iRRiA 56 - Irakurketa gida

Page 1

EZBERDIN BERDINAK, BERDIN EZBERDINAK?

0. AZALA Azala hartu aurretik lainoan ageri den izenburua tapatuko dugu. Jarraian haurra aurrean duzuela irudia aztertzea proposatzen dugu. Horretarako lagungarri eginen zaizue galdera batzuk luzatzen joatea, adibidez: •

Zergatik ote daude gure lagunak pozez txoratzen?

Non daude?

Zer ikusten duzu irudian?

Non dago Pirritx?

Azala aztertu ondoren, aldizkariari izenburu bat asmatzea proposatzen dugu. Aldizkaria irakurtzea amaitzen duzuenean, ikusi zein den aldizkariaren izenburu originala eta ea antzekotasunik baduen!

2. AURKIBIDEA Laburpentxoan ageri den izenburua aurrean duzuela, luzatu iezazkiozu galdera batzuk. Galdera hauek, haurrak aldizkarian zehar ikusiko duena aurrez irudikatzeko balioko dute: •

Zer esan nahi ote du “pertsona bakarrak eta errepika ezinak ”?

Zuri gustatzen zaizuna niri ez gustatzea normala da?

Zerbait gertatzen da esanak aditzen ez direnean?

Badakizu zer den enpatia?Eta aniztasuna?

Gida 56_Ezberdin berdinak, berdin ezberdinak?

Orria 1/9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.