berak irakur dezake, eta, irakurritakoan, galderak hauek egin ahal dizkiozu: •

Badakizu bitxiloreak zer diren? (Ez badaki, Internetera jo eta erakutsi)

Zaila da naturari kendutakoa itzultzea esaldiarekin, zer esan nahi digute? Zer kentzen diogu naturari? Eskatu adibideak emateko.

Gida 55_Natura maitatuz

Orria 1/7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.