ALDAKETAK, ONAK ALA TXARRAK?
0. AZALA Gure zenbaki honetako azala lantzeko, zera proposatzen dizuegu: •
Erakutsi haurrari alea momentu batez, eta esan, azalari begirada bat emanez, gaia zein den pentsatu beharko duela.
•
Gai posibleak zehazteko, kartoi mehe batzuk emango dizkiozu, bertan idatz dezan.
•
Amaitzean, eskatu gai posible horiek zuri erakusteko eta zergatik jarri dituen azaltzen saiatzeko.
•
Gero, hartu berriz azala, eta, oraingoan denboraz, aztertu eta eman beste buelta batzuk gaiari, irudiak, izenburua eta abar begiratuta.
1. SENTIPUINAK Irakurri ozen SENTIPUINAK izenburua, eta galdetu haurrari ea hitz horrek zerbait esaten dion eta, hala bada, esaten dion hori azaltzen saiatzeko. Gero, eskatu lasai irakurtzeko orria, eta, amaitzean, galdetu ea zer irakurri duen. Komentatu, azaldu, hitz egin emozioak lantzearen garrantziaren inguruan. Azaldu, zure hitzekin, zeinen garrantzitsua den emozioak modu osasungarrian identifikatzea, kudeatzen ikastea eta azaleratzen jakitea, momentu eta egoera bakoitzean.
Gida 57_Aldaketak, onak ala txarrak?
Orria 1/10